ukitu1, uki, ukitzen
1 du ad. Gorputzaren zati batez, hatzen puntez batez ere, zerbaiten edo norbaiten gainaldea iritsi. Ik. hunkitu 2. Eskuekin ukitu. Hurbiltzen zaio eta ukitzen du ezpainez aitaren masaila. Nork ukitu nau, nork ukitu ditu nire soinekoak? Soinekoaren ertza ukitu hutsarekin. Neure burua itsuski ukitu dut edo ukitzera utzi dut. Zikintzeko beldurrez inor ukitzera ausartzen ez den liburua. Agintearen gailurra ukitu zuena. 2 du ad. Zerbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan halako eragina izan. Edertasunak ukitu duen gauza beti da atsegin. Jaunak ukitu du azkenean Iñakiren bihotz gogorra.
3 du ad. Aldatu. Zertxobait ukitu du itzulpena oraingoan ere. Euskal letren aitalehen onetsia eta ezin ukituzko eredua.
4 du ad. Norbaitengan edo zerbaitetan eragina izan. Espainia eta Frantzia bi aginte eremuren izenak dira eta, honek hurbilagotik ukitzen gaitu orain. 1876ko lege deuseztatzaileak, berez, Nafarroa ukitzen ez badu ere, izan zuen han eraginik.
5 du ad. Bi gauza elkarren ondoan, tartean hutsarterik gabe, gertatu; indarrik gabe jo. Lurrak eta zeruak elkar ukitzen duten edo hala iduri duen lekuan. Suak bolbora ukitu orduko. Bada indar bat, gauza astunak, ukitu gabe, mugiarazteko gai dena.
6 du ad. Hunkitu. Barrena ukitu. Oraingo gizakien bihotz-adimenak ukitzeko bide erosoagorik ez dago.
7 du ad. Gai bati buruz aritu, sakondu gabe batez ere. Jakintzagaiak ukitzen dituzten idazlanak. Baionan egin zen biltzarraren erabakiak hartzen ditut oinarritzat, punturik gehienak astiroago ukituz. Unibertsitate gaia luzaz ukitu dut. Etxepareren hizkera eta bertso lana euskalaririk gehienek ukitu behintzat egin dute. Aipatu dudan gogoetak ezin ukatuzko alde txarra badu, hemen ukitu baizik egingo ez dudana. Artikuluan ukitu ere gabe uzten duen puntua.