sortu1, sor/sortu, sortzen
1 da/du ad. Izatea edo bizia hartu edo eman; artean ez zen zerbait egin. Ezerezetik sortu. Lurreko animaliak eta zeruko hegaztiak sortu ondoren. Arrotz guztiak ero sortu ote ditu Jainkoak, eta gu bakarrik zuhur? Masabiellen sortu den iturriko urak sendatu nau. Gariak ongi sortu dira. Berak sortu baitzuen hitz berri hura. Hara non sortu zaigun bat-batean idazle trebea ez ezik eleberrigile bat. Ezker-eskuinetik sortuko zaizkit maiseatzaileak. Horregatik da ona aizkora zorrotza, ebakitzeko sortua delarik, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Aldizkari hau sortu zen urtean. Ez dut ordena berririk sortu, baina herritar batek sortu zuen Jesusen Lagundia. Non eta noiz sortu da xistera? Argindarra sortzeko petrolioa eta gasa erabiltzen dira batez ere. Espainian energia sortzen duten zortzi errausketa-lantegi daude.
2 da/du ad. (Gauza abstraktuez-eta mintzatuz). Europaren kultura, berak sortutako nahiz besterengandik hartutako gaiez oratua. Jakintza Europan sortu zela pentsatzen dute. Linguistika ere sortu gabe zegoen artean. Hutsik gabeko prosa sortu nahi lukete. Oteizak, euskal antzearen bultzagarri, sortu dituen mito berri edo zaharberrituak. Beharra sortu ahala. Gazte nintzela sortu zitzaidan horrelako grina. Erremusina egiteaz eta handik sortzen den probetxuaz. Istilu hori ez zen lehen aldiz Euskaltzaindian sortu. Hor sortu zaizkit duda-mudak. Premia sortu berriei aurpegi emateko.
3 da/du ad. (Jarduera batek edo gertakari batek) halako ondorioa izan edo ekarri. Haserretzetik sortzen diren kalte handiak. Horrek haserreak sortu ditu, baita kalte larriak egin ere. Errekuntza honek energia sortzen du eta energia horren zati bat bero bezala barreiatzen da. Hondakinak sortzen dituzten jarduerak. Proteinen metabolismoa egin ondoren, hondakinak sortzen dira.
4 da/du ad. Amaren sabelean gorpuztu. Salomonek sortu zuen Booz; Boozek sortu zuen Obed, Rutgandik. Bekatu gabe sortua. Kristo gure Jauna ez zelako sortu, ezta ere jaio, beste gizonak bezala. Sabelean sortu eta izango duzu seme bat.
5 da ad. Jaio, amaren sabeletik irten. Pierre Topet Etxahun koblakaria Barkoxeko Etxahunean sortu zen. Sortua 1567an, hila 1622an. Haur bat sortu berria. Gizon handi franko sortu da gure artean, aski eta gehiegi herri koxkor batentzat. Miresgarria besterik da: Lizardi bat sortu zen garaian sortzea. Erro bakar batetik sortua. Birjina Mariaganik sortu eta gurutzean enegatik hil zarena.