baga
1 iz. Uhina, olatua. Bagak sartzen ziren ontzira. Jo gintuen beste baga batek burutik behera. Baga eta olatuen orroak.
2 iz. (Tentaldien, grinen eta kidekoen erasoaldi modukoa adierazteko). Tentaldiaren bagetan galdu duzu graziaren ontzia. Ekiten diote grina txarren bagek, behin alde batetik, gero bestetik.