7 emaitza zorri bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

zorri
1 iz. Anoplura ordenako intsektu bizkarroia, gizakiaren odola xurgatuz bizi dena (Pediculus humanus). Ile artean, zorri eta bartzak. Zorri batzuk bezala lehertzeko. Zorrez eta zorriz estalia.
2 iz. Landare-zorria. Arrautzak zorriak dauden landare muturretan bertan erruten ditu amona mantangorriak.

Esaera zaharrak

Besteren bartzak ikusten eta bere zorriak ez.

Aztergaia: zorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu zorriketan (aritu, ibili) gisako esapiderik aurkitu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a1) 'intsektu bizkarroia' adierakoak 63 dira: zorri 53: B 20 (Mg PAb, AB AmaE, Azc PB, Ag Kr, Kk Ab I, Erkiag BatB, Bilbao IpuiB; eta Mg PAb: "sabel-zorri"; Erkiag BatB: "zorri-abia"); G 16 (Mb IArg I, VMg, Ag G, Arrantz, Or Eus, Anab Poli, And AUzta); IE 15 (Ax, O Pr, AstLas, Zby, HU Zez, Mdg, Ox, Zerb Azk, Mde Po, Larz Iru, Mattin; eta Etxde JJ: "sabel-zorri"; Or Eus: "zorrilarru"); EB 2 (Arti MaldanB, Osk Kurl); xorritto IE 1 (ChantP); zorrino IE 3 (JE Bur); zorritsu B 1 (Ag Kr); G 3 (Ag G, Berron Kijote); zorrizu G 1 (Or Eus); a2) 'urre-botoiaren familiako landare pozoitsua' adierako zorriberar G 1 (Izt C); a3) 'aberastu berria' adierako zorribiztu eta zorri piztu bana (Ag Kr eta G); b) izond. 'txikia, ziztrina' adierako zorri G 2 (NEtx LBB; eta "alper-zorri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) 'intsektu bizkarroia' adierakoak dira zorri 19: B 3 (Kirikiño, Oskillaso, Zer); G 3 (G. Aresti, J. Agirre); IE 3 (J. Elissalde, P. Larzabal, P. Lafitte); EB 10 (J. Arrizabalaga, Erdiko zikloko euskararen programakuntza, Elhuyar, M. Azurmendi, M. Altuna, E. Alkat, X. Amuriza; eta Elhuyar: "zorri lanigero"); zorrino IE 1 (J. Etchepare); zorritegi IE 1 (P. Lafitte); zorritsu B 1 (A. Zubikarai); a2) 'urre-botoiaren familiako landare pozoitsua' adierako zorri-belhar IE 1 (J. Elissalde); b) izond. 'txikia, ziztrina' adierako xorri G 2 (Tx. Iakakortexarena).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorri : DFrec 6, AB38 7, AB50 3 (eta tripa zorri), HiztEn (eta zorri-hiltzaile), LurE (eta zorri-belar), Euskalterm 15 (cf. zorri-belar, landare-zorri, mahats-zorri, oilo-zorri, etab.); zorritsu : DFrec 1, AB38 1, HiztEn-LurE; zorritxo : AB38 1; zorrizto : LurE; zorrikatu : Euskalterm 1; zorriketa : HiztEn, Euskalterm 1; zorriketari : HiztEn; zorriztaile : DFrec 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zorri : Anoplura (ord.) + mallophaga (ord.); buru-zorri : Pediculus humanus capitis; gorputz-zorri : Pediculus humanus corporis; pubi-zorri : Phthirus pubis; filoxera; mahats-zorri : Vitens vitifolii; landare-zorri : Aphididae; sagarrondo-zorri : Psylla mali.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Pediculus humanus / AS: zorri-belar Delphinium staphisagria.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zorri-belar; eta ik. erabilia den zorriketan (aritu, ibili) esapidea, 'zorriak kentzen'.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Pediculus humanus.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Zool.)" (1993-02)

zorri belar, zorri-belar
iz. Urrebotoiaren familiako landarea, pozoitsua, buruxketan bilduriko lore urdinak ematen dituena (Delphinium staphisagria).
zorrik ez izan
dio ad.-lok. Beste inor edo beste ezer baino gutxiago ez izan. (nor osagarririk gabe). Ik. zor izan 3. Gauzak ederki eta mamiz adierazten euskarak ez diola erdarari batere zorrik. Bada literaturan lore apal eta ezkutuagorik; ez diote, ordea, ttiki eta labur izanagatik, inori ederrean zorrik.

Aztergaia: zorrik ez izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORRIK EZ IZAN. a) (Con compl. en dat.). No tener nada que envidiar (a), no ser inferior (a). "Ene zaldiak ez du zureari zorrik, mon cheval n'est pas inférieur au vôtre" Dv. "Ez diote elkharri zorrik, ils ne se doivent rien, ils se valent l'un l'autre" Ib. "Onek bere txikian ere 16 urtekoen zorrik ez du, este, aunque pequeño, no tiene envidia a uno de 16 años" Ayerb EEs 1914, 201. Hango adiskidek garabik / ez omen diote hemengoer zorrik. Gy 297. Basusarrin da Aguer, gizon maitagarri, / zorrik ez dukeiena burutan nihori. Hb Esk 140. Haren begirantzak ez du batere zureari zorrik. Laph 142. Abian eranzun zion Gorriak, batere zorrik etzion beste berso batekin. Otag EE 1880a, 111. Eskuarak ez dio zorrik edozoin lenguaia horieri. Elsb Fram VII. Jende xeheak eztuela bihotzez ala buruz nehori zorrik. HU Aurp 199. Nausi sarthu direa bada, zikoitz ala idorrez hitz dautzut beren ohiko nausier ez dutela deus zorrik. JE Bur 164. Gauza danakaz orniduriko / janzki bat egin Amari, / ezeren zorrik ez dautson eran, / Gaztelari, ez iñori. Enb 55. Gauzak ederki ta mamiz adirazten euskerak eztiola erderari batere zorrik. Ldi IL 34. --Azentzik eztu iñor bear alboan, izketan aritzeko. Beronek asmatzen ditu galdera ta erantzunak. --Biok ere, alkarri zorrik ez diozuela, uste det. NEtx Antz 78. Hirur ezkila eder [...]. Hauzo herri handietakoeri batere ez dute zorrik. Zerb Azk 16. Emengo klase onenari're / ezer zorrik ez diona. Uzt Sas 133. Baditugu euskal iparralde huntan laborarisak, artzaintsak ere bai, gizonkiari zorrik ez dutenak. Larre ArtzainE 49. Bada literaturan lore apal eta izkutuagorik. Ez diote, ordea, ttiki eta labur izanagatik, inori ederrean zorrik. MIH 174. Neska gazte bat zen, ederra, xarmanta, xurieri zorrik gabe. JEtchep 86. b) No estar dominado por. Izketan asi orduko, lotsari zorrik etziola argi erakutsi zun. Mintzo naro, apartsu ta alegera sortu zen bere ezpaiñetan. Etxde JJ 87.

adib: [s.u. hezur] hezur eta mami 2 adb. Hezur eta mamiz. Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat! || Itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari: egiazkoen biziari.

Ez dugu aurkitu OEHko egiturako zorrik ez izan formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zorrik ez izan 6: Herria (“Bizitzeko, turisma ainitz badauka, eta industria botikario arras prezatua, europearrari zorrik ez diona”), Jon Alonso (“Berak Jericon izan garaipenari, eta antzeko kalitatea duten garaipenei zorrik ez dien garaipena obratu zuen, handik beldurrak hartuta dardarrez begiratzen diguten etsai horiek baino izugarriagoak ziren etsaien aurka, eta horrelako ekintza bat egiteko gauza izan baldin baginen, oso litekeena da Lisboako harresien aurrean Munduko Salbatzaileak berriz bere eskua azaltzea”), Juan Garzia (“Gaua azken hondarretan zen; hodei horien pean, basaleinua, eneari deusen zorrik ez zion bozkarioz, ur erauntsi bizi-bizi haietara gorputz eta arima emana zen, estasi halako batean”), Jean Baptiste Etxarren (“Zorrik ez ginuela Karlos Septimori”), Xipri Arbelbide (“Eta nola nihori zorrik ez duen Etxeko-jauna hazkar eta burua gorarik baitago bere eremuetan, hala-hala gure mendien artean dago Eskuara”), Piarres Xarriton (“Erranen dugu beraz ahalkegarria dela bake hori, Frantziako Errege guztiz kristauarentzat, Henrike II.aren seme indartsuarentzat, eta bost ehun urte honetan Frantziako errege izan diren bere arbasoetarik bihi bati, zuhurtziaz, bertutez eta suertez zorrik ez dionarentzat, heretikoen aurkari amorratua zen Frantzisko erregeren ilobasoarentzat eta, mila urte honetan Apostoluen Aulki Saindua bermatzen, laguntzen eta zaintzen dutenen ondokoa eta oinordekoa denarentzat”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, azpisarrera gisa jasotzekoa, irudizko adiera ere baduenez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zor sarreran.

zorripiztu
adj. Denbora gutxian aberastu dena eta jendearekin arrandiaz jokatzen duena. Euskararen etsairik gaiztoenak etxe barrukoak direla, herri eta familia euskaldunetan hazi, eta diru eta aginte apur bat lortu duten zorripiztuak.

Aztergaia: zorripiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zorribiztu 1, Ag Kr ("Zuzitu, banatu, birrindu ta itxasora jaurtiko nituke nik irurok; batzuk, euren neurritik urten gura daben zoroko, itsu, asto, ganbelu dongeak diralako, ta bestea, len be esan dot eta, panparroi, judio, ustel, izurde, zorribiztua"); zorri piztu 1, Ag G ("Aizak i, zorritsuak edo zorri piztuak zeintzuk diran bazekiat eta edozeñi erakusteko gertu natxiok...") // Ik. ap. DRA Inza EsZarr ("Zorri biztuk bi ozka egiten du" — el rico por sorpresa es doblemente cruel).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorri piztu 1, J.M. Irigoien ("Txina handian da Pekin, / jarrai eta ekin, / baina kontuz ibili / zorri piztuekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zorripiztu : EuskHizt (1912; zorribistu 1903 aberastu berria), EskolaHE (aberastu berria); zorriprestu : HiruMila (nuevo rico), Casve EF (parvenu) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

eta zorribiztu, zorriprestu,... aldaeren banaketa argitu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aberastu berria.

zorritsu
1 adj. Zorriak dituena. (Sarritan, irain gisa edo mespretxua adierazteko erabiltzen da). Ik. zikin 2. Malentxo ez da zorritsuen zale. Oso gizon polita eta txukuna zen, ez zorritsu horietakoa.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Burokrazia handia gainditu behar zen pistola zorritsu bat eskuratzeko.

Aztergaia: zorritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zorrizto
iz. bizk. Zorritsua. Duda izpirik ez dut, maiteago du bere katu zorriztoa, edo behintzat harentzat gordetzen ditu txera guztiak.

Aztergaia: zorrizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'zorritsua'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zto.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Peioratiboa (Pei.) erabilera-marka eman. || 1- Zehatzagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak proposa dezake marka egokia, bestetan egin izan duenez).

zorrizu
adj. Ipar. eta naf. Zorritsua. Ume zorrizua.

Aztergaia: zorrizu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Ipar. eta Naf. 'zorritsua': ume zorrizua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: = zorritsu ume zorrizua.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): sartzea onartu da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper