1 emaitza bide orri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bide orri, bide-orri
1 iz. Garraiobideetan, ibilbidearen, salgaiaren, hartzailearen eta kidekoen berri jasotzen duen agiria. Ik. ibilbide orri.
2 iz. Egitasmo edo prozesu baten, bereziki prozesu politiko baten, jarraibideen plangintza. Gatazkaren konponbideari ate bat irekitzeaz hitz egitera joan zen Ibarretxe, bide orri jakin batekin.

Aztergaia: bide-orri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bide-orri 43: Berria 17 (adib.: “Gipuzkoa jasangarriagora eraman behar gaituen bide-orriaren abiapuntua”, “ekainaren 7an Jimenezek eta Barcinak bide-orri bat diseinatu zuten”), EiTB 3 (adib.: “Bide-orriak sei puntu hauek biltzen ditu: gatazka armatuaren amaiera, biktimak, oposizio politikoa egitea, narkotrafikoaren aurkako borroka eta nekazaritza garapena”), Jakin 5 (adib.: “Indar polizialek tesi hori bide-orritzat hartuta abiatu ziren Egunkariren aurka”), Argia 17 (adib.: “Denbora dezente pasatu dugu ezkerreko independentistok errotonda berean bueltaka, eta ez beti norabide berean, handik ateratzeko bide-orri eraginkorra aurkitzeko minetan”), DiarioVasco (“Gernikako akordioa izango da gure bide-orria”); bide orri 172: Berria 152 (adib.: “Ibarretxeren bide orriaren kronologia”, “Ibarretxek, oraingoan ere, eutsi die bide orriaren oinarriei, baina egutegia -urratsak eta egunak- ezabatu du bere hitzalditik”), EiTB 13 (adib.: “litekeena da hiru alderdiek ETAren amaiera bideratzeko bide orri baten moduko agiria sinatzea”), Jakin 2 (adib.: “Europako Kontseiluaren bide orriari jarraituz azkenaldian izaten ari den joera”), Argia 5 (adib.: “Estatuko ordezkaria den prefetak herrien arteko kooperazio eskema berria finkatu beharko du, gobernuak argi utzi duen bide orria segituz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bide(-)orri : Berria 13 (adib.: “Diputatuen kongresuak onartutakoa da bide orri bakarra”, “Horretaz gain, Zapaterok «bide-orri» bat, «errepide mapa» bat omen dauka”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: bide orri. Zenbait prozesu politikotan, jarraibideak zehazteko plana. PSE-EEk ez du onartuko Jaurlaritzak bere bide orria inposatu nahi izatea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es hoja de ruta / fr feuille de route: Elhuyar: bide-orri, ibilbide-orri / Nolaerran: bide orri / Zehazki: bide(ko) orri; errepide mapa / Labayru: ibilbide-/bidaia-orri / Adorez5000: bidatz-orri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa bide sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper