Loteria-dezimoetako zenbakietan puntua jarri behar al da milakoaren ondoan? Ala, urteen kasuan bezala, ez da jarri behar?
Euskarari dagokionez, Euskaltzaindiak ez du gai honetaz berariazko erabakirik hartu. Nolanahi ere, esan daiteke loteria-dezimoetan ez direla lau digitutik gorako zenbakiak hirunaka multzokatzen ez eta puntuz bereizten ere.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > puntuazioa, ortografia > zenbakiak
Unitate-mota: karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.