6 emaitza potentzia bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

potentzia
1 iz. Indarra, ahalmena.
2 iz. Nazioarteko politikan, botere handiko estatua. Orain arte, munduko potentzia handienak elkarrekin aritu dira lanean, egitasmoa bera oso garestia izan delako, besteak beste.
3 iz. fil. Izatera iristeko ahalmena.
4 iz. fis. Denbora-unitatean egiten den lana. Autoa, potentzia handikoa baitzen, arin eta nekerik gabe egiten ari zen bidea.
5 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, potentzia-k matematikako 'berretura' adieran euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. berretura].

Aztergaia: potentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

potentzia 4: Ax ("arimak eta arimaren potentziek bezala, izanen dituzte gorputzak, eta gorputzaren zensuek ere, zein baitira bista, enzutea, usna, gustua, eta ukitzea, nork bere gaztigu molde bere gaiñezkoak"), CatLuz ("Arimako Potentziak dira hirur"), Bordel 2 ("Eskual herrietan fama aundia da, bertze potentzietan barna juana da; ofreziturik ere zernahi parada, giristino fidelik ez daite agrada; esposak laudatzeko eitate txarra da", "Zernahi pasatu da iran denboretan, akzione tristiak beti fronteretan; goberniak eztiki gure faboretan, bake terriblia da potentzia otan, estimatzeko luke zeinek bere baitan"); potenzia 23: E ("Ordu hartan baliako guti haien potenziak"), Lç 2 ("Zuen fedea eztezat gizonen sapienziatan, baina Iainkoaren potenziatan", "Aita, lehen kausa eta gauza guzien lehen orijinea eta fundamenta: Semea, haren hitz eta sapienzia eternala, Spiritu saindua, haren beraren berthutea, potenzia eta efikazioa"), Ax ("Arimak bere penak bezala, arimaren potenziek eta botherek ere..."), Cb 2 ("Arimearen Potenziak dira iru", "nere Anima bere potenzia, ta alegin guziakin"), LE Prog 3 ("ofrezitu bere persona, bere gorputza ta arima, potenziak ta sentidoak", "nere potenzia ta sentiko guziok", "arima bera delaik, arimain potenzia, memoria ere bera da onerako ta gaizerako"), AA II ("Jaunarenak dira zure gorputza, [...] animaren kemenak, edo Potenziak, oropena, adimentua, ta borondatea"), Añ GGero ("arimaren almenak edo potenziak"), CatB ("Animaren potenziak dire iru"), CatLlo 3 ("Da arimako sensun, edo potenziyakaz egiten dana", "Arimako Potenziyak dira iru", "Eta zer da geure arimia, zeinenak dirian potenziya oneek?"), CatBus ("Arimearen potenziak dira iru"), CatR ("arimaren potenzia dra irur"), CatAe ("arimein potenziak dira irur"), CatSal ("arimaren potenziak tzu irur"), Legaz ("Arimako almenak edo potenziak dira iru"), CatUlz 2 ("Animen potenziek dire iru", "Eta zer da gure anime, zeñenak diren potenzie oiek?"), Tx B I ("Neskatxa batek zuri segetan jokatuko'izula esan du, arentxen kontra ertengo al zera potenzirikan badezu"); inpotenzia 1, Lç ("Legearen inpotenziak deus ezin zaidianean haragian ...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

potentzi(a) (eta p. aplikazio, p. faktore, p. irteera, p. diferentzia, p. maiztasun) 113: Arti Mundu ("Bi, ehun eta hirurogeta hemeretzigarren potentziara jasoa"), AKManifestua 1980 3 (adib., "Europa zaharreko Potentzia guztiak"), Marxismoa ("inperialista diren potentzia guztien aurka"), L. Etxeberria ("Krisialdi hauetan dakusagunez Europak oraindik bide luzean ibili beharra daduka, hirugarren potentzi indartsu bat izan dadin"), X. Kintana ("arazoa, puztu egin zen, azkenean Historia unibertsalari bidea markatzen dion potentzia dezisiboa "substantziá" ala "autokontzientziá" ote deneko problema bihurtu arte"), A. Sagarna 2 ("500 megawatt-etako potentzia"), TeknMet/1 ("50 mm.tarainoko zuloak egin ditzakete makinaren tamainiaren eta potentziaren arauera"), J. Elorza ("potentzia eta pisuaren arteko erlazioa, hobea da gasolinazko motorean"), P. Iparragirre ("Arabean mundua zatitu, Egipto neutralizatu, Siria eta palestinarrak isolatu eta, bere semerik laztanena den Israeli potentzi eta indar guztia eman... Horik dira Libanoko sarraskiaren arrazoin bakarrak"), P. Alkain 5 (adib., "100 MW baino potentzia handiagoa dutenen errendimendua"), UZEI 5 (adib., "Instalazioaren potentzia ezagutzeko, biderka itzazu voltak ampereekin", "Batu itzazu aparatuen potentziak eta jakingo duzu zure instalazioa aparatu gehiago konektatzeko gai den ala indartu beharrean zauden", "Itsasontzietan lortutako potentziaren gehikuntzak ez du efikazia hobetu"), J.M. Angulo 5 (adib., "Jarraiko irudian, pila bat bere zeinu eta guzti [...] ezarri izan da, erresistentziaren mutur bien arteko potentzia diferentzia iraunerazteko", "Pila honek, neurri berdinean iraunerazten ditu elektrika garaidurak, hau da, gorputz eroalearen mutur diren A eta B puntuen potentziak"), HistGizarte/II ("Gortetan sortu gaiei irakazkinaren jarraipena: Potentzien aldetik onespena, ezkontza kontratu zibil bezala, "faccioso" en kontrako neurri gogorren eskariak, etab"), P. Zabaleta ("Esaten dute potentzia edo indar bortitzeko ahotsa zuela"), Elhuyar 15 ("adib., "Bateriak duen potentzia", "M puntu honek, eta zentrutzat duten bi zirkunferentziekiko potentzia berdina du"), Zibilizazio 2 ("Hauen tokia bi potentzia berrik beteko dute, Japonek Asian eta Estatu Batuak beste zenbait tokitan", "Koloniar potentzien militar eta ekonomi ahuldurari beste elementu bat batzen zaio"), Fisika 4 (adib., "Zenbat potentzia iriongo dute hiru erresistentziok kasu honetan?", "Multzoari zerbait potentzial-diferentzia aplikatzen zaioenean, irioten duen potentzia 10W da"), EHAA 1987 2 (adib., "Ezaugarriak: Voltmaila: 220 V. Potentzia: 3.500 W"), X. Saizar 2 ("29.700 Hp-ko potentzia", "Bultzatzaile-potentzia, 2.200 bhp-koa"), P. Sastre ("Izan ere, aho-batezkotasuna, urtetan eta urtetan zehar, ideal, perfektotzat, kohesio eta potentziaren sinbolotzat jo izan du sobietar intelligentsiak"), J. Apalategi ("Gauden geo-politiko egoeran independentziaren xedea eta subirotasunaren forma munduko potentzietatik ezartzen zaizkigu"), Geogr/BBB ("Espainak, beste potentzi europearrekin batera..."), E.L. Adan ("potentzia handi baten nazionalismoa ferekatzeak zapalkuntzaren ondorioak ekarri behar ditu"), Informatika Atlasa 4 (adib., "10 zenbakiaren —zenbaki-sistemaren oinarria— potentzia baten koefizientea izanez", "sistema bitarrean zifraren balioa ez dago definiturik 10 zenbakiaren potentzia baten arauera"), TeknolMekan 4 (adib., "Eragiketa honetan, ebaketan ekoizturiko txirbil-sekzioak eskatzen duen potentziak motorearen potentziarekin eta jakina kendu beharreko materialaren soberakinekin bateragarria izan behar du"), NafBT 1990 ("bi potentzien mende gaude / gu bihotz erdi danak lehertzen / itxuraz ongi ibili arren / ez degu elkar agurtzen / sozialismok hasi zaizkigu / kapitalismo bihurtzen"), GAO 1990-1996 4 (adib., "2 KWtatik beherako guztizko potentzia instalatua duten tailer txikiak"), Egunk 1991-1996 5 (adib., "Estatu Batuak potentzia ekonomiko eta militar bezala baieztatzeko erabili dela Golkoko gerra salatu du baita ere erakunde honek", "Alemaniak, Europako lehen potentzia ekonomiko eta moneta batasunaren benetako motoreak, euroa bere markoa bezain indartsu eta egonkorra izango dela ziurtatu nahi du", eta izenburu bezala, "Kirol potentzia"), J. Tobar-Arbulu 4 (adib., "gizakien ekintzek naturaren potentzia handitzen dute, urrunagorat eraman eraziz"), J.M. Barandiaran ("Potentzia eta itzulkortasun handiko alternatiba, sinkrotroi-erradiazioa da"), Fisika orokorra 6 (adib., "Lana definitu ondoren, denbora-unitatean egiten den lana aztertuko dugu, potentzia alegia", "Baina hartzen duen energia bi eratara gastatzen du: barne-erresistenzian galera dago denbora-unitateko eta, bestetik, bestetik potentzia beste energi mota bilakatzen du"), Azurm ("Gaztelaniarpena ez da burgesiaren potentziaren emaitza, inpotentziaren ondorio baino"), A. Gabikagogeaskoa ("erro positibo erreal baten karratua, kuboa edo beste potentzia positibo bat"), B. Oihartzabal 3 ("Potentzia legegilearen jabea populua dela", "potentzia exekutiboaren jabea ezin izan daitekeela legegile edo subiranoa den multzo orokorra", "ezen potentzia exekutiboa legearen eremutik kanpoan gorpuzten da"), Jugoslavia 2 (adib., "Politikoki inguruko mendebaldeko eta ekialdeko potentzien menpe egonagatik..."), BAO 1993 2 (adib., zerrendatu batean, "Motorearen ezaugarriak / Zil. kp. / Ezaugarri teknikoak / Potentzia fiskala"), KirolEntrenamendua ("Kapazitate eta potentzia aerobikoaren inguruan, ume eta helduen arteko berezitasunak ez dira nabariegiak"), OinElektr/BBB ("Praktikan AB klasekoa izaten da potentziako aplikazio gehienetan erabiltzen den anplifikadorea"), HD kulturak ("Kolonen garaian potentzia kolonizatzaileek hasitako ebanjelizazioa aurrera doa orain ere"), Argia 1997 2 (adib., "460.000 Kw potentziako sorgailua mugitzen du turbinak"), Historia eta Artea/DBH 8 (adib., "Japoniak potentzia inperialista izan nahi zuen"), Elektromagnetismoa 3 (adib., "korronte zuzeneko neurketetan erabiltzen denean, kontsumitutako potentzia hutsaren hurrengoa izaten da, baina korronte alternoan potentzia maiztasunaren araberakoa izaten da"); omnipotentzia 1, X. Kintana ("Mirakuilu hau egiteko, jainkoaren omnipotentziaren babesa hartzen zuen"); prepotentzi(a) 2: Egin 1992 ("Baina ez noski, herritar bezala herriaren ospea hartu nahi eta berez, sortzen den giroarekiko ondorioak ixilarazi prepotentzi hutsez"), K. Perez ("maltzurkeria... hilketa... prepotentzia... ondo trebatuta zituzten"); superpotentzia 1, Egoeraren definizioa ("Pertsona hauentzat ez du inolako zentzurik euskararen superbizipenaren alde eta gaztelaniaren superpotentziaren kontra iharduteak"); totipotentzia 1, X. Kintana ("Berori zelulen totipotentziari zor zaio, hau da, beroriek, egoeren arauera, norantza batean zein bestean garatzeko duten ahalmenari").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

potentzia : DFrec 6, AB38 57, AB50 12, HiztEn, LurE, Euskalterm 39.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

potentzia : EuskHizt, HiruMila (1 Zientz. potencia, fuerza; 2 Fis. potencia, energía; 3 Mat. potencia, producto de un número multiplicado dos o más veces por sí mismo), ElhHizt (1 potencia, fuerza, poder; 2 botere handiko estatua: potencia; 3 Fil.: potencia; 4 Fis.: potencia; 5 Mat. ik. berretura), Lur EF/FE (puissance), XarHizt (puissance, faculté) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal potencia / puissance formen ordainak: HiruMila: 1 poder, dominio, facultad o jurisdicción sobre algo: ahalgo, esku, ahalmen, etab.; 2 Der.: ahalgo, ahalmen, botere // ElhHizt: 1 capacidad, fuerza: ahalmen, indar; 2 estado poderoso: potentzia; 3 Fil.: potentzia; 4 Fís.: potentzia; 5 Mat.: Berretura; 6 Rel.: ahalmen // Lur EG/CE: ahalmen, indar; eta EF/FE: 1 indar, ahalmen, botere; 2 berredura, potentzia (mathématiques) // XarHizt: botere, ahal, indar // Casve FE: ahal, ahalgoa, indar; eskübide, men; zangartarzün; (math.) hanitxaldi, hein // HaizeG FB: (pouvoir) ahal, indar, esku-bide, men, botere; (toute) ahalmen oso, guzi-ahal; (force, machines, influence...) indar // T-L LBF: indar, ahal, bothere // PMuj DCV: 1 poder, poderío, fuerza: aal, al, almen...; 2 facultad: almen, -men, -bide...; 3 fuerza motora: indar, eragindar; 4 posibilidad, existencia posible: izan-gai, izan-gaitasun...; 5 capacidad de engendrar: ernalmen, sormen; 6 Matem.: aunitzaldi, ein, -konde...; 7 nación, estado soberano: erri, laterri.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk bigarren itzulirako utzia.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "potentzia, superpotentziak (estatu indartsuak)".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 indarra, boterea. 2 botere handiko estatua. 3 Fil. 4 Fis. 5* Mat. eremuan, erabil berretura.

potentzia aktibo
iz. fis. Lan bihurtzen den potentzia erabilgarria, wattetan neurtzen dena.
potentzia erreaktibo
iz. fis. Kondentsadore eta solenoideetan metatzen den energia, varretan neurtzen dena.
potentzial1
adj. Izan daitekeena, gerta daitekeena. Ikus-entzule potentzialen beharrizanetara egokitu gara.

Aztergaia: potentzial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): potentzial 1 izond. ‘izan daitekeena’. potentzial 2 iz. Fis.

potentzial2
iz. fis. Eremu batek puntu jakin batean duen intentsitatea adierazten duen magnitudea. Honelako "gelatxo" batek sorraraz dezakeen potentzial diferentzia volt bat baino handixeagoa da.

Aztergaia: potentzial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): potentzial 1 izond. ‘izan daitekeena’. potentzial 2 iz. Fis.

potentzialtasun
iz. Zerbaitek edo norbaitek berez duen gaitasun edo nolakotasun garatu gabea, garatu edo erabiliz gero onura eta arrakasta ekar dezakeena. Gizakiok, beste edozein animalia bezala, izugarrizko potentzialtasunarekin etortzen gara mundura, garapen oso baterako gaitasunarekin. Potentzialtasun handia dute zelula amek, baina litekeena da ezerezean geratzea; hamabost urte igaro dira zelula amei buruz hitz egiten hasi ginenetik, eta hara non gauden oraindik.

Aztergaia: potentzialtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh125 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu potentzialtasun formarik.

potentzialtasun 125: Aizu (“Herriz herri hedatzen ari zen joera ikusita, " potentzialtasun" hori baliatu nahi izan du Kantuzaleen elkarteak”), Argia 28 (“Akordioak potentzialtasun totemikoa dauka eta isildu egin nahi da”), Berria 31 (“Energia horren potentzialtasuna areagotzeko, indartzeko eta publikoari emateko”), DiarioVasco 12 (“Mareen zirkulazio librea oztopatzen duten elementu artifizialak (lezoiak, hormak, etab.) ezabatu; endekatutako padura guneen berreskurapen morfologiko eta funtzionala, padura izateko potentzialtasuna duten guneetan leheneratze proiektuak exekutatzea”), Euskal Herriko Agintaritza (“Iritzi da unea toki autonomiaren printzipioak behingoz garatu ditzan bere potentzialtasun guztiak”), EiTB 4 (“Turismoa Zuiako potentzialtasun handienetako bat dela eduki behar da kontuan, eta turismo ostatuek ahalmen hori garatzen laguntzen dute”), Elhuyar 5 (“Ordenagailuen potentzialtasunaz edo ahalmenaz hitz egin zuen batik bat Jean Claude Andrék”), Elkar 3 (“Santos Yanguas irakasleak erantzun du galdera erretorikoa ote den, denek uste dutelako Aztarnategiaren potentzialtasuna zalantzarik gabekoa dela eta arreta berezia merezi duela etorkizun oparoa duelako”), Consumer 2 (“Desoreka horrek, argi eta garbi, bizitzako ikasgai nagusia gainditu ez dugula esan nahi du: nork bere burua eta bere egiazko potentzialtasunak ezagutzea, alegia”), Euskaltzaindia (“Jatorrizko hitz-hartzearen logikari eutsi nahi izan zaio hiru ardatzi helduta: euskararen normalizazio prozesuaren atzera begirakoa, hedabideen potentzialtasun garaikidea hizkuntzaren biziberritzearen ikuspegitik eta hedabideak eta euskara binomioak aurkezten dizkigun aukera eta erronkak etorkizunari begira”), Goiena (“Enpresek, aldiz, gazte kualifikatu horien potentzialtasuna ezagutu eta proiektu berriak garatzeko aukera dute”), Jakin 3 (“Auzoko liburu dendek beraien potentzialtasunak landu behar dituzte, bere alderdi onak garatu”), Laneki 4 (“Gestioa da lurraldeak irekitzea, askotariko kultura jardueren eraginekin konektatzea, aukera berriak bilatzea eta zenbait potentzialtasun garatzea, tokian lan egiten duten arren ingurune zabalagoekiko harremanak zaintzen dituzten ekintzak bateratzea eskatzen dutenak”), UEU 29 (“Udala edo tokiko administrazioa deritzona da herritarrok gertuen dugun erakunde publikoa, baina, agian, ezjakintasun nabaria izan da haren zereginen inguruan, eta horrek udalak izan ditzakeen baino potentzialtasun askoz gutxiago erabiltzera bultzatu gaitu sarri herritarrok”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

potentzialtasun 19: Berria 12 (“Munduko hizkuntza guztiak berdinak dira potentzialtasunean, baina dentsitatea izatea jorratzearen araberakoa da”), Iñaki Mendiguren 2 (“Aldi berean industri langileek aurrerapen teknologikoaren onura deusezteko arriskuan jartzen zuten, sindikatuen murrizte-praktiken bidez ekoizpena mugatuz, pari passu produktibitatearen potentzialtasunetan lortutako gehikuntza bakoitzarekin”), Amaia Lizarralde 2 (“Garatzea, berriz, zerbaiten gaitasun edo potentzialtasunak areagotzea da”), Josu Zabaleta (“Alderantziz, bada, espazioa gertaeren bilduleku potentzial bat da, eta espazio irudikatuak ia beti gauzatzen du potentzialtasun hori”), Filosofiako gida (“Ondorioz, zientzia eta teknologia oinarri dituen gizarte industrial honek sortutako arriskuak geure aurrerakuntza-eredua bera ezbaian jartzera iritsi diren honetan (ikus Beck 1986), ezin da ukatu beharrezkoa dela zientziaren eta teknologiaren (industriarekin elkarlanean) potentzialtasun negatiboak (arriskuak) murriztuko lituzketen neurriak hartzea”), Harkaitz Cano (“Zeppo, denetan argiena zen, idazteari uzten dioten idazle horietako bat, osoko Bartleby bat, Salinger bat, bere potentzialtasunean isiltzea erabakitzen duena, eskubide guztiarekin”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Teknizismoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Zabaldua dago, erabilia da eta hiztegi orokorretan ere jasoa dago.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper