gogor
1 adj. Sakadurari amore ematen ez diona; hizkuntza teknikoan, nekez marratzen dena. Anton. bigun. Lepoa lodi eta larrua gogor. Azal gogorreko zuhaitza. Arbola zur-gogorra. Gogoeta hutsen erreinutik kanpora mundu zabaleko gauza gogor-trinkoetan. Beira gogorra da, baina hauskorra. Harria bezain gogorra. Burdina baino gogorragoa. || Zenbait gaiez mintzatuz, biguntasuna galdu duena. 2 adj. Pairatzeko edo eramateko nekeza. Eguraldi gogorra. Negu gogorra igarotzeko. Uztarri gogorraren azpian. Zigor gogorra. Penitentziarik gogorrenak. Etsi-behar gogorra gainean duelarik, ezin etsi. Lokarriak kate gogor bihurtzen direnean.
3 adj. Bortitza, gogortasuna edo gogorkeria agertzen duena. Ez dago hemen lege gogorrik ezartzerik. Eria senda dezakeen bide gogorragoren bat hartzea. Borroka bizi eta gogorra da gizakiaren bizia. Erabaki gogorrak hartu. Eztabaida gogorrak. Arrisku gogorrean gaude. Odolkeria gogorrak egin omen zituen. || r biguna eta r gogorra.
4 adj. Handia, larria. Oztopo gogorrik gabe mintzatu zaigu.
5 adj. Nekez hunkitzen dena, bihozberatasunik gabea. Gizon gogor eta ankerra. Bihotz gogor hori ez ote zaizu nire aldera beratuko. Gizon bihotz-gogor eta esker gaiztokoak.
6 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Gogorkiegi aitortu badut, adiskidetasunari zor diot aitormenaren gogorra. Zorigaiztoaren gogorra!
7 adb. Indarrez, gogortasunez, irmo. Ik. gogorki. Jotzen du trumoiak gogor. Gogor ekin. Lana gogor eginaz. Gogor lotuta. Gogor ari dira lanean. Legearen kontra gogor egon nahi duena. Gogor eraso zion. Horren gogor zigortzen baduzu.