721 emaitza al bilaketarentzat - [701 - 721] bistaratzen.

altzifredi
iz. Altzifre oihana. Altzifredi ederra zen, itxia, halako hesi natural trinkoa osatzen zuena.

Aztergaia: altzifredi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

altzo
1 iz. Eserita dagoenarengan, gerritik belaunetarainoko tartea. Ik. magal. Haurra bere amaren altzoan. Altzoan hartu.
2 iz. Mantala edo gona gorantz tolestean gertatzen den poltsa modukoa. Sagarrak altzoan gorde. Artaburuak altzoan bildu.
3 iz. Babesa emanez, beste zerbait bere barnean hartzen duen gauza edo ingurunea. Elizak bere altzoan berriz hartzeko. Jainkoaren altzo zabalean atseden hartu. Bere ontasunaren altzoa. Oi gure etxe maitea, zure altzoan iragana dut sortzetik orain artekoa. Eta itzuliko gara lurraren altzora. Argi egidazu, izarño dardarti, gauaren altzoan hotzikara beti.

Aztergaia: altzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, altzo-txakur jaso daiteke, Mujika zaharraren hiztegiak, Elhuyar hiztegiak eta Orotariko Euskal Hiztegiak hala jasotzen baitute: / #mdash#Gogo barik eta premiña andi baga zatoz beraz? Da zer dakartzu Mendiolako altzo-txakurra (Aguirre, Domingo, Auñamendiko lorea, 93). / #mdash#Udaberriz, gaur lasai dezun sotana ori, andikien altzotxakurrak larrua bezelaxe, bete-bete-betea, lertzeko zorian izango dezu (Azkue, Ardi galdua, 94)'.

 - [E101]: 'bat dator'.

 - [E116]: 'nik ere sartuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'AS gisa sartu'.

altzo txakur, altzo-txakur
1 iz. Txakur txikia, altzoan hartzeko modukoa dena. Altzo txakurrak ezagutzen ditut nik, euren bizitza guztian emakumeen eregu bila dabiltzanak.
2 iz. Beti beste norbaiten ondoan dabilen pertsona, haren esana betetzeko guztiz prest dagoena. Zer dakartzazu, Mendiolako altzo txakurra?
altzokada
iz. Heg. Altzoak har dezakeen kopurua. Altzokada sagarra jan dute lauron artean.

Aztergaia: altzokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada/-tara.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

altzotar
1 adj. Altzokoa, Altzori dagokiona.
2 iz. Altzoko herritarra.
altzotara
iz. Ipar. Altzokada. Mendekoste gereziak, zer gerezi onak!, Maddik altzotara bat eramango zuen etxera.

Aztergaia: altzotara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

altzotaraka
adb. g. er. Kopuru handian.

Aztergaia: altzotaraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

altzümartar
1 adj. Altzümartakoa, Altzümartari dagokiona.
2 iz. Altzümartako herritarra.
altzürükütar
1 adj. Altzürükükoa, Altzürüküri dagokiona.
2 iz. Altzürüküko herritarra.
alu
1 iz. Emakumearen eta ugaztun emeen sexu organoa. Ik. bulba; natura2. Aluaren ezpainak.
2 adj./iz. arrunk. (Irain hitz gisa). Mutil alua. Ken hadi erditik, alua! Alu galanta zen.

Aztergaia: alu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10
alubial
adj. geol. Alubioiarena, alubioiari dagokiona; ur-lasterrek utzitako jalkinetatik sortua. Vistula ibaiaren ordoki alubialak 12 kilometroko zabalera zuen XVIII. mendean.

Aztergaia: alubial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alubial 3: A. Aldezabal (irudi batean, "Harea, legar eta buztinak / Egungo alubialak"), Hautaprobak 1994-96 ("arro sedimentarioa ingurune kontinentalekoa izatera pasa zen [flubiala edo alubiala] 7 unitateko narrasti handien oinatzak dituzten harearri gorriak metatu zirelarik"), Ingurugiro 1998 ("Ibaiak gainezka egiten duenean, lautada alubialak bokalearen funtzioa betetzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alubial : Euskalterm 3 (lurzoru alubial; zapalda alubial, alubioi-zapalda sinonimoarekin; estalki alubial, alubioi-estalki sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE // eta 'aluvial' itzuliak: alubioi- : Euskalterm 5 (alubioi-kono; alubioi-terraza; alubioi-lautada, uholde-lautada sinonimoarekin; alubioi-zapalda, zapalda alubial sinonimoarekin; alubioi-estalki, estalki alubial sinonimoarekin); uholde- : Euskalterm 1 (uholde-lautada, alubioi-lautada sinonimoarekin); eramankin : AB38 1 (lur eramankin: 'tierra aluvial').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alubial : ElhHizt (Geol. aluvial) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal aluvial / alluvial, -iale formen ordainak: alubioizko : HiruMila; alubial : ElhHizt; uiolezko , uoldezko : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): alluvial, ialle, iaux; it (S. Carbonell): adj alluvionale; Geol. alluviale; en (Collins): alluvial; de (Langenscheidts): angeschwemmt, Schwemm..., alluvial.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Geol.

Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): alubial izond. Geol.

alubioi
iz. geol. Ur-lasterrek ibai bazterretan eta bokaleetan uzten dituzten jalkinak.

Aztergaia: alubioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alubioi 2 jaso dira (Gipuzkoako geografia: "Erreka honen emariak urtetan zehar izan dituen aldaketek, alubioien pilaketa bat ematen dute"; "Alubioi hauek geruza horizontaletan kokatzen dira eta bakoitzak textura desberdina du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alubioi : AB38 4; HiztEn-LurE; Euskalterm 4 (eta alubioi- 'aluvial' 7); alubial : Euskalterm 3; garraikin : AB38 1; ez dugu aurkitu DFrec eta AB50 iturrietan.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: alubial : ElhHizt; alubioi : ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; EuskHizt ("Geol. [nart.] Pl. Urak utzitako hondakinak. Ik. jalkin"; jalkin : "Jalkitzea // Geol. Urak, haizeak edo kanpoko beste higatzaile batzuek utzitako gaiez (hondarrez, buztinez...) eratutako metaketa. Ik. sedimentu"; sedimentu : "[nart] Urak, haizeak... utzitako gaiez (hondarrez, buztinez...) eratutako meta, jalkina"); alubioizko : HiruMila. // Ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE-EF/FE; DRA; Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

aluvión / alluvion; aluvial formen ordainak hiztegietan: ElhHizt: 1 alubioi; 2 (fig) mordo, pila; asko, ugari; alubial; HiruMila: alubioi, uhar; alubioizko; Casve FE: üharlo, mala; HaizeG FB: (terre d´) uhalde-lur, lapa, ahetz; T-L LFB: uhalde-lur, lapa; PMuj DCV: ujol, uolde, uar, uriol; tierra de aluvión: lubera, mausar, lujauzi, lubizi, apakin, lugorotz; uiolezko, uoldezko. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: Lur EG/CE; Lur EF/FE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): crue (inundación) // alluvion; it (L. Ambruzzi): alluvione, inondazione, straripamento, allagamento; alluviale; alluvionale; ca (DCF/FC): alluvió; alluvial; en (Collins): alluvium; (tierras de) alluvial soils; alluvial; de (Slaby-Grossmann): Alluvion, Anlandung, Anschwemmung, Anspülung // (Geol) Alluvium, Schwemmland.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nart.

alukeria
iz. Egintza edo esan gaitzesgarria. Erokeriak eta alukeriak esan zituen milaka.

Aztergaia: alukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

alumina
iz. kim. Aluminio oxidoa (Al2O3).

Aztergaia: alumina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu alumina forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alumina forma behin ageri da, EB (J.M. Rodríguez Ibabe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alumina : AB38 3, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; aluminato : Euskalterm 2.

Hiztegietako informazioa

alumina jaso duten hiztegiak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. Jaso ez dutenak: EuskHizt, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve FE, HaizeG, Lh DBF, PMuj, DRA.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): alumine; it (L. Ambruzzi): allumina; en (Collins): ez da ageri; de (Slaby-Grossmann): reine Tonerde, Aluminium-oxid; acetato de alúmina: essigsaure Tonerde.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alumina: ZTC 45: Elhuyar aldizkaria 12 (adib.: “Lehenengo taldean kaltzio-aluminatoak, aluminak, espinelak, nitruroak eta silikato batzuk aurkitzen dira”, “Lehenengo taldeari dagokionez, aluminak eta silikatoak altzairuaren lorbidean azaltzen dira”, “D: alumina fina behe-presioz urratutako gainazalak. E: alumina fina goi-presioz urratutako gainazalak. F: alumina lodia behe-presioz urratutako gainazalak. G: alumina lodia goi-presioz urratutako gainazalak“), RIEV 9 (adib.: “titanio karburoak eta aluminak erabiliz estaltzen dira”, “Erremintaren arloan erabilitako lehenbiziko zeramika alumina izan da”), Formula 1 ("Alumina, karea eta Magnesita”), Eudel 6 (“adib.: “Alumina tratatzea, aluminioa sortu gabe”, “Aluminaren fabrikazioa”), Ekaia (“Silizezko, aluminazko, eta silize aluminazko gelak”), Martin Letona 5 (adib.: “alumina-geruza”, “Oxido-geruza horri alumina deritzo”), Pello Bastarrika (“Konposatu mineralak (potasa, sodioa, litioa, alumina, karea, etab.)”), etab.; ik. Geologia HE: alumina / en alumina / es alúmina / fr alumine // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aluminio
iz. Metal zurixka, arina eta malgua, 660 °C-tan urtzen dena (Al; zenbaki atomikoa, 13). Aluminioa, airean, ez da herdoiltzen. Aluminiozko ontziteria. Aluminio gatzak.

Aztergaia: aluminio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aluminio: LurE-Harluxet.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aluminio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Lantaldearen irizpideak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Al.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

aluminita
iz. miner. Aluminio sulfato hidratatua.

Aztergaia: aluminita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

aluntzio
iz. zah. Oliadura.

Aztergaia: aluntzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

anontzioa, oliadura.

aluzinatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, aluzinatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haluzinatu].

Aztergaia: aluzinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aluzinagarri EB 1 (R. Egiguren); aluzinazio EB 3 (E. Ugarte, I. Tapia; M. Gartzia: "aluzinazio-psikosi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aluzinante : AB50 1; aluzinapen : AB38; aluzinatu : HiztEn ("ik. haluzinatu"); aluzinazio : AB50 1; LurE; aluzinogeno : LurE; haluzinagarri : HiztEn, Euskalterm 1; haluzinatu : HiztEn; haluzinazio : HiztEn, Euskalterm 14; haluzinogeno : HiztEn, Euskalterm 1; haluzinosi : HiztEn. Cf. EEgunk: aluzinogeno (†haluzinogeno).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietan, HiruMila: aluzinagarri, aluzinatu, aluzinazio; EskolaHE: aluzinazio, aluzinogeno; ElhHizt: haluzinagarri, haluzinatu, haluzinazio, haluzinogeno, haluzinosi. Ez da ageri besteotan: EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve, HaizeG, Lh DBF, PMuj, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazkoen ordainak: HiruMila: alucinación: aluzinazio, lilurapen, begitazio; alucinador: aluzinagarri, liluragarri; alucinante: aluzinagarri, liluragarri; alucinante: aluzinagarri, liluragarri; alucinar: aluzinatu, liluratu, nahasi, begitazioa ukan; alucinógeno: aluzinagarri. // ElhHizt: alucinación: haluzinazio, harridura, txundidura, lilura, liluramendu, lilurapen; alucinador: liluratzaile; alucinante: haluzinagarri; alucinar: haluzinatu; alucine: harrigarri, txundigarri..; alucinógeno: haluzinagarri, haluzinogeno; halucinosis: haluzinosi. // Lur EG/CE: alucinación: eldarnio, liluraldi; alucinante: liluragarri. // Lur EF/FE: hallucination: eldarnio, liluraldi; halluciner: liluratu. // Casve FE: hallucination: amets gaixto, xoradüra; hallucinatoire: xoradürako; halluciné: xoratü, xorabilatü; halluciner: xoratü, xorabilatü; hallucinogène: xoragailü. // HaizeG: hallucination: aments-tzar, aments-gaixto. // T-L: hallucination: lillura; halluciner: lilluratu. // PMuj: alucinación: lilluraldi, lillura, lilluramen, iduritu, irudimen, irudikeria, irudi-uts; alucinador: zorarazle, lilluratzaile; alucinante: itsugarri, itsuerazle, lilluragarri, zoragarri; alucinar: itsutu, itsu-erazi, lilluratu, zorarazi, atzipetu, titulikatu.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): alucinación: hallucination; alucinado: halluciné; alucinante: hallucinant; alucinar: halluciner; alucinógeno: hallucinogène; it (L. Ambruzzi): alucinación: allucinazione; alucinadamente: per allucinazione; alucinado, -da: allucinato; alucinador: allucinatore; alucinamiento: allucinazione; alucinar: allucinare; alucinógeno: allucinogeno; en (Collins): alucinación: hallucination; alucinado: suffering hallucinations; alucinador: hallucinatory; alucinante: hallucinatory; alucinar: to hallucinate; alucinógeno: hallucinogenic, hallucinogen, hallucinogenic drug; de (Slaby-Grossmann): alucinación: Sinnestäuschung, Halluzination; alucinadamente: täuschend, blendend; alucinado: Sinnestäuschungen (od Halluzinationen) leidend; alucinador: Halluzinator; alucinar: belnden, verblenden; alucinógeno: halluzinogen, halluzinogenes Gift, Halluzinogen.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "aluzina(tu) / haluzina(tu)".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aluzinatu*: e. haluzinatu. Cf. Aluzinazio, aluzinogeno'.

 - [E101]: 'bat dator, baina aditz laguntzailea zein den zehaztu behar dela gaineratzen du'.

 - [E116]: 'bai, bi horietan hala egin dugu (aluzinazio* e. haluzinazio eta aluzinogeno* e. haluzinogeno). Beraz, koherentziak hori eskatuko luke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'aluzinatu* e. haluzinatu'.

aluzinazio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aluzinazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haluzinazio].

Aztergaia: aluzinazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "aluzinazio / haluzinazio".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

h- formakoa na nazioartekoa (es eta it dira h- gabeak).

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. haluzinazio.

aluzinogeno
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aluzinogeno-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haluzinogeno].

Aztergaia: aluzinogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "aluzinogeno (†  haluzinogeno)". / PUrib: "aluzinogeno (E) / haluzinogeno".

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. haluzinogeno.

alzheimer
iz. Burmuinaren atrofia ezaugarri duen eritasuna, gehienetan zahartzaroan azaltzen dena, buru nahastea eta oroimen eta adimen galera eragiten dituena. Gizentasun arazoak dituzten emakumeek alzheimerra izateko arrisku handiagoa dute.

Aztergaia: alzheimer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Alzheimer-en gaixotasun: Euskalterm (eta Alzheimerdun Gaixo).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ik. EPGn mugatzailearekin (hau da, izen arrunt gisa) erabilitako alzheimer 103: I. Borda 2, H. Cano, A. Egaña, H. Etxeberria, L. Garro; Berria 97; Alzheimer-dun 2, Herria; alzheimer-x elkartuetako mugatzaile gisa: alzheimer eritasun 12 (I. Borda 3, Herria 9); alzheimer gaitz 9 (H. Cano, P. Iturritegi, A. Lertxungi; Berria 5, Herria 1); alzheimer gaixo eta gaixotasun bana (Berria, J. Azkona); alzheimer kasu 2 (Berria); alzheimer ondorio 1 (Berria); cf. P. Zabala: "alzheimer puntturen bat duen xaharra"; Alzhaimer 1, Herria: "buru joandura (Alzhaimer) eritasunari buruzkako ikerketen pusatzeko..."; Altzheimer gaitz 1, Herria: "Altzheimer gaitzaz joak direnek badute beren Elkartea Gipuzkoan"; altzeimer 2: I. Segurola: "ez dago baitezpada anorexiarekin eta altzeimerrarekin gogoratu beharrik"; Berria: "Olaetxeak altzeimerrak jota duen amatxiri bertso hunkigarriak bota zizkion"; Altzeimer eri 1, Herria: "Kanboko Arditeian Altzeimer erien errezibitzeko eraikuntza..."

Erdaretako formak

OfQuLF: maladie dégénérative || Alzheimer || neurologue allemand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak; izen propio izen arrunt bihurtua: eritasunen izenetan, alzheimer eta parkinson izan litezke izen arrunt bihurtuak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): alzheimer

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper