1 emaitza zerbitzuko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zerbitzuko
postpos. Zerbitzatzeko, -i zerbitzu egiteko. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. zerbitzurako. Hona, nire ezpata, zure zerbitzuko. Auzapez on batek 24 orduz bere herritarren zerbitzuko egon behar du. Kristautasuna eta demokrazia, bandera eder horiek, ez ote darabiltzagu klase interesen estalki eta zerbitzuko? || (Jendetasunezko formuletan). Zure zerbitzuko, G. d'Etchart.
Loturak

Aztergaia: zerbitzuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERBITZUKO A) (Uso adv.). a) (Precedido de gen.). Para servir (a), al servicio (de). v. ZERBITUKOTZ(AT). Cf. zerbitzuko. Aingerua da, Iainkoaren graziaz berak bere zerbitzuko kreatu zuen [...] spiritu on bat. Lç ABC I 8 Ehün neskatila bere / zerbütxüko üken zütian. Xarlem 1511. Hirur urthetako haur bat doha Jainkoari bere tenploan presentatzera, eta haren aldareen zerbitzuko kontsekratzera. MarIl 109. Den guzia gure zerbitzuko enplegatzen da. Dh 243. Huna nere ezpata zure zerbitzuko. Gy 298. Eskualdun makila / neure zerbitzuko / Ni xutik nabilano, / hau ez dut utziko. Etcham 82. Zorteak deitu izan gaitu [...] Erresumaren zerbitzuko. Ib. 8. [Erretora han da oraino] herritar eta kanpotiar, ororen zerbitzuko. Zerb Azk 84. Mutil bat gotorra hartu zuen bere zerbitzuko. JEtchep 59 Nik herri horren zerbitzuko amesten nuen geroa. Larre ArtzainE 180. Kristautasuna eta demokrazia, bandera eder horiek, ez ote darabiltzagu klase interesen estalki eta zerbitzuko? MEIG VIII 38. v. tbn. Mih 80. CatB 60. Jaur 131. Balad 111. Zerbütxüko: FPrS 19 ([-chuco]). Bp II 7. Mst III 10, 3. CatS 41. Casve SGrazi 158. Serbitzuko: Ber Trat 75v. SP Imit III 10, 3. Zerbützüko: Ip Hil 41. (Con determinantes). Zeure zerbitzo sainduko arren hauta nazazu. EZ Eliç 408. [Jainkoaren] zerbitzu sainduko kontsakratua zen etxe batean. Jaur 348. (En la fórmula de cortesía zure zerbitzuko 'a su servicio'). --Agur, jaun andreak. [... ] Hola eta hola gabiltza [...] jaun adineko bat ikusi nahiz. -- Zuen zerbitzuko. --Zu zira bederen? --Bai, ni eta bera. HU Aurp 182 b) (Estar, etc.) de servicio. Zerbitzuko ez zen guziez, Larrondo guarda ere han zen, bethi xuxen, beharriak ernerik. Barb Sup 5. B) (Uso adnom. o adj.). a) (Tras gen.). Que está al servicio de. Egin ezazu [...] aingeruen lagun, zeure sainduen tropelako, [...] eta zeruko gorthean zeure zerbitzuko. Harb 244. Hontan ere haren maniak, bestak, barurak eta beste Jinkoaren zerbütxükoak erakasten baitira. Bp II 12. Jangoikoaren serbitzuko naginzatik datoz anitz kalte. Mb IArg I 79 (v. tbn. 210). Jakin ere, herriaren ta erregiaren zerbützüko hiltzia dela herio ohoretsuena. Egiat 256. Baña au da Jangoikoaren zerbitzuko trabajua eskusa eztaikena. LE Prog 114. b) (Agua) empleada para distintos usos o servicios. Etxeti urrunxago ginduen zipua, zabal eta barna. Edateko ala zerbitzuko ura handik ginaukan. JE Bur 9. c) Que sirve. Batere eskolarik gabeko neskame zerbitzukoa. Arti Ipuin 76. d) (Puerta, etc.) de servicio. [Neskameak] bultzadaka eroan dau mutilla serbitzuko ateraiño. Erkiag BatB 157.

adib: zerbitzu 1 iz. Zerbitzatzea. Jaunaren zerbitzu gozoari hain errazki uko eginik. Joan zitzaion agur egitera eta bere zerbitzuak eskaintzera. Irauteko zure zerbitzu santuan heriotzako orduraino. Leial eta kartsu izanen naiz Jainkoaren zerbitzuan. Faraoiaren zerbitzuan berrogei urte egona baitzen. Deabruaren zerbitzuan jartzea. Kristautasuna eta demokrazia, bandera eder horiek, ez ote darabiltzagu klase interesen estalki eta zerbitzuko? Gure haurretarik bat edo beste Jainkoak bere zerbitzura deitzen duenean. // alderdikeria iz. Alderdi politiko baten, iritzi baten edo pertsona baten alderako gehiegizko joera; zerbait, alde bakar batetik, iritzi bakar baten arabera epaitzea. Denen zerbitzuko izan dira kontseilariak, alderdikeria izpirik gabe. Alderdikeriak alde batera utzi eta abertzaleek elkarrekin ospatzeko egun bat izan behar zuela esanez hasi zen ekitaldia. Ez du gai honetan alderdikeria handirik azaldu Orixek, ez lehen ez orain. // ordaindu 3 du ad. Batez ere Ipar. Ordezkatu. Senar zena ordaintzeko lur-lanetan mutil bat gotorra hartu zuen bere zerbitzuko. // oro 2 zenbtz. (Artikulu plurala hartzen duen izen sintagma baten eskuinean). Gizonak oro etorri ziren. Lurreko lohiez mamituak daude lurreko gauzak oro. Ihesi joan direla ene gogoeta gaiztoak oro. Gorde behar genituenak oro gorde ez ditugularik. Ikasiak oro Jainkoaren zerbitzuko eman ditu. Haurrek orok ukatzen zuten. Hori uste zutenek orok. Gauzen ororen kreatzailea.

-en zerbitzuko : Argia (“Gure aitak elizaren zerbitzuko lan bat kausitu zuen bertan, eta ni soldaduskatik landa baizik ez nintzen Euskal Herrira itzuli”), Berria (“Oilo ipurdia jartzen du Nigerikoak: Boko Haram armada islamistak eskola batetik berrehundik gora neskatila bahitu izanak, saltzeko, eta hartara, emakumeei dagokiena betez gizonen zerbitzuko lanak egin ditzaten”), Bizkaiko Batzar Nagusiak (“Foru Aldundiaren zerbitzuko beste pertsona batzuk batzorderatzea eskatzea, eskumeneko daben aztergaiei buruz egin daien”), Deia (“Espainia gauza asko da. Hiriak, paisaiak, literatura, artea, jendea. Ederrak eta maitagarriak. Eta da Estatu bat, nazkagarria, eta tradizio politiko batzuk. Eta da Estatu horren zerbitzuko erakundeak, prentsa, intelektualak, kartzelak eta torturak eta burlak”), Deustuko Unibertsitatea (“Lege horrek zehatu arau-hausteak egiten dituztenean Gizarte Segurantzaren administrazioko edo beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko funtzionarioek, kontuan hartuko da”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-en zerbitzuko Herria (“Bizi nahi horrek merezi ditu laborantxa ganbara bezalako egitura baten konpetentzia eta ahalak! Baditugu proiektuak laborari guzien zerbitzuko”), Berria (“Jacques Durrutiren zerrendak merkataritza ganbera Ipar Euskal Herriko «enpresaburu guztien zerbitzuko den tresna» izan dadin nahi du”), Aingeru Epaltza (“Edo Erromako printze ustelaren zerbitzuko apez haragikoiak etxekoandre ilupa konfesatzera hartu du bere elizan”), Piarres Xarriton (“Bestalde, zure zerbitzuko hartuz gazte hori zerbitzu egiten diozu Jainko Jaunari eta zuregain hartuz haren ikasketak atsegin handia nihoni; zeren gazte horrek letretan nahi du higatu bere gaztaroa”), Piarres Aintziart (“Baina ordenatu orduko, gibelerat egitea ezin zela, Jainkoaren zerbitzuko etengabe izan beharrez, haren laguntzarekin garbitasuna atxikiz”), Jose Antonio Mujika (“Zazpigarren egunean, ardoak alaiturik, Basti erreginaren bila bidali zituen Asuerok bere zerbitzuko zazpi morroi irenak; koroa eta guzti ekartzeko agindu zien, buruzagiek eta herri osoak haren edertasuna mirestea nahi baitzuen”), Txillardegi (“Ulibarri jaunaren zerbitzuko, sei bat sehi eta neskame topatu ditut”), Matias Mujika (“Orduan gogoratu zitzaidan gizon hura nire aurrean koadratu behar zela, txanoa erantzi ere bai, eta haserrez irakiten jarri zitzaidan barrena aitaren zerbitzuko lekaio haren ozarkeriagatik”), Michel Oronoz (“Feudal jaun guzientzat bezala, Baigorriko bizkondeen misioa da beren lurraldeen kudeatzea eta beren erregearen zerbitzuko gerla egitea”), Iñaki Segurola (“Ni jaun eta jabeen aldekoa banintz, haien harikoa eta baldernakoa, edo, agian hobeki, haien zerbitzuko intelektuala banintz, dudarik gabe egongo nintzateke gutxiengoen eta zapalduen alde, eta batik bat haien eskubide guztien alde”)…

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BideSein: "Kamioiak zerbitzukoak izan ezik: Camiones excepto servicios".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Balio adberbiala du, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zerbitzuko 2 azpisarrera erabat ezabatzekoa da, zerbitzuko izan eta zerbitzuko egon azpisarrerak proposatu baitira. zerbitzuko 1, beraz, zerbitzuko hutsa izatera pasatu behar da. (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zerbitzu sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper