194 emaitza bilaketarentzat
Nola behar dute, besteak beste, kasu hauek: El Salvadorreko ala El Salvadorko; Garestik ala Garesetik?
Ondo al dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sintagma? Kasu-markarik gabe doanean, ondo al dago Bizkai idaztea?
Adinekoen edo zaharren etxeari deitzeko, zein da egokiena aukera hauetatik: zahar-etxea / zaharren etxea / zahar-egoitza / zaharren egoitza / adinekoen etxea / adinekoen egoitza…?
Zuzena al da Ni berekoia naiz esatea?
NOREKIKO, izenlaguna denez, beti izenaren aurrean jarri behar al da? Hau da, errespetu handia du gurasoekiko edo gurasoekiko erakusten duen errespetua bezalako egiturak okerrak al dira?
Amak ez zuen bere alaba haurtzaindegira bidaltzen: aitona-amonekin uzten zuen merkeagoa izateagatik esaldian -t(z)eagatik zuzena da ala -(e)lako erabili behar da?
Zein da hobestekoa erretzearen ohitura / erretzeko ohitura formen artean?
NONGO(A), NORENGANAKO(A), NOREKIKO(A) kasuek, izena kenduz gero, -a mugatzailea hartzen dute. NORENTZAKO kasuak ere har lezake mugatzailea? Hots, amarentzakoa zuzena da?
Zer egoeratan erabil daiteke zertan edo hartan esapidea?
Zuzena al da senarrak gure andrea esatea bere emazteagatik?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.