1 emaitza zerbitzurako bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zerbitzurako
adb. Zerbitzu egiteko, zerbitzatzeko. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. zerbitzuko. Herriaren zerbitzurako, zaldun ibiltari egingo zela. Mundua bere zerbitzurako egina zela uste zuena, bere nahia beste legerik ezagutzen ez zuena.
Loturak

Aztergaia: zerbitzurako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERBITZURAKO a) (Precedido de gen.). Para servir (a). v. ZERBITZUKO. Konsidera zazu Iainkoaren serbitzurako erakhartze hark zer egin duen zure baitan. SP Phil 507. Nere giarraba, nere suia, nere humea ta etxean ezkonzaz edo serbitzurako sartu zaiana. Mb IArg I 326. Nor izandu zan, Kristau egin zan lenengo Enperadorea? --Konstantino. --Nola gelditu ziran horduan Kristauen gauzak? --Askoz obeto; bada Jainkoaren serbitzorako, bazuen, nai adiña esku, ta libertade. Ub 120. Bonaparteren zerbitzurako / guk ez diagu gogorik. FrantzesB I 12. Gipuzkoako Probinzia jaiotzatik da, bada, beraren serbitzorako bear diran gauza guztiaz gure Egille andiak ondo janzia. Izt C 201. Jaungoikoak asieran zeru-lurrak gizonaren serbitzorako egin zituen. Lard 361. Nik janharia izariz eta jaunaren zerbitzurako din-dina emanen diaiat. Dv LEd 85. [Amorantea gordetzen zuen] bere logelatik hurbil alabaiña, beti ere haren mendeko eta zerbitzurako egon zedintzat. Mde Pr 179. Erriaren serbitzurako, zaldun ibiltari egingo zala. Berron Kijote 35. Haragia, arraultzak, ez baitira beren zerbitzurako, gizonaren onerako baizik. MEIG I 175. v. tbn. Serbitzurako: Arr May 27. Or Aitork 29. Erkiag BatB 145. b) (Uso adnominal). [Ezpaitu] enzunen Iainkoaren laudoriotako eta haren zerbitzurako exhortazionerik [baizen]. Lç Ins F 8r. Beldürrez etzükiala bentüraz Jinkoaren zerbützialako deia behar zen bezain egiazko eta azkar. Const 15. Irakasle gazte askoren Estatuaren zerbitzurako gogo txarra. MEIG IX 32. Jainkoaren serbitzurakoa bait da onelako azi txarra lurraren gaiñetik garbitzea. "Y es gran servicio de Dios". Berron Kijote 93.

adib: gogogabe adj. g.er. Gogorik edo nahirik ez duena, adoregabea. Haien zerbitzurako gogogabe eta uzkur direnak.

-en zerbitzurako : Aizu (“Marinel soldadu alemaniarrak 1940an iritsi ziren euskal itsasbazterrera eta lehen su-hiltze manuak ekainaren 19 eta 20aren arteko gauerako eman zizkioten zaindariari; ondoren, argia erabat itzaltzeko eskatu zioten, eta itsasargia taulaz inguratu zuten, alemaniar armadaren zerbitzurako baizik erabilia izan ez zedin”), Argia (“Bere bidean hasiera hasieratik oso garbi izan zuen kontzeptu hau: politika gizartearen zerbitzurako da eta politikaren oinarriak pertsonarengan daude”), Berria (“Lurraren defentsan lanean ari diren kolektibo guztien zerbitzurako jarriko den tresna berria izango da”), Deia (“Eta hemen dago eztabaida, politikak gizakiaren zerbitzurako dauden ala kapitalaren menpe egon behar duten; makroekonomiak mikroekonomia zaindu behar duen edota kapitalaren zerbitzurako egon behar duen”), Deustuko Unibertsitatea (“Norberaren etxebizitza edo lokalean konponketak baimentzea, horiek nahitaezkoak badira ondasun higiezinaren zerbitzurako, eta, era berean, etxebizitza edo lokalean zortasunak ahalbidetzea, horiek ezinbestekoak badira interes orokorreko zerbitzu erkideak sortzeko, eta zortasunok erabaki badira 17. artikuluan ezarritakoaren arabera”), DiarioVasco (“EAJ-PNVren esanetan, orain arte bezala, garbi daukagu Udala herritarren zerbitzurako dagoela, eta ez alderantziz, ordea”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-en zerbitzurako : Herria (“Artista profesionalen zerbitzurako lanak eremanen ditu, gehien bat formakuntza eta sorkuntza bultzatuz”), Berria (“Estatu bat herritarren zerbitzurako eraturiko antolakundea da”), Elizen arteko Biblia (“Amramen semeak: Aaron eta Moises. Aaron eta beronen ondorengoak toki santu-santuaren zerbitzurako, Jaunaren aurrean intsentsua erretzeko, kulturako eta Jaunaren izenean bedeinkazioa beti emateko bereizi zituzten”), Asisko Frantzizko (“Eta hark: "Aita, nire senarra oso ankerra da eta oztopo gertatzen zait Jesu Kristoren zerbitzurako”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adnominal librea da, baina azpisarrera gisa ere jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zerbitzu sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper