6 emaitza zuhaitz bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

zuhaitz
1 iz. Landare iraunkorra, lurretik halako garaiera batean adarkatzen den zurtoin zurezkoa duena. Ik. arbola; zuhamu. Zuhaitz ugariz jantziriko lurraldea. Zuhaitz hostodunak. Zuhaitz handi eta sendoa. Zuhaitz lerdena eta luzea. Zuhaitz loratua. Zuhaitzaren azalean. Zuhaitzaren enborra eta burua. Zuhaitz motak. Zuhaitz landareak aldatzeko. Zuhaitz gainera igo behar zuen. Zuhaitz-gerrian irteten diren hosto, muskil eta horrelakoak ebaki zuztarretik. Zuhaitz hostoak, beren sorlekuetatik ihes eginda. Zuhaitzak aizkorari dio beldurra.
2 iz. Zuhaitz baten itxurako irudia, osotasun edo multzo bateko osagaiek elkarren artean duten lotura erakusten duena. Izebak familiako zuhaitz genealogikoa egin du, eta 400 senide baino gehiago aurkitu ditu. Ni sintaxiaren mundutik nator eta hauek aztertzen ditut, besteak beste: zuhaitzak eta hitzen arteko loturak.

Esaera zaharrak

Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean.

Aztergaia: zuhaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuhaitz, arbola.

zuhaitz adar, zuhaitz-adar
iz. Zuhaitzaren adarra. Zuhaitz adarrean katigatu ziren prakak. Zuhaitz-adar batetik dingilizka.

Aztergaia: zuhaitz-adar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUHAITZ-ADAR (zuhatz- Ht VocGr 335, Lecl, Hb ap. Lh). Rama de árbol. Zuhaitz adarrak goititzen eta goratzen zeitzan, ezin erdiets zitzakeien. Ax 385 (V 252). Kolorezko zigorrak eta zuhaitz adarrak begien aitzinera presentatu. SP Phil 392. Leiz-atakaren inguruan zinzilik zeuden sastraka eta zuhaitz-adarrak. Arr GB 46. Zugaitz adarrean katigatu zirala [prakak]. Ag G 67 (Kr 216 zugatz-adar). Zugatz-adarrai etxaken geldi uso ederrik. Laux AB 20. Zer egiten dan zuaitz-adar ustelekin. Ir YKBiz 453. Biltzalleai deika diardue sagar umatuak zuaitz-adarrean. TAg Uzt 277. Zugaitz-adar batetik dingilizka. Bilbao IpuiB 14 (188 zugatz-adar). Norbera eserita dagoen zuaitz-adarra aizkorakin jo. Vill Jaink 81. Zugaitz adar eta sasi artetatik. NEtx LBB 96. Zugaitz-adarrak ari gaiñera / botaz ainbat elur-mendi. Insausti 290. v. tbn. TB Mc 4, 32. Zendoia 172. Zugaitz-adar: Etxde JJ 103. Zugatz-adar: Altuna 31.

def: besanga 1 iz. Zuhaitz adarra. Zuhaitz bati besanga bat ebaki zion, eta sorbaldan harturik, bere soldaduei esan zien berebat egin zezatela. // zartakatu 2 du ad. g.er. Makila edo haga batez zuhaitz adarrak jo, fruituak eror daitezen. Ik. hagatu. // adib: bikingo 2 adj. Herri horretakoa edo herri horri dagokiona. Mutikoak daraman kasko bikingoa zuhaitz adarretan katigatu da. // hozitu 2 da ad. Kimatu, kimuz bete. Ik. altsumatu. Inguruan, zuhaitz adar biluziak hozitzen ari. // kailu 1 iz. Azal gogorra, azaleko gogorgunea. Bere esku kailuz beteak agertzen zituela. Zuhaitz adar bihurdikatuak, dena konkor eta kailu. // txinpantze iz. Gizaki itxurako tximino handia, ile-iluna, Afrikako oihanetan bizi dena (Pan troglodytes). Zientzialariak orain dela urte batzuk konturatu ziren txinpantzeek termitak harrapatzeko zuhaitz adarrak lantzen zituztela.

zuhaitz(-)adar 43: Elkar 17 (“Gora begiratu eta izotz burruntziak ikusi nituen, zuhaitz adarren tamainakoak”), Consumer (“Ez da komeni loreak hartzen ibiltzerik, zuhaitz adarrak puskatzerik edo bidean aurkitzen ditugun abereei zirika aritzerik“), Berria 6 (“Baina jende asko eta askotarikoa etorriko da munduko bazter guztietatik zuhaitz adar urdindunaren zuloko sekretuak lapurtzen saiatzera”), EiTB 12 (“Kitharonas mendi magaleko bizilagunek bereziki, batzuetan bakarrik egin behar izan diote aurre suari etxetik mangerak edo ur kuboak hartuta, edota besterik gabe zuhaitz adarrez eta hostoez lagunduta”), Argia 2 (“Zientzialariak orain dela urte batzuk konturatu ziren txinpantzeek termitak harrapatzeko zuhaitz adarrak lantzen zituztela”), Erlea 2 (“Poeta ibiltaria babesgu¬ne izan duen leize zulotik abiatzen da, lurrarekin bat izan den girotik, eta mendian gora egiten du ezagutzen ez dituen zeinuen bila, basoan zehar, zuhaitz adarren artetik geziak legez amiltzen diren izpien argi tartean”), DiarioVasco 3 (“Baserriko bidea estua zela kamioiak pasatzeko, alde batera erreka zegoen eta beste, zuhaitz adarrak eta hauek ere ez zuten lagundu suhitzaileen kamionak iristeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuhaitz(-)adar 47: Herria 7 (“Gauza ederra hori, hantxet nunbait eihartzen hasia zen zuhaitz adar bat berriz berdatzen ari da!”), Berria (“Zuhaitz adarrak mozten ari zen lagun batek gorpu bat aurkitu zuen atzo arratsaldean Villabonan”), Asisko Frantzizko 10 (“Hileta-prozesioa handikiro egiteko, olibondo eta bestelako zuhaitz adarrak hartu zituzten denek eta, kandela ugariren argitan, gorespenak kantatzen zituzten ahots ozenez”), Josu Zabaleta 4 (“Besterik ere ikusi nuen, hormako iltzetik, leihoko maratilatik, sabaiko gakotik, mandioko habetik, zuhaitz adarretik zintzilik, arratseko euripean”), Lander Garro 3 (“Eta gure irakurlea trazo zehatzaren bila jaitsiko da, zuhaitz adarretatik baso ilunera”), Julen Gabiria 3 (“Eta, batzuetan, karraska hots bat heltzen zen, zuhaitz adarren arteko igurtzian sortzen denaren modukoa”), Felipe Juaristi 2 (“Txuanek ez omen zuten presorik hartzen, iraultzaileren bat harrapatuz gero bertan hiltzen omen zuten, zuhaitz adar batetik zintzilik”), Elizen arteko Biblia 2 (“Abimelek Tzalmon mendira igo zen bere gizon guztiekin. Hartu zuen aizkora eskuan, zuhaitz-adar bat ebaki eta, bizkarrean harturik, esan zion bere jendeari: "Bizkor, egin zuek ere nik egin dudana”), Patziku Perurena 2 (“Aurrenekoa, euskal esanerak, espainola bitarteko, hizkuntza unibertsal zaharrenetako (latina) eta berrienetako (ingelesa) zuhaitz adarretan txertatu izana”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erregularra eta gardena da, eta aski da adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa zuhaitz sarreran.

zuhaitz azal, zuhaitz-azal
iz. Zuhaitzetan, enborraren eta adarren kanpoko estalkia. Zuhaitz azalekin eginiko mozorro beldurgarriak jartzen dituzte.

Aztergaia: zuhaitz-azal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUHAITZ-AZAL. Corteza de árbol. Zugatz-azal gogorrean berez sortutako zuloan. Or Mi 21. Phaetonen arrebak zuaitz-azal garratz batean oroldiz inguratzen ditu. Ibiñ Virgil 49. Zugaitz azaletan eta arte ustelaren zuloan izkutatzen ditute erlauntzak. Ib. 91 (108 zugatz-azalak).

adib: mozorro 1 iz. Kartoiz, ehunez, plastikoz edo kidekoz eginiko irudia, aurpegi bat irudikatzen duena eta begitartea estaltzeko erabiltzen dena. Zuhaitz azalekin eginiko mozorro beldurgarriak jartzen dituzte. Aurpegia mozorroz estalita.

zuhaitz(-)azal 17: Argia (“Paper fabriketan kontsumitzen dena: zuhaitz azalak, egur hondakinak, lixiba beltza [sosa prozeduratik eta kraft prozeduratik geratutako hondakin lixiba berreskuratua]”), Berria 2 (“Hostoz, zuhaitz azalez eta adaxkaz elikatzen dira, eta gauean aritzen dira zuhaitzak mozten”), EiTB 6 (“Larrua edo zuhaitz azala zulatzeko ez zuten erabiliko; apurtu egingo zen”), Elkar 2 (“Hurrengo eginkizuna, belar, mineral, goma, olio, maskor, gatz, zuku, alga, gorotz, zuhaitz azal, suge, zapo, igel, armiarma, hildakoen haragi eta hezur, txori, piztia eta arrainez nahaski bat prestatzea izaten da, usainez eta gustuz ahal den nardagarri, nazkagarri eta higuingarriena, sabelak berehalaxe botatzen duena nazkaz”), Consumer 3 (“Guk ikusi ditugun hiru parketatik bik kautxua eduki dute; gainerakoek, zoru naturalak eduki dituzte; harea (% 26k ez dute beste deus eduki), hartxintxarra, belarra eta zuhaitz azala”), Jakin (“Eta honetaz dagoen literatura nahikoa zabala da, ugaria. Izenaren desegokitasuna azpimarratu nahi dutenek bien arteko diferentzia seinalatzen dute: liburua bere jatorrian zuhaitz azala da, objektu fisiko, materiala; elektronika, aldiz, immateriala”), Laneki (“Babes sareta jarri arren, ohikoa izaten da materia larria agertzea (intsektuak, hosto puskak, zuhaitz azal zatiak, ileak, hariak...)”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuhaitz(-)azal 8: Asizko Frantzizko 2 (“Intxaur-oskolak eta zuhaitz-azala erabiltzen ziren ogia egiteko”), Koro Navarro (“Urratuak genituen jakak, bustiak galtzerdiak eta likatsuak zapatak; goroldio berdea eta zuhaitz azal marroia genuen eskuetan eta aurpegian afaltzera eta errieta entzutera etxeratu ginenean”), Josu Zabaleta (“Sasiek ileak erauzten zizkioten, bekokiak, enbor gaitzak jotzen zituela, odolez zipriztintzen zituen; ezproiek zuhaitz azal zerrendak urratzen zituzten”), Xabier Olarra (“sain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari, eta orobat pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari, maiteminduen izerdiari ekinaldi grinatsuetan darion darion lurrina bezain hordigarria”), Pablo Sastre (“Sua ardaila eta silexez eginez, patata-ogia janez, ezagutu zituzten urte oso gogorrak: lastoa, zuhaitz azalak eta larrua janez bizi izan baitziren”), Bernardo Atxaga (“Jaramako frontera poz-pozik joandako gazteen historia - zuhaitz azalean egindako azken marrazki beltz hura - ez zen ohizkoa osaba Juanen ezpainetan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, enbor(-)azal ere azpisarrera egitekoa da.

zuhaitz enbor, zuhaitz-enbor
iz. Zuhaitzaren enborra. Erraz ezkuta zitekeen zuhaitz-enbor lodienaren atzean.

Aztergaia: zuhaitz-enbor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUHAITZ-ENBOR Tronco de árbol. Lotu antxe zugatz-enborrai. Kk Ab I 116. Zugatz-enborrak euki biar daun sendoeria da 12 zentimetro. ForuAB 137. Errez ezkuta zitekean zugaitz-enbor lodienaren gibel. NEtx Antz 145. Gorroto guzia adarretan biltzen du [zezenak], zuaitz-enborren aurka oldartuz. Ibiñ Virgil 99 (75 zugatz-enborrak).

def. gerri 2 iz. Zuhaitz enborra. Zumar mota honen hostoa zurixka da, gerria zuzen-zuzena, zura onenetakoa. Lertxun luze ikaragarrien gerri zuhailak. // huntz iz. Landare igokaria, zurtoinetan sortzen zaizkion sustraitxoen bidez horma eta zuhaitz enborrei itsasten zaiena eta hostoak beti berde dituena (Hedera sp.). Huntz adarra, aihena. Haritzetako huntz hostoak ebakitzen. Huntzez estalitako horma. // baltsa3 iz. Zuhaitz-enborrak elkarrekin egoki lotuz egindako ontzi zapala. Baltsa ondo egin ezean, batek baino gehiagok igerian iritsi beharko du. // adib: kanoa iz. Itsasoan edo ibaietan erabiltzen den ontzi estu eta arina, arraun zabal eta arin batzuez eragiten zaiona. Ameriketako indiarrek zuhaitz enborrak hustuz egiten zituzten kanoak.

zuhaitz(-)enbor 35: Elkar 12 (“Kolakao izena zeukala zirudien herri hartako etxe haren atartea zera zen: zuhaitz enbor bi zutunik”), Deia (“Arkitektoek basoaren metafora erabili dute Zentro berria diseinatzeko orduan, eta lehen inpresio hau basoaren irudian oinarritzen da, paisaia metalezko zuhaitz enborren artean ikusgarri egiten delarik”), Elhuyar 2 (“Zuhaitz enborraren ebaketa”), Consumer (“Materia organikoa, adibidez nekazaritza edo industriako hondakinak eta era askotako hondarrak, ur zikinak, udalerrietako hondakinak, zuhaitz enborrak edo uzta hondarrak energia kaloriko edo elektriko bihurtzea da prozesua”), Berria 4 (“Zuhaitz enborra ardatz hartuta adarrekin eraikitako txabolak, eta adarretan gora oholekin egindakoak”), EiTB 7 (“Zuhaitz enborrekin elikatzeko eta presak egiteko oihanak soiltzeak kalte handiak eragiten ditu“), Karmel (“Zuhaitz enbor bakarti batentzat hartu nuenarengana hurbildu nintzen, hala beharrez”), Argia (“Zuhaitz enborraren ebakiduran agertzen diren eraztunak kontatuz, zuhaitzaren adina eta historia jakin daitezke”), Laneki 2 (“Metaldehidoa, pikorretan eta zuhaitz enborretarako pinturan”), Erlea (“Afrikatik ekarritako zuhaitz enborren kontrolatzailea zen portuan”), DiarioVasco 3 (“Oroigarria zuhaitz enbor batean egindako margolana da eta bertan Oteitzaren olerki moldatu bat irakur daiteke, 25 urte hauengatik eskerrak emanez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuhaitz(-)enbor 27: Berria (“Arteari emandako bizitza baten erakusle dira brontzez, marmolez, harriz eta egurrez eginiko obrak: altzari-eskulturak, plano gurutzatuak eta zuhaitz enborretatik sortutako forma eta espazioak”), Karlos Zabala 3 (“Etxola batzuk eraiki zituzten zuhaitz enborrekin, itzalpean egoteko, eguzki argien suak dena erretzen baitu herrialde hartan; baina etxolek ezin babestu gaueko eltxoetatik, eta larruazala pikortez eta handituez estalita esnatzen ziren goizean”), Joseba Sarrionandia 3 (“Noizean behin zuhaitz enborrak ikusten dira urazalean, eta dortoka maskorren bat ere bai”), Koro Navarro 2 (“eta uretara begiratu nuen; baina aurrekoa baino dardara larriagoaz ikusi nituen ur haietan ihi grisen irudi berrosatu eta alderantzizkatuak, eta zuhaitz-enbor mamu modukoak, eta leiho begi-huts itxurakoak”), Jon Muñoz 2 (“Zuhaitz-enborrak, beti bezala; altzariak; hamarnaka edukiontzi”), Koldo Izagirre (“borrokari bat bezala makurtzen da; klown bat bezala uzkurtzen da; esponja, budina, mendi-denda, txabola, zuhaitz enbor izan liteke”), Karlos Zabala (“Zuhaitz enbor batek geldiarazi zuen azkenean, eta hari eskerrak ez ziren denak erori amilka bidetik kanpo”), Jesus Mari Mendizabal (“Bapo jaten nuen, ondo lo egiten nuen; zuhaitz enborrak ukitzen nituen eta auzoko zaldiak ferekatzen ibili ohi nintzen”), Bernardo Atxaga (“Pausatzen da zuhaitz enborrean eta ikusezin bihurtzen da”), Iñaki Mendiguren (“Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak, eta oin zapalak babaz beteak”), Asisko Frantzizko (“"Horregatik, anai Joan, bera zegoen adar-burutik irten eta, adar guztien azpira jaitsiz, zuhaitz-enborraren orpo ondoan ezkutatu zen, zer gertatuko ote zen pentsatuz.”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuhaitz sarreran.

zuhaitz igel, zuhaitz-igel
iz. Sasi igela.

Aztergaia: zuhaitz-igel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. zuhaitz-igel (lat. Hyla arborea) fitxa izendegian: zuhaitz-igel : Bea Narrasti, Perez Ollo Navarra; igel berdea : Gordailu IkastHiztegia; sasi-igel : M. Ariztia Abereen mundua; arboletako igel, zuhaitzetako igel : Aramendi Animali mundua; sasigel : X. Kintana Hizt80.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zuhaitz igel arrunt : HiruMila (ranita de San Antonio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ik. oharra s.u. sasigela ["erabili gabea da lantaldearen informazioetan (eta cf. zuhaitz-igel); forma hori, berriz, nahasgarria da, eta sasi-igel dagokiola uste du lantaldeak"], eta kontuan izan hartaz erabakitzen dena; zuhaitz-igel hau proposatu du Izendegiak Hyla arborea adierazteko, baina ez da testuetan jaso.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zuhaitz-igel Hyla arborea.

 - Erabakia: AS/MU (2012-05-08): zuhaitz sarrerako azpisarrera gisa jasoko da.

zuhaitzondo
iz. Zuhaitza. Ezarri diote aizkora zuhaitzondoari. Lo hartu zuen zuhaitzondo baten arrimuan.

Aztergaia: zuhaitzondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUHAITZ-ONDO a) Alrededores, proximidad de un árbol. Lore eta zuhaitz ondoer beha zeiezu: batetik bertzearen artean ez duzu belhar lipitsik ikusiko. JE Bur 84. Zuaitz ondoan, era guztietara eskale arrotz zirpiltsuak [...] erdi negarrez oiuka. Ag G 179. Besoa luzatu ta beatz artean daukazun zotzari begira-begira, alde egin zuaitz ondotik, zotzaren goiko ta beko muturrak agaiaren goiko ta beko muturrekin bat egin arte. Munita 150. b) Perímetro de un árbol. Galdetu zion neskato errukarriari zer egiten zun zugaitzondoan lotuta. Etxde JJ 94.

adib: aizkora iz. Zura eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den lanabesa, burdinazko xafla lau, aho-zorrotz eta begidun batez, eta begian finkatzen den zurezko kirten batez osatua. Horregatik da ona aizkora zorrotza; eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Aizkora kirtena. Ezarri diote aizkora zuhaitz ondoari. Zur zaharrak aizkoraz jo eta landarerik ipini ez. // [s.u. arrimu] arrimuan 1 (-en atzizkiaren eskuinean). Nonbait bermatuz. Lo hartu zuen zuhaitz ondo baten arrimuan. Akuiluaren arrimuan ibiltzen zen.

zuhaitz ondo 3: EiTB 2 (“Zuhaitz ondoan dago, eta ez dago arriskurik”), Elkar (“baina aitak garbi zuen, lehenik eta behin, lezio bat eman behar ziola... horregatik mintzatu zitzaion semeari, beharbada, mintzatu zitzaion bezala, labur bezain lehor, zuhaitz ondora iritsi ahala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuhaitz ondo 5: Herria (“Haatik, zuhaitz ondoen fruituak eta arto uzta mutilentzat, baita ere oilo, ahate, urtxo, zerri eta ardi zonbeitzu”), Elizen arteko Biblia 2 (“Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik”), Aitor Arana (“Zuhaitz ondoan egongo dituk, gerizpean”), Asisko Frantzizko (“Berehala beste Lore baten edertasunera zuzentzen zuen bere barne begirada, udaberrian Jeseren zuhaitz-ondotik argitsu sortuz, bere usain gozoz milaka eta milaka hildakori bizia eman zien harengana”); zuhaitzondo 5: Elizen arteko Biblia 3 (“Bota zuhaitza eta txikitu! Zuhaitzondoa, ostera, utzi lurrean bere erroekin eta lotu burdinazko eta brontzezko kateez zelaiko belarretan”), Jon Alonso (“Naufrago itxura penagarria zeukan agurea ikusirik, hala oihaneko zuhaixken eta sasien artean saltaka nola zuhaitzondo marduletako adarrik adar jauzika zebilena”), Patziku Perurena (“Zenbat aldiz ikusia ote nago, mendi muino soilean edo zuhaitzondo bakartu baten inguruan, tximistak erretako larregune beztua").

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-elkarte bat dela dirudi ‘zuhaitza; zuhaitz-landarea’ adierarekin, eta sarrera gisa jasotzekoa da, zuhaitzondo forman. aizkora eta arrimuan 1 sarreretako adibideak hona ekartzekoak dira, grafia moldatuta.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper