21 emaitza polit bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

polit
1 adj. Itxura edo eite atsegingarria duena, halako edertasun bat duena. Ik. eder1 1. Ederra ez da, baina polita bai. Neska polita. Polita du aurpegia, baina politagoak begiak. Habia polita egiten du karnabak. Loreetan politena. Liburuxka polit batean bilduriko artikuluak. Erdarazko hitz polit dotoreak antzeko euskal hitz polit dotoreekin ematea. Ipuin politak kontatzen zituen. Edergarri polit eta egokiak. Amets polit bat deuseztatu zaigu, beste askoren antzera. || Pilota politak, biziak, frontisetik ongi ateratzen direnak. Giro polita. Sagardo polita.
2 adj. Aski handia. Diru pilo polita utzi zion alargunak. Irabazpide polita. Sari polita, horren erraz irabazteko.

Aztergaia: polit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
politasun
iz. Polita denaren nolakotasuna. Gauza horren politasuna, txikia izatea. Edertasuna baino ederragoa, politasuna baino politagoa.

Aztergaia: politasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
politburo
iz. Antzinako Sobietar Batasunean eta beste herrialde komunista batzuetan, aginte politiko osoa duen batzordea. Kubako Alderdi Komunistako politburoko kide bat bota dute, botereaz abusatzea, zintzotasun eza eta harrokeria leporatuta.

Aztergaia: politburo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

politeismo
iz. Jainko bat baino gehiago dela onartzen duen doktrina. Grekoen politeismoa.

Aztergaia: politeismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
politeista
1 adj. Politeismoarena, politeismoari dagokiona. Erlijio politeistak.
2 iz. Jainko bat baino gehiagotan sinesten duen pertsona. Jentil Aroko euskaldunak, monoteistak ala politeistak ziren?

Aztergaia: politeista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
politekniko
adj. Ikasketa-zentroez mintzatuz, zientzia eta teknikaren alorretako jakintzagai batzuetako ezagutzak irakasten direna. Hamazazpi urte zituela, Eskola Politeknikoan onartua izan zen. Fisika eta matematika ikasi zuen San Petersburgoko Institutu Politeknikoan. Doktorea da arkitekturan eta irakasle Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

Aztergaia: politekniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2001-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eskola politeknikoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

politika
1 iz. Estatu edo nazioak gobernatzeko antzea eta praktika; herri arazoen multzoa, eta herritarrek horretan duten esku hartzea. Nazioarteko politika. Eskuineko edo ezkerreko politika. Politika eta erlijioa. Administrazioko eta politikako hizkuntza erdara zenez gero. Adiskideak, batez ere politika arloan, ez dira lagun nahitaez. Politika arazoetan. Ezkerraldera jotzen zuen gehienbat politika-gaietan.
2 iz. Egiteko bat, batez ere egiteko publiko bat, aurrera eramateko era. Gutxietsia izan da luzaroan gales hizkuntza, eskoletatik eta gizartetik baztertua; Londresko gobernuak utzia du politika hori, baina politika horren ondorioak ez dira horregatik ahitu. Europan benetako gizarte politika bultzatu nahi du. Mugimendu herritarra handia izan bada ere, ez da lortu gobernuaren politika sozial eta ekonomikoak aldatzea.
Ohiko lexiak

Aztergaia: politika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
politika egin
du ad.-lok. Politikagintzan aritu. Bada garaia politika egiteko era errotik aldatzeko. Argi dagoena da, terrorismoak irauten duen bitartean, politika egiteko gero eta aukera gutxiago izango dutela. Hemen hasi nintzen politika egiten eta hemen utziko diot politika egiteari. || Herritarren aldeko politika egiten.

Aztergaia: politika egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-12-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

politikagintza
iz. Politika, jarduera politikoa. Politikagintzan ere aldaketa sakona behar dugu. Hemengo politikagintza Alemaniakoa baino askoz ere praktikoagoa iruditu zitzaidan.

Aztergaia: politikagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2001-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-06-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

politikagintza 255: Berria 163, EiTB 63, Argia 28, Diario Vasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: politikagintza 209: Berria 187, Herria, Hasier Etxeberria 4, Edorta Jimenez 3, Koro Navarro 2, Jokin Urain 2, Filosofiako gida 2, Txema Ramirez de la Piscina, Aingeru Epaltza 2, J.M. Olaizola, Ana Urkiza, Benardo Atxaga, Joxerra Garzia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gintza osaerako librea.

Eratorri-konposatu onartzekoa da

Eratorri-konposatu onartzekoa; erabilia da.

politikan sartu
da/du ad.-lok. Noiz erabaki zenuen politikan sartzea? Ni orduan politikan oso sartua nengoen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: politikan sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

politikari
iz. Politikan edo gobernu gaietan aritzen den pertsona. Demokraziaren aldeko politikariak.

Aztergaia: politikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
politikazale
adj./iz. Politikaren zalea dena. Ez naiz inolako moduz politikazalea.

Aztergaia: politikazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2001-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

politikazale (+ politika-zale, politikatzale)6: J.A. Goiria ("Gizonak beti agertu izan dira politika-zale"); Herr 1987-1992 3 ("alaman politikatzale frango ikusi, bai eta mintzaldi batzu ere egin", "Zor horiek behar zirela ukatu zioten politikatzale batzuk", "Hego aldean dituzte orai beren kezkak politikatzaleek"); J.M. Zalakain ("politikazale azaltzen da irakurlego potentzialetik % 53'6a; % 31'5a oso politikazalea delarik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

politikatzale : DFrec 2 (Herr) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

politika-zale : PMuj DVC // Ez dugu aurkitua ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

politikero
iz. peior. Politikaria. Herrietako buruzagi onek ikusten dute beren ahal eta borondate on guztia politikero nahasi batzuek hausten.

Aztergaia: politikero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Pei.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero.

Informazio lexikografikoa
Mailak

peioratiboa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hitz hau hartuta, gero saltsero eta aurretik kuxkuxero ere onartzekoak lirateke, ez?" (1996-08-20)

politiko
1 adj. Politikarena, politikari dagokiona. Arazo politikoak. Giro politikoa. Alderdi politikoak. Sistema politikoak.
2 adj. Estatuari edo estatuen arteko harremanei dagokiena. Berezko mugak eta muga politikoak.

Aztergaia: politiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

politikoki
adb. Politika-aginpideari dagokionez; ikuspuntu politikotik. Politikoki baturik ez dagoen herria.

Aztergaia: politikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

politizatu, politiza, politizatzen
du ad. Zerbaiti kutsu edo izaera politikoa eman. Epailearen agindua politizatzea egotzi dio PPri Jose Blanco sozialistak. Zientzia ez da politizatu behar.

Aztergaia: politizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu politisa-, politiza- formakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

politizatu 15: Zabal 1973 2 ("gerla-zibilean murgildua zen, politizatu gabea", "burges klase hau laborari-proletargoak jarri du agintean [...] politizatu gabea baitzen); K. Mendibehere ("Bat ere politizatu gabe zegoen Ipar Alde hau"); X. Lete ("Lizardiren belaunaldia, dakigunez, belaunaldi politizatua izan zen"); Azurm ("poesian ere gizona arras soziologizatuko edo politizatuko genuela"); J.M. Torrealdai 4 (adib.: "kultura politizatzea ez zaut komenigarri", "Ideatatik ekintzara pasatzeari politika baderitza kultura politizatu egin behar da"); UZEI ("Erlijiotasuna ere kritikatzen dute, beraren forma herritar eta politizatuetan"); G. Piedra ("Bera politizatuko da gero"); J.M. Zalakain ("Badirudi egunkari zabala nahi duela jendeak, ez politizatua"); Jakin 1995 ("agente hauek bertsolariak orokorrean "oso politizatuta" daudela esan dute"); Arte modernoa ("Kontzeptual politizatuenetik datozen inguruetan nolabaiteko arrakasta izan du"); Habe 1996 ("kontu guztiak izugarri politizatzen dira"); politizatze 3: J.M. Torrealdai 1977 ("Politizatzeak gizartea aldatu nahi duen korrontearen alde ipintzea esan nahi badu komenigarri ez, beharreko da", "Politizatzeak ideologia bat inposatzeko [ideologiaren sentidurik txarrenean] kulturaren parte bat diren espresiobidez baliatzea esan nahi baldin badu, ez da gauza ona", "Komeni da [hori litzateke politizatzea], kultur lana zeregin politiko orokorragoarekin koordinatzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

politizatu : DFrec 1, AB50 2, HiztE; politizatze : DFrec 3 (J.M. Torrealdai), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

politizatu : ElhHizt, HiruMila, Casve EF (-ü) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

politiza, politizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

politizatze
iz. Zerbaiti kutsu edo izaera politikoa ematea. Politizatze prozesurik izan ez duten hizkuntzak.

Aztergaia: politizatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-zio.

politizazio
iz. Politizatzea. Bake prozesua oztopo serioekin hasi da, Justiziaren politizazioarekin.

Aztergaia: politizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

polito
1 adb. bizk. Poliki, aski egoki. Polito irabazten du. Deabruak polito engainatzen ditu horrelakoak. Polito jo zion adarra.
2 adb. bizk. Poliki, astiro. Astiro eta polito, azeri zaharrak oiloa legez, euskara nahi du ito. || Amandre eguzkia bazihoan polito-polito bere amaganantz.

Aztergaia: polito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'poliki, aski egoki'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

politologo
iz. Teoria eta analisi politikoan aditua den pertsona. Laurogeita hamargarren hamarkadan, nazionalismoen bukaera aurreikusten zuen ikuspegi teorikoa zabaldu zen politologoen artean.

Aztergaia: politologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): politologo 71: Elhuyar (“Baina ez du arkitektoei bakarrik dagokien hirigintza bat izan behar; ekonomialariak, politologoak, soziologoak, biologoak... diziplina anitzetako jendeak esku hartu behar du hirigintza horretan”), Berria 43 (adib.: “Gure herriaren politologo bilakatu gara, eta, gure herritik kanpora atera orduko, ondo gordeta eramaten dugu lau hitzetan (nahiz luze-luzean) hemen gertatzen dena azaltzeko hitzalditxoa”), EiTB 9 (adib.: “Aurretik 'Albiste Faktoria'n , Eider Alkorta eta Asier Blas politologoekin Andaluziako hauteskundeak aztertuko dituzte”), Jakin 5 (adib.: “ainbat antropologo, soziologo eta politologo dabil, hain zuzen, horixe ikertzen: etnien, indigenen, gutxiengoen, komunitate berezituen eta, nola ez, nazioen barneko komuntasunak”), Argia 13 (adib.: “Politologo errespetagarri batek ez al zuen Suitza bezain neutroa izan behar?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: politologo 7: Berria 5 (adib.: “Virginiako Unibertsitateko Joshua Scott politologoaren arabera, azken urteotako parte-hartze handiena izango da aurtengoa”), Piasrres Xarriton (“Chicagotik Euskal Herrira etorria zen James Jacob irakasle jaunarekin solasean nengoela, aldi batez, ateraldi hau egin zidan politologo horrek”), Pello Salaburu (“Azken urteetan onddoak udazkenean bezala agertu dira kazetariek, politologoek, ekonomialariek edo soziologoek egin izan dituzten azterketa eta analisiak, anitzetan elkarren artean osagarri, beste batzuetan elkarren kontrako argudioez horniturik, gehienetan sen onak eta begi erne batzuek, besterik gabe, erakusten digutena paperera eramanez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es politólogo / fr politologue: Elhuyar: (Pol.) politologo / Nolaerran: - / Zehazki: politologo / Labayru: (Pol.) politologo / Adorez5000: (Pol.) politologo.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta besterik gabe onartzekoa.

politu, polit/politu, politzen
da/du ad. Polit edo politago bihurtu. Ik. edertu. Lorez politua.

Aztergaia: politu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

politu, polit(u), politzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

politu, polit(u), politzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper