-
Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
-
Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Konturatu naiz hiztegietan ez dela ageri amalur / ama lur / ama-lur… izena, baina euskaldunok maiz erabiltzen dugun izena da. Nola behar luke? Zer dela-eta ez da ageri hiztegietan?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Nola erabili behar da -tzat kasu-marka ts, tz txistukari afrikatuen ondoren? Esaterako, trakets gehi -tzat: trakestzat/traketstzat/trakets-tzat...? Eta -tz gehi -tzat?
Zalantza-mota:
ahoskera, morfologia > kasu-markak, ortografia > grafiak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota:
karaktereak > letrak, karaktereak > markak, prosodia > kontsonante-multzoak