2 emaitza skate bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

skate
1 iz. Ohol gurpilduna, 60 cm luze eta 20 cm zabal ingurukoa, lur gogor eta berdinetan irristatuz bezala higitzeko erabiltzen dena.
2 iz. Ohol horrekin egiten den kirola. XX. mendeko azken laurdenean sartu zen skatea Euskal Herrian. Zaleen kopurua handitu ahala, udalak skatean aritzeko guneak eraikiz joan dira. Goi mailako skate txapelketa Leioan. Skatean ibiltzeko hainbat gune prestatu dituzte.

Aztergaia: skate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): skate 109: Berria 16, EiTB 90, Diario Vasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: skate 9: Herria 8, Berria.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es skate(board) / fr skate, skate-board: Elhuyar: gurpil-ohol, skateboard, skate; monopatin / Nolaerran: skate, gurpil-ohol / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "skate, skating, skater h. patin, patinatze, patinatzaile".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

erdal hitza.

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma, besterik gabe onartzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena, baina skatean ibili adibide bat jaso. (2022-01-11)

skater
iz. Skatean ibiltzen den pertsona; bereziki, skatean aritzen den kirolaria. Euskal Herriko skater onenak Durangon bilduko dira asteburuan. Skater profesionalak.

Aztergaia: skater

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): skater 35: Consumer (“Txirrindulari, ibiltari, footingzale, roller eta skater ugari dabiltza asfaltoan gustura asko eguzkia hartu eta kaloriak erreaz”), Berria 4 (adib.: “El Perro kolektiboak skater talde baten eskultura eta kalean erretzen ari den auto baten argazkiak erakusten ditu”), EiTB 29 (adib.: “Europako 50 skater ospetsuenak lehiatuko dira gaur txapelketa honetan”), DiarioVasco (“Gainera, lehiaketaz gain, Arraskako skaterrak ere estilo askoan ibiliko dira eta ikuskizuna eskainiko dute bertan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu skater formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: skate, skating, skater h. irristailu, irristatze, irristatzaile.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak 2013-07-09an skate forma proposatua: “ Nazioarteko forma, besterik gabe onartzekoa”.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia izan daiteke, skate forma ere proposatu zuenez lantaldeak (skatelari ere proposa zitekeen, baina azken -e hori ahoskatzen ez denez eta ia erabili ez denez, zaila ikusten du lantaldeak formak arrakasta izatea).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper