105 emaitza lur bilaketarentzat - [101 - 105] bistaratzen.

lurtatu, lurta, lurtatzen
da ad. zub. (Eraikinak, lurrak edo kidekoak) erori, beherantz joan. Ik. litatu.

Aztergaia: lurtatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

J-L. Davantek faxez jakinarazia, bere proposamena zehazteko (2000-11-08): "lurtatu eta lurtadura (-ü, -ü-). Hitz arruntak eta maiztasun handikoak Larrabile honetan, toki patarra baita: lurtatu dakar Orotarikoak (halaber Lhandek eta Casenavek); lurtadura ez dager bi horietan (horren ordez lurta derabilte Lhandek eta Casenavek; lurta eta lurte Azkuek, ez ordea lurtadura eta lurtatu); lurta eta lurte Orotarikoak; lurtadura ere dakar Orotarikoak. / Bat datoz beraz Orotarikoak dakarrena eta nire aho-mihizkoa, ikusiz lurta eta lurtek 'elur jauzia' ere (elusoa, elür osoa) adieraz dezaketela. Zehatzagoa da lurtadura. / Hori guzia delata, nire proposamenari eusten diot: lurtadura eta lurtatu".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

lurta, lurtatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

lurtu, lur/lurtu, lurtzen
da ad. Lur bihurtu. Lur zenak lurtu behar du.

Aztergaia: lurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lurtu, lur(tu), lurtzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lurtu, lur(tu), lurtzen.

lurtze
iz. Lursaila.

Aztergaia: lurtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lursaila.

lurzati
iz. Lursaila, bereziki lursail baten zatia. Handikiak lurzati handien jabe ziren. Hormaz inguratua zegoen lurzati apainki landua.

Aztergaia: lurzati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lur zati (eta lur-zati 7, eta luur z. 2, l. zathi 1) 17: fB Ic ("Pormau eban luur zati bategaz gorputz bat"), Astar ("Gorputza luur zati bat, zimaur puska bat baño ezta"), Erkiag 4 (adib.: "Argiak lenengoz agur egin euskun toki bakarra; gure asierako negarrak egin genituan lur zatia", "Olarratz zaldunaren baratza, ormaz inguratua egoan lur zati apainkiro landua zan"); Lard 2 ("Lur zati bat artu, eta gorputza moldatu zuen", "Kanaantarrai itsas-ondoan lur-zati bat kendurik"), Ldi IL ("Aundikiak lur-zati aundien yabe-ziran"), JMB ELG ("Gaurko euskaldunok daukagun lur-zati au"), TAg Uzt 2 ("erromatarren erasoari eutsi-eziñik gure aurrekoak oneraxe bildu ziranean, leoiak bezela burrukatuz, aldeztu ziaten Ernion eta Iturriotzen, artean galdu gabe gelditzen zitzaien lur-zatia", "Mendiarteko lur-zati medarretan errotuta bizi ziran baserritar ariek etsi-etsian"), Etxde AlosT ("Zorigaitz iturri izandako gaztelu arren arrastorik ez gelditzea Jaungoikoa'k nai izan zun eta gaurko kale etxeak egiteko zimenduak urratu ta lur zati ura estali zuten"), NEtx LBB ("Galizi ikusi ez duanak, eztaki lur zatirik ederrenetakoa danik"), Vill Jaink ("Lur-zati bat beretu duanean, beste bat nai izango du"); Dv Lab ("Huts-arteak non-nahi eginen dira eta lur zathi ederrak alfer dagozke"), JE Bur ("nork daki ez zaizkigunez bermatuko lur zati zenbeiten jokotriaz edo indarrez edekitzera?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lur zati 13, lur-zati 7, lurzati 113 (hauetan 108, buletinetakoak: AAO 16, EHAA 8, NPAO 40, BAO 41, GAO 3); lur(-)zati : I. Albisu ("Manila'ko uria benetan urruti dago Pilipinas deritzayen itsas zabalean galdurik bezela arkitzen diran lur-zatietako batean"), Onaind 2 (adib.: "1764'an Baxenabarra'ra itzuli zan, Meharin'go bere lur-zatietara"), Gure Erria 1972 ("Etxebarri'ko Eleizeak be berea daben lur zatitxuagaitik 156 pta emoten ditu baserritarren asegurorako"), Zabal 1973 ("lur zati baten jabe ez diren horiek"), X. Gereño ("Eskolako zuzendaritzak ikasleei lur zati batzu eskaini zizkien, landuak izan zitezen"), K. Igea ("lur zati handienak pinudi bihurtzen ari dira"), Sagardoa 2 ("Sagastiak, lur zatiak bezala -lur zati aberatsak bezala noski-, donazioko eskrituretan aipatzen zituztelako"), EHAA 1982 2 (adib.: "San Blas Auzoango Lur-zati bat"), ZerbGidaliburua 1989 ("Landalurretako azpiegitura, lur-zatiak biltzea eta nekazaritzarako lur eta urei buruzko egitamuak lantzea"), A. Azkona ("energia lur-zati batetik bestera transferitu besterik ez zen egiten"), UZEI ("lur-zati gutxi-asko zabala, helburu jakin baterako erabiltzen dena"), BAO 1992 ("Lur zati bat, Portugaleteko Las Antonias deritzon tokian, bi mila ehun eta laurogeita hiru metro eta laurogeita zazpi dezimetro karratu dituena"), Bi ta Bi/4 ("Etxea eta lur zati bat sare batez inguratu nahi ditugu"), J.M. Elexpuru ("Lidoak lur zati -hondar zati, hobeto esanda- luze-luze eta estuak dira"), Telleriarte ("Udalak 169 lur zati ere saldu zituela"), E. Otamendi 2 (adib.: "Donostiak eta Usurbilek bere lur zatiak gorde nahi dituzte Zubietan"); lurzati (eta lurzati kontzentrazio 27, l.-ebazpen 1) 113: EUEstat 1988 3 (adib.: "edozein lur-eremu lurzati bat edo gehiago duena"), AAO 1989 16 (adib.: "4 poligonoaren 252 eta 270 lurzatiak", " industri sektore puntualei dagozkien lurzatiak"), EHAA 1989-1994 bitartean 8 (adib.: "zuinketa berriz aztertu dadila eskatzen dute, ukitutako lurzatien mugetan dauden bideetatik igaro eraziz", "Vitoria kaleko 21-1 zenbakiz zehaztuta dagoen lurzatia"), NPAO 1994 40 (adib.: "Nekazaritzako azpiegituren erreformari buruzko Foru Legeak ezartzen du ureztalur bihurtzea eta badaudenak hobetzea lurzati kontzentrazioaren parte direla", "Foru Lege honek nahitaez egin beharreko interes orokorreko obren finantzamendua dakar, lurzati kontzentrazioaz edo ezarritako beste prozeduretako baten bitartez egin beharreko erreformena alegia"), I. Aldabe 2 (adib.: "Arga ibaiaren eskuin ertzean kokatua dago eta bere lurzatirik haundiena Perdon mendizerraren iparmendebaldeko hegalez dago konstituitua"), BAO 1995-1996 41 (adib.: "Lurzati-ebazpen eta gizarte eta kirol-ekipamenduetako egiterapenari gagozkiela, eraikinezko ezaugarriak jadanik araututa geratzen direnez gero ez da nahitaezkoa izango Zehaztasunezko Azterlana egitea"), GAO 1996 3 ("hor azaldu beharko baitu A lurzatiko ataripea jabari pribatua dela, baina herri onurako zortasuna duena lurgainean"); lurzatiketa 6: cf. infra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lurzati : AB50 6 ('finca' 2, 'terreno' 1, 'sector' 1, 'parcela' 2), Euskalterm 4 (hauetako 3 partzela sinonimoarekin); lur-zati : AB38 1 ('trozo de tierra'), AB50 2 ('parcela', 'finca'); lurzatikako : AB50 2 ('parcelario'); lurzati- : AB50 2 ('parcelario'); lurzatitu : Euskalterm 1 (partzelatu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lur(-)zati : HiruMila ('parcela' eta lur zatien baterakuntza: AS 'concentración parcelaria'), Lh DBF (lur-zathi: pièce de terre), PMuj DVC (terreno, campo, parcela); lur-zatiketa : HiruMila (parcelación), PMuj DVC (parcelación); lur-zatitu : PMuj DVC (parcelar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. partzela / BarnErrot: "Lurzatiak Bateratzeko Saila: División de concentración parcelaria" / HezkAdmin: parcela / BarnErrot: "Lurzatien baterakuntza: Concentración parcelaria".

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Administrazio-hizkera lantzen dutenek argitzekoa da lursail / lurzati / lurzoru hirukotearen adiera-banaketa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zati.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Kategoria gramatikala ere eman: iz. 2- Sinonimoa eman: Sin. lursail. || 1- Ikus aurreko oharra ("lursail").

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Kategoria-marka aipatuz, bere soilean jasoko da forma: «lurzati iz.»

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. lursail.

lurzoru
1 iz. Lurraren gainazala. Ik. lurrazal. Aireak ez baitu lurzoruaren tenperatura bera.
2 iz. (Hirigintzako testuinguruetan). Lurra lurzoru da agintarientzat. Lurzoruen jabeek eta espekulatzaileek.

Aztergaia: lurzoru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lur soru 2, AB AmaE: "Ez nekusan lur sorua, Begiak gora jaso nituzan", "Atsedengarri oia dauka lur sorua, Begiakaz bakarrik ikusten zerua" // Ez dugu aurkitu lür-, lurtz-, lurz-, -zolu, -zoru osaerakorik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lurzoru 173 (hauetan erreserba l. 8, hiri(-)l. 2, l.(-)mota 2, l.-zona 1; buletinetakoak 101: GAO 71, BEO 22, BAO 5, EHAA 5; eta M. Etxaide 18, UZEI 16, J. Ortaraz 7) // M. Etxaide 18 (adib., "Klima eta landarediaz gain lurzoru-motak dauka garrantzia handia lunbrizidoen banakeran", "Bigarren taldekoek, hau da, endogeoek lurzoru barnean bizi direnez ez dute pigmentu beharrik"), M. Mendizabal ("komeni da aurretik mantxak ondo behatzea hormetan, lurzoruan, arropetan"), Zientzia eta teknika 1986 2 ("Materia organiko hori beste bizidunek lurzoruan utzitakoa da, noski", "bere elikagaia lortzeko erabili behar dituen lorzoru eta animaliengan"), NZ/BBB1 ("Urritasun honen arrazoia zera da: koniferoek, lurzorua azidotu eta humusez urri bihurtzeko eragin handia edukitzea"), UZEI 16 (adib., "Eraikuntza baten edo lurzoru-zona bateko xehetasunen errepresentazio grafikoa", "Horizonte elubiala. Lurzoruaren azaleko geruza, gai organikotan eta landareentzako mantenugaitan aberatsa"), J. Auzmendi ("Ur gazi eta gezetan bizi dira; asko animalien parasitoak dira eta batzuk lurzoruan edo zuhaitz azala bezalako habitat airetarretan hazten dira"), J. Ortaraz 7 (adib., "Lurzoruaren aldetik baldintzarik eskatzen ete dabe landarak?", "Non sortzen dira landarak errezen: harrigorrian ala lurzoru sendoa daben tokietan?"), A. Azkona ("Euriteak, tenperaturak, landarediak, lurzoruaren izaerak, ekosistemen faktore determinatzaile bezala har ditzakegu"), EHAA 1989-1994 5 (adib., "Lurzoruaren Legeko 45 artikuluari egokitzea"), XedBilduma 1989 4 (adib., "Lurzoruaren erabilpenik egokienak, hura aparkalekuen eraikuntzarako edo beste edozein erabileratarako sestra azpian ustiatu beharra dakarrenean, sestra azpiko oinarrizko balioak lortu ahal izango dira"), G. Nazabal ("Parte Zaharreko hainbat kaleri erasanez eta bertako lurzoruak harrotuz"), I. Aldabe 4 ("Lurzorua, lur lauek eratzen dituzten tuparri gris-urdinkarez [...] konposatua dago", "Bestetik, Narbal mendiak, iparraldean eta udal-dermiotik kanpo, malkartu egiten du lurzorua"), GAO 1990-1996 71 (adib., "Lurzoru mota hauek, -pribatu ez-eraikigarriak- [...]", "Lurzoruaren Legean eta Arautegietan gai honen inguruan xedatutakoaren arabera formulatuko dira biak", "Mendiek, besteak beste izadiaren ondarea, [...] lurzoruaren egonkortasuna eta emankortasuna, paisaia, nekazal egitura eta azpiegiturak artatzeko eta herritarren aisia ahalbidetzeko herri eginkizuna dute"), BEO 1990 22 (adib., "lurzoruaren balioa hondar-metodoaren bidez lortzean eta eraikinei beren birjarpen-balioa iratxikitzean gorpuzten den balioztapen metodologia ezartzen da"), Sirimiri/5 ("Lurzoruaren kutsadura"), A. Aldezabal 3 ("[...] berorren gain iharduten duten prozesuak, lurzoruak, etabar"), I. Irazabalbeitia 3 (adib., "Koltxoi biguneko ohean lo egiten ohiturik zegoen eta lurzorua gogorregia gertatu zitzaien bere hezurrei"), EUSTAT 1990 ("Lurzoruaren eraibilerei buruzko estatistika: Aprobetxamenduak eta laboreak"), Mega gaztetxo ("Lurzorua higaduratik babestu"), N. Beristain ("Urtaro euritsuetatik sortaraziriko belartxar asko patioko lurzoruan zeuden"), BAO 1995 5 (adib., "espreski jasoko da lurpeko aparkaleku pribatuek okupatutako lurzoruak titularitate pribatua izango duela"), NaturZ 1996 3 (adib., "landare-hazkundearen euskarria da lurzorua"), P. Apalategi ("Ez al da harrigarria ikustea, antropologia benetako zientzia bilakatzeko inoiz baino hurbilago sentitzen den momentu berean, lurzorua falta dela finkaturik zegoela usten zen hartan bertan"); lurzolu (eta lur zolu moeta) 3: Saioka/5 ("Zuen maketa egiterakoan, hiru haranen sakona eta inguruko mendikate gailurrez gainera, lur zolu moetak nolabait agertu nahi badituzue, hona hemen erliebearen sorrera nolakoa izan den"), Ingurunea/OHO 2 ("Argazkian ikusten duzuna lurzoluaren perfil bertikala da", "Perfil batean, hiru zona aurki ditzakegu: 1. Lurzolua, humus gehien duen zona"); lurtzoru (eta kare-l.) 14: I. Antiguedad 9 (adib., "Lurtzoruan diren sustantziak hiru egoeratan aurkitzen dira", "lurtzoruen eraketan parte hartzen duten faktoreak"), M. Murua ("Lurtzoruarekin angelu zuzena egiten duen edozein gainazal leunari deitzen zaio horrela fisikan [plano inklinatuari]"); I. Mendiguren ("Zeure oinpean ari da hondoratzen lurtzorua"), M. Lorda 3 (adib., "Hostogalkorrezko lurtzoru humifikatuetan arrunta", "pagadi eta harizti horbel artean edo ameztien belar artean, basiko eta azido lurtzoruetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lurzoru : AB50 1, Euskalterm 128; lur-zoru : AB50 1; lurzorupe : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lurzoru : HiruMila (suelo, corteza, capa superior de la tierra), ElhHizt (1 suelo; 2 Biol./Geol.: suelo); lurzorupe : HiruMila (subsuelo); lurzola : Lh DBF (sol) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Lurzoruaren eta Lurzati Berrantolamenduaren Erakundea: Instituto del Suelo y Concentración Parcelaria" / EEgunk: "lurzoru" / NekHizt: Sin. zoru.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

arauak emana du forma, hondeatu aditzaren definizioan; adieraz, cf. lursail, lurzati.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r+z-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zoru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibidea ere eman: "lurzoru eta hirigintzari buruzko legea". || 1- Esanahia argitu egiten du adibideak. Ikus 36. oharra ("lursail").

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan utziko da oraingoz lantaldearen proposamena, gainerako azalpenak H1.1 lantaldearen esku utziz.

 - Bidalketa: Ik. oharra s.u. lursail

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper