132 emaitza han bilaketarentzat - [101 - 132] bistaratzen.

hankabakar, hanka-bakar
adj. Hanka bakarra duena. Ik. hankamotz 2. Hankabakarra da gure osaba Luis. Granada batek hankabakar utzi zuen.
Azpisarrerak

Aztergaia: hankabakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2016
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hartzekoa, nik uste, begibakar eta besobakar bezalaxe" (2006-07-06)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH2016-03-14: hankabakar edo hanka-bakar izond.

hankabiko
adj./iz. Bi hanka dituena; bereziki, gizakia. Oilategi honetan ibili den azeria, hankabikoa.

Aztergaia: hankabiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'hankabiko, edo hankabidun: ahaztu egin da ala gu ere lauetara pasatu gara?'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'sartzea onartu da [...] hankabiko'.

hankadun
adj. Hankak dituena. Mutil horrek upel hankaduna dirudi.

Aztergaia: hankadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

hankagabe
adj. Hankarik ez duena. Elbarri hankagabea.

Aztergaia: hankagabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Ongi eratua da

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

hankak dantzatu
ad.-lok. Hankak arin, bizkor mugitu; lasterka egin. Erreboteko lanean ere badaki hankak dantzatzen. Tiro soinu bat izan zen, eta hankak dantzatu zituen.

Aztergaia: hankak dantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HANKAK DANTZATU. Mover(se) los pies, las piernas con agilidad. Napar artzaitxo batek / eman zigun parte, / puntu artatik beiak / etzirala aparte, / ankak dantzatu ziran / aiek ikusi arte. Ud 99 (ref. a unos pastores en busca de sus vacas). Asto txikiak zortzi arroa / eraman biar sakuban, [...] baña ori allegatu da / an berrogei minutuban, / egon aundirik ark eztu egin, / ankak dantzatu zituban. PE 43. Erreboteko lanian ere / badaki ankak dantzatzen, / ikutu gabe pelotarikan / plazan etzaio pasatzen. Tx B I 27. Tiro-soñu bat izan zan eta / ankak dantzatu zituan. Ib. 188.

adib: dantzatu, dantza/dantzatu, dantzatzen 3 du ad. Beh. Eragin, mugitu, astindu. Niregatik dantzatu duzu gaizki esaka mingaina. Hankak, zangoak dantzatu: lasterka egin. Makila dantzatu zuela besteren hezurretan. Batean mutur joka, bestean ezpata dantzatzen. Labana dantzatzen oso iaioak ziren.

hankak dantzatu 1, Berria (“Eserleku arteko tartean hankak dantzatzea eta lepoa mugitzea aukeratu zuten zenbaitek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu hankak dantzatu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adibide azaldua denez. Bide batez, zangoak dantzatu forma ere jasotzekoa da azpisarrera gisa. Horrez gain, dantzatu 3 sarrerari Beh. marka kentzea proposatu du lantaldeak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa hanka sarreran.

hankaluze, hanka-luze
adj. Hanka luzeak dituena. Ik. zangaluze. Abere hankaluzea.
Azpisarrerak
hankamotz, hanka-motz
1 adj. Herrena. Plazan bildu ziren hanka-bakar eta hankamotzentzat.
2 adj. Hankabakarra. Achab kapitain hankamotzaren gorrotoak hondamendira darama ontzi arina.
hankamotz gelditu (ibili...)
ad.-lok. Zerbait falta duela, erdizka gelditu (ibili...). Aurrekontu honekin ikerketa hankamotz geratzen da. Aurten, jaiak, hankamotz gelditu dira.
hankaoker, hanka-oker
adj. Hanka okerrak dituena. Gizon zahar hanka-oker bat.
Azpisarrerak
hankape
1 iz. Oinazpia. Haren hankape finentzat galtzadako harriak gogortxo nonbait. Zooko langileek lan ederra dute elefanteen hankapeak garbitzen.
2 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean, 'hanken artean', 'hanken artera', 'hanken azpira', 'hanken azpitik'... adierekin). Burua makur eta buztana hankapean. Zezena pasatu da eta porrokatu ditu hankapean. Pilota hankapera bota. || (Mendekotasuna adieraziz). Arerioa jarri zenuen hankapean. Jende guztia hankapean hartu beharreko gizona! Ez da hankapetik ateratzen.
3 adb. Hankapetik, hanken azpitik. Burdina astunak hankape jaurtiz.

Aztergaia: hankape

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 2 adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hankapean , hankapetik .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-be/-pe

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.; adlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: E210: hankapetik: 1- Bi esanahiak bereizi: 1) 'hankaren azpitik' 2) 'erraz'. || 1- Bigarren adibideak erakusten duen bezala, jatorrizkotik urrunegi dago bigarren esanahi hori.

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: hankapean eduki (du) (Irud.) 'azpiratu'. || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarria da, adierazkortasun handiko aditza baita. 2- Bizkai euskaraz oso erabilia da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Forma berririk ez da orain erantsiko (eta H1.1 lantaldeak hobeto bereizi eta zehaztuko ditu adierak).

hankape(tik) irabazi
ad.-lok. Erraz irabazi. Bartzelonak hankapetik irabazi zuen liga. Nik horrelakoei begi bat itxita, ezkerrarekin eta hankape irabazten nien nire garaian.
hankapeko
adj./iz. Mendekoa. Baina zuei, hankapeko nazkagarri horiei, ez dizuet jaramonik egingo.

Aztergaia: hankapeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-peko.

Informazio lexikografikoa
Mailak

izlag. eta iz.

Forma baten adiera(k)

mendekoa.

hankaperatu, hankapera/hankaperatu, hankaperatzen
du ad. Hankapean hartu, menderatu. Gure eskubideak behin eta berriro hankaperatzen direnean.

Aztergaia: hankaperatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ankaperatu 2 (Basarri, Gte Erd); ankapetu 2 (Etxde JJ)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ankaperatu 2 (G, EB); ankapetu 3 (G 1, EB 2, testu berekoak)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: ankaperatu 3; HiztEn-LurE: hankaperatu

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hankaperatu, hankapera, hankaperatzen. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

hankaperatu, hankapera, hankaperatzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-peratu/-petu (-peratu erregularragoa hobetsi da, datuek ez baitute bestetarako oinarririk eskaintzen; cf. 31.41 irizpidea).

hankarte
iz. Hankak elkartzen diren aldea. Ostikada bat emango dizula hankartean. Haren hankartea maitatu eta gerria berotzeko.

Aztergaia: hankarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ankarte forma eta aldaerak (anka arte, anka-arte...) 'hanka artea, hankak elkartzen diren aldea' adierarekin 19 aldiz azaldu dira: B 4 (Altuna, Ag Kr, Or Tormes); G 14 (Apaol, Iraola, Or Eus, Or Mi, Or SCruz, TAg Uzt, Etxde AlosT, Berron Kijote) eta EB 1 (Osk Kurl); ankarte eta anka arte formek gizonezkoen sexu-organoei erreferentzia eginez agerraldi bana dute G (NEtx LBB) eta EB (Arti Tobera); ankarte formak emakumezkoen sexu-organoei erreferentzia eginez agerraldi bakarra du, EB (Arti MaldanB); ankarte forma behin azaldu da 'hanken arteko tarte, pauso' adierarekin, G (Or Mi).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ankarte, hanka tarte eta hankarte formak 'hanka artea, hankak elkartzen diren aldea' adierarekin 3 aldiz azaldu dira: G 1 (Linazasoro, I.: H-gabeko umoria, 1970) eta EB 2 (Aramendi, M.: Giza gorputza, 1981; Uranga, A.: Bostak ihesi, 1981); hankarte eta hankatarte formak emakumezkoen sexu-organoei erreferentzia eginez 3 aldiz azaldu dira. Guztiak EBan: Antxustegi, E.: 'Lurralde beroetan, odola bero', in: Literatur gazeta, 1987; Mujika, I.: Azukrea belazeetan, 1987; Mendizabal, J.M.: 'Errekorte', in: Tene lehiaketa, 1988; hankarte eta ankarte formek gizonezkoen sexu-organoei erreferentzia eginez bi agerraldi dituzte EB (Garmendia, I.: Bigarren heriotza, 1986; Lasa, M.: Paretaren kontra, 1980).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB50: hankarte (1); Euskalterm: hankarte (1); LurE: hankarte: Hanka artea; hankak elkartzen diren aldea; HiztEn: hankarte: Hanka artea, hankak elkartzen diren aldea; ugal-organoen kanpoaldea izendatzeko eufemismoa; Hiztegi erotikoa: hankarte.

hankaz aurrera
adb. lgart. Hilik, gorpu. (eraman, joan eta kideko aditzekin). Horrelakoa izango da hori, hankaz aurrera eraman arte. Hankaz aurrera atera dute. Hasi dute anaiek elkar-hiltze negargarri hori; hamaikatxok hankaz aurrera joan behar du.

Aztergaia: hankaz aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HANKAZ AURRERA Con las piernas hacia adelante (ref. a un cadáver). "Ankaz aurrera eraman, conducir un cadáver (V, AN)" A EY III 315. "Ankaz aurrera atera dute (V-gip, G-azp, AN-gip)" Gte Erd 149. Eztulak edo esteko miñak noiz ankaz-aurrera eramango zaitun begira. Mok 9. Asi due anaiak alkar-iltze negargarri ori. Amaikatxok ankaz aurrera joan bear du. Auxe gizonak pakean ezin konpondua! Ataño TxanKan 164. Zer egiñ euan bada ik beste batean, / Zuek gitxi gu asko gintzuazenean ? / Euk orain oi duana gitxi gora bera, / Atzea emon eta ankakaz aurrera; / Zergaitik jausi baño zuen eskuetan / Illtea obeto dan bat erretiretan. AB AmaE 269. Orrela izango da ori, ankaz aurrera eraman arte. EZBB II 83

Ez dugu aurkitu hankaz aurrera formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hankaz aurrera 4: Iñaki Segurola 2 (“Ustekabeko hilketak ere eramaten du kristau mordo bat hankaz aurrera, baina heriotza dosifikatuak, heriotza planifikatuak (ezbehar planifikatuak!), heriotza estatistikoak, ez dute esku ezagunik abstrakziotik kanpora, eta Garapenaren, Aspermenaren eta Ezbeharraren Ministerioek aise garbitzen ahal dituzte beren esku odoldu txostendunak, "halabehar deitoragarriaren" uretan eta "normaltasun osoaren" harraskan”), Jon Alonso (“eta handik gure soldaduek jauzi egingo dute erreka eutsiezin bat bezala, jendilaje okaztagarri hori guztia errukirik gabe hankaz aurrera eramanez, eta hau esanez bukatu zuen bere azalpena”), Karlos Linazasoro (“Eta, gainera, irribarre herabe bat ere egin genuen HPren gorpua hankaz aurrera eramaten zutela ikustean, arrastaka, garraio zakarrean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jaso liteke adibide gisa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu (oharreko joan falta da). (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa hanka sarreran.

hankaz gora
adb. Azpikoz gora, buruz behera. Hankaz gora erori. Dena hankaz gora zegoen. Amak esandakoak hankaz gora ipini zidan ordura artekoa.

Aztergaia: hankaz gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hankazabal, hanka-zabal
1 adj. Pertsonez mintzatuz, hankak asko zabaldurik ibiltzen dena. Hitza emana nago lehenago ni zuri; ez noa hartzera hankazabal hori.
2 adj. Ibileraz mintzatuz, hankak asko zabaldurik ibiltzen denari dagokiona. Haren ibilera hankazabalak pentsarazi zidan ohituta egongo zela zaldiz ibiltzen.
3 adb. Hankak zabalik. Patxadan hankazabal eserita.
Azpisarrerak
hankazpi
iz. Oinazpia. Handitsu bat zuen hankazpian.

Aztergaia: hankazpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anka-azpi (And AUzta) eta ankazpi (Etxba Eib)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB50: hankazpi (1); Euskalterm: hanka-azpi.

hanken gainean
1 adkor. Zutik. Ik. oinen gainean. Makal-makal, hanken gainean egoteko ere gauza ez zirela. Hanken gainean ezin egonik, hasi ziren zabu-zabuka.
2 (hanken gainean zutik jarri eta kideko esapideetan, indargarri gisa). Hanken gainean zutik egoteko kemenik gabe. Ozta-ozta dabil hanken gainean. || Bi hanken gainean zutik jarri ezinik dabil oraindik. Korrika bi hanken gainean, baloia oinetan. Geldi-geldi zegoen, lau hanken gainean zutik, eta alarauka hasi zen berriro (Ik. lau hankan; lau oinean).
Loturak

Aztergaia: hanken gainean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HANKEN GAINEAN EGON, IBILI. (Sostenerse) de pie, sobre las piernas. "Ostostan dabill anken gañian" Etxba Eib. Ankaen gaiñean zutik egoteko kemenik gabe. Mok 19. Mister Fist eta Mister Kick, bildurraz eta goziaz makal-makal, anken ganian egoteko be gauza etzirala. Kk Ab II 30s. Errira ekarri zituezanian [mutillak] anken ganian egoteko etziran gauza. Ib. 63. Eta urdalletik gorantz etorkijuen lurrunaz buruba galdu ta anken ganian ezin egonik, asi ziran zabu-zabuka. Otx 156. Gure pelotaria berriz, [sekulako mozkorrakin] anken gaiñian ostostan eguan. SM Zirik 30.

def: soingurutze iz. Lauoinekoetan, bizkarraren alderik garaiena, aurreko hanken gainean dagoena. Toreatzaileak laster sartuko dio zezenari soingurutzetik behera ezpata luze zorrotza.

hanken gainean ibili 8: Elkar 2 (“aurreko eta atzeko azazkalen itxura eta laburtasunagatik, eta beti atzeko bi hanken gainean ibiltzeko nuen arazeriagatik”), Berria 4 (“Bi hanken gainean ibiltzen zen”), EiTB 2 (“Lau hanken gainean ibiltzen zen”). Badira beste batzuk ere (hanken gainean altxatu, eduki, paratu…).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hanken gainean ibili : Berria (“Duela 385 milioi urte ur mehetan hanken gainean ibiltzen hasitako animaliak ezagutzen zituzten.”), Anton Garikano 2 (“Ni hanken gainean nabilek egun osoan”), Iñaki Segurola (“bi hanken gainean zebilenean zen hura eta bera, hain zuzen ere”), Joxe Austin Arrieta (“Berriro bi hanken gainean ibiltzeko gauza naizen bezain laster, dentistarengana joan behar dut). hanken gainean egon : Anton Garikano 3 (“Nola zihoan Sethe oinez, gerora geldirik egongo ziren bi hanken gainean”); Badira beste batzuk ere (hanken gainean jarri, ipini, bermatu, pausatu…).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa hanken gainean (egon, ibili…) forman. Eta komeni da adibideetan bi hanken gainean egon, lau hanken gainean ibili… moduko adibideren bat sartzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hanka sarreran.

hanoitar
1 adj. Hanoikoa, Hanoiri dagokiona. Hanoitar merkataria.
2 iz. Hanoiko herritarra.

Aztergaia: hanoitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

hanpadura
1 iz. Hanpatzea. Zauriaren hanpadura.
2 iz. hizkl. Enfasia.

Aztergaia: hanpadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. enfasi.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hanparazi, hanparaz, hanparazten
du ad. Hanpatzera behartu. Ik. hantarazi.

Aztergaia: hanparazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hanparazi, hanparaz, hanparazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hanparazi, hanparaz, hanparazten.

hanpatu, hanpa, hanpatzen
da/du ad. Puztu, bete; harrotu. Ik. hantu. Urez hanpatu. Haizeak ditu hanpatzen haren belak. Emphisema delakoak handizki hanpatzen du begitartea. Gaztaro sutsua, itxaropenez hanpatua. Itxurapenezko jakintasun batek hanpatua. Zein gaizki doakion ezdeusari bere baitan hanpatzea! || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bere idazkera hanpatuagatik.

Aztergaia: hanpatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hanpatu, hanpa, hanpatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hanpatu, hanpa, hanpatzen.

hanpurus
adj. Harroa, handiustea. Janinak ez zuen Chadefaud hanpurusa begiko.

Aztergaia: hanpurus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-12-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan hanpurus : Gy ("Gisa hartan aphaindurik, / Anpurus eta haidorrik, / Gan zen fite morgatzera / Paona batzuen baltsara"), Dv LEd ("Ez balinbanaki-ere ala aphalgura, ala hanpurus naizen, ariarik aski banuke hanpurus naizela uste izateko"); hanpuruskeria : Dh ("nire jaunzturetako, aphainduretako ta bertze gisetako airoskeriak ta hanpuruskeriak"), Dv LEd ("Zeinen naizen beldur hanpuruskeriak gal nezan!", "Zoazte urrun, ohore eta hanpuruskeriak, atsegin eta lohikeria itsusien lehiak"), Dv Zen 15,30 ("Zeinak-ere hanpuruskeriaz zerbait bekhatu egin baituke [...] galduko da bere populutik"), Ol Dt 17,13 ("Ta erri guziak adituta beldur artuko du, eta ez du gerokoan anpuruskeriz yardungo"), Mde Pr ("Hanpuruskeria gabekoak izan arren, zintzo-zintzoak ziren biak beren langintzan"); hanpurustasun 1, Dv LEd ("Libra nezazu, Jauna hanpurustasunetik, zuk higuin duzun gaitz hunetarik"); hanpurustu "S'enorgueillir"; hanpurutsu : He Gudu ("Gizon hantpurutsu edo presonzionez bethea den batek uste du [...] Jainkoa-baitan fidantzia oso bat ardietsi duela"), Dv Imit ("Nekhazale humila hobea da segurki, ezen ez jakintsun hanpurutsu bat"), Zub ("ixildura labur hau onartze bat iduri zakon gizon hanpurutsuari, eta kantitu gabe urbiltzen zaio nexkatoari soberaxko"), Ayerb EEs 1912 ("Onak beeran, mendeko, negartsu; gaiztoak, biurriyak, errudunak, obendariyak goien, nagusi, arro, anpurutsu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hanpurus 1, P. Aristi ("Hor, herri guziko eraikuntzarik altu eta hanpurusenean gordetzen da iluna, erlojuaren engranai, tuerka eta gainontzekoak babesten dituen holtzezko gela batean, dorreko erlojuaren urdail esteetan, esatea badago"); hanpuruski 1, J.M. Irigoien ("hasi zen hizketan Joakintsu, hanpatuki eta hanpuruski, ohi bezala"); anpurutsu 1, J. Muñoz ("hegoaldeko eguzki harroputzak, anpurutsu, bere bidearen tarte handi bat ibilia zuen jada, eta herriko plazara jotzen zuten leihoetako zirrikituetatik jostakor labaintzen ziren izpiak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hanpurus : HiztEn, LurE; hanpurutsu : AB50 1, HiztEn, LurE; hanpuruskeria : HiztEn, LurE // hanpuruski : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hanpurus, hanpuruskeria, hanpurutsu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA (hanpuruskeri), PMuj DVC (anpurus, anpuruskeria, anpurutsu, eta anpuruskeriz, anpuruts); hanpuruski : ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC (anpuruski); hanpurutasun : DRA; hanpurutsuki : DRA, PMuj DVC (anpurutsuki) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Baztertuxeak izan litezke hau eta -keria, -tsu osaerako eratorriak; baina bada gaurko literaturak berpiztu nahi izan dituelako ustea ere (XX. mendeko lekukotasunak, lantaldearen corpusetan: Zub, Ayerb, Ol, Mde; P. Aristi, J.M. Irigoien, J. Muñoz).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-28) Onartu egin da, eta bere soilean aipatuko da forma.

hanpuruskeria
iz. Harrokeria, handiustea. Jakin badakit hanpuruskeria ez dela begi onez ikusten krisi garai latz hauetan.

Aztergaia: hanpuruskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-12-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. hanpurus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E206]: Cf. "hanpurutsu izond. 'harroa'" arautua, eta lantaldearen oharra: "arau berriak (2006-03-07) jasoa du burgoi formaren definitzaile gisa ("burgoi izond. 'harroa, hanpurutsua'")".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-28) Onartu egin da, eta bere soilean aipatuko da forma.

hanpurutsu
1 adj. Harroa, handiustez betea.
2 adj. Hanpatua, arranditsua. (Gauzez mintzatuz). Izenburu hanpurutsuen azpian arrunkeria baizik ez zegoen. Ez zuen esaldi hanpurutsurik erabiltzen.

Aztergaia: hanpurutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. hanpurus. IdOh: arau berriak (2006-03-07) jasoa du burgoi formaren definitzaile gisa ("burgoi izond. 'harroa, hanpurutsua'").

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

harroa.

hantarazi, hantaraz, hantarazten
du ad. Hanparazi.

Aztergaia: hantarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hantarazi, hantaraz, hantarazten. du ad.

hantatu, hanta, hantatzen
1 da/du ad. Ipar. g. er. Norbaitekin harremanak izan. Zenbait lagun tzar hantatzeak bizioan barna sarrarazi zuen. Negozio jaunekin ez naiz batere hantatzen.
2 du ad. Ipar. g. er. Zerbait maiz egin. Prioreak gogoa emanen du ea orok sakramentuak hantatzen dituztenetz.

Aztergaia: hantatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hanta, hantatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da-du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.g.er.

hantu, hant, hantzen
da/du ad. Hanpatu. Labean hantzen den orea bezala. Masailak gorrituak, lepoko zainak hantuak. Parnason dabiltzanen sabelak eta poltsak, airez hantzen ez badira, ardura dira hutsak. Harrokeriaz hanturik.

Aztergaia: hantu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hantu, hant(u), hantzen. da/du ad. 'puztu'.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

hantu, hant(u), hantzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

puztu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E205]: "eta handitu, mila aldiz erabiliagoa" (1993-02)

hantura
iz. Zerbait, bereziki gorputzaren zati bat, eritasunen baten ondorioz, hantzea edo handitzea. Zangoen hantura. Alborengoa biriken hantura da. Hantura hertu.

Aztergaia: hantura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+d-.

hantuste
iz. Handiustea. Hantuste harroa. Berehala ezagutu zuen bere jakin-nahia hantuste hutsa zela.

Aztergaia: hantuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. handiuste.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

handiuste (biak maila berean onartzekoak dira).

hantxe
adb. Han bertan. Ikaraturik guztiak, hantxe gelditu ziren. Dorre ilunean sartuko haut eta hantxe, arratoi artean, edukiko.

Aztergaia: hantxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper