29 emaitza zeru bilaketarentzat - [1 - 29] bistaratzen.

zeru
1 iz. Lurraren gainean ikusten den bitartea, ostertzak mugatzen duena, egunaz urdin eta gauaz beltz agertzen dena. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. ortzi. Maite zituen gure zeru-lur-itsasoak, maite gure jendea, gure izaera. Lurreko animaliak eta zeruko hegaztiak. Zeru izarratua edo izartsua. Zeruko planetak. Hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka. Zeru garbitik behera amiltzen den oinaztarriaren pare. Goibeldu zen zerua. Zeru zerrenda mehar bat. Zafiro deritzan zeru koloreko harri eder bat. Zeruetaraino goretsia. || Zortzi dira zeruak, zazpi sakramentuak.
2 iz. Zenbait erlijio eta filosofiatan, Jainkoaren (edo jainkoen), aingeruen eta pertsona zintzoen arimen egoitza, ortzi gainean irudikatu izan dena. Ik. paradisu. Homerok zioenez, bi ate ditu zeruak.
3 iz. Kristau erlijioan, santuen, aingeruen eta Jainkoaren grazian hiltzen direnen egoitza. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. paradisu. Anton. infernu. Gure Aita, zeruetan zarena. Zeruan bezala lurrean ere. Zeruko aingeruak. Zeruetako erresuma edo erreinua. Igo zela zerura. Zerurako bide zuzena. Zerura bidean eragozpen handiak topatzen dituzte. Ez dagoela zuretzat zerurik, ez dagoela bekatuen barkaziorik. Zeruan sartuko direlako ustean. Zerua galtzeko arriskuan jartzen dena. Zeruan gerta dadila gizon prestu hau. Ni naiz ogi bizi, zerutik jaitsia. Horrelakoxea zirudien eta horrelakoxea da, ez zerurako eta ez infernurako. Mila aldiz goratua izan denez gero, lehen, zeruraino eta beste milatan beheratua, gero, infernuraino.
4 iz. Toki edo egoera zoragarria, atseginez betea. Ik. paradisu 3. Ingurua zeru bihurtu zen. Eseri eta hizketan aritu gara patxadan; zeruan ni. Jaunartze ondoan bazirudien ito behar zutela kontentuaren kontentuz, zeru berri batean aurkitzen zirela. Zeru txiki bat zela Izarpe esan zitekeen, izan ere lurrean ez zen erraza halako zoriona eta bakea aurkitzea.

Aztergaia: zeru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Jaun zeruko, zeruko Jaun
iz. Jainkoa. Jaun zerukoak saritu zaitzala. Han dago zeruko Jauna, gurutze batean iltzez josia.
Loturak
zeru azpi, zeru-azpi
1 iz. Zerua, lurraren gainean ikusten den bitartea. Ik. zeru sabai; zeru zola.
2 iz. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, gizakiak, abereak etab. bizi diren lurra adierazteko). Ik. zerupe. Ez zen izango zeru azpian, ez irakurlerik ez kritikaririk, nire plagioari neurria hartuko zionik.

Aztergaia: zeru-azpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU-AZPI a) Bóveda celeste.v. ZERU-SABAI, ZERU-ZOLA. Bêtik dakusgun urdiña zeru-azpia baizik ezpaita. Ldi BB 20. Zeru azpia edertuz doa izarreri urten araziz. Gand Elorri 213. Zeru azpia, izarrez, zeru barrua, areago. NEtx LBB 262. b) (En casos locales de decl. sing.; ref. a la tierra). v. ZERUAREN AZPI. Jauzi batean irriz sortu naiz zeru azpiko bizian / Bozkarioa bazterrez bazter nahiz orotan ereini. Iratz 71. Eta andrakume txori-buruak zeru azpian diran artian, beti esatia da, guk ez dogula goserik izango. Etxba Ibilt 469.

def: zerupe iz. Zeru azpia. Zerua eta zerupe guztia. Lainoz jantzitako zerupe ilunean. Zerupean, belar guriaren gainean. Zerupean bizi diren herrialde guztiak. Lurreko eta zerupeko gauzak. Ezagutzen ditu zerupeko hodeien ibilerak eta eguraldiaren gorabeherak. // adib: lehor 10 iz. Itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia, lurra (itsaso-ren aurrez aurre). Bil bitez zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra. Itsasoan bezala lehorrean. Lehorraren bistara etortzean. Lehorrera heltzen den ontzia (Ik. lehorreratu). Lehorrean gelditzen diren marinelak.

zeru(-)azpi 3: Elkar 2 (“zeru gainaren eta zeru azpiaren ezlekuan”, “ur berdeko zeru azpian itsas izarrei begira egoteko”), EiTB (“Rhum uhartearen zeru azpian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru azpi 12: Berria 3 (“Zeru azpian ez dago eternitaterik» gogoratu zuen Goikok”), Joan Mari Lekuona 3 (“Maisuek diote zeru azpian sua dagoela, eta suak zerua bere zabalera osoan inguratzen duela, oso hurbiletik gainera; eta hala ere, zeruak inon ez duela nozitzen suaren eraginik”), Bernardo Atxaga 2 (“Honek esan nahi zuen arazoa ez zela zuzenki literarioa, baizik eta etikoa: nik egia isiltzera, ez zen izango zeru azpian ez irakurlerik ez kritikaririk nire plajioari neurria hartuko zionik”), Agustin Otsoa (“Errege Elfoentzako hiru eraztun zeru azpian”), Karlos Zabala (“Istantean, zeru azpian sekula ikusi gabeko kimika bat jaitsi zen izarretatik Porto Segurora”), Elizen arteko Biblia (“Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, izen gisa ere erabili denez. Esanahiak azaltzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

zeru ekuatore, zeru-ekuatore
iz. Zeruko bi poloetatik distantzia berera dagoen irudizko zirkulua, zerua iparraldeko eta hegoaldeko hemisferioetan banatzen duena.
zeru esfera, zeru-esfera
iz. astron. Irudizko esfera, zentroan dagoen behatzailearen ikuspegiaren arabera astroak kokatzen direna. Eguzkia zeru-esferan punturik iparraldekoenera iristen den urte-sasoia.
zeru eta lur
Zerua eta lurra. (Singularrean nahiz pluralean). Zeru eta lurrak egin dituen Jauna. Zeruan eta lurrean den gauzarik handiena. Berak darabiltza zeruak eta lurra. Zeruaren eta lurraren kreatzailea.

Aztergaia: zeru eta lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU ETA LUR. (Pl.). Cielo y tierra. (Empleado principalmente en la expr. zeru eta lurren egile, jabe, etc.). v. ZERU-LUR. Zeru eta lur ororen kreadore handia. E 49. Bere etorrera egiñ zigula zeru ta lurren jabiak. Ud 134. Zeru ta lurren jaun da jabea. Basarri 39. Zeru ta lurrak andik dedatela. "Cielos y tierra beben de ella". Gazt MusIx 219. v. tbn. Izt C 209. Azc PB 41. PE 56. ArgiDL 158. Inza Azalp 34. Enb 51. Tx B I 40. Yanzi 60. Or Eus 257. SMitx Aranz 59. BEnb NereA 61. NEtx LBB 277. (Sing.). "Zeru eta lurra, le ciel et la terre" H. Zeru eta lur betatzen du (AN, 1609). ConTAV 3.1.20, 9. Gloria ere andiago / Zeru eta lurrean (Roncesvalles, 1619). TAV 3.1.24. Zeru eta lurrean ezta halako buruperik. EZ Man II 13. Espantaturik daduzkatzu zeru eta lur gustia. Gç 142. Zeru ta lurraren Egille. Añ EL1 109. Zeru ta lurrean Zure oldea egin bedi. Ag G 340 (v. tbn. Kr 25). Zaintzen dau zeru eta lurraren maitasun-lua. Laux BBa 38. Zeru eta lur, mendi, zelai [...]. Or BM 74. Nora dagiket iges zeru ta lurretik at. Or Aitork 10. Izara baltzeranak zabaltzen ziarduan zeru ta lurrean. Erkiag BatB 87. v. tbn. Hm 99. Echag 109. Ur MarIl 54. AB AmaE 363. Azc PB 76. ArgiDL 163. Tx B 180. ZERUA ETA LURRA. El cielo y la tierra. Zerua eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzak eztirade iraganen. Lç Mt 24, 35 (He, TB, Echn, Ker zerua (e)ta lurra, SalabBN zeria eta lurra, Ip zelia eta lürra, Dv, Leon, IBe zeru-lurrak). Zeruaren eta lurraren Kreazalea baithan. Lç Ins B 2r (v. tbn. zeruaren eta lurraren en Mat 3, Harb 5, Gç 38, SP Imit IV 11, 6, Iraz 4, CatBurg 5 (ta), Lg II 112, Brtc 22, Ub 35 (ta), CatLlo 5, CatLuz 3, CatSal 5, Legaz 2, CatUlz 4 y CatJauf 2, zeruen eta lurraren en Cap 5, zeruen da lurreen en VJ 8, zeliaren eta lürraren en FPrS 5, Tt Onsa 178, Bp I 29, UskLiB 14 y CatS 14, zeruaren ta lurren en Cb CatV 6, zeruen da lurren en Arz 17, zeuriaren eta lurraren en CatR 5 y Mdg 160, zeruein eta lurrein en CatAe 4). Zeruan eta lurrean den gauzarik handiena. Mat 262. Zeren zerua eta lurra [...] bere eskuko baititu. Ax 128 (V 84). Zeruak eta lurra galduko dire. Gç 190. Sortu zituan zeruak eta lurra. OA 23. Zeruak eta lurrak zeureak izanik. Acto 390. Zeruak eta lurrak ezin badaukate [...]. Lg I 332. Zerua eta lurra betheak dire zure loriaren majestateaz. Brtc 19. Gaurko gaua da oroigarria zeruan eta lurrean. Echag 154 (54 zeruba ta lurrean). Zeinaren aintzinean zeruak eta lurrak ikharatzen baitira. Dv LEd 112 (93 zerua eta lurra). Jainkoak egin zituen zerua eta lurra ezdeusetarik. Jnn SBi 33. Berak darabilz zeruak eta lurra. Ag AL 142. Zeruen eta lurraren Agintari Nagusia. Itz Azald 72. Zuk naia gerta dedilla zeruan eta lurrean. Or Poem 542. Beltzak eta zuriak, zeruak ta lurrak ditugula arteko. MEIG IX 90. v. tbn. Harb 216. Hm 127. SP Imit III 10, 3. Tt Onsa 23 (zeruko eta lurreko; 153 zelia eta lurra). Mih 118. LE Prog 104. Mg PAb 158. Añ LoraS 74. Gco I 395. AA III 272. Dh 243. MarIl 46. CatB 11. CatBus 5. Jaur 343. It Fab 160. Lard 477. ZERUKO ETA LURREKO. Zeruko eta lurreko iauna. Lç Mt 11, 25 (TB, SalabBN, Echn zeruko eta lurreko, Ip zelüko eta lürreko, Samper Jaun zeruko eta lurrekoa, Hual zeuri ta lurreko; He zeruaren eta lurraren, Dv, Leon, IBe zeru-lurren). Zeruko eta lurreko gauza guztiekin. Ax 128 (V 84). Zeruko eta lurreko kreaturak. Gco I 445. Zeruko eta lurreko bothere guziak. Jnn SBi 32. Bi erresumak, zerukoa eta lurrekoa. Ardoy SFran 324. v. tbn. Harb 80. Arg DevB 134. SP Phil 137. Tt Onsa 76. Mb IArg I 345. Lg II 105. Brtc 19. MarIl 113. Hb Egia 83. Xe 365. Inza Azalp 81. FIr 163. Zerb Azk 14. Zait Plat 153.

adib: izara 1 iz. Ohean, bata lastaira estaltzen eta bestea horren gainean eta estalkien azpian, jartzen diren oihalezko piezetako bakoitza. Ik. maindire; mihise. Azpiko izara eta gainekoa. Izara zuri garbiekin jantzitako ohea dut nire zain. || Iluntzeak bere izara beltzak zabaltzen ziharduen zeru eta lurrean. // olde 1 iz. Borondatea, nahia, gogoa. Zeru eta lurrean zure oldea egin bedi. Aukera beza nork bere gogara eta oldera. // pazientzia iz. Oinazeak eta eragozpenak eramateko bertutea; patxadaz itxaroteko edo eginkizun neketsu batean irauteko gaitasuna. Ik. eroapen; eramankizun; egonarri. Zure gaitzak ez du erremediorik, pazientzia baizik. Pairu eta pazientzia izateko. Ezkontzako penak pazientziarekin jasan. Nekeak pazientzia handiarekin eramateko. Lagun hurkoaren atsekabeak pazientziaz eramatea. || Pazientzia emango ahal digu zeru eta lurren jabeak. // asperkunde iz. Jas. Mendekua. Merezi nuen, Jauna, zerua eta lurra eta haietan bizi diren guztiak nire kontra altxatzea, eta asperkunde latzenez niri aspertzea. // jaun 2 iz. Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko eskua duen gizonezkoa. Zeruko eta lurreko erregea eta jauna delako. Zure anaien jaun izan zaitez. Nire bihotzeko jauna. Senar duenak jaun du (esr. zah.). || Jaun egin zait amodioa. // jaurgo 1 iz. Jauntasuna. Deabrua, herioaren jaurgoa duena. Bere Aitak eman diola zeruko eta lurreko jaurgoa, gauza guztiak goberna ditzan.

zeru eta lur (zeruko eta lurreko, zeruak eta lurrak, zeruaren eta lurraren…) 95: Aizu 2 (“Inguruan, hodeiek mendi tontorrak besarkatzen dituzte, zeruak eta lurrak bat egin arte”), Elkar 19 (“Gizakia, bere ustez, arrazoimenaren bidetik bihurtzen zen sinistun, eta zeruko eta lurreko bizitzaren arteko muga desegitea zuen amets”), Deia 8 (“Mendi baltzaren goietan, muga bako bakeak zaintzen dau zeru eta lurraren maitasun loa“), Berria 30 (“Baina hara nondik interesatzen zaien handikerietarako zeruak eta lurrak nola mugitzen dituzten, nahi duten hura lortu arte”), EiTB 11 (“Eta hau ere bai: zerua eta lurra aspertuak zeudela eta itsasoa sortu zutela!“), Jakin (“Greziarrek matematika baliatu zuten zeruak eta Lurra deskribatzeko”), Karmel 2 (“Eukaristiak, zerua eta lurra batzen ditu, sorkariguztiak besarkatzen ditu eta guztien barnera sartzen da”), Argia 8 (“Eta gure gurtzen lotura nagusia, zeruak eta lurrak elkartzen dituen zuhaitz nagusia, tximistak etxetik urruntzen eta atariak babesten dituena”), Laneki 3 (“Pentsaera horren arabera, mundu arkitekturaren eta unibertsoaren mugimenduaren ispilu da gizakia, "zeruari eta lurrari erantzuten" baitie”), Erlea 3 (“Quetzalcóatl suge lumaduna beti hegaldatzen da ekaitz bortitzaren ostean, eta zeruak eta lurrak lotzen ditu”), DiarioVasco 4 (“Zerua eta lurra bat eginik”), UEU 4 (“Pertsonaietan ere bikoiztasuna presente dago; kontrakoak diren pertsonaiak ditugu, gehienetan zeruaren eta lurraren artean kokatzen direnak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru eta lur (zeruko eta lurreko, zeruak eta lurrak, zeruaren eta lurraren…) 67: Berria (“Baina, oroz gain, Urgell bere irakaslearen zipres harekin bezala, zerua eta lurra erdibitzen duen marra dago presente, saihestezin”), Asisko Frantzizko (“Izan ere, Jainkoaren zerbitzariak, limosna eskatzean, Jainkoaren maitasuna eskaintzen die limosnagileei; eta honen aldean, zeruetan eta lurrean diren gauza guztiak ez dira ezer”), Joan Mari Lekuona (“Zerua eta lurra eta hauek daukaten guztia baino aztatu ezinagoa, Jainkoa dagoenez drakma honetan, eta beraz, Jainkoak duen pisu bera du”), Elizen arteko Biblia (“Dardar egingo du zeruak eta lurrak oinarritik ikara, Jaun ahalguztidun honek neure haserrea eta sumin goria azalduko dudan egunean”), Imanol Unzurrunzaga (“Zeruko eta lurreko gauzak jainkotzat hartu eta gurtzen dituztenek ere jainkoen Jaungoikoagan pentsatzen dutenean, hobeagorik eta sublimeagorik deus pentsa ez daitekeen zerbait dela aitortzen dute”), Itxaro Borda (“Belaunak paporatzen zituen eta horrela egoten zen, zerua eta lurra juntatzen zituen errekari begira, orduak ordutegi”), Aingeru Epaltza (“Gisa har-tara, hondar aldian ikaran bizi da, betiereko sua ekarriko ez ote dion, haragiak ez ezik, zeruaz eta lurraz dena ikasi behar horrek ere”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lexikalizatua dago, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

zeru gain, zeru-gain
iz. Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). (Singularrean nahiz pluralean). Ik. zeru goi; zeru goien; zeru goren. Loria Jainkoari zeru gainetan. Izarra zeru-gainean, zer gauza miresgarria! Euskal Herriko zeru gain eztia.

Aztergaia: zeru-gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU-GAIN (Hb ap. Lh). Cielo (ref. tanto al firmamento como al cielo empíreo). "Empyrée" Lh. v. ZERU GOI, Z. GOIEN, Z. GOITI, Z. GORA, Z. GOREN, Z. ALTU. Patriarkak hegaldatu ziren zeru gañera, / Hanbatetan desiratu plazerezko etxera. EZ Man I 129. Ta alderatu zituban zerugañeko urak zerupeko ureetati. fB Ic I 11. Ospe handiren erdian iganen dira zeru gainera. Dv LEd 273. Goretsia izan dedila [...] zeru gainetan. Ib. 120. Gloria Jinkoari zelü gainetan. Ip Hil 97 (v. tbn. 91). Zeru gaina maiz urdin. Arb Igand 27. Jauna aurkhitzen dela zeru-gainean eta lur beherean. Ib. 153. [Gizona] nundik heldu den, norat doan, zer den zeru gain hortan. JE Bur 166. Eskual-herriko zeru gain eztia. Ib. 206. Lehen izarrek argitzen zuten zeru-gain urdina. Ox 153. Izarrek distiratzen zeru-gain hartarik. Etcham 194. Hitsa dela dite Provence eskualdeko zeru-gain urdina. JE Ber 52. Lurpea, zeru-gaina edo itsasoa. Iratz 139. Gure begiek ikusten duten zeru gain hura. Zerb IxtS 7. Zeru gaiña goibel. Or Poem 524. Zeru gainean baita denen erregea. Zerb Azk 8. Zeru-gaineko aireetan, jainkoen hasarrean. Arti MaldanB 199. Arbola hori beira dezala zeru gainetik Jainkuak. Mattin 78. v. tbn. Hm 151. Elzb Po 194. Zelü gain: Casve SGrazi 64. Hosanna zelü gain gainetan! Ip Hil 232. Ospe Jainkoari zeru gain-gainean. Leon Lc 2, 14.

adib: zeru 1 iz. Lurraren gainean ikusten den bitartea, ostertzak mugatzen duena, egunaz urdin eta gauaz beltz agertzen dena. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. ortzi. Zeru-lurren egilea. Maite zituen gure zeru-lur-itsasoak, maite gure jendea, gure izaera. Lurreko animaliak eta zeruko hegaztiak. Zeru izarratua edo izartsua. Zeruko planetak. Izarra zeru gainean, zer gauza miresgarria! Hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka. Zeru garbitik behera amiltzen den oinaztarriaren pare. Goibeldu zen zerua. Zeru zerrenda mehar bat. Zeruetaraino goretsia. || Zortzi dira zeruak, zazpi sakramentuak.

zeru(-)gain 25: Berria 4 (“Bi ezkerkada gogoangarrik bultzatu zuten Reala Lyongo zeru gainera”), Argia (“Provence eskualdeko zeru-gaina”), EiTB 8 (“Altxamendu frankistaren egun berean, 1936ko uztailaren 18an, Otxandioko zeru gaina estali zuten matxinatuen hegazkinek”), Elkar 10 (“Uztaileko zeru gainak, eguzkiz ihauri!“), Consumer (“Oinarrizko hiru forma horietatik sortzen dira zeru gainetan ager daitezkeen hamar hodei motak“), Karmel (“Goizeko 10,30etan, bezperatik zeru gainean zegoen ekaitz handien arteko atergune bat baliatuz, kabalkada alaia karrikaz karrika ibili zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru(-)gain 27: Herria (“Sarako gizon famatuetarik zinela zu ere erran dezaket dudarik gabe eta zeru gain hortara joana gatik berdin gelditzen zira gure bihotzetan”, “Uros bazira zeru-gainean, bertzerik ez dut galdatzen”), Berria (“Izar bat histu zen A Galizako zeru gainean, Luisa Villaltak hatsartzeari uko egin zion iragan martxoaren seiko arratsaldean”), Aingeru Epaltza (“Ainhoatik ikusi zituen ke-adarrak, Urdazubiko zeru gainera igotzen”), Michel Oronoz (“Zeru gainean izarrak beren urrezko klixketan beti ari”), Xabier Etxabe (“Zientzialarien kalkuluen arabera, K.a. 6. urtean tokatzen zitzaion kometari Belengo zeru gainetik pasatzea”), Itziar Otegi (“Haatik, txapelak zeru gaina teilaztatu arren, Axenariori burua estutzen dio, kopeta aldean”), Patziku Perurena (“Niri benpe, beste inork eztako poza ekarri dit, bostehun urteko Negar Herri honen zeru gainera”), Xipri Arbelbide (“Zeru gaina maiz urdin, denbora maiz gozo / Hiru laurdenak leihor, bertzea itsaso, / Asko mendi aberats, zelai gizen asko... / Non holakorik kausi urus bizitzeko”), Juan Garzia (“Txori batek zeru grisean marra bat egin zuen eta nik itsuki aireplano bat irudikatu nuen eta aireplano hartatik beste asko (frantses zeru gainean) bonba bertikalez artilleria-tokia suntsitzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-elkarte gisa ere erabiltzen denez, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

zeru goi, zeru-goi
iz. Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). (Singularrean nahiz pluralean). Ik. zeru goien; zeru goren; zeru gain. Jainkoak dakusa zeru goietatik. Zeru-goietako izarrak. Zeru goia zegoen urdin-urdina.

Aztergaia: zeru-goi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:023 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zeru goi azpisarrera; 47 dira corpusean lematizatuak: Zab Gabon ("Zeru-goia zegoan urdin-urdiña lañotxo bat gabe"), AB AmaE ("Ill zan gorputza aurkietan da obipean, / Bere arimak zeru goietan dauka bizitza, / Bere izenak euskaldun danen biotzean", "Orrexegati, O Kalderon, gaur / Zatxataz alabagarri, / Zeru goietan zagozalako, / Argi egiñaz lur oni", "Zeru goian eralgiten ziran odeizko armadak", "Lira gozozko soñu ta kantuz badot jasoa / Edertasuna, alaba galant zeru goikoa"), Ag ("Zeru goietako izarrak", "Zeru goietan itxaroten daukagun ondo-izatea", "Jaungoikoak dakus zeru goietatik"), ArgiDL ("Aintza Jaungoikoari zeru goiean", "Izar eder / Zoragarria / Zeru goian / Zera Maria"), Enb ("Au dala-ta, gaur, Zeru goietan / Eztegu andijak dira", "Zeru-goietan ixarrik ez da"), SMitx Aranz ("Zeru-goi bertatik, / zuri estura ortan / laguntzeagatik / ta eraman zaitzadan / Zerura zuzenik", "Mendiak, beso antzera, / zutituz, Zeru-goiera"), Mde ("Bortz izar gori zeru-gohian / eta basoan ez argirik", "Bortz oihuk eta bortz ausikik / gizerhaiteka egin dute, / baina zeru-goi beltzagoan / izar goriak itzal dira", "Badira hor, diot, edesti ederrak Zeruaz eta Lurraz eta itxaso arroaz, baita itxaso, lur eta Zeru goiei agintzen zieten Lamiñetaz"), Erkiag Arran ("Eguzkiak zeru-goitik txinpartak botaten ziarduan"), Basarri ("Goza bedi, bai, lur zabal dana, / goza bedi zeru goia"), BEnb NereA (adib.: "Aintza zeru goietan", "Zeru goitik be lagundu", "Zeru goietan Jaunak atsedendu bedi!"), NEtx LBB ("Zeruko Jaunak argitu beza beorren jardun zuzena, zeru goietan izan dezagun guztiok gure azkena"), Uzt ("Zeru goitikan onuntz begira dago Iñazio deuna", "Eskerrak beren itxaropena / zutela zeru goietan"), Berron Kijote ("Zure jainkotasuna jainko-erazten duten izarretako zeru-goiek eta zure duintasunak merezi duan mereziaren mereziak", "Nekez debekatu edo alda-eratu aal izango duala, zeru-goiak erabaki-ta daukana", "Zeru-goiak ala nairik, maitasunak bere legepean lotu-ta ez banindu"), Balad ("O Zeru goiak, nolako epaiak datoz ortikan lurrera"), Itz Azald ("Frutu orren alde edo zatiren bat al dira, jakituria izatezko eta ziazkoetan, zeru goietako izarrekotan eta menaskintzakoetan, lurrunekoan, tximistakoan, oraingo denporetan egin izan diran aurrerapen andi eta miragarrizkoak?"), Jaukol Biozk ("Aingeruak negarrez / Zeru goietan"), Laux BBa ("Zeru goiko argija Zeure txadonetik / ikusi gura leuke atsotxu mindubak"), Akes Ipiña ("Artaldetxo oni gertau, bai, arren, zeru goietan lekue"), Bilbao IpuiB ("Igetargi eder-eder bat euken irri-barrez zeru-goian"), Gazt MusIx ("Zeru goiaño oan / mendizut, bean ez bezelako / lanarte gozaleku"), Ibiñ Virgil 2 ("Ixuriz doan urtea zerugoitik iaurtzen duzuten munduko argizariok", "Zeruan batzen diran ur-osteak eta itsasotik ieikitzen diren odoeik ekaitz izugarri bat sortzen dute euri-iasa beltzez eta zeru-goitik erortzen dira ugolde aundi batean"), Inza Azalp ("Zeru goittikan entzun zan ots bat", "Zeru goittikan ots au entzun zan"); zeru goien (eta zelü goihen): Ip Hil ("Algarrekin khanta dezagün haren gloria zelü goihenetan"), Inza Azalp ("Zeru goienerako autu zuan Jaungoikoak", "Lau aize aldetatik bilduko dittuzte bere aukeratuak zeru goienekotatik azken ondarrerañokoak"), Or ("Zeru goien garbi dago, ta / errekondoan izotza", "Mirei zein kaxkarra dirudigun zeru goienetik mundu au").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeru goi (eta zeru-goi 2, zerugoi 1) 16: Eliz-Cantachoac ("Ama Birjiñak zeru goitik / Bere mantua zabaldurik, / Gordeko ditu gure erriak / Beretzat beti xit garbiak"), Euskal-kantak ("Begira gure bandera, / Begira zeñen ederra! / Ez da iñoiz ikusi igualik / Zeru goitik beera"), I.M. Manzisidor ("Jauna, zureak dira zeru-goiak, eta zurea lurra ere"), AEmil AMGazt ("Zeru goiak lurreraño, esaterako, makurtu, ta lurra, ordea, zerugoietaraño jasota utzi"), Akes ("Au Jainkoaren / biotz-beraren / biotz-bera! / Gu maitez jaku / agertu zeru / goitik bera"), MezaD ("Zeru goi-goyean ikusi nai zaitut"), Olerti 1968 ("Amaika izerdi, amaika neke / iruntsi izan dozuna, / lagun zintzotzat ama zeunkala / zeru goietan dagona"), Karmel 1971 ("Zeru goira eldu arteragiño / izan guretzat Gidari"), K. Gallastegi ("Gabon gaba laster dator / ez da izan gau bardiñik / gau erdian eguzkiak / urtengo dau zeru goitik"), I. Olabeaga ("Emen lurrean, / ta zeru goian, / gure eresi ta kantu guztietan"), B. Albizu ("Zeru goi odeietan / ixiltasun otsaren / dardaraz, esnatu!"), J.A. Mujika ("Jumbo erraldoia [...] zeru goietarantz harro abiatu zenean"), I. Urbieta ("Zerugoitik beherantz dizdizka argi printza bat jaitsi zen"), B. Aierbe ("Gure guraso ta senideak guri laguntzen digutela zeru goitik"), I. Mendiguren ("Mendiak eta zeru goia ilun-ilun zegoen"), J. Osoro ("Jaungoikoak lana erruz izango du seguruena Zeru goietan"); zeru goien (eta goyen) 7: MezaD 2 (biak testuinguru berean: "Gora, gora Jainko Jauna, Zeru goyenetaraño"), Bihotz batez 2 (biak testuinguru berean: "Hosanna zeru goienetan!"), J.I. Hartsuaga ("Indoeuropar jainkozko batek bere Zeru goienetik behatz batez seinalatuz"), EAEgut 1995 ("Gorago igon ioranez, / argi barriak datozkit, / gero eta urrerago / nire zeru goienetik"), B. Pujana ("Zer era obe au baiño, / gure otoiak joan daitezan / zeru goienetaraiño").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zeru goi : DFrec 2 (Egin, Kardaberaz bazkuna), AB50 1; zeru-goi : DFrec 1 (La Voz de España) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeru goien : Lh DBF (zeru-goihen: firmament), DRA (cielo empíreo), PMuj DVC (zeru-goien: cielo empíreo, firmamento, bóveda celeste) // eta PMuj DVC gainera: zerugoi (cielo, empíreo, bienaventuranza, gloria del cielo), zerugoian (de tejas arriba), zeru-goieneko (V. zerugaindiko) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

adib: goi 6 adj. Garaia. Ik. goien. Zeru goia. Izadia eta giza bizitza izaki goi batengandik zintzilik bezala daudela. Gauza goiago eta miragarriagoetarako eginak gara. Zeru goietan. // errekondo iz. g.er. Erreka-ertza, erreka-ondoa. Zeru goia garbi dago eta errekondoan izotza.

zeru goi (goietan..) 19: Elkar 6 (“Izagirrek zeru goienera jaso eta auzi teologiko interesgarri bilakatu du”), HABE (“Eta egunero hainbat globok Serengetiko zeru goiak zeharkatzen dituzte egunsentian”), Berria 4 (“zeru goietako Josepateko landan aurkitu izango dituk”), Karmel 3 (“Gauez gorri egoan zeru goia”), Argia (“Andraderena poesia gorena da, ez zeru goietakoa”), DiarioVasco 3 (“amoriuak ekarri zaitu / zeru goitikan lurrera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru goi 66: Herria (“Behingoz utzi zezala zeru goi ixila”), Elizen arteko Biblia 13 (“Gero, beste aingeru bat ikusi nuen zeru goian hegan”), Patxi Ezkiaga 7 (“Baita ere irakurtzen zuenean: "zure jainkotasuna jainkoarazten duten izarretako zeru-goiek eta zure duintasunak merezi duen mereziaren mereziak”), Asisko Frantzizko 3 (“Halaxe egin du, eguerdiko argiak bezala egin ere; zeru goitik agertzen den goiz-argiak argitzen zion bihotza eta pizten borondatea bere maitasunaren sutan”), Mirentxu Larrañaga 10 (“Igandeko erlijio-eskolan behin kontatu zidatenez, eliza-dorre batek zeru-goirantz egiten omen du, zeruaren promes delako”), Karlos Zabala 3 (“Baina, orain neutraltasuneko zortzi egun ditugu aurrean, eta, albisteak zeru goietatik jausiko ez zaizkigunez, lagunak izan gaitezen, berriz ere kontrarioak izateko tenorea iritsi arte”), Patziku Perurena 2 (“Hantxe gelditu da bakar bakarrik etxekandre aranaztarra, zerua goian eta lurra behean, beste anparorik gabe, bost umegorri negarrez, soineko beltzetik tiraka dituela”), Pello Zabala 3 (“63 beteak ditudanean, bihoa gorantz intsentsu gozotan euskal kulturaren zeru goikora”), Txillardegi (“Baina, aitor dezagun umil egia: giza aberea lurrean arrastaka hobeto moldatzen da, zeruan goiti horietan hegaz baino”), Joan Mari Irigoien (“Halako moldez, non, dorre zatar haien artean, dorre are luzeago bat eraikitzeari ekin baitzion, zeru-goian galtzen dena eta amaitutzat emango ez duena, oilarra harrapatu arte”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

iz. + izond. osaerako eraikuntza gisa interpreta liteke (besteak beste, zerua delako sintagma-burua), eta hau libretzat eman.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-elkarte lexikalizatua, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Kendu lerroa.

zeru goien
iz. Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). (Singularrean nahiz pluralean). Ik. zeru goi; zeru goren; zeru gain. Zein kaskarra iruditzen zaigun zeru goienetik mundu hau. Kanta dezagun haren loria zeru goienetan.

Aztergaia: zeru goien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU GOIEN (V, G ap. A; Lar, VocCB Dv). Cielo (ref. tanto al firmamento como al cielo empíreo)."Empyreo, cielo" Lar. "Cielo empíreo. Voz muy usada entre los predicadores. No sé si el pueblo se ha valido nunca de ella" A. v. ZERU-GAIN. Orai zeru goihenean, sarri ifernu zolan. Laph 45. Khanta dezagün haren gloria zelü gohienetan. Ip Hil 226. Zeru goienerako autu zuan Jaungoikoak. Inza Azalp 45. Zein kaxkarra dirudigun zeru goienetik mundu au. Or Mi 139.

adib: [s.u. agur] agur t'erdi Agur egiteko erabiltzen den adeitasun esapidea. Agur t'erdi, ongi etorri, jauna. Agur, Jon Arrospide, agur, agur t'erdi, zeru goienetan atsedendu bedi.

zeru goien 5: Elkar 3 (“Izagirrek zeru goienera jaso eta auzi teologiko interesgarri bilakatu du”), Deia (“Dena dela, baikorra izan bedi Andritxen arima, zeru goienetik begira balego”), Berria (“Zerikusirik ba al du horrek zuzenketa tipografikoarekin, Egileak zeru goienetan bizi dira, ez dute euren jakinduria baliotsua txikikeriatan edo eta axolagabekeriatan xahutzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru goien 18: Elizen arteko Biblia (“Gero, arrano bat ikusi nuen hegan zeru goien erdian, orroa handiz esaten”), Asisko Frantzizko 3 (“Seme hori, Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, maiestatearen eskuinaldean eseria dago zeru goienetan, bekatuen garbikuntza egiten”), Iñaki Segurola (“Atariko predikuan hegaztiei begira moldatu genuen munduaren edo biziaren ikuspegi politiko edo poetiko hirukoitza zetorren: aurren-aurrenik putrea zegoen, hau da, errejimena edo sistema ofiziala, nolazpait esan; ondoren, zeru goienetatik jaitsi gabe”), Ander Irizar (“Zer nahi duzu? Zer bururatu zaizu? Zein dira arrotzok? Halako batean maletak egin, gizaki eta abereak bildu eta hemen agertu zara arranditsu, hitz zaharrak ahotan hartuta, Jainkoa zeru goienetik bezala..., baina aspalditik ezagutzen zaitugu hemen”), Jon Alonso 2 (“Zeru Goienetako Arkitekto Nagusia, birrin eta deusezta, zabal eta heda ezazu kosmosean barna naizen izaki preteknologiko eta frakasatu honen hautsa!”), Koldo Zuazo (“Liburu bat argitaratu zuen gai horretaz 1974an, eta adierazgarria da liburuaren azala bera: h-aren itxurapean zeru goienetik datorren tximistak desegiten du euskal baserria, euskal arimaren sinboloa”), Imanol Unzurrunzaga (“Zeruetatik ere goresten baitzaituzte, gure Jaungoiko, "gorets dezatela zure izena zeru goienetik zure aingeru guztiek, zure gudari guztiek”), Patziku Perurena (“Hortxe ohartu ziren gure arbasoak, mihura mordo liluragarri horretantxe: zeru goienetik zetorren eguzkiaren argia eta lurpeko ilunbe hezetik zetorren izerdia, (sua eta ura) nola elkar gurutzatzen ziren ixil ixilik, disimuloan bezala, biziaren misterio sakratua gordetzeko, mundu osoa lo zegoen bitartean”), Karlos Linazasoro (“Zer goitikatu zuen zeru goienak?”), Xabier Kintana (“ltxa zaitez, o Jainkoa!, zeru goienaren gainean”), Jose Morales (“Eguzkia zeru goienean dago”), Markos Zapiain (“Liburu osoaren gainean itzal egiten du zeru goienetan ospaturiko Marcel Martin eta Victoriaren arteko ezkontzak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-elkarte lexikalizatua, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

zeru goren
iz. Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). (Singularrean nahiz pluralean). Ik. zeru goi; zeru goien; zeru gain. Igan nadin zeru goreneraino. Aintza Jainkoari zeru gorenetan.

Aztergaia: zeru goren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU GOREN (B ap. A; Urt Gram 16). Cielo (ref. tanto al firmamento como al cielo empíreo). "Ciel empiré, zerugorena" Urt Gram 16. Cf. Brtc 25, MarIl 52 y Arb Igand 198: Izan bedi (g)lorifikatua zeruetako gorenean. v. ZERU-GAIN, Z. GOIEN. Dasta detzagun atsegin zeru gorenekoak. EZ Man I 129. Gloria Jainkoari zeru gorenetan. He Lc 2, 14 (Dv ospe Jainkoari zeru gorenetaraino). Igan nadin zeru-goreneraino. Dh 203. Orai izarniatzen du iguzki batek bezala zeru gorenetarik. Ib. 278. Loria Jainkoari zeru gorenetan. Jnn SBi 13. v. tbn. CatS 97 (zelü). Ibiñ Virgil 101.

adib: zeru 2 iz. Santuen, aingeruen eta Jainkoaren grazian hiltzen direnen egoitza. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. paradisu. Anton. infernu. Gure Aita, zeruetan zarena. Zeruan bezala lurrean ere. Zeruko Aita. Zeruko aingeruak. Zeruetako erresuma edo erreinua. Aintza Jainkoari zeru gorenetan. Igo zela zerura. Zerurako bide zuzena. Ez dagoela zuretzat zerurik, ez dagoela bekatuen barkaziorik. Zeruan sartuko direlako ustean. Zerua galtzeko arriskuan jartzen dena. Zeruan gerta dadila gizon prestu hau. Ni naiz ogi bizi, zerutik jaitsia. Horrelakoxea zirudien eta horrelakoxea da, ez zerurako eta ez infernurako. Mila aldiz goratua izan denez gero, lehen, zeruraino eta beste milatan beheratua, gero, infernuraino. || Homerok zioenez, bi ate ditu zeruak.

zeru goren 5: Deia 2 (“Zeru gorenak, hemengoak“), Berria (“Elortza bertsolaritzaren eta txapelketen zeru gorenean luzaroan dabiltza hegan“), Erlea (“Nire izpiritua eskapatzen zen bai zeru gorenera, han nonbait baitzeuden hastapen dibinoa eta lur murritz honen osatze miresgarria”), DiarioVasco (“ez zeru gorenetik baizik eta beste arteria edo ezleku batetik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru goren 16: Herria 2 (“Aditua zaitut zeru gorenean, neri kantuz ari ixiltasunean”), Elizen arteko Biblia 4 (“Jaitsi zen hura, zeru gorenera dena betetzera igo dena bera da”), Itxaro Borda 3 (“Hara, Seinan, habil hoa eta erradak sakrifikatua eta gure baratzeko pikotzearen maldan ehortzia izan zen Eugenia gurutzatzen dukanez zeru goren horietan?”), Asisko Frantzizko 2 (“Jo soinua Jainkoari, / zeru gorenetan gora baitoa ekialdera.”), Piarres Aintziart (“Sentsualitarea bera dibinisatua zen. Zeru gorenetan ikusiren genituen zoramen haiek eskuetan geneukan.”), Jose Antonio Mujika (“zeru goreneko bedeinkazioak”), Imanol Unzurrunzaga (“Gogo onak soilik zabaltzen du atea, eta Jaungoikoaren errukiak ekartzen digu bakea, ebanjelioan aingeruek abestu bezala: Aintza zeru gorenean Jaungoikoari eta bakea lurrean gogo oneko gizon-emakumeei”), Karlos Linazasoro (“Begi malkoz itsutuak jaso nituen izartegira; ez zen izarrik ikusten ahal zeru gorenean; terrala usteltzen zen patioko haritzen beso luzeetan”), Jean Baptiste Etxarren (“Zeru gorenean egon dadila!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-elkarte lexikalizatua, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

zeru hemisferio, zeru-hemisferio
iz. Zeru-ekuatoreak zeru-esferan bereizten dituen bi zatietako bakoitza. Ipar zeru-hemisferioko izarrik dirdiratsuena da Arcturus.
zeru sabai, zeru-sabai
iz. Zerua, lurraren gainean ikusten den bitartea. Ik. zeru azpi; zeru zola. Gauaro ederra zegoen; zeru sabaia, izarratua. Leihotik zehar, ohean zegoela, zeru-sabai urdinaren puska ikusten zuen.

Aztergaia: zeru-sabai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU-SABAI (-sapai G-to ap. A Apend). Bóveda celeste, firmamento, cielo. "Bóveda del cielo" A Apend. Erriberako zeru-sapai gardena. Mok 21. Gauaro ederra egoan, zeru-sabaia izarratu. Erkiag Arran 21. Zeru-sapai goiena ostotsez dardaratzen dunak. Or Aitork 31. Zeru-sapaia Eskitu ta Ripheako gailur garaietara ieikitzen den neurrian. Ibiñ Virgil 74. Zeru sapaian milla txulo sortu dira. NEtx LBB 281. Zerua, auts-kolore, ego-aldetik; argia zikin zetorren, zeru-sapaitik. Ib. 206. Zeru-sapaia bezain / urdin itsasoa. Zendoia 171.

def: ortzi iz. Zeru sabaia, izartegia. Ortzi urdina. Ortziko izarrak. // ostalde iz. g.er. Ortzia, zeru sabaia. // planetario 1 iz. Eguzki sistema osatzen duten argizagiak eta haien mugimendua erakusten duen eraikuntza, zeru sabaia irudikatzen duen kupula duena. Iruñeko planetarioa. // adib: oinarritu da/du ad. Oinarri hartu edo eman, oinarritzat hartu. Bere irakaslearen lanean oinarritu zen. Leinuetan oinarritzen zen gizartean. Jainkoak zeru sabaia lurrean oinarritzen du eta horren gainean eraikitzen du jauregia. Iritzi ezkor hori zertan oinarritzen zuen galdetu nion.

zeru(-)sabai 12: Elkar 5 (“Zeru sabai horretan Michelangelo ikusten du maiz, ninboestratuen artean Jainkoaren esku ezinezkoak marraztu nahian, negarrez”), Berria (“Udako zeru sabaiaren ezaugarriak ezagutzeko aukera ere ematen du solstiziorako prestatu duten ikus-entzunezko lanak”), EiTB 3 (“Larunbatean hodei gehiago ikusiko ditugu zeru sabaian”), Erlea (“Egunez ortuko zereginetan lagundu ostean, ur lasterren marmarrak deitzen gintuen, eta arrats beheran, zeru sabaiak ardo kolorea hartzen zuenean, errekondoan mendekatzen ginen, gure agonia itotzeko ur mantsoei harrika egiten geniela; edo sorora joaten ginen, txorimaloei tiro egitera, eldarnio kontrolatu bati jaramon eginez”), DiarioVasco 2 (“Goardasola eskuratu nuen, fusil bat eskuratzen den bezala, guri guri, eta airera disparatu nuen, airearen zeru sabaira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru(-)sabai 34: Elizen arteko Biblia 12 (“Bedeinkatua zu, zeru-sabaian, goretsia eta ospatua menderen mendetan!”), Pello Zabala 10 (“Eskumuturreko erloju dotoreena ere ordu pare bat aurreratu arren, eguzkiak nola ez duen bere bidea aurreratuko...! Horregatik, goizeko zeru sabaiaren lanbro-laino motelak edo erreka-laino xare arinak, berdin dio, hemendik uda bidean, protagonista izango dira gure iragarpen goizekoetan”), Xabier Mendiguren Elizegi 3 (“Uretan plisti-plasta ari diren ume eta ume handien garrasi histerikoak baino askozaz ere proportzionatu eta atseginagoak dira, dudarik gabe, beren hegada pausatu eta ero samarraz zeru-sabaian lorratz ikusezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien txilioak”), Xabier Montoia (“Ozta-ozta aurkitzen du eguzkiak zeru-sabai zikina zeharkatzeko zirriturik”), Felipe Juaristi (“Iparraldeko Venezia deitzen diote, ez alferrik dena esan behar bada, eta ilunabar politak ditu, zeruminak denbora dezente irauten baitu zeruertzean galdu baino lehen, zeru sabaitik soka mehe batez zintzilik bezala, lurretik ez urruti, ordea, eskura ia.”), Juan Luis Zabala (“Baso sarri eta itxian zehar Ezkurrako mendatetik Goizuetarantz gindoazelarik, gero eta ilunago ikusten eta gero eta itogarriago sentitzen genuen zeru-sabaia, geuregandik gero eta gertuago, gain-gainean, ia-ia buruarekin ukitzeko moduan.”), Jokin Urain (“Esan nezake Kirruli hilda agertu zen bezperan laugarren moduluko patio bazterrean egon ginela eserita kide batzuk, ohiko kontuez berriketan, hurrengo egunean bisitara nor ote zetorkion bata besteari galdezka, patioko zeru-sabai koadratuan zebilen enara pila ezohikoari begiratuz tarteka”), Imanol Unzurrunzaga (“Sorkariak oro nire arimaren aitzinera nekartzan; hauteman daitezkeenak, hots, lurra, itsasoa, haizea, izarrak, zuhaitzak eta animalia hilkorrak; eta ikusten ez ditugunak, hots, zeru-sabaia, aingeruak oro, espirituzko izakiak oro; hauek, ordea”), Itxaro Borda (“Etxerakoan aldiz, bihotza erdiraturik egia erran, zeru sabaian dilindan bezala izar dirdiratsuak zenbatu eta autoaren aitzinean, gaueko gidari seguru, ilargia begizta nezakeen.”), Xabier Amuriza (“Etnan sua gainezkatzeko eta zerua garreztatzeko; hau ere gertatzen baita, eta orduan zeru sabaiak suhartzen du eta euri ekaitzak indartsuago abiatzen dira, ur haziak honela pilatu direnean. ´Sute honen berotasun gartsua itzelegia da, ostera”), Gotzon Garate (“Jan urria, ia larrugorri, lo lur gorriaren gainean autobus geltokian zeru sabaia babesgarri, batzuetan euripean, besteetan hotzez hormatua.”), Anton Garikano (“Han-hemenkako haize aztarnagatik izan ezik, hain zen goiz ederra non zeruak eta itsasoak ehun beraz eginak ziruditen, belak zeru sabaian itsatsiak baleude bezala, eta hodeiak itsasora eroriak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, izen gisa ere erabili denez. Esanahiak azaltzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

zeru xahar
iz. bnaf. (Luzaroan hodeiz estalirik egon den zeruan ostartea zabaltzen denean erabiltzen den esapidea, maiz bozkarioaren adierazle dena). Uhinak eztitzen dira, hodeiak barreiatzen, zeru xaharra agertzen.
zeru zabal
iz. Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). (Singularrean nahiz pluralean). Jaunak batu gaitzala zeru zabalean. Zeru zabala estali da izarrez. Lokarririk gabe ibiltzen ohitua dirudi zeru zabaletan barrena.

Aztergaia: zeru zabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU ZABAL. Cielo, firmamento; cielo empíreo. Itsasoori tinta balidi, / zeru zabala liburu. Lazarraga 1169r. Zeru zabala / oi estali da izarrez. Ib. (B) 1203v. Kontenplatuko duk zeru zabalaren kanpoa. EZ Man I 135. Eta eramango ginduala zeru zabal atsegin-kontentuz betera. Ub 22. Zu, zeñentzat zeru zabalak dira labur estuak. Añ EL1 162. Bere erraijetan zarraturik eukitia bederatzi ilabetian arako Jaungoiko zeru zabalak kabidu ezin dabeena. Astar II 274. Ez da zer aitaturik zeru zabala're, boladaz urdinurdin jarritzen dala're. Bil 59. Izarrak apurka apurka doaz estaltzen, zeru zabala geldi geldiro ezkutatutzen. AB AmaE 367. Jaunak batu gaitzala / zeru zabalean. Ib. 412. Dardarka zeru zabalan galtzen da naro-naro. Laux BBa 38. Horiek dira izan distirantak, gure begiez zeru zabalean begista ditzazkegunak. Ardoy SFran 10. Orain atseden artu dezala / zeru zabal urdiñean. MMant 166. Zeru zabala guregantzea / gura dau geure Jainkuak. Ayesta 82. Lokarririk gabe ibiltzen ohitua dirudi zeru zabaletan barrena. MEIG III 146. v. tbn. Or Eus 320. Iratz 154. Egan 1958 (3-6) 193.

adib: etzangia iz. Ipar. Etzalekua, etzauntza. Lur hutsa etzangiatzat, zeru zabala aterpe, arbola hostoak estalki.

zeru zabal 29: Argia (“Bidean, Tertanga eta haren uraska eta iturri berezia, haritzak, pagoak, lehenengo mahatsondoak, isiltasuna, tarteka isiltasuna urratzen duten behien zintzarriak klon-klon, zeru zabala, tarteka zerua urratzen duten parapenteak sigi-saga eta urduñarrei edaten ematen dien Gartxetako urtegia”), Berria 9 (“Barrura sartu eta ortziko argi guztiak ikus daitezke, mugimenduan, urteak aurrera egin ahala izaten diren aldaketa guztiak jasota. Aukera bikaina da. Zeru zabala Bilbon bilduta”), DiarioVasco 2 (“Auei gure Jainkoak eman diezaiela zeru zabaleko atsedena”), EiTB 4 (“Belartxo bat hazten ikus dezaket, egunetan; zeru zabala aztertu, liluratuta”), Elkar 10 (“Eta ikusten duzu puntu ñimiño hura han goian, zeru zabal ederrean?”), Jakin (“Gora Jainkoa, zeru zabalean / Ta pakea lurrean / Zuek eta gu, gaurtik aurrera / Ondo maitatzen bagera”), Karmel (“Ez da besteetan giza trebetasunari eta ardurearietxean eta zeru zabal pean dagokiona,gizona, piztia baino bikainago,arduratu eta janaritzen danean!”), Uztarria (“Dena den, badakizue kale estuak bi plaza dituela goian eta behean, mundura irekiak; eta zeru zabala, burua altxatuz gero”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru zabal 27: Herria 3 (“Urriak, ohi den bezala, mugimendu gotorra ekarki du gure Euskal Herriko zeru zabalean”), Elizen arteko Biblia 5 (“Izan ere, Jaunarenak zeuen Jainkoarenak dira zeru zabalak, lurra eta bertako guztia”), Itxaro Borda 2 (“Betiko zeru zabalean zure argiak argi dezan...”), Iñaki Mendiguren (“Blackek Buckbeak jirarazi zuen, zeru zabalera begira”), Anjel Lertxundi (“Felipe II.aren inperioari aspaldi itzali zitzaion zeru zabaleko eguzkia, baina orduan idatzitako Don Quijotearen orrialdeetako eguzkiak gaur ere mundua argitzen segitzen du”), Karlos Zabala (“Jainkoak zeru zabalean hartuko ahal hau, alaba, nire urte zaharren alde egiten dunan guztiarengatik!”), Txiliku (“Negua pasatu ondoren, samuaren kumea esnatzen denean, babarrun ale osoa dauka elikagai, indarrak hartu eta zeru zabalera irten aurretik.”), Xanti Iruretagoiena (“Eta arrazoi berberagatik, zeru zabaleko aireak, eguzkiaren beroa jasotzen duenean, leku guztietatik xurgatuz hartzen ditu hezetasun-lurrunak eta hodeietan biltzen ditu”), Imanol Unzurrunzaga (“Zeruetatik ere goresten baitzaituzte, gure Jaungoiko, "gorets dezatela zure izena zeru goienetik zure aingeru guztiek, zure gudari guztiek; gorets zaitzatela Eguzki eta Ilargi, izar argitsuek, zeru zabalek eta zeru gaineko urek!”), Joan Mari Lekuona (“Ez dago inon loretxorik, osto txikirik, belar izpirik, berorietan zeru zabalak, izarrek, eguzkiak, ilargiak beren eragina ez dutenik”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

zeru zola, zeru-zola
iz. Zerua, lurraren gainean ikusten den bitartea. Ik. zeru sabai; zeru azpi. Zeru zola urre tantoz josten ari. Begiak ditu zeru-zola bezain urdin.

Aztergaia: zeru-zola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2004-02-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zeru(-)zola 16: Arch Fab ("Zutelarik hitz hoiek erraiten / zeru zolatik khexu da jiten / oroaz, odei sabelian / hegoaren seme gehiena"), Laph ("Kapitaina hatik bazterretik dagoke, begia eta barnea goibel, zeru zolan, nonbait, ikhusi baituke lanho bat"), Elzb Po 2 (adib.: "Begiak ditu, amak bezala, / Zeru-zola bezain urdin"), HU Zez ("Ohartu zarezte, joan den astelehenean, zeru zola urdin eta garbi zelarik, iguzkiak histasun bat izan duela?"), Anab 5 (adib.: "Zeru-zolako argia, moteltzen asia", "Alako argitasun urdiñ-antxakoa zeru-zolan"), Iratz 2 (adib.: "Zeru zolatik hurbil, zer egun goxoak / Iragan ditudanak kantuz, ametsetan..."), NEtx LBB 2 (adib.: "Orratx buru gorri, / orratx buru txuri; / zeru zola urre tantoz / josten ari"), Lasa Poem 2 ("Ez dezagun poema zeru zolan ixeki kaio baten orrua edo txalupa baten gibel borobila edozein poema baino ederrago direnean", "Kainuak abiada haundian agurtu ninduten itsas gaineko zeru zolan joan itzulietan gris hitsean galdu bitartean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeru zola 6: D. Soubelet ("Hedoi bakar batzu zeru zolan"), GH 1958 ("Lokartu aintzinean ezin ikus hostoak hilargitarat dantzan, haizearen soinuan, ezin ikus zuhaitzen artetik zeru zolan dirdiratzen duten izarrak ez ta ere hilargia urean mirailatzen"), J. Zabaleta ("Berehala iritsi zen zeru zolako zulora"), J. Otaegi 3 ("Arratsak dakarren laino eta zeru zolaren urregorrituaren moretzea iradokia da eta irudi bidez esana bestalde, ez baitu zeru zola moretzat ematen, haizea baizik", "Beraz, zeharka, zeru zola, adjetiboaren desbideratzea gauzatuz bi izariak jasotzen dituela, anbiguotasuna jasoz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeru zola : EuskHizt (adib. gisa), HiruMila (zeruzola fondo del firmamento), DRA (zeru-zola fondo del firmamento) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

adib: zola1 1 iz. Ipar. Hondoa. Ezar ezazu tipula eltze baten zolan. Ikusi du, halaber, leize haren zolan herensuge izugarri bat. Infernuko zolan ehortzia izatea merezitu dudana! Urak eder eta garbi, harea zolan ageri. Itsas zola. Botilaren zolan zentzua ahantzirik. Zeru zola bezain urdin. // tanto 2 iz. Beste kolore bateko gune edo zati txikia; orbana. Ik. tita. Zeru zola urre tantoz josten. Joana eta bere alaba zaharrena bi tanto beltz ziren aldapan behera elurretan. Gorria eta beltza deiadarka ari dira liburuaren azalean, zuritasun tanto batzuen bidez alaituak.

zeru(-)zola 3: Berria (“Fukushimatik datorkigun lainoa zeru zolan hegaldaz dabil astekenaz geroztik”), Elkar 2 (“Alaba Kattalinen zeru zola begi urdinetan, beharbada?“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru(-)zola 7: Herria 3 (“Zeruan hegaztin bat, han nonbait zeru zolan”), Michel Oronoz (“oihartzun zabal batekin badoa Xantiren oihua inguruko mendietaraino, zeru zolaraino”), Oskar Arana (“Urriaren erdialdearen eta amaieraren arteko arratsalde batean geunden elkarrekin, udazkeneko egun argitsu horietako batean, zeru-zola urdin bizi-bizia zegoela, boladaka haize hotza ari zuela eta artean milioika hostok adarrei heltzen zietela”), Itxaro Borda (“Zaila zen asmatzea batzuetan zeru zolan zebiltzan hedoiek zer ekarriko zuten: meteo-agiriek euria hitz ematen zuten eta bat-batean haizea jaukitzen zen iparretik edo hego-beltzetik”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

elkarketa librea iruditzen zaio lantaldeari, baina bestela pentsa dezakete Iparraldekoek.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-elkarte lexikalizatua, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zola.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Kendu lerroa.

zeru-lur
iz. Zerua eta lurra. (Singularrean nahiz pluralean). Sei egunetan egin zituen zeru-lurrak. Zeureak dituzu zeru-lurretan diren guztiak. Zeru-lurraren handia eta ederra dastatu. Zeru-lurren egilea.

Aztergaia: zeru-lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU-LUR (L, BN ap. Lh). (Pl.). Cielo y tierra. "Zeru-lurrak (L, BN; Hb), le ciel et la terre" Lh. v. ZERU ETA LUR. Tr. Documentado en autores de todas las épocas y dialectos. Zeru lurrak ere beldur, beldur laur elementak. EZ Man I 84. Iainkoak zeru lurretan merezi ditu laudorioak. Ib. 2. O Birjina, zeru-lurrek ohoratu beharra. EZ Noel 68. Zure bizitze zuhurrak zeru-lurrak derakarzke bakera. O Po 56. Zeru lurren kreatzaillea. Lg I 200. Egin zituan zeru lurrak, Itsaso odeiak, Eguzki izarrak. Ub 66. Sei egunetan egin zituan zeru-lurrak. AA II 43. Zelü lürretako Jinkua. UskLiB 47. Zeru lurren Jainkoa. Jaur 114. Iraganen dire zeru-lurrak, bainan ene hitzak ez dire iraganen. Dv Mt 24, 35 (Leon, IBe zeru-lurrak; Lç, He, TB, Echn, Ker zerua (e)ta lurra, SalabBN zeria eta lurra, Ip zelia eta lürra). Bazituzten hirur yainko nausi: Yupiter zeru-lurretako, Neptunio itsasoko. Hb Egia 49. Zeru lurrak aserre. SBaroj in FrantzesB II 122. Zeru-lurren aurrean berealatik agintzen dizut. Arr May 197. Zelü lürren erregiña. UNLilia 3. Zu eta ni eta gure idurikoak oro eta zeru lurrak barne. JE Bur 42. Zeru-lurrak ondatuko dira, nere itzak berriz eztira ondatuko. Ir YKBiz 413. Gaur zeru-lurrak pestetan dira. Basarri 8. Zeru-lurren egillea. NEtx LBB 85. Zeru-lurren Egilliak guztia itxi ebala guztion laguntza bardiñerako. Gerrika 184. Leturiaren gogoan eta inguruko zeru-lurretan, maitasuna dela bide! MIH 297. Zeru-lurretako nahaste ikaragarriak. MEIG I 193. v. tbn. Hm 135. Gç 66. Brtc 72. Monho 154. Dh 183. Añ EL2 171. MarIl 65. Lard 2. Laph 38. Xe 358. Zby RIEV 1908, 204. A BeinB 48. AB AmaE 384. Arb Igand 60. Bv AsL 27. Jnn SBi 11. Goñi 113. Barb Sup 165. KIkV 16. KIkG 11. ArgiDL 15. Inza Azalp 30. Ox 80. Enb 112. Etcham 160. Iratz 51. Zerb IxtS 71. Or Aitork 312. Vill Jaink 34. Xa Odol 237. Zelü-lür: Ip Hil 90. (Sing.). Zeru-lurreko Erregina. Añ EL2 12. Zeru lurr eta euretan dagozan gauza guztijak. Astar II 254. Jaungoiko benetako, zeru luurreko, Aingeru, gizon, abere, txori ... Ib. 248. Urriki zaite pekatariz, zeru lurraren jabea. Echag 239. Zelü-lürreko erregiña. Ip Hil 214. Zeru-lurraren egille aundia. ArgiDL 94. Milagro on bat egingo ditu zeru lurraren jabeak. Tx B II 120. Idaztiak etzun izendatu zeru-lur eitegabe ua. Or Aitork 361. Artarako zeru-lurra oinperatu ta ileerazi bear baditut ere. Txill Let 38. Zeru-lurraren aundia ta ederra dastatu. Txill Let 21. Emango dautse kastigu latza / zeru-lurraren Jabeak. Ayesta 104.

adib: zeru 1 iz. Lurraren gainean ikusten den bitartea, ostertzak mugatzen duena, egunaz urdin eta gauaz beltz agertzen dena. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. ortzi. Zeru-lurren egilea. Maite zituen gure zeru-lur-itsasoak, maite gure jendea, gure izaera. Lurreko animaliak eta zeruko hegaztiak. Zeru izarratua edo izartsua. Zeruko planetak. Izarra zeru gainean, zer gauza miresgarria! Hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka. Zeru garbitik behera amiltzen den oinaztarriaren pare. Goibeldu zen zerua. Zeru zerrenda mehar bat. Zeruetaraino goretsia. || Zortzi dira zeruak, zazpi sakramentuak. // lur 2 iz. Lurraren azala, eta, bereziki, haren zati gotorra, gizakiak eta abereak daudena (zeru eta aire-ren aurrez aurre). Ik. lehor 10. Zeruan bezala lurrean ere. Zeru-lurrak egin zituena. Hark egin baititu zeru, lur eta argizagiak. Lur, itsaso eta haizeak. Lurreko abere eta piztiak eta aireko hegaztiak. Zeruko ondasunak eta lurrekoak. Lurreko armada. Lurreko paradisua. Egunez lurra berotzen delako. Euskaldunen ospea lur guztira hedatzen (Ik. mundu 3). Lur honetako aberastasun igarokorrak. Lurra ikaratzen denean (Ik. lurrikara). Lur azpian (Ik. lurpe). Lur azpiko urak. Kenduko dut lurraren gainetik. Lurrera erori, jaitsi (Ik. lurreratu). Sabelaz lurra joaz ibiltzen diren abereak. Lur bedeinkatu gabean ehortzi zuten. // egile iz. Aipatzen dena egiten duen pertsona. Jainkoa, zeru-lurren egilea. Gauza guztien egilea. Euskal antzerki batzuen egilea da. Egilea du jabe. Jon Mirandek euskaratua egilearen baimenarekin. Euskarazko lehen liburuaren egilea. Liburu honen egilearen eskaintza. Ni izan naiz gaiztakeria eskerga horren egilea. Bazekiten nor zen heriotza ikaragarri haien egilea. Sendagilearengana joan zen, eta gero sendagarri-egilearengana. Bekatu mortal egilea da halakoa. // egin1 1 du ad. Zerbait sortu, ez izatetik izatera iraganarazi. Etxe bat egin. Txoriak habia egin. Jainkoak bere irudira egin zuen gizona. Zeru-lurrak egin zituen. Neuk egin nuen mundua, neuk desegingo dut. Aberatsak bezala, pobreak ere Jainkoak eginak dira. Eskuz egina. Ezdeusetik egin. Lege bat egin. Egin zituen mirariengatik. Olerkiak egiten. Egina dinat horrezaz liburu bat. Umea egin.

zeru(-)lur 51: Argia 4 (“Gizakia ez eze, zeru lurrak ere nahikoa nahasirik zeuden”), Berria 4 (“Jainkoari Jainkoarena, Zesarri Zesarrena, eta on dagiela zeru lurrei”), Deia 4 (“Zeru lurren artean”), DiarioVasco 4 (“Bakarrik nago zeru lurren sehaskan”), EiTB 3 (“Zeru lurrak astindu ditinat ontziolari eusteko, langilerik kaleratu behar ez izateko, baina...sentitzen dinat, ezin dun besterik egin”), Elkar 20 (“Muga gabeko lautada itzela, belarrezko basamortu antzekoa; begi bira guztian zeru lurrak nahasten ziren konpasaren bidez garbi marrazturikoa zirudien kurba batean”), Erlea 3 (“Hasieran, Edgar Allan Poek zeru lurrak egin zituen... barkatu, ipuina egin zuela esan nahi nuen”), Jakin 3 (“Jakina da azken hamarkadatan politika neoliberalek zeru lurrak konkistatu eta mundua zizelkatu dutela”), Karmel 5 (“Berau da zeru lurren arnasa”), UEU (“Hemen bakarrik nago, egia esan; baina nahiago dut mila aldiz orain bezala egonda, piskanaka piskanaka, zeru lurraren handi eta ederra dastatu, jende askok inguratuta denbora alferrik xahutu eta galdu baino (...)”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru(-)lur 189: Herria 4 (“Bendikatua zu, zeru-lurren Jaungoikoa, zure esku zabaletik hartu dugu orai ekarri dautzugun arno hau, mahats ondoaren indarrak eta gizonaren lanak sortua”), Berria 4 (“Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak, berriz, Birundan bildumako hirugarren alea aurkeztu dute: Haur zeru-lurtarra”), Elizen arteko Biblia 64 (“Zeureak dituzu, Jauna, handitasuna, indarra, ohorea, ospea eta gorespena. Zeureak dituzu zeru-lurretan diren guztiak. Zeureak, Jauna, erregetza eta gauza guztien nagusitza”), Imanol Unzurrunzaga 31 (“Edota nirekin batean egin zenituen zeru-lurrek barne izan al zaitzakete?”), Asisko Frantzizko 22 (“Zeru-lurrok, goretsazue!”), Xabier Amuriza 14 (“Euren zergatiak inola ere ulertzen ez dituzten fenomenoak gertatzen ikusten dituzte zeru-lurretan eta jainko-ahalmenak eginak direla uste dute”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

Zeru(eta)ko Erregina
iz. Ama Birjina. Ipin dezagun bitartekotzat Zeruetako Erregina. Horietan ederrena Zeruko Erreginari egiten zaion eguneko azken agurra: Salve Regina.
zerua irabazi
ad.-lok. Arimaren salbamena lortu; zerbaitetarako merezimendu handiak egin. Ik. zerua iritsi. Karitatea egin behar da zerua irabazteko. Nik uste, aurtengo honetan zerua irabazi dugula.

Aztergaia: zerua irabazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERUA IRABAZI. Ganar el cielo. v. ZERUA ERDIETSI, Z. IRITXI, Z. JADETSI, Z. LORTU. Hemen pairaturik zerua irabazi dutela. Harb 150. Zerua irabazteko jakin bear den guzia. Mb IArg I 324. Ezen Jaiñkoak nahi du zerua irabaz dezagun. He Gudu 72. Ona denbora gutxian zeru asko, ta gloria andia irabazteko bidea. Cb Just 131. Irabaziko dozue zeru. Añ LoraS 125 (v. tbn. EL1 49). Berthutea pratikatu, irabazi zerua. Jaur 111. Adora Jinkua, Irabaz zelia. Etch 280. Eztago zerua irabaztea baño lanbide andiagorik. Ag G 342. Zeru ederra irabazteko zer egin bear dezun. ArgiDL 5. Ondo egiñaz zerua da irabazten. BEnb NereA 148 (v. tbn. 152). Zerue ta diru apur bat irebazteko. Alzola Atalak 93 (v. tbn. 68). Karitatea egin bear duk zerua irabazteko. Mattin 126. Guraso izatia zer dan badaki-ta, zerua izango du ondo irabazita. Uzt Sas 34. Asko dirade deituak baiño / gitxik zerua irabazi. Ayesta 106. v. tbn. Lg II 145. Ub 140. Gco II 34. AA I 549. JJMg BasEsc 2. fB Ic II 237. Astar II 5. CatB 65. Lard 508. Dv LEd 100. Bil 146. Xe 319. Ud 131. AB AmaE 321. Itz Azald 136. PE 24. KIkV 43. KIkG 105. Tx B 189. MendaroTx 233. Ir YKBiz 355. Eguzk GizAuz 12. Zelia irabazi: CatS 59. Ip Hil 192.

adib: erraztasun iz. Erraza denaren nolakotasuna; zerbait erraz egiteko ahalmena; zerbait errazten duen gauza. Erraztasun handiz irabazi zuen. Erraztasun handia du jendaurrean hitz egiteko. Ohiturak dakarren erraztasuna. Behartsuek eragozpen gutxiago eta erraztasun gehiago dutela zerua irabazteko. Bekaturako erraztasunak desegitea. Ordainketa egiteko erraztasunak eman.

zerua irabazi 11: Elkar 4 (“Zerua irabazita daukadalako”), Berria (“Nik uste aurtengo honetan zerua irabazi dugula, nahiz eta hemengo beroagatik infernuaren antz handiagoa izan”), EiTB 2 (“Inork zerua irabazi badu, arreba Marina izan da”), Argi 3 (“Zerua irabazita dauka Amancio Ortegak. Gizona obra karitatezkoak egiteko jaioa izaki, Espainiako Caritasi urteko aurrekontu osoaren %8 oparitu dio”), Erlea (“autokritika egin zuen, bai, eta zerua irabaziko zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zerua irabazi 7: Xipri Arbelbide 2 (“Fedea bera ez da egina bizi hau hobeki iragaiteko bainan zerua irabazteko”), Mirentxu Larrañaga (“Zerua irabazita daukazu honezkero”), Txiliku (“Puritano sutsuen erlijioak "purua" izan nahi zuen, handikeriarik gabekoa, Jainkoaren nahia eta Biblian irakurtzen zen bizitza soil eta harrokeriarik gabekoaren antzekoa biziz zerua irabaztera zeramana”), Asisko Frantzizko (“Horregatik, egoki zaidala uste dut anaia txiki bezala eserita egotea, zeren eta hobeto ohoratzen baitira Jaunaren eta beste santuen jaiak, zerua irabazarazi dieten gabezia eta pobretasunaz, arima zerutik urruntzen duten gauza eder eta alferrikakoez baino”), Juan Garzia (“Baina zer lortu dute euren fedearekin? Zerua irabaztea?”), Aingeru Epaltza (“Fraide demonioei dirua emanda zerua irabaziko zuela sinesten ote zuen?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera figuratiboan erabiltzen denez, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

zerua iritsi
ad.-lok. Zeruratu, salbamena lortu. Ik. zerua irabazi; iritsi 3. Zerua iristeko zer egin behar dugu?

Aztergaia: zerua iritsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERUA IRITSI. Ganar el cielo. v. ZERUA IRABAZI. Eta beste izenik zerupean etzala zeñaren bidez gizonak zerua iritsi dezakean. Lard 484. Zerua iristeko zer egin bear degu? KIKG 28. v. tbn. Zerua iritxi: Ir YKBiz 243.

def: zeruratu da/du ad. Zerura joan; zerura eraman; zerua iritsi, salbatu. Jesus zeruratu zenean. Zerura daitezen gure otoitzak. Bekatu larrian hilez gero, ezin zerura liteke inor. Zein dira zeruratzeko sakramenturik beharrenak? Nork daki zenbat arima zintzotu eta zeruratu zituen! // grazia 3 iz. Kristau erlijioan, Jainkoak gizakiari ematen dion laguntza naturaz gainekoa, ongia egiteko eta Zerua iristeko gai egiten duena. Graziaren dohaina. Jainkoaren grazian bizi, egon, hil. Graziazko egoera. Agur, Maria, graziaz betea. // adib: ez 1 adb. Ezezko esaldi baten ordain den adizlaguna, galdera bati erantzutean erabiltzen dena. —Ekarriko duzu? —Ez. —Nahikoa da sinestea zerua iristeko? —Ez, jauna. Ez, noski. // grazia 1 iz. Mesedea; emaitza, dohaina. Eman iezadazu, arren, Zerua iristeko grazia.

Ez dugu aurkitu zerua iritsi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zerua iritsi 1, Xabier Olarra (“Wall Street lapur zulo bat dela sinestea baliagarria da lapur arrakastagabe guztientzat, zerua iristeko esperantzaren ordez”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, kolokazioa denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

zerualde
1 iz. Zerua. Zerualdean izarrak argi eta garbi ikusten ziren. Non eteten da itsasoa eta non hasten zerualde urdina?
2 adb. Ipar. Zerurantz. Zulo horretatik zerualde baizik ezin begiak luza!

Aztergaia: zerualde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zerualde 15: a) iz. 14; AB AmaE ("Amaitu, ziran ekatxak danak, / Ez datoz, atzera geiago, / Garbitu, zerualdea da ta, / Indriskak, zirean irago"), TAg Uzt 8 ("Alaxe dagerkigu zerualdeak ere aurpegia gaur", "Aruntzago, berriz, nork igarri nun etetzen dan itxasoa ta nun asten zerualde urdiña?", "Zearo aldatu zan zerualdea urrengo goizerako", "Bien bitartean, goizaldean artillez estalita ikusi degun zerualdea geroago ta illunduagotuz dijoa eguerdiranz", "Osoro argitu zan zerualdea arratsalde-erdirako ta arginabarraren adol-izpietan jantzirik zijoan eguna etzinaldera", "Zearo estalita zeukan ordurako gau-itzalkari illunak zerualdea", "Illuntzero lañatzen zan zerbait eta goibeltzen zerualdea", "Lañoz estalita azaldu zan zerualdea ostegun-goizean"), Erkiag 5 ("Eta goian, erregin buruntza iduri, ortzi edo zerualdeko uztai zorabiozkarriz ornidua", "Zerualdeko atadian egoan, ausaz, Txanton'en alabea, zoriontegiko atea erdikusten ebalarik edo", "Illunabar artan, zerualdea ozkorri ezarri eban eguzkiak, bere orduko azken-txera adiguritsua egitean", "Zerualdea soiñeko panpiñez atondu zan", "Ta beste zerualde bat eta beste aize osasuntsuagoa izango dituzu zure lagun"); a') leku-denborazko kasuan 1, TAg Uzt ("udaburuz zerualdean batpatean sortu dan odei beltzaren antzean, biozpean mozorro bildurgarria sortu zaio"); zeru-alde 8: a) iz. 3: Ir YKBiz ("Tximistak, zeru-alde batetik atera ta beste alderaño diz-diz egiten duen bezela, olaxe izango da giza-Semea bere egunean"), Erkiag 2 ("Toki baketsu ta ekandu onekoak, leku eder garbiak, ara-onako ibili bearrak eta industri-olaen keiak, ekandu ta zeru-aldeak lorrindu legiezela eta abar, eta abar, sarri askotan entzundako esakunak dira", "an dabiltz zeru-aldearen urdiña ikusi nairik"); a') leku-denborazko kasuetan 5: Ag G ("papar gañean Ama Mariaren kutun bustia, arnasestuak ematen dizkan neurrietan goruntz ta beruntz, itxas irakiñeko uztai azalkorra edo zeru-alderako atoi-ontzia bezela"), Iratz ("Egun oroz naiz zuretzat hiltzen zeru-alderat kantari, / Jainko odola dariotela nere zerume zaineri"), Erkiag 3 ("keia zeru-alderantz parra-parra ta lodi jaurtiaz", "Leiora da, ta zeru-aldera begiratzen dau", "Illuntzean, zeru-aldean zuri gorri zoragarriak"); b) adlag. 12: JE Ber ("Erosoan bizitzea, ba; ez, ordean, zeru-alde noizean behin gogoaren airatzea"), Iratz 11 ("Jauntzi luze, jauntzi xuri, / tiruriruri tiruri / Zeru-alde kantuz ari", "Arrain-keta dabiltzako, / Eskuak zeru-alde egon otoitzean", "Zeru-alde indarka dena hezur zaude, / Zazpi Euskal-Herrien zintzurra iduri", "Zer-gatik ez zira ba hortik zeru-alde / Oihu-moihuka eta su-goitika ari?", "Lohi hautarik nago zeru-alde beha", "Hain da gozo, bihotz minez eta amodioz, / Zeru-alde oihutzea, han zaudenaz geroz: / Oi ene Aitatxi!"); zeru alde 19: a) iz. 1, Ag ("urdindu zan zeru aldea"); a') leku-denborazko kasuetan 18: Ag 2 ("zeru aldean izarrak argi ta garbi ikusten ziran", "txenara pizkor eguzki-zaleak, zeru aldean, iñoiz baño gorago ta azkarrago, txirrio txirrioka"), Goñi ("etzirudien munduan bizi zela, baizik zeru aldean, eta guziak ezagutu zuten zer gertatzen zen"), Inza Azalp ("Efesokoai ere beren biotzak zeru aldera jasotzeko beste siñiskintzako itz batzuek gogorazten dizkie"), Ir YKBiz ("Aingeruak aiengandik zeru aldera aldegin zutenean, artzaiak esan zioten elkarri"), EA OlBe ("itxuen eraz argatik nabil / zeru alderuntz begira"), Iratz 3 ("zeru alderat luzatuz besoak", "Burua zeru alderat dagozi lerro lerro", "joan nahi dut zeru alderat"), Erkiag Arran ("Beti bakarrik, zeru aldeko illargi zuriaren izpi motelen distirak lagun zituala"), JEtchep ("begi zorrotz eta ilhun batzu itzultzen dituztela artetan zeru alderat"), And AUzta ("siñisgabeak jarri ditezen zeru aldera begira"), NEtx LBB ("Tantai luzeak gerria zuzen darama zeru aldera"); b) adlag. 4: Iratz 3 ("Adar luze eihartu bat zeru alde doakio", "Gora doa zeru alde Euskal-lurren kantua", "Bihotza libro eta zeruan gogoa, / Lurra bozik aitzurtuz zeru alde doa"), Xa Odol 2 ("Xuxen joan dituzu karguko urratsak, / hala nola orena erloiko orratzak, / zuk beti zeru alde gogo ta bihotzak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zerualde iz. 1, Erkiag ("Zerualde ilunean goizaldean argiune handia egoan, su-aldi gorria"); zeru-alde 3: a) 1, S. Muniategi ("Olerkiaren oñatz, abestia, izan bedi / [...] zeru-alde ezkutuen azi argigarri / ta, onbidezko gogaietara aurkeztea"); a') 2: Vill ("Soiñu orrek zeru-aldera eramaten ninduan, lurralde gora ezezagun batera"), Iratz ("tiro bat igortzen du zeru-alderat"); zeru alde a') 5: Sorarrain Lili ("Katxemira bazijoan pixkana-pixkana zeru aldera"), M. Erdozainzi ("Gure lurreko egoitzan / Xut-zuta zeru aldean / Ikusi nuen argitan / Kurutze bat klotxerean"), Otoizlari 1971 ("Mendia ikusgarri, beti zeru alderat ari"), ErlijOEO/3 ("Zer entzun zan zeru aldean?"), A. Bengoa ("Zeru aldetik berrehun-hirurehun metrotako mendiskak ageri ziren bistara, belar esmeraldaz tapizatuak"); b) adlag. 6: Iratz 3 ("Harroka zilo hortarik zeru alde baizik ezin begiak luza", "... gure euskal-izaitea begiratuz zeru alde aintzinatzeko", "beti belauniko eta besoak zeru alde, kantatzen du, kantariak lagun"), SoEg ("Gizona, arbola zeru alde bezela, geroari buruz hedatzen eta aldakatzen"), M. Sein 2 ("Egoitza berriak bazter guzietan; zenbeit apal, bertzeak gorago, ainitz zeru alde eztaia eztaiaren gainean", "Galde hau helarazi dukete zenbeitek zeru alde: berritz elgar kausitzea ahal bezain laster").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zerualde : DFrec 1 (La Voz de España-n jasotako bertsoetan "zerualde garbia"); zeru aldera : DFrec 1 (Orduen Liturgia: "igo zenean ari begira / zeru aldera bazeuden") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zerualde : HiruMila (firmamento, parte visible del cielo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu onartzekoa da

izen-banaketakoa libretzat eman liteke; adizlagun-banaketakoa, berriz, jasotzekoa dela uste du lantaldeak, ohiko bideez bestelakotik eratua denez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde 'x-rantz'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

zerurantz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zulo horretatik zerualde baizik ezin begiak luza!

zeruertz
iz. Ostertza, zerumuga. Zeruertz urrutian.

Aztergaia: zeruertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ostertza, zerumuga'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ertz.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ostertza, zerumuga.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

Zeruetako Aita
iz. Hirutasun Santuko lehen pertsona. Ik. Zeruko Aita. Zeruetako Aitari arren egiten.
Zeruko Aita
iz. Hirutasun Santuko lehen pertsona. Ik. Zeruetako Aita. Zeruko Aita txit santuak hautatu zintuen.
zerumuga
iz. Ostertza. Zabaldi azkengabeak, zerumugan muinorik ere gabe.

Aztergaia: zerumuga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-muga.

zerupe
iz. Zeru azpia. Zerua eta zerupe guztia. Lainoz jantzitako zerupe ilunean. Zerupean, belar guriaren gainean. Zerupean bizi diren herrialde guztiak. Lurreko eta zerupeko gauzak. Ezagutzen ditu zerupeko hodeien ibilerak eta eguraldiaren gorabeherak.

Aztergaia: zerupe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibideak erantsiz: "iz.: zerupean; zerupeko".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

zeruratu, zerura/zeruratu, zeruratzen
da/du ad. Zerura joan; zerura eraman; zerua iritsi, salbatu. Jesus zeruratu zenean. Zerura daitezen gure otoitzak. Bekatu larrian hilez gero, ezin zerura liteke inor. Zein dira zeruratzeko sakramenturik beharrenak? Nork daki zenbat arima zintzotu eta zeruratu zituen!

Aztergaia: zeruratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zeruratu, zerura, zeruratzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditzoina "zerura(tu)" forman eskainiz.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zeruratu, zerura, zeruratzen.

zeruratze
iz. zeruratu aditzari dagokion ekintza. Jesusen zeruratze egunean.

Aztergaia: zeruratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zerusita
iz. miner. Berun karbonatoa. Zerusitari, izena latinezko cerussa 'berun zuria' hitzetik datorkio.

Aztergaia: zerusita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zerusita: Harluxet; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zerusita: ZTC 1 (Geologia HE: "zerusita [...] Berun karbonato ortorronbikoa, aragonitoaren isomorfoa") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): cerusita (cerusa); it (S. Carbonell): cerussite; de (Langenscheidts): Bleiglimmer // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF; ap. WebMineral: cérusite; ap. Wikioedia: "le nom international retenu par l’IMA est cerussite et non cérusite qui est une dénomination purement francophone [...] le nom dérive du latin "cerussa" = blanc de plomb, nom donné par Pline l'Ancien au carbonate de plomb synthétique"), en (Collins). // Ap. Geologia HE: en cerussite / es cerusita / fr cérusite.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

zerutar
adj. Zerukoa, zeruari dagokiona. Zure izate zerutarra lurtarroi balia dakigun.

Aztergaia: zerutar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEH / EEBS segidan: -tar 147 (B-G 139, IE 5, EB 3) / 47 (B-G 35, EB 12); -tiar 12 (G 6, IE 6) / 7 (G 3, EB 4).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

zeru'tar G 1 (Lard); zerutar B 57 (Añ, fB Ic III, Astar II, Ur MarIl, AB AmaE, Azc PB, Ag Kr, A BeinB, Echta Jos, Kk Ab, KIkV, Enb, Laux, Erkiag BatB, Bilbao IpuiB); G 80 (Lar SAgust, Mb IArg I, Cb Eg III, Gco I, Echag, Bil, Aran SIgn, Bv AsL, Arr May, Ag G, Goñi, Urruz Zer, KIkG, Inza Azalp, Jaukol Biozk, Or, Ir YKBiz, SMitx Aranz, Etxde JJ, NEtx LBB, Basarri, Uzt Noiz, And AUzta, Vill Jaink, Gazt MusIx, MAtx Gazt, Ibiñ Virgil, Berron Kijote); IE 5 (JesBih, MarIl, Dv LEd, Xa EzinB); EB 3 (MEIG, Mde HaurB, Arti MaldanB); zerutarkotza B 1 (Ag AL); zerutiar 11: G 6 (Or, TAg Uzt, Txill Let); IE 5 (Zby, Jnn SBi); zelütiar Zu 1 (Ip Hil).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeru-tar G 1 (Kontu alai eta egi mardulak); zerutar B 6 (Azkue, E. Bustintza, C. Jemein, J.K. Ibargutxi, K. Gallastegi, Muniategi); G 26 (Kontu alai eta egi mardulak, J.V. Landa, B. Gerra, Ama Birjiñaren Lore-illa, J. Iruretagoyena, M. Jimeno, J.A. Ugarte, R. Irizar, M. Lekuona, J.A. Orbegozo, F. Iraeta, J.M. Lekuona, J. Barandiaran, A. Ibiñagabeitia, G. Aresti, Aste Santua, D. Irigoyen, Or, Kristau-ikasbidea 4, L. Egia; J.B. Eguzkitza); EB 11 (I. Iñurrieta, I. Segurola, J.J. Uranga, L. Villasante, K. Mujika, F. Krutwig); zerutardun B 1 (G. Manterola); zerutartu B 1 (J.K. Ibargutxi); ez-zerutar EB 1 (I. Segurola); zerutiar G 3 (Jakin, J. Yurre, J.M. Lekuona); EB 4 (R. Manjon, I. Sarasola, Itun Berria, Egin).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zerutar : DFrec 2, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 20; zerutiar : AB50 1, HiztEn ("ik. zerutar").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zerutar : L. Baraiazarra ("zerutar bokazio"); ZTC 5; zerutiar : ZTC 7.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper