10 emaitza plater bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

plater
1 iz. Ontzi biribila, ertza altxatua eta hondoa laua dituena, bertatik jateko-eta erabiltzen dena. (-r- bakunarekin). Ik. azpil 2. Platera hautsi. Platerean ateratzen dira aza eta okela. Lurrezko platerak. Jan ezazu nire plateretik. Gazta eta pikuak bi plateretan ekarriko ditu.
2 iz. Heg. Bazkari-afarietan platerean zerbitzatzen den jakia. Ongi gisatua baldin badago, niretzat erbia da platerik onena. Arroza, bakailaoa eta piperra osagai dituen platera.

Aztergaia: plater

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu lehen / bigarren p. moduko lexiarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB ager. banakoak dira lehen(engo)plater eta lehendabiziko p.: P. Sastre: "Lehenengo platerari bigarrena segitu zion, bigarrenari hirugarrena, hirugarrenari laugarrena eta horrela badakit nik zenbat"; Hitza/5: "Horien artean, barazkiak, lehen platerak osatzeko oso aproposak direlarik"; P. Zubizarreta: "Denborak ezerezean ahul pausatua zirudien eta doidoia nabari zitekeen zerbitzaria lehendabiziko plateratik bigarrenera, eta handik postrera igarotzean".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lehen(engo) plater Euskalterm 2 (hauetan lehen platereko menu); bigarren plater Euskalterm 1 (bigarren platereko menu) // Eta 'menu primeros platos' itzulitako hasierako menua: AB50 1 // Eta 'menu segundo plato' itzulitako bigarren jakietarako menua: AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal plato / plat, mets formen ordainik ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

platera hautsi. / AS: plater(-)ikuzgailu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa eskainiz: plater sakon (plater sakonak eta zapalak).

plater azal
iz. Plater zapala.

Aztergaia: plater azal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Plater azala: plater zapala (s.u. azal)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, plater txokon, plater zapal, plater sakon formak ere azpisarrera egitea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa plater eta azal sarreretan.

plater ikuzgailu, plater-ikuzgailu
iz. Platerak garbitzeko makina.

Aztergaia: plater ikuzgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazio-oharrak, s.u. ikuzgailu eta ikuzi; EEBSn ez da plater ikuzgailu lexia agertu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Eta plater(-)garbigailu baztertu? Ez dut uste "ikuzi" ezagutzen ez dutenek horren alde egingo dutenik" (2009-06-05)

plater sakon
iz. Sakonera handia duen platera. Plater sakon bat bete zopa.

Aztergaia: plater sakon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

plater sakon 1, Erkiag Arran ("Azkenean iñun ziran plater zabal eta sakonak ekarri eutsezan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

plater(-)sakon 3: F. Urkia ("Plater-sakon. Salda, zuku ta orrelako janariak artzeko azpil sakona"), X. Mendiguren B. ("Mahaia jartzen duzunean, jar itzazu bost plater sakon eta bost zapal"), Zoologia ("Testikuludun lakainetan nefridioen barne-muturra plater sakon baten modura zabaltzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

plater sakon : AB38 2, HiztEn (AS s.v. sakon), LurE (adib. gisa), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

plater sakon : EuskHizt - ElhHizt (AS), HiruMila - EskolaHE (adib. gisa), Lur EG/CE eta EF/FE (AS), DRA (p. zakon — adib. gisa: barreño), PMuj DVC (p. txokon, zakon, zokon) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

plato hondo / assiette creuse formen ordainak: plater sakon : HiztHand, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE; saldako azita : Lur EF/FE; zieta barna , zieta-barnetsü : Casve FE // PMuj DCV gainera: konkil , azpil sakon , plater txolkon , erretillu sakon // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

plater azal aztertzean proposatua azpisarrera gisa. Adibidea da plater eta sakon sarreretan, handik ere ezabatzekoa

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-sakon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, plater sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

plater sakonak eta zapalak.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa plater eta sakon sarreretan.

plater tiroketa, plater-tiroketa
iz. Kirol olinpikoa, jaurtigailu batek jaurtitzen dituen plater moduko batzuei eskopetaz tiro egitean datzana. 10etan, plater tiroketa, Ehiztarien Elkarteak antolatua.
plater txokon
iz. gip. eta naf. Plater sakona.

Aztergaia: plater txokon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

plater azal aztertzean proposatua azpisarrera gisa. Adibidea da txokon sarreran, Gip. eta Naf. markekin, eta adiera horretarako bakarrik jasoa dago gainera (‘Platerez mintzatuz, sakona’). Berrikustekoa txokon sarrera bera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa plater eta txokon sarreretan.

Erabileremu dialektala

Gip. eta Naf.

plater zapal
iz. Sakonera gutxi duen platera. Ordurako, Émiliek jarria zuen mahaia: plater sakon eta zapalak, koilarak, sardexkak...

Aztergaia: plater zapal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

plater azal aztertzean proposatua azpisarrera gisa. Adibidea da plater eta zapal sarreretan, handik ere ezabatzekoa

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa plater eta zapal sarreretan.

plateresko
1 iz. art. XVI. mendean Espainian sortu zen arte estiloa, elementu gotikoak eta pizkunde garaikoak konbinatzen dituena. Dorre zorrotzek zeru urdina edertzen dute; platereskoak airearen arintasuna eskaintzen dio harri astunari.
2 adj. art. Plateresko estilokoa, estilo horri dagokiona. Oñatiko Unibertsitatearen erretaula platereskoa.

Aztergaia: plateresko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

plateresko 5: Latxaga ("Katedralaren ondoan daukagu gotzaiaren jauregia platereskoa, XVI'garren gizaldikoa"), UZEI ("Arkitekturaren alorrean, berarizko estiloa sortuko da, platereskoa, dena apaingarri dekoratiboz jantzia"), Harluxet HE ("elementu apaingarri gehienak platereskoak dira, hala nola, korua, aldare nagusiko erretaula eta ezkerraldeko hilobia"), I. Aldabe ("XVI. mendeko erretablo nagusi plateresko bat"), I. Irizar ("Arte aldetik begiratuta, Pizkunde edo Errenazimendu garaian sartuko genuke gehien bat, zenbait irudi eta elizako erretaula plateresko tankerakoak izanik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

plateresko : DFrec 2, AB38 1, AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

plateresko : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Art.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Plateresko'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'Hurrengo itzulirako utzi dira...'

platerkada
iz. Plater baten edukia. Platerkada bat tripaki. Nolako platerkadak jan zituen!

Aztergaia: platerkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibidea ere eman: "platerkada arroza". || 1- Sintaxiaren ikuspuntutik esanguratsua da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak hornituko du bestelako azalpenez).

platertxo
iz. Plater txikia. Kafea edan, kikara platertxoan utzi, eta irribarre egin zuen berriz ere.

Aztergaia: platertxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

platertxo 19 (platertxo-malguki 1, platertxo hegalari 1): V. Aramburu ("Apaizak eskuetan artzen du platertxoa ostiarekin eta esaten du: Ar zazu Aita Santua, Jaungoiko guzialdun betikoa, kutsugabeko opari au"), Baga-bigaMat ("Balantzan, jakina denez, neurtu nahi dugun masaren neurria lortzeko balantzaren beste platertxoan baliokide bat jartzen da"), Onaind ("Kirten eusgarria zildu egiten jako platertxo lodi bat eratzeraiño; emen erneten dira bioleta kolorezko lorak"), I. Iñurrieta 3 (adib.: "Lurraren grabitazioan oinarriturik, tresna honek oreka lortzen du platertxo bateko masaren neurria beste platertxoko masaren neurriaren berdina denean"), Elhuyar ("Ondoko irudikoak adibidez, platertxo gainean dagoen piezaren pisua neurtzen du"), X. Gereño ("Pilotoak eta kamioia murru ikustezinaren beste aldera pasatu ondoren, platertxo hegalarira igon eta aparailua ibiltzen hasi zen"), I. Mendiguren ("Te pixkat hartu ondoren, kikarak eta platertxoak garbitzen ari zen kafetegiaren jabearekin hitz egitera hurbildu zen Peter"), J.M. Sarasola 2 (adib.: "Zapi zuriz estalitako mahaitxo bat zegoen, eta honen gainean, zazpi platertxo, eta plater bakoitza bere goilare, labana eta tenedorearekin, eta zazpi kopatxo"), X. Mendiguren B. 2 ("platertxo 1 Plater txikia: Platertxo hauek postrerako dira. 2 Balantza batek pisatu nahi diren gauzak ezartzeko dituen plateretako bakoitza"), TeknolMekan 2 ("Platertxo elastikodun akoplamenduak", "Platertxo-malgukia"), Dona Dona ("Gero, kaxak banatu, platertxoetan koloretako tenperak bota eta mahaietan jarri"), X. Mujika ("Bertan platertxo bat jarri genuen ogi apurrez, eta oraindik bota gabe neuzkan kardabera-haziz beterik"), Ovniak ("Gero Arnoldek esan zuenez, urgainean zebiltzan platertxoak ziruditen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

platertxo : AB38 7, Euskalterm 3; plateratxo : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

platertxo : EuskHizt (*1745), ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE, Casve EF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk hurrengo itzulirako utzia.

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "platertxoa = platillo" / MilaHitz: "platertxoa".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper