37. arauaren osagarri, mendeak aipatzeko onargarriak al dira XVIII.ean, XVII-XVIII.etan eta antzeko idazkerak? Hau da, mende hitza erabiltzen ez bada, ez al dira motz samarrak gertatzen XVIIIan, XVII-XVIIIetan bezalakoak? Zein da irizpena?
Zalantza-mota:
morfologia > data, morfologia > kasu-markak
Unitate-mota:
hitzak > izenak, zenbakiak > erromatarrak
Zuzena al da ze ordu, ze polita, ze ona... idaztea? Ala zer ordu, zer polita, zer ona... idatzi behar da?
Zalantza-mota:
ortografia > grafiak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak > galdetzaileak, karaktereak > letrak, perpausa > harridura
Mantentzen al da elle-a hitz hauetan: tortilla, pastilla, bonbilla…?
Zalantza-mota:
ortografia > grafiak
Unitate-mota:
karaktereak > letrak
Ahoskera kontuan harturik eman omen da idaztaraua bait- partikularen kasuan (bainaiz, baikara, baitu…). Zergatik ez da horrela jokatu beste hainbatetan? Adibidez, behinik behin, batik bat, -z gero, seietan/seiretan, alde/-kalde eta beste hainbatekin.
Zalantza-mota:
ahoskera, ortografia > grafiak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
karaktereak > letrak, perpausa > kausa, prosodia > kontsonante-multzoak
Zalantza handia ikusten da goiko hitz edo esapide horien balioan eta erabileran. Zein da idazkera zuzena?
Zalantza-mota:
lexikoa, ortografia > grafiak, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Zein da idazkera zuzena, egun on ala egunon? Ala biak zuzenak dira?
Zalantza-mota:
lexikoa > esapideak, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
joskera > esapideak, karaktereak > letrak
Nola idatzi behar da, ez ezik ala ezezik?
Zalantza-mota:
ortografia > zuriuneak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
joskera > esapideak, karaktereak > letrak
Nola idatzi behar da: ezta? ala ez da? Etorriko zara, ezta?
Zalantza-mota:
ortografia > zuriuneak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
joskera > esapideak, karaktereak > letrak
Zergatik erabaki da hainbat aldaketa ortografian? Esaterako, -il-/-ill-, kontsonante ondoko h letra eta abar.
Zalantza-mota:
ortografia > grafiak
Unitate-mota:
karaktereak > letrak
-
Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
-
Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak