jo1, jo, jotzen
1 du ad. Gauza batek beste bat halako indarrez ukitu. Harriak harria jo. Haitz txiki bat jo zuen txalupak. Horma jo arte ez zen gelditu. Bazterrak joz. Konortea galdurik, lurra jo zuen. Bi autoek elkar jo zutenean. || (nor osagarririk gabe). Non jo du lehenbizi ontziak honakoan? Paretaren kontra jo zuen.
2 du ad. (Eguzkiaz, haizeaz edo beste zenbait eguraldi gertakariz mintzatuz). Ik. haizeak jo. Eguzkiak joz gero urtzen zelako. Ekaitzak jotzen zuenean. 3 du ad. Kolpe bat edo kolpeak eman. Ik. ukaldikatu. Haserretu eta inor jo dut? Eskola hartan haurrak jo egiten dituzte. Bularra eskuaz joz. Ezpataz jo. Zigorraz jo nauelako. Zuhaitza aizkoraz jo. 4 du ad. (Pilotaz, baloiaz eta kidekoez mintzatuz). Indarrez jo du baloia. Haien teknika eta baloia jotzeko modua ikusgarriak iruditzen zitzaizkidan. || Tarteka harritzeko moduko pilotakadak jotzen ditu.
5 du ad. Irabiatu, irauliz nahasi. Jo itzazu arrautzen zuringoak.
6 du ad. Eritasunez, gaitzez eta kidekoez mintzatuz, eraso. Gaitz hilgarriak jo zuen. Zorigaiztoak jo nau. Bihotzekoak jota hil da.
7 du ad. Intsektuez eta kidekoez mintzatuz, ausiki, ziztatu. Euliak jotako aberea baino ernegatuago. Ez dakit zer habek jo duen!
8 du ad. Musika-tresna bati soinua atera. Gaizki jotzen du pianoa. Txistulari bat behar zuten jaietan jotzeko. Berak jotzen eta abesten zuen.
9 du ad. (nor osagarria jotzen den musika-lana dela). Bolero bi jo zituen pianoan. Euskal musika jo. Utziko zenidake musika apur bat jotzen?
10 du ad. Soinu egin zerbaitek. (nor osagarririk gabe). Kanpaiek jo baino lehen. Ezkilak jo du mezara. Bi aldiz jo du txirrinak. Jotzen duenean gero tronpeta izugarriak.
11 du ad. (Orduez mintzatuz, nor osagarririk gabe). Arratsaldeko bostek jo zuten. Azkaineko elizan hamar orenek jo berri zuten. Jo zuenean Jainkoaren orenak. Goizeko seiak jo ditu erlojuak.
12 du ad. Tokiren baterantz joan. (nor osagarririk gabe). Ik. egin1 14. Venezuela aldera jo zuen gero. Egun guztia jo hona eta jo hara. Eskuin jo, ezker jo, osoro galdu zen azkenekoz. Urrutirago jo gabe. Olabideren hizkera gipuzkera soila da mami-mamiraino joz gero. Auzia garbitzeko, ez dugu iturburuetara jo besterik. || Okerreko bidetik jo zuen. Nondik jo ez nekiela. 13 du ad. Zerbaitetarako joera izan. (nor osagarririk gabe). Horretara jotzen dugu euskaldunok ere, erdaraz ari garenean. Arana Goirik eta Azkuek, nolabait, helburu batera jotzen dute.
14 du ad. Zerbait lortzeko, argitzeko edo konpontzeko bidea norbaitengan edo zerbaitetan bilatu. (nor osagarririk gabe). Norengana jo, agiri onak lortzeko? Zalantzazko puntuetan Mitxelena jaunarengana jo dugu iritzi eske. Sendabide bila, berarengana jotzen zuten eriek. Berri zehatzagoen bila dabilenak badu nora jo.
15 du ad. Kopuruez mintzatuz, kopuru hori aipatzen dena edo horren antzekoa dela uste izan. Zenbat balio duela jotzen duzu? Zenbat urte jotzen dizkiozu? Behetik jota.
16 du ad. (Pluraleko 1. pertsonan, aginteran (jo dezagun), perpaus osagarri bat ondoren duela, argudio edo gogoeta baten abiapuntu gisa). Ik. eman1 16. Jo dezagun erdaldun batekin ari garela hizketan.