handia(k) bota
1 ad.-lok. Gauza ikaragarria, berealdikoa edo harrigarria esan. Ala!, bota handiagoa! Handiak bota zituzten denboraldiaren hasieran, baina gero burumakur antzean ibili dira. Handiak bota zizkidaten batzuek: txibatoa nintzela, etsaiak dirua ematen zidala.
2 ad.-lok. Hitz gogorrak, haserrezkoak esan. Handiak bota omen zituen apaizak pulpitutik. Handia bota behar nion, eta handia bota nion: "Bada, hala jokatu nahi baduzu, zeure buruaren aurka aritu beharko duzu, Gerhard, ni ez bainago prest".