bulartsu
1 adj. Kementsua, adoretsua, ausarta. Asaba bulartsuek irabazitako gudu handiak. Gizon bortitz eta bulartsua. Gerrarako grinatua eta bulartsua zen. Gizon bulartsuenaren indarrak eta gogoak makaltzeko. Bihotz bulartsua.
2 (Adizlagun gisa). Gogor eta bulartsu jardun.
3 adj. Emakumeez mintzatuz, bular-harroa, bular handiak dituena. Gaztetatik bulartsua zen, bere ama bezala.