27 emaitza bilaketarentzat
Jende hitza beti singularrean deklinatu behar da ala onartzen da pluralean ere? Eta joan al daiteke zenbait eta batzuk hitzekin edota zein eta edozein hitzekin? Adibidez, jende batzuk, zenbait jende, edozein jende eta abarrekin?
Joko hitzak ba al du esanahi generikoa: alegia, jolasak bere barnean sartzeko modukoa? Egokiak al dira haur-jokoak, mahai-jokoak, hitz-jokoak, tokan jokatu eta abar?
Aukeran al dago nire burua / neure burua erabiltzea? Eta hirugarren pertsona plurala erabiltzen dugunean, bere, beren ala euren erabili behar dugu?
Gaizki esana al dago beldurra dut?
Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian Euskal Herri mapa?
Hauek guztiak kontutan hartu behar dituzu, ala kontuan hartu behar dituzu?
Hitz berri bat sortzeko proposamena dakarkizuet. Gaztelaniazko echar en falta eta frantsesezko trouver (quelqu’un) de manque esateko (ingelesezko to miss, alegia), euskaraz norbaiten falta sumatu edo norbait faltan hartu omen dira egokiak. Nik proposatu nahi dizuedan hitza hauxe da: gabetsi edota gabestu. Adibidez, Ander gabetsi egiten dugu, Ander gabesten dugu. Zer deritzozue?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.