JAGONET galde-erantzunak

Baldintza adieraztea: komunztadura iraganean (tokatu izan balitzait, erosiko nukeen/nuen)

Onargarria al da baldintza hipotetikoa iraganean erabiltzea? Adibidez:

1. Nik gaur zera esan dut:

Loteria tokatuko balitzait, auto bat erosiko nuke.

2. Hurrengo egunean, eta zozketa bihar dela aintzat hartuta, onargarria al litzateke honelakorik erabiltzea?:

Atzo esan nuen (zuen) loteria tokatuko balitzait (balitzaio) auto bat erosiko nukeela (zukeela).

3. Beste era batean azalduta, onargarria al da esaldi hauen arteko ezberdintasuna egitea?

3.1. Atzo esan nuen loteria tokatzen bazitzaidan auto bat erosiko nuela. (Ekintza burutua da eta jakintzat ematen dut ez zaidala tokatu).

3.2. Atzo esan nuen loteria tokatu izan balitzait auto bat erosiko nukeela / nuela. (Ekintza burutua da eta jakintzat ematen dut ez zaidala tokatu).

3.3. Atzo esan nuen loteria tokatuko balitzait auto bat erosiko nukeela. (Ekintza ez da burutua eta, zozketa oraindik egin ez denez, loteria tokatzeko aukera dago).

3.4. Atzo esan nuen loteria tokatzen bazait auto bat erosiko dudala. (Ekintza ez da burutu eta, zozketa oraindik egin ez denez, loteria tokatzeko aukera dago).

Onargarria da 2. adibide hori:

Atzo esan zuen loteria tokatuko balitzait (balitzaio) auto bat erosiko nukeela (zukeela)

Horrekin batera beste hau ere onar daiteke:

Atzo esan nuen (zuen) loteria tokatuko balitzait (balitzaio) auto bat erosiko nuela (zuela)

Gainerako perpaus bakoitzari iruzkin, ohar edo zuzenketaren bat egitea komeni da:

3.1. Perpaus horren azpian bi egitura egon daitezke:

tokatzen bazait, ... erosiko dut

tokatuko balitzait, … erosiko nuke

Edozein kasutan ere, ekintza burutua izan daiteke, baina ez nahitaez; burutua dela dakigun ekintza bakarra esan aditzak adierazten duena da. Parentesi artean ematen den azalpenak gehiegizkoa dirudi: "ekintza burutua da" (edo ez) eta "jakintzat ematen dut ez zaidala tokatu" (edo ez).

3.2. Bi egitura dira hor ere posible:

tokatu izan balitzait (balitzaio), auto bat erosiko nukeela (zukeela)

tokatu izan balitzait (balitzaio), auto bat erosiko nuela (zuela)

Kasu honetan garbi dago esan zuena esan zuenerako ez zitzaiola loteria tokatu.

3.3. Adibidearen bi aukerak hasieran eman dira.

3.4. Adibidean ere bi egitura onar litezke (denbora-komunztadurarekin bata, eta komunztadurarik gabe bestea):

tokatzen bazait, auto bat erosiko dudala.

tokatzen bazait, auto bat erosiko nuela.

Har dezagun argi gehiago ekar diezagukeen beste adibide bat:

Javier Iruretak honako hau esan zuen partida aurretik:

a. Irabazten badugu, Europara joango gara.

b. Irabaziko bagenu, Europara joango ginateke.

Iraganeko zehar-estiloan jartzeko –(e)la sartu besterik ez dugu:

a'. Iruretak esan zuen partida irabazten bazuten Europara joango zirela.

b'. Iruretak esan zuen partida irabaziko balute Europara joango liratekeela.

Edozein kasutan ere, ez dago partidan zer gertatu den jakiteko modurik, zehar-estiloan jasotzen ari garena partidaren aurretik esandakoa soilik baita (desberdintasuna da oraingo honetan iraganean ematen dugula).

Azkenik, gogorarazi behar da beti ez dagoela gaztelania-euskara (edo frantsesa-euskara) baliokidetzarik egiterik; ez dagoela erdarazko baldintzaren eta adizkeraren baliokidetza sistematikorik egiterik kasu honetan euskaraz; euskarak bere sistema du, eta erdarazkoek berena, eta, zorionez edo zoritxarrez, batzuetan desberdin egituratzen du hizkuntza bakoitzak berea. Hori dela eta, ez dago itzulpengintzarako doktrina jakinik ematerik (gaztelaniazko/frantsesezko X egitura hau euskarazko Y egitura honi dagokio, eta Z egitura hau euskarazko beste bati) kasu askotan.

Ikus hauek ere: "Baldintza adieraztea: komunztadura (dituzun aukerak izan bagenitu, ondo biziko ginateke orain)" (JAGONET), "Baldintza adieraztea: estudiatu izan bazenu / hobeto biziko zinen/zinatekeen" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > komunztadura, perpausa > baldintza

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper