JAGONET bilaketa

4 emaitza bilaketarentzat

Aditzaren jokabidea: egon, izan, ibili (ziza biltzen izan/ibili/aritu/*egon; klinikan izan/egon)

Egoki egina al dago adibideokin egin dugun ‘zuzen/oker’ sailkapena?

Asteburu honetan ziza biltzen egon gara Izaban. (oker)

Asteburu honetan zizak hartzen izan gara Izaban. (oker)

Asteburu honetan ziza biltzen izan gara Izaban. (zuzen)

Asteburu honetan ziza biltzen ibili gara Izaban. (zuzen)

Pilotan jokatzen egon gara 5etatik 6etara. (oker)

Pilotan jokatzen aritu gara… (zuzen)

Atzo klinikan izan nintzen, ama bisitatzen. (zuzen)

Hamabost egun egon naiz klinikan, heste-soberatik operatuta. (zuzen)

Telebista ikusten egon naiz. (zuzen)

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: egon, jarri, sartu (indarrean egon/jarri/sartu)

Erdarazko ‘entrar en vigor’ / ‘entrer en vigueur’ nola eman behar da euskaraz?: Indarrean jarri, indarrean egon…?

Indarrean sartu esapidea ere egokia da adiera horretan, ala kalko baztergarria?

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, hitzak > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: itzali (sua itzali / sutea itzali)

Nola esan behar da: suak itzali, suteak itzali ala bietako edozein?

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: saiatu/intentatu (bere burua hiltzen  saiatu da)

Bere burua hiltzen saiatu da (oker).

Bere burua hiltzea intentatu du (zuzen).

Bere burua hil nahi izan du (zuzen).

Gure ustez, saiatu beti ez da intentaturen pareko, baizik ‘esmerarse’ eta ‘intentar’ / ‘s’efforcer’ eta ‘tenter’, bien alor semantikotik du apur bana, kontestuaren arabera.

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > maileguak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper