5 emaitza urrats bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

urrats
1 iz. Ibiltzean, oin bat altxatzea, aurrera, atzera edo alboetara mugitzea eta berriro lurrean ipintzea. Ik. pauso; oinkada. Urrats txikiak, xeheak. Gizona bazihoan urratsa luzatuz. Urrats batzuk entzun zituen. Jauna, gida itzazu, arren, ene urratsak. Erraldoi urratsak.
2 iz. Batez ere pl. Egintza, egikera. Lagun nazazu nire urrats guztietan. Leheneko urrats makurretan abiatu zen. Oi ondikozko zango, urrats gaiztoetan ibili zaretenak!
3 iz. (-en urratsean etorri eta kideko esapideetan, '-en ereduari jarraitu' adierarekin). Larramendiren urratsetan datoz Mendiburu, Basterretxea eta Ubillos. Bere gisara eta moldera, ez inoren urratsen ondotik, egin dituelako beti itzulpenak.
4 iz. Urratsen segida; ibiltzea edo ibiltzeko era. Beti urrats berean doa. Mahaiz mahai dabil emakumea, etxekoandre handi baten urratsean. Barraskiloaren urratsean goaz. Idiek ere segitzen dute nagusia urrats onean. Urrats bizia. Isilik, urrats lasterrean. Oinez bihurtzen dira eta urrats geldian. Adinak urritua zion urratsa.
5 iz. Urrats bakoitzean egiten den bitartea. Hiru urrats aurrerago. Harrixuria Urtebitik hogei urratsetan da. Jerusalemgo murruetarik zenbait urratsetara. Batetik bestera uzten da hiru urratseko hutsarte bat. Hamar urrats luze da eta beste hainbeste gora. || Ez dela urrats bat baizik bizitik heriotzara.
6 iz. Mailaka edo zatika egiten den zerbaiten zati bakoitza. Behar dugun batasun hori, lehen urratsetan behintzat, euskara idatziarena da. Hurrengo urratsa hizkuntzalarien esku gelditu zen.
7 iz. Aurrerakada, aurrera egitea. Urrats handia da egungo egoeraren jakitun izatea eta hortik abiatzea hitzarmenak lortzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: urrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: urrats egin .

urrats egin
1 du ad.-lok. Ibili. Eta hargatik, ilkitzen naizenean plazara, urrats egiten dut gizon triste baten gisara.
2 du ad.-lok. Pausoa eman. (Determinatzaileekin). Urrats bat ezin egin biziki nekez baizik. Bi urrats egin ondoan gelditu zen. Azken urratsa egin baino lehen. Urrats bat gibelerat egin.
3 du ad.-lok. Aurrerakada egin. (Determinatzaileekin). Zinez urrats handia egin da Iparraldean gau eskolen sailean azken bost urte hauetan.
4 du ad.-lok. Mailaka edo zatika egiten den zerbaiten zatia egin. (Determinatzaileekin). Denbora txikian urrats handiegiak egitera behartu omen dugu.
5 du ad.-lok. Egintza edo egikera bat egin. (Determinatzaileekin). Jaun hura bere sareetara biltzeko egin zituen urrats eta jukutriak. Orain arte ez zen gehiegizko urratsik egin bide honetatik.

Aztergaia: urrats egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2002-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

urrats egin 1, EZ Eliç ("illkhitzen naizenean plazara, urrats egiten dut gizon triste baten gisara") // urratsa e., urrats bat e., urratsik ez egin moduko 94: EZ 4 (adib.: "Hunat zeren gatik egin baitut urrats ariña", "urratsik aitziñera ezin eginez, gelditzen zitzaien gibelera"); O Pr ("Mothil nagiak, urhats baten gupidaz goizean, hamar beharko ditu egin arratsean"); SP Phil 3 ("urrats gaixtorik egiteko beldurrez", "largatzen bazaitu eztuzu urratsik eginen lurrera sudurraz io gabe", "ezpaituzu eginen urrats bat baizen bizitzetik heriotzera"); Arg DevB ("Egiten tugun urratsak, ttipi eta handiak, nahiz ungi, nahiz hutsak, hara doaz guziak"); Tt Onsa 3 ("zure azken urhats, eta iauzia, onsa egin dezazun", "nola minzo den gure Iaunak gugati egin dutian urhatsez, eta iauziez", "so egizu zonbat laster, eta urhats egin dian haragiaren pian"); Ch ("urhats bat ere doidoia nihork egiñ nahi du bizitze eternala gatik?"); Lg II ("Ez duzu beraz zeren egin bertze urhatsik"); Mih ("segur naiz ordean behin ere urrats falsorik ezin egin dezakedala"); Brtc ("eta harenbertze hark egin ondoan ez bagindu egiten urhatsik harekin baketzeko?"); Dh 2 ("azken urhatsa eginezkero, deusere ezin eginen dut nere salbamendukotzat", "Orhoitzen da urrikalmendu maithagarri hark haren ondotik egin dituen urhats lehiatsuez"); Gy 4 ("Non hola ehun urhats egiñ baiño, lehen, Konpaiak baitzuen puketan ezarri", "bere burua Bai daduka abertitua, Azken urhats haren egiteko orduaz", "Egiten du bere aldetik Zubian sartzeko urhats bat", "urhats bat ere du gibelat egiten"); Laph ("Berrehun bat urrats egin duteneko, ihizi bat badakusate itsasotik atheratzen"); ChantP ("Munduan zenbat urhats, oi, dudan egiten!"); Hb 3 ("Doiean xutik ditu bi urrats egiten", "Errex zen bertze alde urrats egitea", "Yainko gizonak berratu zioten bihotzeko kharra urrikalmenduz egin urratsaz"); Elzb 3 (adib.: "Urhatsik ez dirok egin!", "oraino ehun bat urhats bedere egiteko San Inazioko kaperarat heldu baino lehen, muthikoa yadanik aldean baitzuen"); Jnn Sbi 2 ("zeren eztudan urrats hau egin, egon litekenik pontu huntan legeari obeditu gabe?", "ikusi zuen etzezakela egin urratsik ere gehiago"); CatS 2 ("gaiza edirenen bürüzagia nur den jakiteko behar diren ürhatsak egiten eztütienak", "nurk ere eragin nahi beitezü milla ürhats, egiozu bi milla"); HU 9 (adib.: "Urrats bat ez dezakegu egin etxetik kanpo", "Urrats bat ezin egin biziki nekez baizik", "gure aldetik aspaldixkoan urrats hori egina dugu", "egin duen azken urratsa, ja eri zelarik", "zeren urrats bat ez baitute nehorat egiten"); JE 2 ("urhats bat bakarrik ez dutelarik egiten non ez den beharra", "Urrats zonbait egin banitza karrika-bazterrez"); StPierre 3 ("Bide hortako azken urratsak eginak dituzue", "Ez nuela gehiago urratsik eginen", "ni aldiz xuti, urrats bat egin eta jar"); Barb 5 (adib.: "bi urhats egiten ditu gizon gaixoak", "Urhats zonbait egin orduko, gelditzen naiz", "bi urhats egin gabe, erortzen da hantxet"); Ox ("Zoin urhats hertsiak eginez doan!"); Const ("Nekez baizik etzaitekian haboro zotüka: txankarik gabe etzirokian egin ürratsik"); Zub ("Behar diren urratsak in behar dituk berehala"); Ldi BB ("Urrats bat egin, ta... adar uts",); Or Eus ("Urrats alperrik aski egiñik birundan, kokoriko jartzen da belaunak ikaran"); Zerb 4 ("Girixtinoek etzezazketen gehiago gordeka baizik egin beren girixtino urhatsak", "lege bat egin zuen enperadore berriak eta Milaneko hirian argiratu girixtinoak haizu zirela agerian bere girixtino urratsen egiterat", "Jauna, ni zer naiz holako urhats baten egiteko?"); Zait 2 ("Antigone'ren urgaziz urrats batzu aurrerantz egiten ditu", "Oraino egin dezagun urhats bat goiti: zoin xoragarri zuhur eta jakintsunek dir-dir jalgi-arazten dauzkuten egia handien ederra!"); Etxde AlosT ("bi urrats egin zittun aurrera"); MIH-MEIG 9 (adib.: "handik aurrera urratsik egin gabe", "Azken urratsa egin baino lehen, azaldu behar nuke", "besteri legokioke, niri baino areago, hor barrena egin diren erraldoi urratsak azaltzea", "batasunerako lehen urratsak egiten eta lurra iraultzen hasi ginen hartan", "Orain arte ez zen gehiegizko urratsik egin"); Mde 3 (adib.: "berpizkundeak urrats gehiago egingo du aurrera", "berak zituen lehengo urratsak egin bere zoritxarrerako bidean"); NEtx Antz ("Urrats batzuek egin zituaneko, an zuan Giuseppa"); JEtchep 4 (adib.: "urhats bat gibelerat ez egin nahi", "bi urhats egin ondoan gelditu zen"); Osk Kurl 4 (adib.: "doi doi urhats batzu egin eta bat jan zuan", "Ezin zuan urhats bat egin ere"); Erkiag BatB 4 (adib.: "asi zan bere ogipide barriaren lenengo urratsak egiten", "Damutuko ete yakan, ostera, Nikanor'eri, txakurraren billa alegin aundiagorik ez egiña ta aren azkenengo barria jakiteko urratsik egiñ eza?"); Ardoy SFran ("Lehenik behar zuten hor berean egin elgarrekin beren lehen urratsa"); Xa Odol ("Sekula egin gabe kontrako urratsik"); Mattin ("Zure biziko handiena da gaur egin duzun urratsa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

urrats egin 2: Eskual 1908 ("Egia deia gizon haren askaziak ari direla, afera horren itho beharrez, urhats egiten egun usu aiphaturik diren gizon handi eli baten eretzian?"); Ox ("Neke bada neke, urhats egin mendia goiti") // cf. askeagoak beste 4: Eskual 1908 2 ("zunbat nahi urhats eginik ere horren gordatzeko, behar dugu jakin eia justiziarik bate ere badenez"); GMant ("bere bizitzan or emen egindako urrats batzuk baño eztira"); Arragoa 1964 ("Aresti jaunaren alegiñez urrats batzuk egin dira"); Vill ("Batasun kontu hunetan urratsik egin nahi badugu, beraz, hiztegiaren hauziari kasu egin beharko diogu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

urrats egin : DFrec 16, LurE (adibide gisa) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urrats egin : EuskHizt (adibide gisa), ElhHizt (urratsak egin AS), HiruMila (adibide gisa), EskolaHE (adibide gisa), DRA (adibide gisa), PMuj DVC (LR urratsak egin AS) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

hiru testutan bakarrik jaso da, baina esapide arrunta dela dio J-L. Davantek.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

urrats sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Neke bada neke, urrats egin mendia goiti.

urratsean
adb. Urratsaren abiadan, lasterka egin gabe. Ik. pausoan. Heldu da eskuinetik, urratsean. Lehen kilometroa urratsean, Lukuko bidegurutzea artio, eta bigarrenetik goiti lasterka.
Loturak

Aztergaia: urratsean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: URRATSEAN a) Andando. Ala geldirik, ala urhatsean, ala mintzo direlarik, ala daudenean ixil. JE Bur 24. b) Al paso, andando sin prisa. Heldu da eskuinetik, hurratsean. Barb Sup 51. Eta adarrak zabal, kopeta gora, badoa hurratsean. Ib. 95. Estüdiantek etziela gaiazko untzirik eta jeiki beharrian gertatzen zenak juan behar ziala, laster edo ürratsian, nula ere manatürik beitzen, zoko ülüntto batetan zen barne hartara. Const 21. c) Siguiendo, tras los pasos. Ta Maite-izar sona / dizdiz ta eder urratsean. "La sigue". Gazt MusIx 107. Urratsean dabil Fray Luis. Izan ere Oratik [...] olako gertakizun bat itxuratu zun. Ib. 66. d) Marcando el paso. Aterako dira [arizaleak] zoin bere atetik, urhatsean, musikari jarraikiz. Lf in Casve SGrazi 12.

adib: urrats 3 iz. Urratsen segida; ibiltzea edo ibiltzeko era. Beti urrats berean doa. Mahaiz mahai dabil emakumea, etxekoandre handi baten urratsean. Barraskiloaren urratsean goaz. Idiek ere segitzen dute nagusia urrats onean. Urrats bizia. Oinez bihurtzen dira eta urrats geldian. Adinak urritua zion urratsa. Orain arte ez zen gehiegizko urratsik egin bide honetatik.

urratsean 5: Berria (“Hala, hiru ordu eta erdi inguruko agerraldiaren amaieran, errejentak, aktore taldearen eta ikusleen aurrean, bipil ohartarazi egin zuen arizale batzuk oraindik ere ez direla «urratsean ibiltzen»”, “Denbora askorik ez bide da falta gerra buruaren aitzinean, antzara urratsean eta eskuineko besoa gora martzialki pasatzen ikus ditzaguntzat”), EiTB 2 (“Eskuarki, lehenik urratsean, gero trostan, eta azkenik lauoinka jartzen ditugu zaldiak”), Argia (“Omar Téllezek kontatu duenez Así es como El Salvador logró prohibir la minería metálica en todo el país kronikan, hierarkia katolikoaren urratsean erabakigarria gertatu zen 2015ean Frantzisko aita santuak argitaratu zuen Laudato si entziklika, zeinak kristauen konpromisoa aldarrikatzen baitu klimaren aldaketaren eta honek batik bat munduko txiroenen artean dakartzan kalamitateen aurrean”), Uztarria (“Zuk nahi duzun urratsean joanen gara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

urratsean 55: Herria 34 (“Ez zen geldia Mañexen "budismoa": beti aitzina bazoan, itzain baten urratsean”, “Kanboko Xalbador eta Ziburuko Larzabal kolegioetatik jinik, berrogeitamar auto hurbildu dira, karakoil urratsean eta tutaka, suprefetura aitzinera, joan den larunbat arratsaldean”), Berria (“Arrosako zolatik Hazparneko tontor eta ezpondetara doan bidean, aldiz, Jacques Coumet Hazparneko auzapez eta kontseilari nagusiak xedarria eraiki du egitasmoaren urratsean amildegia eraikitzeko”), Marzel Etxehandi 4 (“Urratsean utzi genuen, hameka hilabete eta erdi lehenago ortutsik eta lasterka sartu ginen kanpalekua”), Joanes Urkixo 3 (“Cumhail, Fionn eta Mael zaldien urratsean zihoazen, kapusaiak buru gainean jarrita zirimiri atergabetik babesteko”), Itxaro Borda 3 (“Orduan, aita zaldien aitzinean zebilen urratsean eta bera ondotik, trinkili-trankala, eskuan matoa zatxikala”), Eneko Bidegain 2 (“Jakina da, ordea, administrazioa barearen urratsean dabilela, bertzenaz ere, gerla denboran, eta administrazioa etsaiarena delarik”), Koldo Izagirre (“Bi idi atxiki genizkien gure zortzi mandoei, eta tiro handi honek atoian hartuta urratsean egiten zuen aitzina diligentziak”), Matias Mujika (“arolinerekin beti bezala, dena atake-urratsean gertatu zen”), Aingeru Epaltza (“Idi urratsean, haatik, ezin nahi bezain fite bidaiatu”), Xabier Kintana (“Aurrean doazen abereen eta haurren urratsean”), Piarres Xarriton (“Hemendik aitzina badakit irakurleek zalantzak izanen dituztela eta bidean gelditzeko anitz oztopo gogoratuko zaizkiela, horra zergatik eskatzen diedan ene urratsean emeki aitzinatzea eta bururaino, dena irakurri arte, deus ez erabakitzea”), Menane Oxandabaratz (“Bainan hortako behar dira gauzak egin lehenik sanoki, emeki-emeki, ez lasterka, ez eta ere barekorkoilaren urratsean...”), Koro Navarro (“Utzi zuten herria, eta batzuetan trostan eta besteetan urratsean, Amezketaraino iritsi, eta han gelditu ziren”), Oskar Arana (“Harrigarria bada ere, Katty bere urratsean ibili da, dela bera motelago joan delako edo hura lasterrago joan delako”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke ‘mantso, presarik gabe’ adierarako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urrats sarreran.

urratsei jarraitu
dio ad.-lok. Gurasoen urratsei jarraitu diegu. Edonola ere, behean zerrendatzen diren urratsei jarraitu beharko diezue.

Aztergaia: urratsei jarraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da. Beraz, urrats 3 berrikustea komeni da.

urratsez urrats
adb. Astiro, poliki; gutxika-gutxika, pixkanaka. Ik. pausoz pauso. Urratsez urrats etorri. Urratsez urrats joango gara, itsutu gabe. Literatura-kritikan urratsez urrats eta mailaz maila beharko dugu ibili.
Loturak

Aztergaia: urratsez urrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:031 2004-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: URRATSEZ URRATS (BN-ciz-mix-arb, Sal, R; urh- H). Ref.: A; Gte Erd 195. a) Paso a paso. "Zoaz urhatsez urhats eta emekitto, allez pas à pas et tout doucement. Urhatsez urhats urrun ioaiten da, pas à pas on va loin" H. Hola minzo delarik, / urhatsez urhats da jiten. "À pas comptés". Arch Fab 167. Orhoit niz aphez-sorho batetik / urhatsez urhats nindoelarik. Ib. 207. Hala urhatsez-urhats eta musuz-musu / zubian badoazkitzu / gure andre kurritzalleak. Gy 184. Bainan gohazen emeki eta urratsez urrats. Lap 300 (V 136). Tresna zorrotz bakar bat erabiltzen da, eta pikatzea, moztea, xehatzea, ebakitzea aintzina doa emeki, urratsez urrats. Mde Pr 77. Gorputz atalek ematen diguten laguntza soil-soilik dugula mugigarri, urratsez urrats eta mailaz maila beharko dugu ibili. MEIG IV 75. b) (ürhats- S ap. A; H). "Urhatsez urhats iarraikiko nautzu, je vous suivrai pas à pas" H. "Ürhatsez-ürhats (S), (le seguía) por todas partes, paso a paso" A. Aldegin dut bada baratzera, ta Alipi nere ondotik urratsez urrats. "Pedem post pedem". Or Aitork 200. Orain eta len esandakoen arauz urratsez-urrats bizi izaterik nai izan ezpazenezate. Zait Plat 106.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

urratsez(-)urrats (eta -rh- 3) 31: StPierre GH 1921 ("urhatsez urhats zarraikolarik"), Barb Piar ("Izerdi uharretan ari ziren beraz Piarres eta haren bi lagun Senpertarrak, hiru Azkaindarren kontra, urhatsez urhats, kintzez kintze, elgarren bethekoak"), SoEg ("Buruan hartu xedea, urhatsez-urhats betetzen dute, zalhutasun ezin sinhetsiarekin"), Zait ("Ta urratsez urrats, elburura gogoa eldu ondoren, larrialdi gorri aren oroi zulagarriak bere baitan oi dirau"), Etxde ("Urratsez-urrats, iarraitzen zitzaion Jaun Petri Urtiz'i bere ibilbideak eta pasaleku egokiak ongi ikasteko"), JE Axular ("Testament zahar eta berrian gaindi bagerabiltza gero, kasik urratsez urrats, Axularrek"), I. Baztarrika ("Hoietatik lehenengoa eta bosgarrenean Liturgi liburuak euskaratzearen historia azaltzen da, urratsez urrats"), Elhuyar 3 (adib.: "Segidan, azpialorraren garrantziaren arabera, problema-mordo handiago ala txikiagoa adierazten zaio ikasleari urratsez urrats"), J.M. Torrealdai ("Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren arteko harremanak urratsez-urrats ikustean konturatzen da bat, negoziaketa barik, indarketa edo sokatira izan dela bien artekoa"), JAMuj ("Urratsez-urrats, pausu txiki bakoitza neurtuz"), OrdenadoreP 2 (adib.: "CONFIGURek urratsez urrats gidatuko zaitu zure inprimagailua eta telefono-modema konektatzeko behar diren baldintzak hautatzekoan"), Egunk 1991 ("Horretan dihardugu: urratsez urrats, etorkizunerako bideak zabaltzen"), HizkLiter ("Plano orokorretan lehen planora urratsez urrats hurbildu da"), A. Barreña ("Adizki laguntzaile eta trinkoen agerrera urratsez urrats aurkeztuko dugu"), EstiLib ("Urratsez urrats aitzina egin beharrean gaude"), I. Iñurrieta ("Ikaslea urratsez urrats aritzen da"), J. Cillero ("Isil-isilik zegoen dena; autoa behera eta behera zihoan, urratsez urrats isiltasunean"), N. Etxeberria ("Urratsez urrats ezdeus izatera irits zitekeelarik"), G. Markuleta ("Urratsez urrats gidaturik, kutxatxoa aurkitu arte!"), NAO 1996 ("Akordioak iraunen duen lau urteetan urratsez urrats eta proportzionalki ordainketa osagarrien homologazio bat ezarriko dela"), N. Anzizar ("Ilargi beteko gau hartan balkoitik irten zen etxera bueltatu zen, urratsez urrats, maitasunezko ametsak eta paradisua atzean utziz betiko"), Tx. Heguy ("XX. mendeko erronka nagusia izango delarik, bi aldeen artean dagoen "muga kulturala" urratsez urrats gainditzea"), M.L. Odriozola ("hauteskunde prozesua urratsez urrats arautu zuten"), MAtx ("Urratsez urrats lehengoa errepikatzekotan eta jakinaren gainean errepikatzekotan, bizitza aspergarria gertatuko litzaiguke"), Landa Turismo 1999 2 (adib.: "Bertan bizi zirenen bizimodua urratsez urrats kontatzen digun historia"), Sexua ("Sigmund Freud gizadiaren jainko-asmoak urratsez urrats eraitsitako pentsalari zientifiko iraultzaileen hirukoteko kidetzat hartzen da"), L. Beloki ("Amodioak piztu behar du / astiro urratsez-urrats").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

urratsez urrats : DFrec 1 (Herr), AB38 1, AB50 1, HiztEn - LurE (adib. gisa), Euskalterm 3.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urratsez urrats (adib. gisa): EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

def: pausoka adb. Urratsez urrats. // tiki-taka 1 onomat. Urratsez urrats ibiltzearen onomatopeia; erloju edo makina baten beti-bateko hotsaren onomatopeia. Tiki-taka, tiki-taka saltzera zihoala. // urraska adb. Urratsez urrats, urratsak eginez. Ik. pausoka. Urraska ibili. Eginbideak sailka, mailaka, urraska bete. // zeremonia 1 iz. Urratsez urrats eta araututako erregelei jarraituz egiten den ageriko ekitaldi edo hotsandiko ospakizuna; ospakizun horiek egiteko modu ospetsua. Elizaren beste zeremoniak. Azalduko dizkizuet bataioko zeremoniak. Gorteko zeremonietan. Zeremonia erlijioso edo magikoekin lotzen da praktika hori. // adib: urrats 1 iz. Ibiltzean, oin bat altxatzea, aurreratzea eta berriro lurrean uztea. Ik. pauso; oinkada. Urratsez urrats etorri. Urrats bat ezin egin biziki nekez baizik. Bi urrats egin ondoan gelditu zen. Azken urratsa egin baino lehen. Urrats bat gibelerat egin. Urrats txikiak, xeheak. Gizona bazihoan urratsa luzatuz. Urrats batzuk entzun zituen. Jauna, gida itzazu, arren, ene urratsak. Erraldoi urratsak. / 5 iz. Mailaka edo zatika egiten den zerbaiten zati bakoitza. Literatura kritikan urratsez urrats eta mailaz maila beharko dugu ibili. Denbora txikian urrats handiegiak egitera behartu omen dugu. Behar dugun batasun hori, lehen urratsetan behintzat, euskara idatziarena da. Hurrengo urratsa hizkuntzalarien esku gelditu zen.

urratsez urrats 240: Aizu 5 (“Urratsez urrats egingo dute bidea”), Elkar 20 (“Baina urratsez urrats eta mailaz maila joanda”), Deia 5 (“Egileak leku gero eta bitxiago batera eramango du irakurlea, urratsez urrats, eta liburua esku artean duenak horretara gogoa zabal-zabalik hurbildu besterik ez du egin behar izango, Gribbinen idazkera ulerterraza jarraituz”), Elhuyar (“Ertlek deskribatu zuen prozesu hori urratsez urrats nola gertatzen den“), Consumer 8 (“Prozesua, urratse urrats”), Berria 115 (“Elementu horiek guztiak ongi kudeatzen asmatu beharko dute nafarrek, urratsez urrats tontorreraino ailegatu arte”), EiTB, Euskaltzaindia, Goiena, Jakin, Karmel, Argia…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

urratsez urrats 114: Herria (“Herriko Etxe horietan, euskararen erabilpena neurtzeko diagnostika bat eramanen da eta neurri aproposak finkatuko dira, urratsez urrats aitzina joz eta euskara herriko etxeen ibilmoldean pixkanaka sartuz, frantses legediaren errespetuan”), Berria (“Astelehenetik aitzina abiatuko du programazio arrunta eta urratsez urrats, elkarlana oinarri, euskal irrati nazionala, herritarra eta profesionala bermatzeko erronkari erantzun nahi dio”), Juan Garzia (“Uste izateko zen moduan, urratsez urrats eraikitzen da arkitektura hori, eta gene multzo berezi baten kargu dago urrats bakoitza”), Mirentxu Larrañaga (“Ahal zuen bezain bizkor, ibilian zebilen, urratsez urrats aurrera eginez, eta hesiak itsumutil gisa baliatuz”), Piarres Aintziart (“Nafarroa, Errioxa, Kastilla: Espainiako ipar eskualdea polliki polliki urratzen ari naiz, urratsez urrats”), Joan Mari Irigoien (“Baina noan baratx eta urratsez urrats”), Iñaki Arranz (“Kopuruarekin batera, letrak ere (silabak, hitzak...) aldatzen dira urratsez urrats”), Michel Oronoz, Koro Navarro…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: adib. gisa / EskolaHE: adib. gisa

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Formalki definitzea komeni da; beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. Azpisarrera egitekoa da, halaber, pausoz pauso forma.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

amredita arruntak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoak urrats sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper