argal
1 adj. Bereziki pertsonez eta animaliez mintzatuz, mami gutxikoa edo mehea dena. Argalegia dago. Gizon argalaren itxura zuelako. Zazpi behi argal hezur-huts eginak.
2 adj. Ahula, indar gutxikoa. Otso agertu nintzen argalen artean. Indar itzazu argalak, eta jaso eroriak. Sendo gaudenok argalen ahuleriak eraman behar ditugu.
3 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Jaungoikoaren beldur gutxikoak dira, fede argalekoak. Gizonaren oroimen argaletik aztarrenik gabe galtzen diren oroitzapen biziak. Zein argalak haien ahaleginak! Nork bere alderdi argalak ditu.
4 adb. naf. Bakan; gutxitan. Izarrak argal badira, biharamunean eguraldi ona; usu badira, euria.