geldo
1 adj. Ilauna, bizitasun edo indarrik gabea. Argala eta geldoa zara. Nahiago ditu jolaserako mutilak; neskak oso geldo iruditzen zaizkio. || (Adizlagun gisa). Geldo ibili da bolada batean, baina orain bizkortu da.
2 iz. Erretzen ari den zerbaitetatik bereizten den zatikia. Ik. ilaun 2. Eskuan erortzen zaidan geldo edo txingar bat ezin pairatu dut; sugar betikoa nola eramango dut? 3 adj. kim. Erreakzionatzen ez duena, erreakziorik sortzen ez duena. Atmosfera geldoa. Gas geldoa.