sortu2, sor/sortu, sortzen
1 da/du ad. Sor gelditu edo utzi, sentiberatasuna galdu edo kendu. Ik. sorgortu. Sudurrak kirats hartaz zenbait denboraz beteak erabiliz gero, sortzen dira. Badira itsasoak neguan hormatzen direnak; orduan, hango arrainak daude sortuak eta hilak bezala. 2 da/du ad. Hozmindu. Eskua sortuta daukat.
3 da/du ad. Gorputzeko zalutasuna galdu edo galarazi. Aspaldian jan eta lo egiten dut bakarrik eta zeharo sortuta nago.
4 da/du ad. Gortu.