23 emaitza txakur bilaketarentzat - [1 - 23] bistaratzen.

txakur
1 iz. Ugaztun haragijale etxekotua, arrazen arabera, hainbat tamaina edo eite dituena (Canis familiaris). Ik. ardi-txakur; or; ozar1; jantxakur. Txakur arra, emea eta txakurkumeak. Txakurraren sena. Txakur taldeak. Txakurra naizela uste duzu, makila hutsarekin niganatzeko? Txakurren zaunka eta intziriak.
2 adj. lgart. Pertsonez mintzatuz, txakurkeriak egiten dituena.
3 iz. Heg. peior. Poliziakidea. Bartzelonatik itzuli ostean, txakurrak atzetik neuzkala ohartu nintzen.
4 adj. lgart. Eguraldiaz mintzatuz, oso txarra. Eguraldi txakurra egin zuen Erramu egunean.
5 iz. teknol. Tornuetan, mekanizatu behar den piezari eusteko erabiltzen den brida modukoa.

Esaera zaharrak

Bi etxetako txakurra, goseak jan. Txakurraren haginkada, txakurrak osatu. Txakur zaunkariak hozkarik ez.

Aztergaia: txakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1996-10-30 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: txakur : Canis familiaris + Cynomys sp. + Nyctereutes sp.; txakur-arkakuso : Ctenocephalides cani; txakur-mihi : Cynoglossum officinale; txakur-tenia : Echinococcus granulosus

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tx- 438 (B 102, G 69, IE 3, EB 222, EgAs 42); z- 361 (B 1 , G 72, IE 24, EB 225, EgAs 39); x- 18 (B 1, G 5, IE 4, EB-EgAs 8); txakur eta konposatuak (ardi txakur, artzain-txakur, polizi-txakur, txakur aundi, txakur txabola...) 425: B 97 (1900-39: Kk Ab 2, Euzkerea 1930, Otx 7, A BeinB, Laux BBa, I. Enbeita; 1940-68: Onaind 3, K. Gallastegi 3, Abeletxe GaziG 3, J.G. Etxebarria; 1969-1990: M. Olazar, Habe 2, F. Zubiaga 16, J. Artaraz 2, X. Kaltzakorta, Onaind 2, A. Lasarte, B. de Arrizabalaga, Bizkaiko herri iturriak, J.L. Beobide 4, I. Zubiri 7, Ker Salbaziño/2, B. Otazua 4, NEtx, J.G. Etxebarria, K. Gallastegi, Erkiag 2, F. Zubiaga, Osk DavidCo; 1991> I. Gaminde 2, J. Ibarra 4, E. Urkiola 11, Zubk, Larrak 5, KatuenTest); G 67 (1900-39: J. Arrue 2, T. Garbizu, Urruz 2, B. Gerra, J.M. Azkue, Ol IB, Elizdo Atzetorkia, E. Mujika, Muj, JBDei 7, A. Arozena 2; 1940-68: Onaind Virgil, NEtx 4, P. Iztueta, J.M. Bergara, Bidea, Ugalde Iltz, Bide izkutua, Gure mixioak, Salav Neronek 2, Jaukol 2, YAzp 3; 1969-1990: A. Albisu 3, Zeleta, Lek, F. Zubiaga 4, JKort Erl, YAzp, Ataño Eltz, M.M. Zubiaga, B. Estornes 3, R. Murua, Berron Kijote, B. Albizu, J.M. Lertxundi 4; 1991> M. Lasarte, J.M. Lertxundi 4, S. Zapirain); IE 3 (1900-39: A Aezk; 1969-1990: P. Saragüeta, Etxahun Iruri); EB 217 (1969-1990: Susa 1989, J. Etxeberria, P. Xarritton, Baietz/2, HizkLiter/BBB/3, EuskararenProg 1981, DurangoIpuin 1985, J.A. Aduriz, F. Rodriguez 5, Irakur/3, Saioka/4, J.M. Sarasola 3, I. Sarasola, HezkSaila 1981 2, Baietz/3, Satr 13, F. Arbizu, X. Mendiguren B. 10, UZEI, J.A. Berriotxoa, Zeu Zeutara, M. Azurmendi 5, I. M. de Lezea 4, M. Zarate 3, P. Sastre 5, X. Gereño, I. Elias, X. Galarreta 5, Ugalde, I. Bernaola 13, A. Ormaetxea 4, Txill, M.E. Ituarte, K. Navarro 2, X. Olarra 2, K. Santisteban, F. Telleria, Txiliku 3, J.M. Mendizabal, X. Monasterio 10, L. Iriondo 5, E. Berazubi, L. Azkune, J.L. Lekunberri, A. Lertxundi, I. Tapia, J.M. Apalategi; M. Pagola, Aingura/4, Gte, K. Santamaria, J.M. Zunzunegi, Egoeraren definizioa, J.M. Irigoien, J. Altuna; 1991>: K. Biguri 2, LEF 3, Bene-benetan/1 3, HizkLiter 12, L. Anselmi, Sirimiri/6, Bakarka/4 2, U. Ruiz 6, Ekintza/3, Esaizu/BBB1 2, Zipristin/7, AEK, Elhuyar 2, H. Cano 20, J. Eizagirre 3, I. Unzurrunzaga, Garm 2, X. Olarra 2, X. Letona, J. Kalzada, I.E. Odriozola, Amerikaren aurkikuntza, A Cazabon, X. Mendiguren B., I. Mendiguren, J. Muguruza 9, EUSTAT 1990, X. Arregi, Larrak); EgAs 41 (1900-39: Lek, Kk 5, Tx. San Sebastian, El Día 3, Argia 1931, Gipuzkoarra; 1940-68: A EY 4; 1969-1990: Lore kontu, Egin 2, X. Kintana 3, Anait 3, B. Atxutegi, I. Goikoetxea, P. Larretxea 4, Aizu! 1988, I. Uharte; 1991>: Deia 1991, BAO 5, DNoticias, Jakingarriak); txakurkume 3: B 1 (1969-90: F. Zubiaga), EB 2 (1969-90: I. Mendiguren, X. Mendiguren B.); txakurlandia B 1 (1969-90: F. Zubiaga); txakurño EB 1 (1969-90: P. Sastre); txakurrada EB 1 (1969-90: Txill); txakurtegi EB 2 (1969-90: L. Azkune; 1991>: H. Cano); txakurtoki B 1 (1969-90: B. Otazua); txakurtxo/u 7: B 3 (1940-68: Etxba Ibilt; 1969-90: J.L. Beobide, K. Gallastegi); G 2 (JBDei 1922; 1940-68: Jaukol); EB 2 (1969-90: A. Ugidos, X. Euskitze); zakur eta konposatuak 361: B 1 (Osk Kurl); G 72 (1900-39: J. Iturria 2, J.I. Uranga, Muj PAm 5, Ol IB, A. Arozena; 1940-68: Gure mixioak, Zait 3, Or, Sorarrain 3, Ibiñ Virgil, Zubill Lardasketa 3, TAg Uzt 3, Lab 2; 1969-1990: R. Murua 20, I. Begiriztain 2, A. Albisu, A. Zavala, J. Gaztañaga, B. Latiegi 10, I. Linazasoro, I.M. Atxukarro, JJIrazusta 2, PMuj Mendi, J. Azpiroz, Ataño MLanak, Lab TOE 2, Uxola); IE 24 (1900-39: Lander, JE Bur 3, Zby 7; 1940-68: Othoizlari 1959, JEtchep, GH 2, Larz 3, Monzon; 1969-1990: SoEg 2, Otoizlari, B. Mendisco, 1991> Leon); EB 221 (1969-1990: P. Zabaleta, BAtx Nikol, X. Odriozola, Zabal 1973, Habe, I. Urbieta 2, J.L Davant, Aingura/4 6, Oihenart Taldea, Kuxkux/2, MatHast 6, Matematika/OHO, Txill 3, Saioka/1, Zipristin 3, TeknolMekan, J. Setien 2, K. Igea, Euskara lantzen/1, Mekanogr, Irakur/4 5, UZEI 2, M. Zalbide, Satr, HU Aurp, Lasa, A. Urcelay, Bizia lurrean 8, Programazioa 1983, B. Otaegi, OinEntz/3, J.K. Igerabide, G. Muro, K. Santisteban, J.M. Zabaleta 3, J. Sarrionandia, I.M. de Lezea, Peillen, A. Urretabizkaia 2, J.A. Irigarai 4, P. Berasategi 3, Hiriart-U 3, J.M. Sarasola 4, A. Lertxundi, J. Zabaleta, J.M. Sarasola, I. Mendiguren, M.E. Ituarte 3, J.M. Mendizabal 6, F. Juaristi, X. Olarra 2, J.M. Irigoien, Etxde Begia 2, M. Altuna 3, I. Urbieta 9, J.A. Ormazabal, Oihanaren deia 6, A. Sarriegi 2, G. Etxeberria, X. Mendiguren E., J.M. Azurmendi, Satr 2, A. Uranga 8, A. Letamendia 6, D. Urbistondo, X. Gartzia, X. Mendiguren B. 5, A. Pontesta 4, M. Altuna 19, Etxde, I. Tapia, Zelina, A. Berasategi; 1991>: G. Markuleta, LEF 2, Zipristin/7, Islam-a, Azurm, PPer 2, Gizakia, Matekariak 2, LurE/3, K. Perez 2, M. Sarriegi, I. Irazabalbeitia, L. Anselmi, Txelis Uhaldean 2, J.A. Sagastizabal, M. Garikano 4, BAtx Gizona 2, M. Gonzalez, A. Arkotxa, P. Elizegi 2, A. Cazabon, J.M. Irigoien 4, Txiliku, K. Izagirre, J. Etxarri, K. Biguri 3, K. Linazasoro 2, L. Auzmendi, J. Ziganda, F. Juaristi); EgAs 39 (1900-39: Lek, El Día 1933, Argia 1923, Eskual 2; 1969-1990: Egin 7, E. Larre, J. Sarrionandia; ZArg 1978, MAtx, Egunk 1990, SM, Herr 1987, X. Arzelus, J. Arostegi, A. Egaña, X. Lekuona 2; J. Sarasua, HerrizH 1988 2, Aburu 2, R. Idiart 2, Ere 1980, Herria 2000 Eliza, P. Larretxea; 1991> TTipi-ttapa, Egin 1992, Tx. Garmendia, R. Iraola 2); zakurtegi EB 1 (Gabai/8); zakurtu EB 2 (M. Etxezarreta); zakurtxo EB 1 (F. Juaristi); xakur 18: B 1 (J. Ibarra); G 5 (J.I. Uranga EE 1909, Elizdo EEs 1911 2, Iraola, Onaind); IE 4 (Dass-Eliss, J-L. Davant, A. Arkotxa, D. Landart: "xakurtei"), EB-EgAs 8 (MAtx, Ardoy GH 1973, Lf, Hitz 1976, Zahar hitz, SoEg, Herr 1984 2); tzakur G 1 (JBDei 1922).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Canis familiaris / txakur(-)amets, txakur(-)eztul, txakur handi, txakur txiki.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: txakur arra; txakur emea.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

txakur handi, txakur txiki; txakur-eztul; ardi-txakur, ehiza-txakur, erbi-txakur, jan-txakur.

Lexemen erregulartasuna

tx-/x-/z- banaketaz ohar berria egin da: a) bi sistema bateraezin daude aurrez aurre: tx- bakarrik dute Bizk. eta Gip. gehienak; z- (neutroa) / (t)x- (markatua) oposizioa egiten dute Ipar.-Naf.etan; b) irtenbideak dira: b1) tx- hasia neutrotzat eta besteak markatutzat eman (3 kideren iritzia da, batez ere hiztunen kopuruari begiratuz, eta zailtasun teorikoa aitortuz); b2) beste 3 kideen ustez, ordea, batzordeari dagokiona da, tx-/x- auzian tx- hobestea, gainerakoan bi sistema daudela aitortzea, eta areagoko batasuna EBB nahiz Euskaltzaindiaren esku uztea (Cf. txapel, txekor, txerri formak ere).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Canis familiaris.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: [ik. oharra s.u. zakur] (1997-12-01)

 - [K201]: "izond. hauxe eguraldi txakurra!" (2009-10-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): txakur Canis familiaris; zakur, batez ere BN, L eta Naf. 'txakurra'; xakur BN, L, eta Naf. Adkor.

txakur afganiar
iz. Jatorriz afganistandarra den ehiza-txakur arraza; arraza horretako txakurra, ilaje luze, fin eta leuna duena. Baratzean nagoela, auzokoaren txakur afganiarra agertu da.

Aztergaia: txakur afganiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

erbi-txakur afganiar: hiru.com ("Boston terrierrak, erbi-txakur afganiarrak eta golden retrieverren artean aukeratu daiteke").

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu txakur afganiar sintagmarik ez OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet, ez ap. NekHizt

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: txakur afganiar [AS s.u. txakur]

txakur amets, txakur-amets
iz. Amets hutsala. Txakur ametsak alde batera utzi.

Aztergaia: txakur amets

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS: txakur-amets / LurE: AS: zakur amets / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: zakur amets.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-amets.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txakur sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

amets sarrerari dagokion azpisarrera.

txakur amorratu
iz. Errabiak jotako txakurra. Txakur amorratua zirudiela. Txakur amorratuak hozka egin eta amorratzen direnak.

Aztergaia: txakur amorratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXAKUR AMORRATU (V-gip; Lar). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. "Caninamente, txakur amorratuen gisa" Lar. "Perro hidrófobo. Txakur amorratua agertu da errixan eta alkate jaunak aiñdu dau txakur guztiak katian lotzeko" Etxba Eib. "Txakur amorratuak ainka eindda il zan" Elexp Berg. Iges egiten ezpadu txakur amorratu bategandik bezela. Mg CC 185 (CO 278, CrIc 36 txakur amurratu). Zezen arrabiatua eta txakur amorratua baño ere gogorrago jarten da. Gco II 52. Dagoz bata bestien kontra txakur amorratu batzuk legez. Astar II 31. Txakur amurratuagandik legez alde egin. A BeinB 45. Kontuz ezpazebillen, txakur amorratua bezela jipoituko zukean. TAg Uzt 163. [Bertoldin] txakur amorratu bat eginda joan zan etxera. Bilbao IpuiB 247.

adib: txakur 2 iz. (Zenbait esapidetan). Txakur amorratua zirudiela. Han ere txakurrak hanka hutsik ibiltzen dira. Zoaz txakurraren salara. Beste txakur bati hezur hori! Kaleko txakur-katuek ere badakitena. // ausiki2 1 iz. Hozkada. Txakur amorratuaren ausikitik begiratzeko. Sugearen pozoizko ausikia. Txakur horrek erausi gutxi, baina ausikia prest. Astoaren balakuak, ostikoak eta ausikiak (esr. zah.). // [s.u. hozka] hozka egin Hortzen bidez zerbait hartu eta estutu, hortzak sartu. Ik. haginka egin; kosk egin; ausiki1. Txakur amorratu batek hozka egin zion. Haserre biziz hozka egiten. Talo-erdi bati hozka egin. || Eltxoak hozka egin zion. Kontzientziako harrak hozka egiten dizunean. // jipoitu 1 du ad. Jipoia eman. Ik. astindu1 4. Txakur amorratua bezala jipoitu zuen. Akuiluarekin galanki jipoiturik.

txakur amorratu 12: Elkar 2 (“Wang Zhu, jipoitua, txakur amorratu baten antzera”), Berria 4 (“Txakur amorratuen pare ikusten ditu Gipuzkoako «indar atzerakoiak» Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak”), EiTB 5 (“Ez dago umoreko. Txakur amorratua dirudi”), Argia (“Alsazian,/ 1885eko uztailaren seian/ txakur amorratu batek/ bederatzi urteko Joseph Meister lurrera bota/ eta hamalau aldiz zuen ausiki”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txakur amorratu 7: Julen Gabiria 4 (“Marigorringoa izatea neskato baten moduan portatzea da, umezainak besoetan eramango ez zaituelako negar eginez edo atzamarra ahoan sartuta duzula barre ergela eginez, ohitura gorrotagarria baita atzamarra ahoan sartuta eramatea; baina txakur amorratua izatea da edozeri ostikadak ematea, eta horretan badago, bai, satisfazioren bat edo beste.”), Paddy Rekalde (“Eta jendea boxeolariei xaxaka, oihuka, txakur amorratu eta odolgosetuen arteko borroketan bezala, aurkaria akabatzeko eske”), Joan Mari Irigoien (“Triste nengoen, eta sutan nengoen, txakur amorratu bat bezala, ohera joan nintzenean.”), Juan Kruz Igerabide (“Txakur batek hozka eginez gero, erotu egiten da bat, txakur amorratu bihurtzen da, eta jende guztiari hozka egiten dio”).

LB: 16 “Lehen bestelakoa zinen. Baina azkenaldian txakur amorratua ematen duzu” (EiTB); EPG: “Baina, egun batean, horrekin guztiarekin nekatu eta txakur amorratu bihurtu zen, eta, lehenengo eta behin, benetako txakur amorratua zela erakusteko, botetako sokak askatu eta, ondoren, mingaina atera zuen ekialderantz, mendebalderantz, iparralderantz eta hegoalderantz” (Julen Gabiria); ETC: “ANDONI erretxinduta dago, bere aita nola hil zen jakin ondoren. Komisaldegian hara eta hona dabil txakur amorratuen gisa” (Goenkale).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: txakur amorratua zirudiela: pareciendo perro rabioso; Labayru: Ezer esan orduko txakur amorratuaren antzean jarten zan haserre: En cuanto le decían algo, se ponía como un perro rabioso.

Bestelakoak

txakur 2 iz. (Zenbait esapidetan). Txakur amorratua zirudiela. Han ere txakurrak hanka hutsik ibiltzen dira. Beste txakur bati hezur hori! Kaleko txakur-katuek ere badakitena. amorratu1 3 da ad. Errabiak joa gertatu. Txakur edo otso amorratuak hozka egin eta amorratzen direnak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, txakur 2 ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa txakur sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da txakur eta amorratu sarreretan.

txakur eztul, txakur-eztul
iz. Eztul gogor eta latza, txakurraren zaunkaren antzekoa. Ume horrek txakur eztul zatarra du.

Aztergaia: txakur eztul

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-eztul.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txakur sarrerari dagokion azpisarrera.

txakur handi
iz. Pezetaren hamar zentimoko txanpon zaharra. Txakur handi bateko izozki bana.

Aztergaia: txakur handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txakur sarrerari dagokion azpisarrera.

txakur pekindar
iz. Jatorriz txinatarra den altzo-txakur arraza; arraza horretako txakurra, txikia eta mutur-motza, belarri eroriak eta ile luze ugaria duena, lagun egiteko animalia gisa erabiltzen dena. Hondartzara joan nintzen nire txakur pekindarrarekin.

Aztergaia: txakur pekindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-04-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

sintagma osoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

txakur txiki
iz. Pezetaren bost zentimoko txanpon zaharra. Zurekin sekula ez dut txakur txikirik irabazi.

Aztergaia: txakur txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txiki.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txakur sarrerari dagokion azpisarrera.

txakurkeria
1 iz. Maltzurkeria, jokaldi makurra. Ik. jukutria. Txakurkeriak egin.
2 iz. Lotsagabekeria. Berba bitik bat, txakurkeria gazte horrek.

Aztergaia: txakurkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
txakurki1
iz. Txakur haragia. Badirudi hemen katuek txakurkia jaten dutela.
txakurkume
iz. Txakurraren umea. Txakur emeak akatsen bat baldin badu, txakurkumeak ere izango du.

Aztergaia: txakurkume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

txakurr(ar)enak esan
ad.-lok. Egundokoak, ikaragarriak esan. Ik. kristorena(k) esan. Zirika-zirika, lagunagatik txakurrenak esaten. Txakurrarenak esango dizkiegu, beharbada, baina, gure esanak gorabehera, gazteok bihoaz aurrera.
txakurrak hanka hutsik ibili, txakurrak hanka-hutsik ibili
ad.-lok. (han ere txakurrak hanka-hutsik ibiltzen dira eta kideko esapideetan, arazoak eta ezbeharrak leku guztietan izaten direla adierazteko). Han ere txakurrak hanka hutsik ibiltzen dira. Txakurrak bederen hanka-hutsik dabiltza bazter guztietan.
txakurrak oinutsik ibili
ad.-lok. (han ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira eta kideko esapideetan, arazoak eta ezbeharrak leku guztietan izaten direla adierazteko). Han ere, dirudienez, txakurrak oinutsik dabiltza.

Aztergaia: txakurrak oinutsik ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

txakurrak hanka-hutsik ibili aztertzean proposatua, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da txakur, oinuts eta ibili sarreretan.

txakurrak ortozik ibili
ad.-lok. (han ere txakurrak ortozik ibiltzen dira eta kideko esapideetan, arazoak eta ezbeharrak leku guztietan izaten direla adierazteko). Ameriketan ere txakurrak ortozik.

Aztergaia: txakurrak ortozik ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

txakurrak hanka-hutsik ibili aztertzean proposatua, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da txakur, ortozik eta ibili sarreretan.

txakurraren ipurdira (ipurtzulora) joan
ad.-lok. arrunk. (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Ik. txakurraren salara joan; pikutara joan; antzarak ferratzera joan. Zoazte txakurraren ipurdira denok! Bestela, hoa txakurraren ipurtzulora!
txakurraren ipurdira bidali
ad.-lok. arrunk. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. txakurraren salara bidali; pikutara bidali. Azkenean txakurraren ipurdira bidali behar izan diat.

Aztergaia: txakurraren ipurdira bidali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ipurdi 3 -- "Zoaz zakurran ipurdian barna (AN-gip), zakurraren iphurdirat igorri du (BN-lab)" Gte Erd 303. * Azkenerako, zakurraren ipurdira biali bear izan diat. Ldi IL 16. Zakurraren ipurdira bidal bitza [...] zin-itz guzi oiek. Berron Kijote 118. ZAKURRAREN IPURDIRA, ZAKURRAREN IPURDIAN BARNA (etc.) (Ir, mandar, etc.) a freir espárragos. "Zoaz zakurran ipurdian barna (AN-gip), zakurraren iphurdirat igorri du (BN-lab)" Gte Erd 303. * Azkenerako, zakurraren ipurdira biali bear izan diat. Ldi IL 16. Zakurraren ipurdira diela! (AN-larr). A EY III 290. Zoazte zakurraren ipurdira denak! Len ere naiko iseka egin didazute. Ataño MLanak 138. Zakurraren ipurdira bidal bitza [...] zin-itz guzi oiek. Berron Kijote 118.

LB: “Hortxe denok zutik:batzuk militarrak, besteak zibilak; horra hor, bai --armak eta gerrak--,betiko gangsterrak, negozio biribilaz --diruaz eta direnaz--harroputz daudenak: politikari satrapak, politikarekin gizentzen direnak; armagile mandokratak, bankari aristokratak, parasito burokratak, dolarra urrundik usaintzen dutenak: txakurraren ipurdira denak! “ (Berria) / EPG: 8 “Gurasoek hots egiten zuten aldiro, zakurraren ipurdira bidaltzen nituen “ (Jesus Mari Mendizabal) / ETC: 21 “Fusilak eta misilak, txakurraren ipurdira!” (Joan Mari Irigoien), “Unibertsitateko gelakide bati buruz hitz egin nion orduan, txakurraren ipurdira bidali nuena bigarren urtean.” (Beñat Sarasola).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: (norbait) antzarak ferratzera bidali / zakurraren ipurdira bidali / pikutara bidali / artaburuak urkultzera: enviar/enbiar a freir espárragos, a tomar vientos; Labayru: 0;

Bestelakoak

ipurdi 2 iz. Abere eta animalia batzuetan, uzkiaren aldea. Azkenean txakurraren ipurdira bidali behar izan diat (arrunk.): pikutara bidali behar izan diat. [txakur] txakurraren ipurdira bidali Arrunk. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. txakurraren salara bidali; pikutara bidali. Azkenean txakurraren ipurdira bidali behar izan diat.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa txakur sarreran. Beraz, sarrera honetan beste adibide bat jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ipurdi eta bidali sarreretan ere.

txakurraren putza
iz. lgart. Ezertarako balio ez duen gauza adierazteko erabiltzen den esapidea. (Mugatua). Altxor bat ote dugu aztarnategi horretan edo txakurraren putza? Horrek ez dik balio txakurraren putza.
txakurraren salara bidali
ad.-lok. lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali. Txakurraren salara bidaliko nuen gustura, baina ezer esan gabe alde egin nuen. Lagunek txakurraren salara bidali zuten.
txakurraren salara joan
1 ad.-lok. lgart. Hondatu, porrot egin. Ik. pikutara joan 1. —Gureak egin du. —Zer egin? —Joan ginen gu txakurraren salara, gure irabaziak joan ziren pikutara.
2 ad.-lok. lgart. (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Ik. pikutara joan 2. Zoaz txakurraren salara! Hau da honenbeste arretaz gorde beharreko kutxa?, doala dena txakurraren salara!
txakurtegi
iz. Txakurrak gordetzen diren tokia. Txakurtegia zirudien kartzela batera eraman gintuzten.

Aztergaia: txakurtegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
txakurtxo
iz. adkor. Txakurra. Horixe da txakurtxo polita!, zer izen du?

Aztergaia: txakurtxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh80 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

txakurtxo 81.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txakurtxo 80.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: madama iz. g.g.er. Andrea. Ik. andere. Madama de Neuville eta Madama Brunier. Medikuaren madamaren txakurtxoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke. Komeni da txakur sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa txakur sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper