Forma arazotsuak dira eta tradizio urrikoak (XX. mendetik honakoak bakarrik baitira), eta, beraz, ez bultzatzekoak. Beste egitura batzuk dira hobestekoak haien ordez, betiere bezala partikularekin: balu bezala, balitz bezala, balego bezala, balira bezala...
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki auzi honetaz, baina hau dio horietaz EGLU V liburukiak (371. or.): “Egia da balitz bezala eta bailitzan baliokidetzat hartu dituztela idazleek, baina bailitzan gisakoak ez dira arkaikoak, aski berriak baizik, eta, gainera, itxura guztien arabera, gramatika legeen kontra eratuak. Horrenbestez, bazter utzi beharrekoak ez badira, bultzatzekoak ere ez dira”.
EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (370-371).
—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (427).
— “Berdintasuna adieraztea: bait- + -en/-an (bailuan, bailitzan, bailegoan...)”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (50).