113 emaitza goi bilaketarentzat - [101 - 113] bistaratzen.

goizero
adb. Goiz guztietan, goiz oroz. Goizero dator. || Bere goizeroko gosari txikia.

Aztergaia: goizero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ero

goizerri
iz. g. er. Sortaldea.

Aztergaia: goizerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goizerri 6: Ir YKBiz 2: "Goizerri-aldean etxeak oso apalak izaten dira", "Goizerri aldean, etxetan izaten dira eskuz erabiltzen diran eiera txikiak"; O Pr: "Goizerria denean gorriago ezenez hori, eure euritakoa eztemala nehori"; UNLilia: "Hor dütü goizerritarik / erregiak dohañekin"; Mde 2: "Goizerriko mistikoek", "Goizerritiko Jaungoikoaren / herri hautetsi maitea", eta OEH argitaratuan, gainera: Mde Egan 1960: "Goizerritik argia".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goizerri behin, Zait: "Eskualde gorri ta soillaren erditik irtenda, paradisua bezin begi-betegarri azaltzen zan goizerriko izararria".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goizerri : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goizerri : EuskHizt, HiruMila (oriente), ElhHizt (oriente, este), EskolaHE, Casve EF (orient), Lh DBF (orient), DRA (oriente), PMuj DVC (goiz-erri: 1 sembrado de fruto temprano; 2 pueblo oriental; 3 oriente, levante, este) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Mailak

Liter.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

sortaldea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'goizerri: e. ekialde'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

goizetik
adb. Goiz, egunaren lehen orduetan. Zergatik jaiki zara hain goizetik? || Goiz-goizetik zetorren oso eguraldi ederra.
Loturak

Aztergaia: goizetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: E210: Hiztegiak ekarri beharrekoa. Adibidea (jarri): norako jaiki zara hain goizetik?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): goiz sarrerako azpisarrera gisa jasoko da: goizetik: zergatik jaiki zara hain goizetik?

goizetik arrats
adb. Goizetik gauera, egun guztia. Goizetik arrats lanean ariz. Goizetik arrats, kantari.

Aztergaia: goizetik arrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZETIK ARRATS (H). a) De la mañana a la noche, todo el día. Gozetik arrats aspertzen ez da / jan eranean jendea. Echag 220. Erleak goizetik arrets lanean hari dira. Dv Dial 26 (It e Ip goizetik arratsera, Ur goxetik gaberaño). Goizetik arrats hariz. Dv Act 28, 23 (Lç goizetik arratserano). Goizetik arrats lanean hariz. Elzb PAd 16. Goizetik arrats, gauaz ez egunaz etzen ateratzen jendea. HU Zez 59. Goizetik arrats berdin ari zen beti kanta eta kanta. Xa Odol 143. v. tbn. Hb Egia 142. Sor Bar 54. JE Bur 164. Barb Sup 25. b) "Du matin au soir, promptement, en peu de temps" H

adib: arrats iz. Iluntzea; ilunabarra eta gaueko lehen orduak. Arratseko otoitza. Goizetik arratsa etorri artean. Arratseko hamarretan. Bart arratsean. // erresiñol iz. Urretxindorra. Nire alaba Mariak erresiñolak bezala xaramelatzen du goizetik arrats.

goizetik arrats 19: Consumer (“Zuhaitzaren oinean, jendea dabil, eskailera lagun dutela edo batere gabe, eta ontzi batera edo zumitzezko saski batera biltzen dituzte, goizetik arrats, banan-banan”), Berria 10 (“Eguzkia lagun edo euripean, goizetik arrats han harrapa daitezke Christiane Giraud Uztaritzekoa, Jean Escaffre Senperekoa, Jean-Jacques Abdallah Pirinio Garaietatik etorria eta Yann Liebard bretoindarra”), Argia 7 (“Musikari frustratua naizela uste dut, beti musika entzuten dut goizetik arrats, eta beti nabil musika berezi bila, eta berdin entzuten dut klasikoa edo Madona, edo musika tribalak edo...”), Erlea (“goizetik arrats kabalak arta eta alorrak landu“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goizetik arrats 31: Herria 6, Berria 8, Daniel Landart, Elizen arteko Biblia, Itxaro Borda, Oskar Arana, Jose Morales…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da esapide erregularra eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goiz sarreran.

goizetik gauera
1 adb. Egun guztia. Goizetik gauera, jai eta aste, nire indarrak lan gogorrean urtzen.
2 adb. Bat-batean, berehala. Ik. gauetik goizera. Usterik gutxien denean, goizetik gauera, etxe hori beste batena dela entzun du.

Aztergaia: goizetik gauera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goiz sarrerari dagokion azpisarrera.

goizetik goizera
1 adb. Egunetik egunera. Goizetik goizera tristeago eta adore gabeago itzultzen zen etxera.
2 adb. Egun bateko goizetik hurrengo eguneko goizera. Goizetik goizera izaten da festa.
Loturak

Aztergaia: goizetik goizera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZETIK GOIZERA. a) "Cada mañana (AN-5vill)" A Apend. "Goizetik goizera lan izaten dute (AN-5vill)" Gte Erd 85. Goizetik-goizera lana / arratsaldean jainko beltzakin josta. Lasa Poem 79. b) De mañana a mañana. Ekia geldi egonik, goizetik goizera obo osoan deman aiña aldi iragan baledi. Or Aitork 328. Goizetik goizera alkarren berri jakiten joan ziran gazte biak. NEtx LBB 42

goizetik goizera 1, Berria (“Goizetik goizera izaten da festa, eta interes turistikoko eguntzat aitortuta dute hainbat erakundek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goizetik goizera 5: Patxi Zubizarreta 3 (“Goizetik goizera, azala indartsuago ikusiko duzu: bizi baino biziagoa, sendoagoa, tonifikatuagoa”), Josu Zabaleta (“Tamalez, ordea, egunak aurrera zihoazen eta antz etsigarria zuten batak bestearena; bulegariak erantzun bera ematen zion goizero doktoreari, eta goizetik goizera tristeago eta adore gabeago itzultzen zen hura etxera”), Felipe Juaristi (“Bordeleko agintariek egun oso batez hirian gelditzeko baimena eman zieten itsasontzikoei, hogeita lau orduko epea, goizetik goizera, arazoak konpondu bitartean”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goiz sarreran.

goizik
1 adb. Egunaren lehen orduetan. Goizik jaiki.
2 adb. Ohi edo behar baino lehen. Goizik galdu zuen aita. Arratsaldean goizik abiatzen dira nor bere etxera.

Aztergaia: goizik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik (hau ez da automatikoa: cf. *berandurik)

goiztiar
1 adj. Goiz jaikitzen dena. Mendizaleak beti goiztiarrak. Txori goiztiar alaiak.
2 adj. Ohiko zaion garaia baino lehenagokoa. Udaberriko fruitu goiztiarra.

Aztergaia: goiztiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiztiar 79, ZTC.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

goiztiar formak 6 ager. ditu, guztiak IE-ZuAm (EZ, Ax, Arch, Gy, HU); goiztar (eta go(i)xtar) 58 aldiz agertu da: B 19 (Añ, fB, AB, Azc, A BeinB, Ag Kr, Gand, Erkiag), G 38 (Mb, Lar, Sor, EA, Ldi, Or, Ag G, Mok, TAg, Ill, Lab, Zait, Anab, Berron, Etxde), IE 1 (Mdg)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goiztiar(tasun) 22 aldiz jaso da: B1, G 1, EB 18, EgAs 2; goiztar 20 aldiz: B 3, G 8, EB 9

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: goiztiar 1, goiztar 1; AB38: goiztiar 3, goiztar 2; AB50: goiztar 3; Euskalterm: goiztiar 31, goiztar 1; HiztEn: goiztiar(tasun); LurE: goiztiar, goiztar

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-tiar atzikien banaketa izond./iz. kategorien araberakoa da Ipar. (Heg., berriz, denak -tar dira); hau izond. bakarrik denez, -tiar dagokio. EBan aski indartua dateke, gainera; baina ez bide da indar bera ageri bikote guztietan: cf. ezkert(i)ar, eskuind(i)ar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] 1995-04-18 ()

goiztiartasun
iz. g. er. Goiztiarra denaren nolakotasuna.

Aztergaia: goiztiartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: goiztiartasun (es precocidad).

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

ia erabili gabea da, baina egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

goiztiartu, goiztiar/goiztiartu, goiztiartzen
da/du ad. g. er. Goiz jaiki. Goazen lotara, bihar goiztiartu behar baitugu.

Aztergaia: goiztiartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

goiztiar(tu), goiztiartzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

goazen lotara, bihar goiztiartu behar baitugu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Hain lekukotasun urriekin, merezi al du sartzea? Batetik, OEHk goiztartu jasotzen du, eta hori da testuetan ageri dena. Bestetik, lehen itzulian goiztiar arautu izanak, goiztiartu egitera behartzen gaituela (Nekazaritza Hiztegiak ere goiztiartasun-en alde egin zuen). Eta, azkenik, hiztegiei begiratzen badiegu, gehienek ez dute jaso. Berriro diot, merezi al du?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere hartan onartu da lantaldearen proposamena

goiztiri
iz. Ipar. Egunsentia. Udako goiztiri beroetan.

Aztergaia: goiztiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'egunsentia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

egunsentia

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Nafarroan ere ibiltzen da (goizteri, goiztiru).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua.

goiztxo
adb. adkor. Goiz. Artean goiztxo zen lotaratzeko. Eguzki goiztiarra baino goiztxoago jaiki.

Aztergaia: goiztxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

Informazio lexikografikoa
Adiera mugatzeko zailtasunak

'goiz xamar' adierazten du; markatua da, hala ere

goizuetar
1 adj. Goizuetakoa, Goizuetari dagokiona.
2 iz. Goizuetako herritarra.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper