18 emaitza zerra bilaketarentzat - [1 - 18] bistaratzen.

zerra1
iz. Zura eta metalak ebakitzeko tresna, funtsezko ataltzat altzairuzko xafla horzduna duena. Esku zerra. Zerraz zura ebakitzen. Zerra kamustu zaigu. Ur kolpe horrek zerra-fabrikan egin duen pikardia.
zerra2
iz. Ahatearen antzeko hegaztia, mokoa mehea eta horzduna duena (Mergus sp. ).
zerra arrain, zerra-arrain
iz. Marrazoaren antzeko itsas arraina, muturra luzea eta zerra modukoa duena (Pristis pectinata).
zerradura
iz. Ipar. eta naf. Itxitura, eremu bat ixten duen hesia. Ik. zerrailu. Lurrak irauli eta zerradurak egin zituzten.

Aztergaia: zerradura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zerradura 2, 'hesia, itxitura': Barb Leg ("Jesus Jaunak ikusten du gizon bat, ihizko hesi batez landaren hesten ari zela. Berehala, galdatzen dio Jesusek zertako egiten duen zerradura bat hoin ez-deusa"), JEtchep ("Beraz, Urtebiko Joanesek, lanaren errexteko eta alor inguruen poxi bat gurbiltzeko, hesia errotik atera zuen eta alanbre xixpadunez egin zerradura, bere alderdian hesten zuela intzaur ondoa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zerradura 3: a) 'itxitura' 1, Eskual 1904 ("Bere kabala ergela zerradura bati buruz bidatu du"); b) 'sarraila' 2: K. Zidarre ("Giltzak buelta bi emon ebazan etxeko atearen zerraduran, eta ateak danbada ozentsu bat Patxo sartuz gero"), L. Etxezaharreta ("Poliziak jin behar izan zuen zerradura bortxatzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zerradura : Casve EF (zerradüra: fermeture, crochet, verrou), HaizeG BF (fermeture, verrou), Lh DBF (zerradüra: fermeture, crochet, verrou), DRA (cerradura, cerrojo, pestillo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal cerradura / serrure formen ordainak: ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FE: zerrapo, sarraila; Lur EG/CE: sarraila; Casve FE: giltzarrapo, zarrapo, sarla; HaizeG FB: herskai, giltzarrapo, sarrail, zorropo; PMuj DCV: 1 (cerramiento) itxitura, itxipen, giltzadura; 2 (cerrojo) zarrapo, giltzarrapo, morroilo, erskailu, zerrailu, sarrail.

Erdaretako formak

fr (DLLF): serrure; en (Collins): closing, shutting, locking; lock; it (S. Carbonell): serramento; serratura, toppa; de (Langenscheidts): (Ver-)Schliessen, Schloss.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Forma baten adiera(k)

itxitura.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Gurean (herrian) zerrakura. (2009-12-10)

zerraila
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zerraila-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sarraila].

Aztergaia: zerraila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1997-01-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. sarraila.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

e. sarraila.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. sarraila.

zerrailu
iz. Ipar. Itxitura, eremu bat ixten duen hesia. Ik. zerradura. Alanbrezko zerrailuak.

Aztergaia: zerrailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zerra(i)llu 2: Lç (Ef 2,14: "Ezen hura da gure bakea, biak bat egin dituena, eta bien arteko paretaren zerraillua hautsi duena" — TB: separazionezko murrua; BiblE: etsaigoaren hesia), Mb IArg ("Aldi onetan ere itsia edo gilzatua arkitzen zen guzien gela ta al-ere sartu zen Jesus zerrallurik ukitu bage") // Ik. ap. DRA Lanouguere in GH 1924 ("Xoxuak zerraillutik haier uxtullatzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zerrailu 7; a) 'hesia' adierako 4: M. Dupac 3 ("Boz mehez apezak salmoak kantatzen zituelarik, ezker aldean, koroa mugatzen zuen zur gorrizko zerrailuaren kontra finkatua", "igande oroz bai, ematen ohi zen mezaren ondotik eta hobendunak lerrokatzen zituen, sabelak koroa mugatzen zuen zerrailuaren kontra", "Petxeroak, puntika, ukondoak dardaraka, burua eskuetan, ezker-eskuin bizkarra bihurtzen zuen, bainan zerrailuagatik, uzkia eskaini behar zuen"), Casve Bortüzale ("Zur kente honekoa da, / elorri xuritik berezia. / Aspalditik begistatzen züan zerrailüan. / Besteen erdian xüxen eta txüt zagon"); b) 'sarraila' adierako 3: I. Olaberria ("izurriari giltzadura eta zerrailuak axola ziotelakoan!"), P. Ezkiaga ("Zerrailuan giltzaren bira somatu orduko hantxe zegoen Otsoaren laguntzailea"), Lab ("Aurrez-aurre, ate bat zerrallu aundiz itxitzen dana").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zerrailu : DFrec 1, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zerrailu : Casve EF (zerrailü: clôture), HaizeG BF (clôture), Lh DBF (zerrailü: clôture, mur, haie), DRA (zerraillü: cerrado o cercado, huerto o prado rodeado de una cerca o la cerca misma), PMuj DVC (1 seto, muro; 2 cerca, vallado, empalizada, estacada, cercado; 3 corchete, broche, ganchillo, garfio; 4 cerradura, cerrojo, cerraja) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

itxitura.

zerraketa
iz. Zerraz ebakitzea. Lau lan zakarrenak horiek ziren: karobia egitea, ikazkintza, zerraketa eta laiaketa.

Aztergaia: zerraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zerraz ebakitzea.

zerraku
iz. Ipar. Esparrua.

Aztergaia: zerraku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'esparrua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

esparrua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [kentzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zerraldo
1 iz. Hilkutxa. Bere aita zetzan zerraldoan. Zerraldoa bizkarrean zutela. || Beren gorputzak hildako arimaren zerraldo dituzu.
2 adb. Hilik bezala. Mateok tiro egin zuen eta Fortunato zerraldo lurreratu zen. Lurrean zerraldo utzi zuen kordegabeturik. Jausten zaio goiko muturretik burdina astun bat eta, burua jota zerraldo erori lurrera; berehala hila zen. || Ez dira gehiegi auzi horretan batera ala bestera makurtzen ez direnak; Payne, berriz, alde batera zerraldo eroria ageri zaigu, makurtua ez ezik.
3 iz. pl. Andak. Gaizki zeudenak zerraldoetan ekartzen zituzten.

Aztergaia: zerraldo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'andak'. 2 'hilkutxa'. 3 adlag. 'hilik bezala'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 andak; 2 hilkutxa; 3 adlag. hilik bezala.

zerrama
iz. Batez ere Ipar. eta naf. Txerrama. Berrehun kiloko zerrama mardul batek 21 txerrikume eginak ditu.

Aztergaia: zerrama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. eta Naf. 'txerrama'.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

txerrama.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ama.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  txerri hobetsi bazen txerrama hobetsi beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): txerrama hitzari emango zaio lehentasuna.

zerramakina
iz. Zerratzeko makina.

Aztergaia: zerramakina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-makina.

zerrapo
iz. Sarraila. Hitz egiten bukatu eta berehala, sarrailaren klaska entzun zuen; norbaitek, atea ireki nahian, giltza sartua zuen zerrapoan.

Aztergaia: zerrapo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. sarraila.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'sarraila'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

sarraila.

zerrari
iz. Lanbidez zerratzen duen pertsona. Zerrari zaharrek ikazkinek bezala jaten zuten: egunean bi jatordu.

Aztergaia: zerrari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari.

zerrategi
iz. Zura zerratzeko lantegia. Inguru hartan ari ziren zerrategirako zuhaitzak botatzen.

Aztergaia: zerrategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zerratoki
iz. Zerrategia. Zerratokian zur ona ematen duen zuhaitza.

Aztergaia: zerratoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

zerratu1, zerra/zerratu, zerratzen
1 du ad. Ipar. eta naf. Ateaz, landaz eta kidekoez mintzatuz, itxi. Ik. zarratu1. Zerra ezazu borta. Inguru guztia dena burdinaz zerratua. Alde orotarik zerraturik daude igarobide guztiak. || Zerratua presondegian.
2 du ad. Ipar. eta naf. Bildu, laburtu. Zertan zerratzen dira Jainkoaren manuak oro? Hizkuntza batean ortografiak ez du behar zerratu hizkuntza hartako hitzetan aurkitzen ez den soinua.
3 du ad. Ipar. eta naf. (Trabesa, tratua) egin. Gazte ezkontzak zerratzen ere iaioa zaude.
4 Azentuaz edo ahoskeraz mintzatuz, itxia. (Partizipio burutua izenondo gisa). Oi, haurra, zure frantses zerratu hori ezin dezaket urrunago segi.
Azpisarrerak
zerratu2, zerra/zerratu, zerratzen
du ad. Zerraz ebaki. Zurak zerratzen eta arbolak botatzen.
zerrauts
iz. Zerratzean, zuretik ateratzen den hauts modukoa. Hondarra eta zerrautsa nahasirik. Bazter batean, palet baten gainean, zaku batzuk, zerrautsez beteak, tabernako zoruan barreiatzeko.

Aztergaia: zerrauts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hauts.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper