11 emaitza soldadu bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

soldadu
iz. Armada bateko kidea; bereziki, maila apaleneko kidea. Ik. gudari. Napoleonen soldaduak. Erromako soldaduen aurka. Borondatezko soldadua. Zaldizko soldaduz inguratua. Infanteriako soldadua. Gerran ari den soldadua. Soldadu karlistak. Soldadu talde handiak. Bakea eginda bihurtu zen Erromara soldadu aldra guztia. Soldadu arropak. Soldadu joan zen.

Aztergaia: soldadu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soldado formakoak 362 dira (B 2, G 5, IE-ZuAm 290, EB 65 [denak Arti]); soldadu formakoak 471 (B 54, G 309, IE-ZuAm 103, EB 5); -o/-uerabakigaitzekoak 303; soldau formakoak 83 (B 75, G 7, IE 1); soldaru 30 (G); soldatu 4 (G 2, IE 2): soldado (eta konposatuak: soldado arropa, soldado denbora, soldado gela, soldado guardia, soldado kaserna, soldado konpainia, soldado manta, soldado ohi, soldado palto, soldado tribunal, soldado zerbütxü) 347: B 1 (Itz Azald), G 5 (Zait Plat 4; Azurm HitzB), IE-ZuAm 281 (IE 205, ZuAm 76: Lç; EZ Noel; Hm; Monho; Dh; MarIl 3; Dv LEd; Bordel; Laph 14; ChantP; Zby 2; Arb Igand 2; Elsb Fram 17; HU 38; CatJauf 3; JE Bur 3; JE Ber 5; StPierre 10; Barb Sup 14; Barb Leg 17; Ox 3; Etcham 4; Iratz 4; Zerb IxtS 9; Lf Murtuts 2; Balad; Mde Pr; Zerb Azk 3; JEtchep 30; Larz Iru 2; Ardoy SFran 10; Tt Onsa 39; Tt Arima 6; Bp II 6; Mst; CatLan; Egiat 4; Xarlem; AstLas; Etch 4; Arch Fab 2; Ip Hil 4; Const 7), EB 60 (Arti MaldanB; Arti Tobera 59). Eta eratorriak: soldado-kide 1 (Lç); soldadogo 9: B 1 (Alzola Atalak); IE 8 (HU Zez; JE Bur 2; Barb Sup; Etcham 2; JEtchep 2) soldadotza 5 (Arti Tobera); soldadu (eta konposatuak: soldadu-agintari, soldadu-agur, soldadu-arropa, soldadu gabentz, soldadu gai, soldadu-galtza, soldadu-jolas, soldadu-mailla, soldadu multzu, soldadu oste, soldadu pillo/u, soldadu-sail, soldadu-samalda, soldadu-talde, soldadu talde, soldadu-tropa, soldadu tropa, soldadu txano) 428: B 49 (Añ EL2; Añ GGero 5; Mg PAb 10; Mg CO 6; JJMg BasEsc 2; Astar II 7; AB AmaE 3; Azc PB; Itz Azald 6; Bilbao IpuiB 4; Balad), G 280 (Mb IArg 85; Cb 8; Mg CC 5; VMg; AA 7; Echag 2; It Fab 3; Izt C 2; Lard 55; Bil 3; Noe; Arr GB 3; Arr May 3; Aran SIgn 3; Ud; Xe 2; Zab Gabon 7; Bv AsL 3; Urruz Urz; Urruz Zer 4; Goñi; Ill Pill; Inza Azalp 12; Or SCruz 25; Or QA; Tx B 2; NEtx 7; Txill Let; Basarri; Uzt Sas 3; Zait Plat; Anab Aprika 2; Vill Jaink 2; Salav 22), IE-ZuAm 95 (Mat 2; EZ 6; Ax 2; Hm; SP Imit 2; Tt Onsa 4; Gç; ES 2; Ch 2; He Gudu 2; Lg 7; Monho 2; Bordel; Gy 4; Hb 32; Dv LEd; Elzb Po; Zby; Jnn SBi 20; Barb Sup; Ardoy SFran, EB 5 (MEIG). Eta eratorriak: soldadueri(a) 2 (ES); soldadukeri(a) 1 (Or SCruz); soldadukoa 1 (Jnn SBi); soldaduzko 5 (Or); soldaduska 4 (Tx B I; Salav 3); soldaduzka 7 (Alz Ram; NEtx LBB 4; Mattin 2); soldadutasun 1 (Ax); soldadutu 1 (Ax); soldadutza 16: B 5 (Itz Azald; Bilbao IpuiB 4), G 9 (Izt C; Aran Sign 3; Zab Gabon 2; Inza Azalp 2; Or SCruz; Txill Let), L 1 (Mattin); soldadu-tzar 4 (Lard); soldadutzar 1 (Aran SIgn); soldadutze 1 (SP Imit); soldado/u erabakigaitzak 303: B 16 (Añ 6; AB AmaE; Itz Azald 8; Altuna); G 161 (Mb IArg 6; Cb 5; Ub; Mg CC 3; AA 4; It Fab; Izt C; Lard 69; Arr May 5; Arr GB; Aran SIgn 3; Zab Gabon 2; Bv AsL 2; Goñi; Iraola; Urruz Zer 2; Ill Pill 3; JanEd II; Inza Azalp 7; Or SCruz 11; Or Eus; Tx B 2; Ir YKBiz 4; NEtx LBB 2; Vill Jaink 3; Salav 18; Berron Kijote; Balad); IE 121 (Mat 4; EZ 19; Ax 4; Hm 2; SP Phil 3; Gç 2; ES 2; He Gudu 3; Lg 19; Monho; UskLib; Etch; Bordel; Gy 2; Hb Esk; Hb Egia 7; CatS 2; Zby; Elsb Fram; Jnn SBi 38), EB 5 (MEIG); soldau (+ konposatuak: soldau agintari, soldau-aldra, soldau-etxe, soldau kapote, soldau pillo, soldau traste, soldau-txapel) 65: B 59 (Mg PAb 8; Mg CO 2; JJMg BasEsc 9; fB 10; Ur MarIl; AB AmaE 12; Kk Ab II 9; Eguzk GizAuz; Erkiag BatB 7); G 5 (VMg 2; Noe; Or SCruz; NEtx LBB), IE 1 (Mde); soldautegi 2 (Mg PAb; fB Ic II); soldautza 11, B (Mg PAb; Ur MarIl; Itz Azald; Erkiag BatB 5; SM Zirik 2; Alzola Atalak; eta soldautza-paper 2: Erkiag BatB); soldautzako 1 (Alzola Atalak); soldauzka 2 (Alz Txib; NEtx Antz); soldaru 19 (Sor Bar; Alz Bern; Anab 17, hauetan soldaru-etxe 4, soldaru-leku 1); soldaruzka 9 (Alz 8; Anab Aprika); soldaruzkara 2 (Alz Ram); soldatu 3 (Harb; Zby: "soldatu tropa", Aran SIgn: "soldatu-lan"); soldatutza 1 (Aran SIgn); soldadanza 1 (Mb IArg I); soldadeska 5 (Mb, Ub, AA 3); soldadi 3 (Astar II; Lard).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-ado 118 (IE 109, EB 9); -adu 136 (B-G 41, IE 1, EB 94); -o/-u erabakigaitzekoak 96; -atu 5 (G); -au 23 (B-G 11, EB 12): soldado (eta konposatuak: soldado-aintzindari, soldado andana, soldado gasto/u, soldado ikastegi, soldado jauntzi, soldado konpainia, soldado palto, soldado-talde, soldado tropa) 113 dira: IE 105 (Eskualduna 10; P. Lhande; P. Lasalle; P. Etcheverry 3; Barb; P. Duhour; JE 9; Michel Garicoitz aita misionestaren bizia 2; Aita Blaise 3; R. Lafon 2; E. Salaberry; D. Soubelet 25; D. Dufau; M. Ariztia 9; Gure Herria; Iratz 2; P. Mac Orlan 2; Otoizlari 2; J.L. Davant; HU 4; J. Casenave; Tx. Peillen 4; M. Dupac 5; Herria 13; P. Larzabal); EB 8 (Irakasle elkartea 2; J. Sarrionandia 2; G. Aresti 4); soldadogai 1 (G. Alfaro); soldadogo 3 (Eskualduna; JEtchep; X. Arbelbide); soldadotegi 1 (P. Lasalle); soldadu (eta konposatuak: soldadu-agintari, soldadu aldi, soldadu erropa, soldadu-ohi, soldadu-pare, soldadu pila, soldadu presondegi, soldadu-talde, soldadu-urte) 82: B 11 (D.M. Bernaola; R. Artola 2; Karmel 1971; A. Lasarte; J. Gorostiza; J.M. Kortazar 2; Euzkadi 3), G 17 (P. Iraizoz; Jesus gure Jaunari eta Ama sortzez garbiari...; Salav 2; A. Zavala 2; A. Arrinda; B. Estornes Lasa; F. Portu 2; J. Azpiroz; Berron Kijote 2; J.R. Erauskin; Or; Basarri; Arantzazuko Andre Mariaren egutegia); IE 1 (P. Larzabal), EB-EgAs 53 (X. Gereño 5; J.A. Agirre; A. Lasarte; I. Aldabe; J. Landa 4; Tx. Peillen; X. Gereño 7; J.A. Arrieta 2; J.A. Azpiroz 2; K. Navarro 3; B. Atxaga 3; I. Zabaleta; X. Mendiguren B.; I.A. Berriotxoa; D. Urbistondo 2; J.M. Arrieta 2; G. Etxeberria; I. Mendiguren; A. Berasategi 3; Egin 4; Basarri; X. Euskitze; Hemen 2; A. Egaña; J. Azurmendi; M.E. Laboa; P. Zabala); soldadu kide 1 (J.A. Mujika); soldadukide 1 (A. Egaña); soldaduska (+ soldaduska denbora, soldaduska salbuespen) 20: G 4 (M. Iturbe; J. Azpiroz 2; B. Ayerbe), EB-EgAs 16 (UZEI 2; S. Garmendia; J. Sarrionandia; X. Galarreta; Deia 2; Egin 4; M. Atxaga 2; A. Lertxundi; R. Arregi; M.A. Barcenilla); soldaduzka (+ soldaduzka-garai) 18: G 6 (E. Erkiaga; A. Arrinda 2; J.R. Erauskin; Basarri 2), EB-EgAs 12 (P. Uribarren; J. Azurmendi 2; K. Fernandez; J.A. Arrieta 2; J.M. Arrieta; I. Garate; A. Egaña 4); soldaduteria 1 (M.A. Barcenilla); soldadutxo 1 (P. Aristi); soldadutza 12: G 2 (Vill; Basarri), B 1 (J. M. Kortazar), EB-EgAs 9 (EUSTAT 4; E.J.; UZEI; Eskura; J. Lasa 2); soldado/u erabakigaitzak 96: B 15 (D.M. Bernaola 3; A. Lasarte 2; J. Gorostiza; J.M. Kortazar 9), G 14 (Or SCruz; J.A. Ugarte; P. Iraizoz; Eliz-Cantachoac 2; Vill; Salav; A. Zavala 5; Berron Kijote 2), IE-Zu 3 (Jesusen Bihotz Sakratuari giristinoen debozionea...; A. Aguergaray 2), EB-EgAs 64 (F. Juaristi; M. Irazgoiti; J.M. Arrieta 2; E. Vascas-eko Taldea; A. Zelaieta; X. Gereño 13; J.A. Agirre 2; A. Lasarte 3; J. Landa 6; J. Goikoetxea 3; A. Valdes 2; P. Sastre; X. Monasterio; X. Galarreta 2; J.M. Mendizabal; G. Aresti; I. Mendiguren; A. Berasategi 6; Gabai: gure herriaren historia; I. Tapia; Egin 9; M. Atxaga; Goiz-Argi; X. Arzelus 3); soldatu 5 (J.M. Arrieta; A. Lasarte; Jostuntxo ausarta; Argia; Or SCruz); soldau 16: B 4 (M. Ziarsolo; Erkiag 2; Euzkadi), EB 12 (J.M. Satrustegi, F. Krutwig); soldautza 7 (NEtx; Barrutia; J. Azpeitia 3; Gure Erria 2); soldaru 1 (Anab).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soldado : DFrec 17; AB38 1; LurE ("ik. soldadu"); soldadogoa :DFrec 2; soldadotegi : DFrec 1; soldadu :DFrec 39; AB38 20; AB50 53; HiztEn-LurE; Euskalterm 7; soldadu-belar :LurE; soldadugo : AB38 2; HiztEn-LurE; soldaduska : DFrec 17; AB38 1; AB50 23; LurE ("soldaduzka edo soldaduska"); soldadutu : AB50 1; soldadutza :DFrec 10; AB38 5; AB50 11; HiztEn-LurE; Euskalterm 9; soldaduzka :DFrec 17; AB38 4; AB50 14; HiztEn ("ik. soldadutza"); Euskalterm 1; soldaro : DFrec 1; soldatu :DFrec 1; AB38 1; AB50 1; soldautza :DFrec 1.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

soldadu, gudari.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

soldadu berretsi da, lehendiko erabakia aldatzeko arrazoirik ez dagoelako.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-adu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [soldado] falta da h. soldadu markarekin.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): bi hitzak elkarren ondoan gertatuko liratekeenez ez da sartu.

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): soldaduburu sarrera gehitzea erabaki da.

soldadu lagun, soldadu-lagun
iz. Soldadu lanetako laguna. Iruñean izan nituen soldadu-lagun jator asko. Esan zionean bere soldadu laguna nintzela, zer ongietorria egin zidan!

Aztergaia: soldadu-lagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SOLDADU-LAGUN (G-azp; soldado- Dv.). Compañero de armas. v. SOLDADU-KIDE. Panplonan izan nituan soldadu-lagun jator asko. Salav 66. Ni urte artan gonbiratu nintzan soldadu lagun baten etxean. JAzpiroz 172. Esan zionean bere soldadu laguna nintzala, zer ongi etorria egin zidan! BBarand 145. v. tbn. BAyerbe 65.

soldadu(-)lagun 5: Elkar 2 (“Gainerakoei lazgarriegi iritzirik-edo –nik etxean entzuna nuen Gredos aldeko liskar odoltsuetan ibilia zela, eta bai bolada batez ziegan zigorturik eduki zutela ere; baina nekez aterako zenion txintik hari kontu haietaz–, lizentziatu zen egunekoa kontatuko zidan behin baino gehiagotan, nolako amorruak hartu zuen agurraren orduan, soldadu-lagunen jarrera zuri-otzana ikusita, agintari ahopeka madarikatu haien aurrean esker oneko eta koipe-jario”), Berria (“Atzo gora altxatu genuen soldadu lagunok Saizarbitoria, bagoiaren sabaiko leihatilatik burua agertuta paisaia deskriba ziezagun —begi zolia beti Ramonena, gure mugetatik haratagokoa ikusteko—, baina hor aritu da oraintsu arte, temoso halakoa, tar, tar eta tar uzkur alferrikakoan, zertan eta estepa mortuari, elur isilari barrukoon miserien berri ematen”), Argia (“Nire soldadu-lagunak bezala, ni ere askotan izan nintzen torturen lekuko”), Erlea (“Saharan guti sumatzen genuen zuzenka, baina denetako berrien jakiteko leku onean nengoen, segurtasun militarreko zerbitzu txiki batean gradatuen auto gidari eta idazkari, hiruzpalau soldadu lagunekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

soldadu(-)lagun 7: Anjel Lertxundi 2 (“Espainiako gerraren erdi-erdian, nire aitak eta haren soldadu-lagun batzuek etxe tzar erdi erori bat hartu zuten gaueko hotz latzari kontra egiteko.”), Eneko Bidegain 2 (“Joanes bertze bi soldadu lagunekin egoiten zen beti”), Itxaro Borda (“Beinat otoizka ari zen, malkotan, soldadu-lagunak dardararen dardaraz, zuloetan gordetzera lehiatzen zirela, hartz-ume lotsati: ahal duena salba bedi!”), Joan Mari Irigoien (“Baina Antoniok hura erran zuen, eta istant berean oihu batzuk aditu genituen: zaldun haietarik bat zen, bertzeen artean itzal handienekoa zirudiena eta bertzeei ezpaten gordetzeko eta maginan sartzeko keinua egin ziena, guarnizinoko hiru soldadu lagun zituela”), Daniel Landart (“Beste soldadu lagunek bezala egiteko, ni ere, bizpahiru aldiz putetxe batean izan nintzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soldadu sarreran.

soldadu zahar
iz. Armadan urte asko egin dituen soldadua. Ik. beterano. Indotxinako eta Aljeriako soldadu zaharrak.
soldadugai
iz. Soldadu izateko prestatzen ari den pertsona. Said Yaburi poliziaburuak jakinarazi duenez, hildakoen artean Irakeko Armadan sartzeko izena eman zain zeuden soldadugai gazte ugari daude.

Aztergaia: soldadugai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

adierazle egokia da, ongi eratua, eta beharrezkoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

soldadugo
iz. Soldadutza. Soldadugoa egin.

Aztergaia: soldadugo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soldadogo 9: B 1: Alzola Atalak; IE 8 (HU Zez; JE Bur 2; Barb Sup; Etcham 2; JEtchep 2) soldadotza 5 (Arti Tobera); soldadukoa 1 (Jnn SBi); soldaduzko 5 (Or); soldaduska 4 (Tx B I; Salav 3); soldaduzka 7 (Alz Ram; NEtx LBB 4; Mattin 2); soldadutza 16: B 5 (Itz Azald; Bilbao IpuiB 4), G 9 (Izt C; Aran Sign 3; Zab Gabon 2; Inza Azalp 2; Or SCruz; Txill Let), L 1 (Mattin); soldautza 11, B (Mg PAb; Ur MarIl; Itz Azald; Erkiag BatB 5; SM Zirik 2; Alzola Atalak; eta soldautza-paper 2: Erkiag BatB); soldautzako 1 (Alzola Atalak); soldauzka 2 (Alz Txib; NEtx Antz); soldaruzka 9 (Alz 8; Anab Aprika); soldaruzkara 2 (Alz Ram); soldatutza 1 (Aran SIgn); soldadanza 1 (Mb IArg I); soldadeska 5 (Mb, Ub, AA 3).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soldadogo 3 (Eskualduna; JEtchep; X. Arbelbide); soldadotegi 1 (P. Lasalle); soldaduska (+ soldaduska denbora, soldaduska salbuespen) 20: G 4 (M. Iturbe; J. Azpiroz 2; B. Ayerbe), EB-EgAs 16 (UZEI 2; S. Garmendia; J. Sarrionandia; X. Galarreta; Deia 2; Egin 4; M. Atxaga 2; A. Lertxundi; R. Arregi; M.A. Barcenilla); soldaduzka (+ soldaduzka-garai) 18: G 6 (E. Erkiaga; A. Arrinda 2; J.R. Erauskin; Basarri 2), EB-EgAs 12 (P. Uribarren; J. Azurmendi 2; K. Fernandez; J.A. Arrieta 2; J.M. Arrieta; I. Garate; A. Egaña 4); soldadutza 12: G 2 (Vill; Basarri), B 1 (J. M. Kortazar), EB-EgAs 9 (EUSTAT 4; E.J.; UZEI; Eskura; J. Lasa 2); soldautza 7 (NEtx; Barrutia; J. Azpeitia 3; Gure Erria 2).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soldadogoa :DFrec 2; soldadugo : AB38 2; HiztEn-LurE; soldaduska : DFrec 17; AB38 1; AB50 23; LurE ("soldaduzka edo soldaduska"); soldadutza :DFrec 10; AB38 5; AB50 11; HiztEn-LurE; Euskalterm 9; soldaduzka :DFrec 17; AB38 4; AB50 14; HiztEn ("ik. soldadutza"); Euskalterm 1; soldautza :DFrec 1.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

soldadura
iz. Heg. Soldatzea; horren ondorioa. Tubacex eta SBER enpresek soldadurarik gabeko altzairuzko hodi herdoilgaitzak ekoizten dituzte.

Aztergaia: soldadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: soldadura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

soldatzea.

soldaduska
iz. Heg. Soldadutza. Soldaduskako paperak. Soldaduskara joan. Soldaduska egina du.

Aztergaia: soldaduska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ska / -go/-tza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: biak maila berean ematea ez dirudi egokia.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): soldadutzari lehentasuna ematea erabaki da. Dena dela, soldadugo sarrerari Ipar. marka ezabatuko zaio, benetako forma soldadogo baita. Soldaduska, berriz, Heg. markarekin onartu da.

soldadutasun
iz. g. er. Soldadu bizitza. Ik. soldadutza 2. Kristau denak gerran dabilen soldaduak bezainbat neke iragan behar du, zeren soldadutasuna eta gizonaren lurreko bizitza bat baitira.

Aztergaia: soldadutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

soldadutza
1 iz. Hiritar batzuek, legearen aginduz, denbora jakin batez armadan eskaini behar duten zerbitzua. Ik. soldaduska. Soldadutzara joan. Inudetzak eta soldadutzak ekartzen dizkiote gure herriari kalterik gogorrenak.
2 iz. Soldadu bizitza. Nantesen nengoela gaztigatu zidaten komandante egin nindutela; axola gutxi niri igotze horrengatik, ez bainuen gogorik soldadutzarako.
Azpisarrerak

Aztergaia: soldadutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-go.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "soldaduska: kontuan izan soldaduska horrek anbiguotasuna sor dezakeela soldadutza / soldaduska / soldaduxka / soldadutxoa" (1997-04-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: biak maila berean ematea ez dirudi egokia.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): soldadutzari lehentasuna ematea erabaki da. Dena dela, soldadugo sarrerari Ipar. marka ezabatuko zaio, benetako forma soldadogo baita. Soldaduska, berriz, Heg. markarekin onartu da.

soldadutza egin
ad.-lok. Legearen aginduz denbora jakin batez armadan eskaini behar den zerbitzua bete. Espainiar armadan soldadutza egiteari uko egin zion. || Badut anaia bat urte eta erdiko soldadutza eginikoa.

Aztergaia: soldadutza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SOLDADUTZA EGIN (V-gip ap. Etxba Eib), SERBITU. Hacer, prestar el servicio militar. "Erdera bako baserritarrentzat, soldautzia eiñ biarra erbestian, izan zan, eta da, aldatz-gorarik aundiña" Etxba Eib. v. SOLDADUGOA EGIN. Badot anai bat urte ta erdiko soldadutza egiñikoa. Bilbao IpuiB 105. Soldadutza egin baño leenago. Txill Let 68. Nere semea Afrika juan zan / soldadutza serbitzera. Uzt in Mattin 140.

def: kinta iz. Heg. Beh. Soldadutza egiteko urteroko txanda. Ea kinta hori soldadu joaterako, gerra bukatzen den. /// adib: soldadutza 1 iz. Hiritar batzuek, legearen aginduz, denbora jakin batez armadan eskaini behar duten zerbitzua. Urte eta erdiko soldadutza egin. Soldadutzara joan. Inudetzak eta soldadutzak ekartzen dizkiote gure herriari kalterik gogorrenak. // ultraortodoxo adj./iz. Muturreko ortodoxoa. Israelgo Parlamentuak onartu egin du judu ultraortodoxoak ere soldadutza egitera derrigortzen dituen legea. Sozialista ultraortodoxoak beldur dira lege hori ez ote den interes pribatuen mesederako izango.

soldadutza egin 61: Aizu (“Bera eta Luis laguna soldadutza egiten ari dira, eta filmaren zerbitzura egotea egokitu zaie grabaketak iraun bitartean”), Deustuko unibertsitatea (“Espainian gure inguruko beste herri batzuetan parekorik ez zuen fenomenoa gertatu zen: lehenengo eta behin, antzeko egoeran zeuden beste herri batzuetan baino kontzientzia-objektore askoz gehiago agertu ziren, eta bigarren, soldadutza egiteko adinean zeuden askok «intsumiso» zirela adierazi zuten, hau da, pertsona askok derrigorrezko zerbitzu militarra egiteari uko egiteaz gain, ordezko gizarte-zerbitzua egiteari ere uko egin zioten, zenbaitek «desobeditze zibila» deitu izan duten jokabidea hartuta“), Elkar 11 (“Garai hartan aitona soldadutza egiten ari zen hemen, Nafarroan”), Berria 21 (“Soldadutza egin zuen, ezetz esaterik ez zegoen garaietan”), EiTB 6 (“Politika hau Biltzarrean hitzartu zuten 1933an, gay eta lesbianek Armadan soldadutza egitea onartzeko konpromiso bezala, euren sexu aukera ezagutzera ematen ez zuten bitartean”), Jakin 2 (“Baina Ekonomia ikasketa haiek egin eta soldadutza egin behar izan nuen”), Karmel (“Kontua da, hogei urte zituela, soldadutza egin behar izan zuela, ziur asko Madrilen, Larreako Prioreak eskaturiko portaera onaren agiria han baitago sinatua”), Argia 12 (“Horrekin batera, gure lagun batek ihes egin zuenean, nire gizona soldadutza egiten ari zen”), Erlea (“Frantziak ez zuen amore eman, urte eta erdi baten buruan deitutako soldaduak Aldjezairiara bidali zituen, baita soldadutza egin berri zirenak berriz deitu […] Frantses armadari hirur urte kostatu zitzaion herriaren berriro okupatzea”), DiarioVasco 4 (“Soldadutzatik etorri berritan, 20 urterekin jantzi nintzen lehen aldiz erromatar eta esango nuke oraingo gazteei soldadutza egin ez izana asko nabaritzen zaiela desfilatzeko garaian”), UEU (“Txillardegik berak idatzi eta hogei urtera atzera begira jarririk horrelako azalpenak eman zituen soldadutza egiten Galizian zegoela idatzi zuen eleberriaz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

soldadutza egin 24: Berria 7 (“Mehmet Ali Agca kurduak ostegunean baldintzapean aske utzi zuten ez du Turkiako Armadan soldadutza egin beharko, berak hala nahi izan arren”), Koldo Biguri 3 (“Soldadutza eginda bazenu behintzat!...”), Iñaki Mendiguren 2 (“Odola isurtzearen eta, ondorioz, soldadutza egitearen aurkako kontzientzi eragozpenean, hasierako kristauak ez zetozen bat judu-tradizioarekin”), Iñaki Iñurrieta 2 (“Feudoa, soldadutza egiteko betebehar gisa, zuzenbide politikoari zegokion; salerosgai zen ondasun gisa, ordea, zuzenbide zibilari zegokion”), Joan Mari Irigoien (“Hargatik egin zidan irri, nik uste: nik bete nezakeelako, apika, berak bete ezin izan zuen ametsa, soldadutza egitekoa eta soldadu on bat izatekoa”), Joseba Urteaga (“Nire inguruneko ideiak ere barregarriak iruditzen zitzaizkidan, aurreiritziak: "polizia beharrezkoa da" edo "soldadutza egin arte ez zara benetako gizona izango", adibidez”), Jokin Urain (“Kintetara deitu zioten soldadutza egiteko eta Soldadu Langileen Diziplina Batailoietan aritu zen Sondikako aireportua-eta egiten.”), Jon Muñoz (“Eta kirolari esker ez dut soldadutza egin beharrik izango”), Juan Kruz Igerabide (“Anaia zaharra soldadutza egiten zegoen Burgosen; kuarteletik ihes egin zuen beste batzuekin, eta armada errepublikarrarekin bildu ziren.”), Fernando Rey 2 (“Oroitzen naiz gure etxera aurreneko aldian soldaduz jantzita etorri zela, garai hartan soldadutza egiten ari zelako”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa, eta azpisarrera gisa jasotzekoa, gerra egin bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soldadutza sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper