14 emaitza txanda bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

txanda
iz. Era bereko egite sail edo hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. aldi1 4. Nire txanda da. Ordainak eman behar zaizkie, gure txanda datorrenean. Etorri ziren erromatarrak, godoak... bakoitza bere txandan. Hurrengoan zure txanda. Gau eta egun, elkarri txanda emanaz zerbitzatzen dute gaixoa leialki. Besteri txanda kendu nahiz. Txanda pasatu.

Aztergaia: txanda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xanda, xainda.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: txandan, txanda-pasa egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: txandako izan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

txandan, txandaka, txanda-pasa egin.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

tx-/x-.

txanda egin
1 ad.-lok. Txandakatu, bi pertsona edo gehiago zerbait egiteko txandaka aritu. Ofizial bat laurak laurden gutxiagotan jaikitzen zen, beste ofizial batekin lauretan txanda egiteko. Kilometrotik kilometrora txanda eginez.
2 ad.-lok. Norbaitek utzitako jarduerari heldu, hari jarraipena emateko. Ik. txanda hartu 4. Hark egingo dio txanda.

Aztergaia: txanda egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXANDA EGIN (Con sociativo). Turnarse (con). [Beste asko] badatoz Meza nagusietara; zergatik etzera zu-ere etorriko? Zergatik txanda ez dezu egingo etxekoakin? AA III 411. --Aurreko urtian gertatu zitzairan Ernanira jun biarra adiskide baten bidez, eta aurten Pasaira beste batekiñ kunplitzera. --Bai, batekin ta bestekin ondo irukitzeko txanda egin biar. Sor Bar 68. --Txanda egiten dute beraz lugartzakin? --Bai, jauna. Lugartzak billatzen dute eguzkiya, ta bariak eta karakolak estalkiya edo bustiya. Ib. 62s. Opizial bat labak laurden gutxiagotan jeikitzen zan beste opizialarekin labetan txanda egiteko. Anab Poli 41s. (Aux. trans. tripersonal). Relevar (a alguien en una tarea). Kaskazuriren Otxanda, / ark egiñen dio txanda. "La hará turno en el pandero, Otxanda". Or Eus 167. --Ementxen ats egin bear diagu. Gañera txanda ere egin bear didak. [...] -- Txanda? --Jeixten lagundu eidak beintzat, nekatu nauk eta. Lek EunD 24s. Illunbistan, txanda egitera beste batzuek etorri ziran. Alkain 155. Alako [saski] bat artu batek, txurrarekin bete, besteak gora atera ta ustu albora. Bekoa nekatzen zanean, txanda egin. BBarand 37s. Amar kilometrotara, bakoitzak asi aldiko kilometrotik kilometrora txanda edo releboa egiñez. Albeniz 171.

adib: txanda iz. Era bereko egite sail edo hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. aldi1 5. Nire txanda da. Ordainak eman behar zaizkie, gure txanda datorrenean. Etorri ziren erromatarrak, godoak... bakoitza bere txandan. Hurrengoan zure txanda. Hartu dut medikuarendako txanda. Gau eta egun, elkarri txanda emanaz zerbitzatzen dute gaixoa leialki. Besteri txanda kendu nahiz. Txanda pasatu. Ofizial bat laurak laurden gutxiagotan jaikitzen zen, beste ofizial batekin lauretan txanda egiteko.

txanda egin 70: Arabako Batzar Nagusiak (“Amaitzeko, erantzuteko txanda egin daiteke, biltzarkide talde bakoitzak bost minutu izango ditu”), Elkar 9 (“Zer, nagusiari txanda egiten?”), Deia (“Gauzari itxura demokratikoagoa emateko oraingo presidenteak ez du gehiengo absolutua lortu pasa den igandeko hauteskundeetan eta bigarren txanda egin behar dute”), Berria 24 (“AEBetako hauteskunde sistemaren arabera, orduan dira txanda egitekoak Etxe Zurian”), EiTB 22 (“Txanda egin behar diot Igoneri. Gauean egongo gara”), Argia 5 (“Hemen ez dago zortzi orduko txanda egin eta alde egiterik, ez eta ostiraletik astelehenera arteko deskantsurik ere”), DiarioVasco 5 (“Lehenengo txandan, Beterriko Liburu izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txanda egin 40: Berria (“Serbiako eta Kosovoko ordezkariek iragan otsailaren amaieran aurreneko txanda egin ondoren, negoziazioen bigarren txandari ekin zioten atzo Vienan (Austria)”), Edorta Jimenez 4 (“Nire txanda egin ostean, aita ikustera joango nauk - esan zuen eta ikustera barik urkatzera joan nahi zuela esan izan balu, berdin sinetsiko geniokeen”), Xabier Olarra (“Baina nik besteek bezalatsu ibili nahi nuen, eta horregatik besteek bezala ordu erdi bat hartzen nuen, eta behar ninduten edozein leihatilatan txanda egiten nuen, eta ordu pare batez ez nintzen nire mahaian egoten batere”), Iñaki Zabaleta (“Beste zenbait joko jokatu ondoren karta-emaileak kide bati deitu zion txanda egin ziezaion, eta mahaia utzi zuen”), Josu Zabaleta (“Alemaniarren hiru ehiza misio daudelako Albert gainean elkarri txanda egiten”), Sonia Gonzalez (“Gaur, ikusten duzunez, txanda egiten”), Juan Kruz Igerabide (“Begiak xukatu nituen; norbait zetorren txanda egitera”), Harkaitz Cano (“Hedatua zegoen, ordea, uniformeei botoi urreztatuak erauzi eta unean-unean txanda egiten ari zen zerbitzaria laguna izanez gero txanponen ordez botoi doratu haiekin ordaintzeko ohitura”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txanda sarreran.

txanda hartu
1 du ad.-lok. Zenbait zerbitzuz edo antolaketa jakin bat duten zenbait jardueraz mintzatuz, haietaz baliatzeko edo haietan aritzeko txanda eskatu. Hartu dut medikuarendako txanda. Haitzuloak bisitatzeko komenigarria da aurrez txanda hartzea.
2 du ad.-lok. (txandarik ezin harturik, txandarik hartu ezinda eta kideko esapideetan, zerbaitetan aritzeko bilduriko jende pila (ohiz kanpokoa) azpimarratzeko). Bolatokian ere gehienean izaten zen norbait; igande eta jaietan, berriz, txandarik ezin hartu ahala. || dio ad.-lok. Gure aberri maite honetara, elkarri txanda ezin harturik datoz ezbeharrak.
3 du ad.-lok. (txandarik ezin harturik, txandarik hartu ezinda eta kideko esapideetan, ohi baino eginkizun edo eskaera handiagoa denari behar bezala erantzuteko zailtasuna edo ezintasuna adierazteko). Nik lan asko egiten nuen iluntzeetan eta astearen azkeneko egunetan, ile apainketan edo burua edo lepoa garbitzen txandarik hartu ezinean.
4 dio ad.-lok. Norbaitek utzitako jarduerari heldu, hari jarraipena emateko. Ik. txanda egin 2. Aurrera gazte, ea osabari txanda hartzen diozun.

Aztergaia: txanda hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXANDA HARTU (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. a) Coger la vez. "Txandia artu, entrar en turno. Gaur txandia artu dot bixarko, hoy he tomado turno para mañana" Etxba Eib. "Artu dot medikuandako txandia" Elexp Berg. Gau eta egun izketarako / txandarik artu ezin zan. Auspoa 123-4-5,129. Andiki bat ezkonduten danean, zelan egoten dira alberrietako oilloak sanyea edo txandea artuten andiki-etsera sartuteko? A BGuzur 138. Golfo guziyak ujuka noski / eziñ arturikan txandik. Tx B II 46. Laster urreratu zan jentia, eta an euazen makiñonduan txandarik artu ezin da. SM Zirik 46. Esaten detsa uezabak morroiari: --I, ba al dakik au zer bedar klase dan? --Ez --diño morroiak. [...] Andik lasterrera, bere txandia arturik, morroiak diño: --Zu, uezaba [...]. Ib. 29. Aurrez txanda artu biar. Gerrika 215. b) (En contextos negativos). Dar abasto. Ta beriala asi ziran Xixiliren ondotik. Ordu arte iñork begiratu ez baziyon, bazeukan ordubantxe nork begiratuba. Ezin txanda artu, gizona. Alz Txib 84. Nik lan asko egiten nuan illuntzetan eta astearen azkeneko egunetan ille apainketan edo burua edo lepoa garbitzen, txandarik artu eziñean. Albeniz 64. Mañu ta biok bertso kantari / geure gustoko lanian. / Txandarik ere artu ezinda / egundoko jardunian. Auspoa 282, 189. c) Tomar el relevo. Pelotarien baratz goxoa / gaur zu zaitugu, Erasun [...] / Aurrera, gazte, ea osabari / txanda artutzen diozun. MMant 91.

adib: txanda iz. Era bereko egite sail edo hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. aldi1 5. Nire txanda da. Ordainak eman behar zaizkie, gure txanda datorrenean. Etorri ziren erromatarrak, godoak... bakoitza bere txandan. Hurrengoan zure txanda. Hartu dut medikuarendako txanda. Gau eta egun, elkarri txanda emanaz zerbitzatzen dute gaixoa leialki. Besteri txanda kendu nahiz. Txanda pasatu. Ofizial bat laurak laurden gutxiagotan jaikitzen zen, beste ofizial batekin lauretan txanda egiteko.

txanda hartu 88: Elkar 7 (“Suediako etxeek ez dute normalean garbigailurik, eta txanda hartu behar izaten da etxepeko garbitegian, hiru bat egun lehenago”), Deia (“Baina baliteke noizbait hau guztia amaitzea, formaz aldatzea, baliteke norbaitek txanda hartzea eta ni bigarren plano batean gelditzea...”), Consumer 8 (“Itsuentzako eta gorrentzako irispideak (emaitza hala-holakoa): braillez idaztitako kartelak falta izan dira, batez ere udaletxean, txanda hartzeko makinetan, eta tren-geltokian ere bai, txartela erostekoetan”), HABE 2 (“Haitzuloak bisitatzeko komenigarria da aurrez txanda hartzea, horretarako hainbat bide daude”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txanda hartu : Berria 13 (“Horri esker, txanda hartzeko itxaron beharreko denbora murriztuko da eta gaixoak Europako osasun txartela erabili ahal izango du Europako Batasuneko edozein herrialdetan”), Elena Touyarou 3 (“Noizbait, beste gizonak txanda hartu zuen eta, horrela aldizkatu ziren, gauerdi hirian bentara iritsi ziren arte”), Jon Muñoz (“Ruche jaunak txanda hartu zion”), Anjel Lertxundi (“Etxetik alde egiterakoan, agenteak desenkusaka aritu zitzaizkion amari, elkarri txanda hartu ezinik”), Edorta Jimenez (“Lau olerki-esatariek elkarri txanda hartzen diote, aldi berean musikariek jotzeari utzi gabe dihardutelarik”), Joseba Urteaga (“Aurreko hilean bezala, bere kontsultategira joateko esango zidala espero nuen agian, eta P.-R. andreari txanda hartuko ziola”), Xabier Montoia (“Ez al da hala, mutilak? txanda hartu zion lehenengoari bertze batek”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txanda sarreran.

txanda-pasa egin
1 ad.-lok. Ilara batean norbait aurrerago jarri. Aldamenera begira nengoela, txanda-pasa egin didate.
2 ad.-lok. Txanda pasatzen utzi. Medikuarenera joan behar nuen, baina txanda-pasa egin dut; hurrengoan joango naiz.

Aztergaia: txanda-pasa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esapidekorik ez dugu aurkitu; eraikuntza librekoa da jaso den bakarra (G. Anduaga: "gure txandia saltoan pasau da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txanda pasa egin : DFrec 1 ("Bera bai prest zegoen, txanda pasa egin eta hori beste bi lagunentzat uzteko").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txanda sarrerari dagokion azpisarrera.

txandaka
adb. Bakoitza bere txandan, elkarri txanda emanez. Ik. aldizka. Apaiz sail bakoitzak aste osoan bete behar zituen Jaunaren etxeko eginkizunak, txandaka. Egun onak eta txarrak txandaka izaten ziren. Txandaka hartu gaituzte nahigabeak eta pozak. Berokia txandaka erabiliko dugu, aste batean zuk eta bestean nik. Txandaka dugu biok burdina urtzeko lana.

Aztergaia: txandaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txanda sarrerari dagokion azpisarrera.

txandakako
adj. Txandaka egiten dena, txandaka antolatua. Txandakako larratzea. Mendebaldeko jarduera ekonomikoaren txandakako goraldi eta beheraldi horiek. Europar Batasuneko txandakako presidentea. Errusiak irabazi du urrea 4x6 kilometro txandakakoan.
Azpisarrerak

Aztergaia: txandakako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa jasoz aztergaiak eskaini dituenetako bat: "izlag.: txandakako larratzea".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ka-ko.

txandakako lan
iz. Lan egiteko era, langileek funtzio edo lan bera, lantegiaren jarduera eten gabe, txandaka egitean datzana. —Goizez nagoenean, bostetan jaiki behar, eta gauez, ba... zer esango dizut! —Bai, txandakako lana ez duk gozoa izango.
txandakatu, txandaka/txandakatu, txandakatzen
da/du ad. Bi gauza edo gehiago txandaka gertatu edo egin; bi pertsona edo gehiago zerbait egiteko txandaka aritu. Ik. txandatu. Txandakatu egiten ginen bolantean. Lehenaldiko eta orainaldiko aditz denborak etengabe txandakatzen ditu kontaketan. Bi alderdi horiek txandakatu dira aspalditik boterean.

Aztergaia: txandakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

txandakatu, txandaka(tu), txandakatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

txandakatu, txandaka(tu), txandakatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

txandakatze
iz. Bi gauza edo gehiago txandaka gertatu edo egitea; bi pertsona edo gehiago zerbait egiteko txandaka aritzea. Ik. txandaketa; txandatze; alternantzia. Nik ez dakit nor aterako den garaile, esan dezakedan gauza bakarra, boterean txandakatzea gertatzea ona dela beti. Bazuten eskubidea erretiro partziala hartu eta txandakatze kontratu batekin ordezkatuak izateko. Hiztun askoren morfema-elkarketetan jazotzen diren igurzkari/afrikatu txandakatzeek frogatzen dute esandakoa.

Aztergaia: txandakatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

txandaketa
iz. Txandakatzea. Venezuelarrek botere txandaketa nahi dute, ez betikotuko den buruzagi bat. Bero-hotzen txandaketa gupidagabea.

Aztergaia: txandaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2002-02-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txandaketa (eta agintaritza t., sorrera-t., uzta-t.) 16: Azurm ("usadioko tesien txandaketa soila"), J.M. Lasagabaster ("denbora-plano desberdinen txandaketa"), I. Garmendia ("otordutan ohamen eta musuen arteko txandaketaz gorritzen zinela"), X. Kintana 5 ("Sorrera-txandaketa: Landareetan fase haploide bat eta beste fase diploide bat egoteak, hau da, kromosoma hornizio bakarra edo bikoitza, ondorioz ziklo bat dakar, epe biak elkarri darraizkiolarik. Ziklo honi sorrera-txandaketa esaten zaio", "Pteridofitoen [iratzeen] sorrera-txandaketaren eskema", "Sexualki eta asexualki ugaltzen dira eta sorrera-txandaketarako ziklo oso korapilatsuak izaten dituzte"), OinEntz/3 ("liberalen eta kontserbadoreen arteko agintaritza txandaketa nabarmen izan da"), E. Perez ("hizketa-kateak hizketaldien txandaketan duen tokia"), R.M. Pagola 3 ("Gainerako kasu guztietan kontsonante ahokariarekin, Bortzirietako Oronoz-Mugairi-k txandaketa duelarik, B lekukoak "mezpera" eman bait zuen", "Txandaketa bera Gartzain-go A lekukoak forma mugatuaren eta mugagabekoaren artean agertzen du", "Eratsun-en txandaketa gertatzen da, lekukoen arauera"), Garapen turistikoa ("nekazaritza biologikoa, desareagotzea, laboreen txandaketa eta bertoko espezie eta ohiko produktuen garrantzia nabarmenaraziz"), Hautaprobak 1994-1996 ("9 unitateko karearriak eta marga gris amonitedunen txandaketa"), Gizarte Zientziak/DBH ("XI. mendetik aurrera, Behe Erdi Aroan, pixkanaka aldaketa eta teknika berri batzuk agertzen joan ziren: [...] uzta-txandaketa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txandaketa : AB38 4, HiztEn, Euskalterm 8 (hauetan 3 alternantzia sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

txandaketa : HiruMila (1 rotación, alternación, relevo; 2 ik. alternantzia), ElhHizt (rotación, alternancia, relevo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

txandal
iz. Heg. Galtza eta jaka lasaiek osaturiko kirol jantzia. Kaleko arropak erantzi eta txandal galtzak eta jertse zahar bat jantzi zituen.

Aztergaia: txandal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txandal : EB 5 (Elhuyar, I. Iñurrieta, I. Mendiguren, F. Ibargutxi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txandal : HiztEn, Euskalterm 1 (eta txandal-galtza 2); xandal : AB38 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

Heg. bakarrik da, baina onartu egin da, ez baita ikusten ordain egokia emateko modurik.

txandan
adb. Txandaka. Egunero txandan jarduten ginen lan horretan.
Loturak

Aztergaia: txandan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txanda sarrerari dagokion azpisarrera.

txandatu, txanda/txandatu, txandatzen
da/du ad. Txandakatu. Esnekiak ere hiru edo lau aldiz hartu behar dira, frutekin txandatuz edo frutekin batera postrean.

Aztergaia: txandatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

txandatu, txanda(tu), txandatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

txandatu, txanda(tu), txandatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

txandatze
iz. Txandakatzea. Ehun urte itxaron dugu bakezko lehen txandatze demokratikoa egiteko.

Aztergaia: txandatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): txandatze 13: Berria 3 (adib.: “Caparrosek ez du txandatzerik egin denboraldia hasi zenetik”, “aipatutako txandatzeen harira”), EiTB 10 (adib.: “Oraingoan txandatze gutxiago egingo ditu”, “teknikari zuri-gorriak txandatzeak egingo ditu berriz Teneriferi aurre egiteko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: txandatze 13, Berria (adib.: “Valverdek txandatzeak egitea erabaki du horrelakoetan”, “Ezker hegalean behartutako txandatzea egingo du”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze (eta aski dira txandakatze eta txandaketa).

Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakideekin batera (txandakatze, txandaketa).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper