1 emaitza babes bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau54 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:03 | 1993-11-11 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
AS gisa gehituz: babes-etxe .
- [K201]: "haize-babes, haize-babesean,..." (2003-05-15)
- [E210]: 'Hitz horren azpisarrera gisa, hurrengoak gehi daitezke: #mdash#babes-erakunde: hala deritze, besteak beste, tutoretzari, kuradoretzari eta familia-harrerari, horiexek eratzen baitira adingabeek eta ezgaiek zaintzailerik ez dutenerako. #mdash#babes-errekurtso: Konstituzioan aitortutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzen direnean, edozein herritarrek jar dezake errekurtso hori. Zuzenbidearen esparruan oso zabalduta dago, eta egungo konstituzio askotan (Europakoak nahiz Amerikakoak) aipatzen da. #mdash#babes ofizialeko etxebizitza: Horren ildotik, "babes ofizial | H: eraikuntza librea" oharra egin da; baina hiztegi modernoek (hala nola, 3000 Hiztegiak eta Euskaltermek) esamolde hori jasotzen dute, eta egoki izan daiteke berori barneratzea. Hitzaren familiaz denaz bezainbatean, babesgo gehi daiteke. 3000 Hiztegiak badakar babesgo hori, eta hitzez hitz hauxe dio: "generalmente institución para proteger, protectorado"; jarraian, adibide moduan, babesgo zibila ("protección civil") jasotzen du. Mujikaren Hiztegi zaharrak ere hitz hori jasotzen du'.
- [E116]: 'Ez dugu gure hiztegian sartu errekurtso. Beraz, orain ezin da babes-errekurtso ere sartu. Babes erakunde ez dut aurkitu gaurko prosan, baina ongi eratua da eta erabilgarria izan daiteke. Nik bere bidea egin dezan utziko nuke. Babes ofizialeko etxebizitza bezalakoak arruntak dira Hegoaldean, eta gaurko idazleek erabiltze dituzte prosa idatzian ere (ez bakarrik administraziokoan). Nik hau sartuko nuke. Beraz, hau da nire proposamena: babes, babes ofizialeko etxebizitza'
- [E113]: 'Nik ez dut ezer horren kontra, baina Hegoaldean deitura esapide arrunta izangatik, Iparraldeko batek ez daki zer den eta erabide gardena izanik ere ez du ulertzen ere zeri erraten zaion: etxebizitzak babes ofizial duela adierazteko? Zer erran nahi ote du horrek zuzen? Nire ustez, egokiago litzateke erakunde edo izaki administratibo bereziei dagozkien izenak, ahal bezain gutxi sartzea, eta egiten denean esapidea hiztegi administratiboari dagokiola seinalatzea. BERAZ PROPOSATZEN DUT : Admin. (edo holako zerbait) SARTZEA sarreraren ondoren'.
- Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'babes, babes erakunde (AS)'.