ozen
1 adj. Hotsez edo hotsa ateratzen duten gauzez mintzatuz, ongi edo argi edo indar handiz entzuten dena. Oihu ozenak. Joare ozena. Etxeberrik mintzo ugaria du, baina ez, beharbada, behar bezain ozena eta zolia. Haien mintzoa, tupiki ozen eta txilin burrunbaria bezala, iraupen laburrekoa izango da. Marrurik ozenenak ez dira beti saminenak. Erdaldunen "enbido" eta are "hordago"ari "eduki" ozena botea zion Larramendik.
2 adj. Hitzez eta kidekoez mintzatuz, ederra, entzuteko atsegina dena. Ez dela hitz ozen eta esaera apainen adiskidea. Ez zitzaion atsegin Orixeri erromantikoen bigunkeria ozena. "Rozinante", izen ozena eta ederra, bere ustetan.
3 (Adizlagun gisa). Ik. ozenki. Ozen eta argi mintzatu. 4 adj. hizkl. Ahotsez mintzatuz, kontsonante huts eta bokal hutsen artekoa dena. /l, r, m, n/ ozenak dira.