JAGONET bilaketa

5 emaitza bilaketarentzat

Lexikoa: hemezortzi/hamazortzi

Duela zenbait hilabete ohartarazi zidan adiskide batek: "Hamazortzi esaten duk, baina Euskaltzaindiak hemezortzi hobesten dik". Hala al da? Non dago hori arautua edo adierazia?

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: zenbakiak > kardinalak

Lexikoa: ezberdin, desberdin (iritzi desberdinak ≠ zenbait iritzi)

Desberdin (edo ezberdin) hitza erabil al daiteke euskaraz? Ala hainbat (edo zenbait edo zenbatzaile-balioko beste hitzen bat) erabili behar da beti?

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak

Lexikoa: jende (edozein jende, jende batzuk / zenbait jende)

Jende hitza beti singularrean deklinatu behar da ala onartzen da pluralean ere? Eta joan al daiteke zenbait eta batzuk hitzekin edota zein eta edozein hitzekin? Adibidez, jende batzuk, zenbait jende, edozein jende eta abarrekin?

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: berri (auto berria erosi du / auto berri bat erosi du)

Aitak auto berria erosi du (zuzen)

Aitak auto berri bat erosi du (oker)

Normalean auto bakarra izaten dugu; beraz bat, sarriegitan, batere beharrik gabe erabili ohi dugu. Baina, halabeharrez, bigarren automobila balitz, Aitak beste auto bat erosi du izango litzateke esaldi zuzena, ezta?

Zalantza-mota: morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak

Lexikoa: bata, bestea (batek ostikoa eman dit eta besteak masailekoa / batak ostikoa eman dit eta besteak masailekoa)

Bat bakarrik agertzen denean eta beste hitzaren agerraldi baten eraginpean dagoenean, gaur egun ere forma mugatuan gertatzen da, batez ere Hegoaldean, eta badirudi horrelakoak gomendatu behar direla euskara baturako (batarengan eta bestearengan, batari nahiz besteari...)” dio arauak.

NOR kasuan, agian, ez da hain arrotza gertatzen, baina beste kasuetan urrunegi doala iruditzen zaigu. Adibideak:

Batek (batak!) ostikoa eman dit eta besteak masailekoa.

Bati (batari!) ezetz esan diot eta baietz besteari.

Bi lagunen etxeetan izan naiz; batenean (batarenean!) hamaiketakoa egin dut eta bazkaria bestearenean.

Batekin (batarekin!) badakit zer egin, baina bestearekin ez.

Batengana (batarengana!) pozik joaten naiz, ez ordea bestearengana.

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper