6 emaitza sakela bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

sakela
iz. Jantziei barrualdean edo kanpoaldean josten zaien poltsa modukoa, eskuarki tamaina txikikoa. Ik. patrika; poltsiko. Sakelatik erlojua atereaz. Sakelan gorde. Galtzetako sakeletan. Esku biak sakeletan sartuta. || Gazte horiek sos pixka bat nahi dute bere sakelarako. Sakelarako dirua lortzeko, lan txikiak hartzen zituen.

Aztergaia: sakela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

patrika, poltsiko.

Lexemen erregulartasuna

-a org.

sakeladun
adj. Sakela edo sakelak dituena. Barneko sakeladuna.

Aztergaia: sakeladun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

sakelako
1 adj. Gauzez mintzatuz, mota berekoak baino txikiagoa izanik, sakelan sar edo eraman daitekeena edo horretarako pentsatua dena. Ezinbestekoak dira sakelako tramankulu hauek. Sakelako erloju zahar handi bat atera zuen poltsikotik.
2 iz. Sakelako telefonoa. Sakelako bat ikusi du mahai gainean. Haren sakelakotik egindako deiak aztertu ostean (...). Sakelakora deituko diot.

Aztergaia: sakelako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): sakelako 1097: Aizu (“sakelako sistema eragilea”), Elhuyar 10 (adib.: “Sakelakoak, posta elektronikoarekin batera, ia ezinbesteko bihurtu dira komunikazio pertsonaletarako”, “Azken belaunaldiko sakelakoa da i-phone”, eta “sakelako telefono” 3), Consumer 79 (adib.: “sakelako telefono” 49, “bereiztu egiten ditu probintzia arteko deiak eta telefono finkotik sakelakora egin direnak eta dei mota bakoitzaren batez besteko prezioari buruzko informazioa ematen du”), Berria 670 (adib.: 340 “sakelako telefono”, “New Yorkeko artista batzuek sakelakorako eginiko aplikazio batekin egingo dute ibilaldia”), EiTB 263 (209 “sakelako telefono”, “Sakelakoaz lurperatzea eta, hilik dagoen jakiteko, deitzeko eskatu du”), Jakin 27 (“sakelako telefono” 6, “Sakelako liburu tipikoa deskribatu beharko bagenu, argi eta garbi salneurriari begiratu beharko genioke”), Argia 41 (adib.: “Argian duela sei urte multimedia kazetaritza lantzen hasi ginenetik egindako guztia kontsultatu daiteke sakelakoan”), DiarioVasco 6 (adib.: “Sakelako mugikorrek izan dezakete eragina”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: sakelako 404: Berria 224 (adib.: “Sakelako telefonoa praketako poltsikoan edo gerrikoari lotuta eramateak hazi ekoizpena murrizten duela esan dute”), Herria 16 (adib.: “Aldez edo moldez, sakelako telefono horiek lehenagoko mokanesa eta ganibetaren lekua hartua dute”), Fernando Morillo 12 (adib.: “Sakelako telefonoa ere han zeukala ohartu zen”), Iñaki Mendiguren 9 (adib.: “Berehalaxe, sakelako salatoskopioa atera zuen Harryren jantzi artetik”), Anjel Lertxundi 7 (adib.: “Topiko bihurtu da esatea sakelakoak zein baliagarri diren horrelakoetarako”), Eider Rodriguez 7 (adib.: “Biok sakelako telefono bera erabiltzen dugu”), Iñaki Arranz 6 (adib.: “Hitzak mozteko beste modu bat sakelako telefonoen bidez mezuak bidaltzeko erabiltzen den kodea da”), Koro Navarro 6 (adib.: “Eguzkitako bat, eskularruak eta sakelako zapi bat ere aurkitu zituzten”), Aingeru Epaltza 5 (adib.: “Maddi dutxan zegoen batean, haren sakelakoan arakatuta ikasi nituen morroiaren telefono zenbakiak”), Irene Aldasoro 2 (adib.: “Sakelako sei penikekoaren gainera erortzen utzi nituen bi penikeak”), Gotzon Garate 3 (adib.: “Beti sakelako diru zorroan bere aitaren argazkia eramaten zuen”), Iban Zaldua 7 (adib.: “sakelako telefonoa atera du, eta deiari erantzun dio”), Pello Salaburu 5 (adib.: “Zuk, guk zure denboretan ez bezala, eskura baitituzu ordenagailuak eta sakelakotelefonoak”), Anton Garikano 3 (adib.: “Sakelako xingola gorria estutu zuen, adore emateko”), Juan Luis Zabala 3 (adib.: “Autorantz itzuli eta sakelako telefono batetik dei bat egin zuten geroxeago”), Patxi Zubizarreta 3 (adib.: “Herrixkarantza zihoazela ere, sakelako telefonoz azken ahaleginak egin zituen, baina ez zuen ordezkorik lortzerik izan”), Fernando Rey 3 (adib.: “Zednicek kontseilariak lehenbizi Europako sakelako mapa bat hedatu zuen, Reicharen armaden egoera militarra aztertu eta azaltzeko”), etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: sakelako telefono. Eskuko telefonoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sakelako telefonoa.

sakelako liburu
iz. Liburu mota, formatu txikian, azal bigunekin eta ilustrazio eta apaingarri gutxirekin argitaratzen dena. Liburu-dendako sakelako liburuen apalean, Beigbeder-en azken liburuaren azalak erakarri nau.
Loturak
sakelako telefono
iz. Haririk gabeko telefonia-sistema erabiltzen duen telefono txiki eramangarria, konexioa uhin hertziarren bidez egiten duena. Ik. telefono mugikor; eskuko telefono. Ez daki sakelako telefonorik gabe bizitzen.
sakelaratu, sakelara/sakelaratu, sakelaratzen
1 du ad. Sakelan sartu. Eskua luzatu eta hogei ogerlekoak sakelaratu zituen.
2 du ad. Diruaz edo ondasunez mintzatuz, eskuratu. Hauek ez dute fitsik ere galdu nahi, indarkeriaren indarkeriaz sakelaratu dutenetik.

Aztergaia: sakelaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sakelaratu, sakelara, sakelaratzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sakelaratu, sakelara, sakelaratzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper