30 emaitza sasi bilaketarentzat - [1 - 30] bistaratzen.

sasi
1 iz. Arrosaren familiako landarea, zurtoin luze arantzadunak eta lore zuri edo arrosak dituena eta fruitutzat masusta ematen duena. Ik. lahar. Bide-bazterreko sasiak eta oteak. Berroz berro, sasiz sasi. Eta estaliko dute guztia sasiek, laharrek eta arantzek. Neke handiarekin urratu behar du sasi eginik aurkitzen den lurra. Galdu zituen gari-zelaiak, gailendu zaio sasia. Sasi batean gorde. Sasietan katigatutako ardi ile, maluten antzekoak. Sasi artean dauka hegoa lotua. Bizitza sasi bat da, arrosa eta arantza. Harkaitz eta sasi besterik ez zen itsas hegi murritza. Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz ihaurtzeak ere ez dirudi egoki. Sasiko masusta.
2 iz. Sastraka. Egin zenean, beraz, gizona bera, ez zen nehon oihan eta sasirik baizen. Txori kantua dabil urduri sasian.
3 iz. Sasikoa, egiazkoa ez dena, benetakotik itxura besterik ez duena. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ez du horrelako sasi-hizkuntza bat ikasteko asmorik. Sasi-budista da orduan eta ez budista: ez du Budak tentatzen, izutzen baizik. Filosofoak eta sasi-filosofoak. Sasi-galdera erretorikoa.
4 iz. Klandestinitatea. Zazpi urte sasian eman eta gero, atxilotua izan zen.

Aztergaia: sasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:sasi-txori Hippolais polyglotta.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: sasi-igel iz. Hyla arborea.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

sasi-txori.

sasi igel, sasi-igel
iz. Luzeran lauzpabost zentimetro dituen igel txiki intsektujalea, azala kolore berde bizikoa duena (Hyla arborea).

Aztergaia: sasi-igel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-igel.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sasi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Hyla arborea.

sasi txori, sasi-txori
iz. Hegazti intsektujalea, txikia, gainaldetik gris arrea eta azpialdetik hori bizia dena (Hippolais polyglotta).

Aztergaia: sasi-txori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: Hippolais sp.; sasi-txori arrunt : Hippolais polyglotta; sasi-txori horizta : Hippolais icterina: sasi-txori zurizta : Hippolais pallida.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Hippolais polyglotta.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txori.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sasi sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Hippolais polyglotta.

sasi-lahar
iz. g. er. Sasia, laharra.

Aztergaia: sasi-lahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

argiagoa da bi osagaiak nabarmentzen dituen grafia (eta tradizioak ez du bestelakorik agintzen).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

lahar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

sasia, laharra.

sasiak sutu
ad.-lok. Liskarra piztu; zirikatu, ernegarazi. Ik. sasiari su eman. Ederki jakin zuen Ugarte eta Xantiren artean sasiak sutzen; liskarraren hazia ereitea, gauza erraza izan zen. Bidegabe zabiltza sasiak sutzen.

Aztergaia: sasiak sutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SASIA(K) SUTU. Provocar; dar pie a. Bide gabe zabiltza / sututzen sasiyak, / ontaratu nau zure / atrebientziyak. AzpPr 78. Sutu da sasiya, / ez da oraiñ asiya. Ib. 119. Danen aurrian berak ibilli / sasi guztiyak sututzen. Auspoa 86-87, 149. Bertso-saio ederrik egiñak giñun biok. Arek sutuko zin sasia, eta nere erruz ez uan itzaliko. Ataño TxanKan 79.

sasiak sutu 1, Elkar (“Abisuak abisu, aurrera jarraitzeko asmoa genuela ikusi zuenean ere, ederki jakin zuen Ugarte eta Xantiren artean sasiak sutzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu sasia(k) sutu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da oso erabilia, baina esapide hori berreskuratzea egokia izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sasi sarreran.

sasiakazia
iz. Zur iraunkorreko zuhaitza, hosto konposatuak dituena eta mordo zintzilikarietan biltzen diren lore zuri usaintsuak ematen dituena (Robinia pseudoacacia). Gure kostan, behinik behin, antxoarik onenak sasiakazia loretan denean izaten dira.

Aztergaia: sasiakazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Robinia pseudoacacia.

sasiama
iz. Zuhaixka aihenduna, lore usaintsuak ematen dituena (Lonicera sp. ). Ik. atxapar; ahuntz hosto; aker aihen. Ate gainean sasiama batzuk lotzen ari zela.

Aztergaia: sasiama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lonicera sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Lonicera sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "amabirjinaren atxaparra: erdarako madreselva hitzaren itzulpen hutsa izateko itxura dauka sasiama horrek. Lonicera generoko landareei amabirjinaren atxaparra deitzen zaie arruntki" (1997-04-16)

sasiari su eman
ad.-lok. Liskarra piztu; zirikatu, ernegarazi. Ik. sasiak sutu. Bertan adierazi zuen Jaurlaritzak ez duela gai horren gainean sasiari su ematen jarraitzeko inolako asmorik.
sasiarte
iz. Sasidia. Ik. sasitza. Sasiarte batean sartu zen. Sasiarte hartan gordeta.

Aztergaia: sasiarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte.

sasidi
iz. Sasiz beteriko lekua edo saila. Ik. sasiarte; sasitza; lahardi. Sasidi eta otadiak. Sasidi itsu bat.

Aztergaia: sasidi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

sasieskola
iz. Eskola huts egitea, eskolara ez joatea.
Azpisarrerak

Aztergaia: sasieskola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:sasieskola egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

sasieskola egin.

sasieskola egin
ad.-lok. Eskola huts egin. Ik. piper egin. Sasieskola egiteko edonoiz gertu egon ohi ziren neska-mutilak.

Aztergaia: sasieskola egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

piper egin.

Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sasi sarrerari dagokion azpisarrera.

sasiezkontza
iz. Elizatik at egiten den ezkontza. Joanari bere sasiezkontzak sei seme-alaba ekarri zizkion.

Aztergaia: sasiezkontza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
sasijainko
1 iz. Egiazkoa ez den jainkoa. Antzinako sasijainko haietako bat.
2 iz. Idoloa.

Aztergaia: sasijainko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

BiblE-n 77 aldiz erabilia.

sasijakintsu
adj./iz. Jakintsu itxurak egiten dituena. Ongi bizi dira alfer sasijakintsuak. Oker dagoena beti oker, sasijakintsu guztiek besterik esan arren.

Aztergaia: sasijakintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
sasijakitun
adj./iz. Sasijakintsua. Materialismoaren alde dauden sasijakitunak.

Aztergaia: sasijakitun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
sasiko
1 adj./iz. Ezkontzaz kanpo jaioa. Ik. sasikume. Elizaz ezkondu gabe eta sasiko seme-alabekin gainera. Ahaide eta guraso gabe, sasiko baten irudian senartzea.
2 adj./iz. Jatorri, jabe edo egile ezagunik ez duena. Ik. bort 2. Irakurgai hori ez da sasikoa, badu bere jabea. Gipuzkoa-Nafarroetako aditza borta bide da, sasikoa, eta ez du behar zukeen amaren nahiz aitaren eiterik. Sasikoa ez dena jatorra eta behar bezalakoa da.

Aztergaia: sasiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

irakurgai hori ez da sasikoa, badu bere jabea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

sasikume
iz. Sasiko seme edo alaba, ezkontzatik at jaiotako haurra. Fortun, Butron Gonzalezen sasikumea. Elizarik gabeko ezkontza, alajaina!, eta sei sasikume ezkontza hartatik.

Aztergaia: sasikume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
sasiletradu
iz. Heg. Legegizona izan gabe legegizonarena egiten duen pertsona. Sasiletraduentzat ez dago legerik.

Aztergaia: sasiletradu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. letradu; eta proposatuak ditugun letradu ('legelaria') / letratu ('ikasia, letraduna').

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.: sasiletraduentzat ez dago legerik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "sasiletratu [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da, Heg. marka.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): onartu egin da.

sasimaisu
iz. Maisua izan gabe maisuarena egiten duen pertsona. Zuen artean ere izango dira sasimaisuak, doktrina kaltegarriak zabaltzen saiatuko direnak.

Aztergaia: sasimaisu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gure corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko sasimaisu .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sasi-maisu (eta sasimaisu, sasimaixu) 3: Anait 1954 ("Ez jaramon sasimaixueri"), Goiz-Argi 1974 ("Lan au ezta ezjakitunentzat ezta ere sasimaisuentzat"), LMuj ("Lizardi jakitun da "sasi-maisu" horiek gure mintzoaz bidegabeki diotenaz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sasimaisu : HiruMila (1 maestro de pacotilla, pseudomaestro, falso maestro; 2 persona sin título de maestro que da clase a cambio de alguna ayuda), DRA (pseudo-maestro), PMuj DVC (sasi-maisu: maestro ciruela, sin título, intruso, pseudomaestro, zancarrón, dómine, falso maestro); sasi-maisutza : PMuj DVC (intrusismo en el magisterio); sasimaistra : HiruMila (maestra de pacotilla, sabionda, falsa maestra), PMuj DVC (sabihonda) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

sasimediku
iz. Medikuntza-ikasketak egin gabe sendagintzan aritzen den pertsona. Ik. sendalari; petrikilo. Medikuak, sasimedikuak, sendalari eta petrikiloak.

Aztergaia: sasimediku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
sasipe
iz. Sasi azpia; sasia. Sasipe batean ezkutaturik. Sasipean zegoela zulo handi bat. Irten zen sasipetik otsoa. Sasipe, bidezidor eta azeri-zulo guztiak ezagutzen bainituen.

Aztergaia: sasipe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: sasipe batean ezkutaturik.

sasiprofeta
iz. Profeta faltsua. Sasiprofeta asko azalduko dira.

Aztergaia: sasiprofeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
sasitar
iz. Ipar. Gerrillaria. Ik. basagudari. Armadako kideek metodo guztiak dituzte libre, sasitarrak itotzeko.

Aztergaia: sasitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-10-05
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2009-09-01 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu sasitar, sasipetar eta sasipeko formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sasitar 1, EstiLib ("Ezkutuko borrokalaria —II. Mundu Gerra ingurukoa— sasigudaria, sasitarra"); sasipeko 1, Zerb (Herr 1944: "Efifiak — Zer izen pollita eman dioten berehala Eskualdunek, nunbeit norbeitek sasipekoak deitzen zituen gudulari gazte biphileri! Efifiak!").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sasipetar 1, Larz VII 86 ("Ziberoko sasipetarrek aldiz Aleman batzu preso hartu zituzten"); sasipeko 1, Larz VII 84 ("Bertze behin, gerlako gure komandante ohia, Pambrun apeza etorri zitzaitan etxera, Alemanen ganik ihesi. Zenbait egunen buruan, ixilka, Bernadin Ichorrots adiskideak ereman zuen sasipeko lagunen gana").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "sasitarra. Legez kanpokoa".

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Cf. -tar osaerakoak aztertzean egindako oharra: "Hiru forma dira lehian (-tar, -peko eta -petar osaerakoak), batez ere Iparraldekoek erabili izan dituzte, eta bakan erabili; Iparraldekoei dagokie aukera egitea, lantaldearen ustez, berak ez baitu aski oinarri bat hobesteko" (2008-03-04).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: Ipar., gerrilari, ezin egokiago eta erabilia azken gerra handian alemanen aurka gudukatu ziren gerilarien izendatzeko (frantsesez ‚'maquisard').

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Forma bakarra onartu da: "sasitar iz. Ipar."

sasite
iz. Sasidia. Ik. sasiarte; sasitza. Basora joanda, sasiteetan sartu zen.

Aztergaia: sasite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-te.

sasitegi
iz. Sasidia, sasitea. Ik. sasiarte; sasitza. Sasitegia garbitu zuten.

Aztergaia: sasitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tegi.

sasitik berrora
Egoera txar batetik beste okerrago batera igaro dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Laster ohartu zen, ordea, egina zuela sasitik berrora.

Aztergaia: sasitik berrora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

berro Sa signification primitive est peut-être 'buisson', comme semble l'indiquer le dicton sasitik berrora, tomber du hallier dans le buisson (de Charybde en Scylla)" Dv. * Berroratu Hargatik ez zitzaien zortea hobetu, / Sasitik athera eta baitziren berhoratu. "Ce meurtre n'amenda nullement leur marché" . Gy 78 (cf. la expresión sasitik berrora en 1 berro).

LB: “Sasitik berrora! -erran zuen sendagileak gelako atetik-. Zer egin zuen gaixo horrek aurreko bizitzan halako opariak merezi izateko? Auschwitzeko zaindaria izan zen?” (Elkar); EPG: 2 “Goiza sasitik berrora eta berrotik sasira egin genuen” (Aingeru Epanltza);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: sasitik berrora de mal en peor, de Guatemala a Guatepeor; Labayru: 0; Adorez: belarretik atera eta sasian sartu/sasitik berrora egin: salir de Guatemala y entrar en Guatepeor

Bestelakoak

berro 1 iz. Ipar. Sasi sarria; sasia. Berro guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Berroz berro. Sasitik berrora: txarretik okerragora. Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du (esr. zah.). sasi 1 iz. Arrosaren familiako landarea, zurtoin luze arantzadunak eta lore zuri edo arrosak dituena eta fruitutzat masusta ematen duena. Ik. lahar. Bide-bazterreko sasiak eta oteak. Berroz berro, sasiz sasi. Eta estaliko dute guztia sasiek, laharrek eta arantzek. Neke handiarekin urratu behar du sasi eginik aurkitzen den lurra. Galdu zituen gari-zelaiak, gailendu zaio sasia. Sasi batean gorde. Sasietan katigatutako ardi ile, maluten antzekoak. Sasi artean dauka hegoa lotua. Bizitza sasi bat da, arrosa eta arantza. Harkaitz eta sasi besterik ez zen itsas hegi murritza. Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz ihaurtzeak ere ez dirudi egoki. Belarrak jorratu eta artoa sasira bota: zerbait oker egin. Sasitik berrora: txarretik okerrera. Sasiko masusta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da bai sasi bai berro sarreretatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sasi eta berro sarreretan.

sasitsu
adj. Sasiz betea. Bide sasitsu batean.

Aztergaia: sasitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

sasitu, sasi/sasitu, sasitzen
da/du ad. Sasiz bete, sasiak jana gertatu. Etxea lur jota eta inguruak sasituta gelditu ziren. Bideak eta belardiak sasitu ziren.

Aztergaia: sasitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sasitu, sasi(tu), sasitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

sasitu, sasi(tu), sasitzen.

sasitza
iz. bizk. Sasidia. Ik. sasiarte. Katigatu zitzaion adarra sasitzan.

Aztergaia: sasitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper