11 emaitza ospe bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

ospe
1 iz. Norbaiti edo zerbaiti buruzko jendarteko iritzi aski hedatua, eta iritzi horren hedadura. Ik. hots1 3; entzute 2; aipu 2; omen2. Ospe oneko izena. Barrabas, ospe handiko ohoina. Lapur-ospea duenak. Ez dabil omen eta ospe hutsalaren ondotik. Postariek ospe txarra dute baserrietan. Ospe gaiztoko gizona. Mirari haren ospea alde guztietara hedatu zen. Euskal literaturaren ospe eta entzutea ez da gehiegizko neurrian hazi. Gipuzkoar sonatuen ospea ahultzen hasia zen. Gehienok esaten genuen, eta ez da oraindik ospe hori isildu, ez dela behin ere azken urteotan bezain ongi idatzi gure hizkuntzan. Marxek besteko izen, ospe eta entzuterik ez du lortu. Ospe handia bereganatu du. Baziren hor fama eta ospe egiazko bat bildua zuten gizonak.
2 iz. Batez ere Ipar. Aintza, loria. Zuri, Jainkoa, ospe, goresmen, esker eta kantu. Gizonengandiko ospea bilatzen. Betiko ospea.
3 iz. Ipar. Hotsandikoa denaren nolakotasuna. Ik. arrandia 4. Ezteiak ospe handian egin zituen. Ospe handian ehortzi dute. Ospe handiko bestak.
4 iz. Batez ere bizk. Hotsa, zarata. Herri handietako ospea eta iskanbila.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Aberats izatea baino ospe ona hobeago. Aldi gaiztoan jaio doa [=ohi da] ospe gaiztokoa. Gal bedi gizona eta ez haren ospe ona.

Aztergaia: ospe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
ospea eman
1 ad.-lok. Ospe ona eman. Biolina jotzen lortutako trebetasunak ospea eman zion mundu osoan. Aurkikuntzak egiten dituztenei betiko ospea ematen zaie.
2 ad.-lok. Ohoratu. Haren izenari ospe sekulakoa ematen diotenak.

Aztergaia: ospea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSPEA EMAN a) Honrar. Haren izenari ospe sekulakoa eman diotenak. Gy 277n. Aita zure izenari emozu ospe. Dv Io 12, 28 (Leon ohore, BiblE aintza). Haiek orok algarrekin beno haboro ospe, argi eta edertarzün emaiten dü zeliari. Ip Hil 213. Jinkoaren handitasunari emaiten derauzkoten ospe, esker-on eta goresteak. Arb Igand 92 b) Ser famoso. Garai areetako ainbeste ospe emondako egazkin eskeletua ikusi. Gerrika 239.

def.: omengarri 1 adj. Ospea ematen duena. Sari handi eta omengarrienak.

ospea eman 62: HABE (“Txomin Ezpondaren ustez, Labegueriek ospea eman zion bertsolaritzari, bertsolarien mahai berean eserita agerian jarriz inportantea zela bertsoa, ez “hitzaren jolas” hutsa”), Elkar 2 (“Picassori nazioarteko ospea eman zion margolana ez aipatzea nabarmena da, batik bat gerraren bidegurutze hartan”), Deia 3 (“Bere sermoi eta hitzaldiek ospea eman zioten”), Elhuyar 2 (“Nolanahi ere, Nobel sariak gaiari ospea ematen diola aitortu zuen; sona eta izena ematen dio”), Consumer 2 (“Telebistako serieetako hiru maisu-lan horiek, ospea emateaz gain, erabat gogobete zuten aktorea”), Berria 29 (“Ospea eman zion zelaira itzuliko da Lillo”), EiTB 13 (“Aurreko lanarekin baino gehiago dantzatu nahi du berak, Ameriketan ospea eman zion Whenever whenever abestiarekin aldakak mugitzen zituen moduan astindu nahi ditu kantu berriekin”), Goiena (“Altuera horrek ospea eman zion, eta Europan zehar bidaiatzera eraman zuen, erakustaldiak egiteko”), Jakin 2 (“Bigarren Mundu Gerrak ospea eman zion zientziari”), Karmel (“Jakina, ospea emateko edo, egile nagusitzat hain aintza handikoa izan zen David erregeari leporatu zizkioten”), Argia (“1870eko hamarkadan ikerketa horiek nolabaiteko ospea eman zioten alor horretan ere, gizonezkoen artean bereziki”), DiarioVasco 3 (“ospea eman zioten euskarari”), UEU (“Hastapenetik, modernitatearen aroan estatu-nazioaren defentsari lotu zitzaion, horien arteko neurketek ospea ematen ziotelako”), Zuzenbidearen Euskal Akademia (“Orleansi bere ospea eman zioten bi maisuek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ospea eman 31: Berria 11 (“Nazioarteko ospea emanen dio San Migeleko santutegiari”), Elizen arteko Biblia 4 (“Judasen gainerako jardunak, guduketak, egintza handiak eta ospea eman zioten gorabeherak oso ugari izan zirenez, ezin dira denak idatziz eman”), Koldo Zuazo 2 (“Bizkaitar batzuek euren euskalkiari ospea emate aldera egindako ahaleginak gorabehera, gutxiespenak eta gaitzespenak bizi-bizi zeuden, eta euren arteko ahozko harremanetan ere, euskara giputzera jotzen zuen zenbaitek”), Xabier Olarra (“Tintaren tasunak bitxi eta kontraesankorrak dira: ospea eman eta desegiteko erabil daiteke; ospea belztu edo zuritzeko; baina erabilera zabalago eta onartuagoa du ospearen eraikineko harriak itsasteko mortero gisa, eta ondoren materialaren ziztrinkeria estaltzeko kare gisa.”), Felipe Juaristi (“Etengabeko gerrak txikitu zuen hiri batean, Hegoaldean, Frantziako mugatik gertu, hiriburutik Parisera bidean, ospe-bidean beraz, Frantziako Paris hartzeak ospea eman edo bestela kendu egiten baitzuen, holandarren aurkako gerrak ez bezala, bizia osperik gabe kentzen baitzuen horrek erraz asko”), Josu Zabaleta (“Soldaduak eta heroiak alde guztietan ohoratzen dira eta omena egiten zaie, aurkikuntzak egiten dituztenei betirako ospea ematen zaie, martiriak gurtu egiten dira, baina gizadi osoan zenbatek dauzka gudaritzat emakumeak ere”), Juan Garzia (“Asmakuntza horrek, beste batzuekin batera, hala nola buztingilearen gurpila edo biribilak marrazteko konpasa, egundoko ospea eman zion, nahiz artean hain gaztea izan”), Gotzon Garate (“Askok zakur handi batek ospea ematen diela uste du”), Itziar Otegi (“Haatik, ehiztari gazte bati ospea ematen diona oilagor bat botatzea izaten da, eta iluntze honek seinalatua behar du Axenarioren bizitzan”), Esteban Antxustegi (“nolabaiteko ospea ematen zien horretan indarrez eta ankerkeriarik gabe zihardutenei.”), Fernando Rey (“Eta gero, bidaiarien trenek alde egin zutenean, Hubižcka maniobraburua nasara itzuli eta udaberri aurreko zeru urdinxkari begira gelditu zenean, seguru nago Hradeceko eskualdeko zuzendaritzan ospea eman ziona ikusi zuela berriz zeruan, seguru nago berriz pantaila urdin ezin handiago horretan pelikula bera ikusi zuela”), Juan Martin Elexpuru (“Beccariak Parisera joatea onartzen du bakarrik, ezustean itzultzen da handik, eta ospea eman zion liburutik urruntzen hasten da”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur oso erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ospe sarreran.

ospedun
1 adj. Ospetsua. AEBko ekonomialari ospedunak hitzaldia emango du asteartean, Bilbon, Sarrikoko fakultatean.
2 adj. g. er. Aintza duena. Ik. loriatsu.

Aztergaia: ospedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-02-26): onartu egin da.

ospegabe
adj. Aintzarik ez duena; osperik ez duena. Zahartzaro ospegabea.
Azpisarrerak

Aztergaia: ospegabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ospegabeko .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-02-26): onartu egin da.

ospegabeko
adj. Ospegabea.
Loturak

Aztergaia: ospegabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ospegabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

ospel1
iz. Hotzak eraginda gertatzen den handitu mingarria, bereziki esku eta oinetakoa. Ik. azkordin. Ospelak zituen oinean. Ospela atera zait behatz txikian. Eskuak ospelez beteta izaten zituen neguan.
ospel2
1 adj. Tokiez mintzatuz, laiotza. Baso ospelak. Sorginak dabiltza leize ospelean.
2 iz. Toki laiotza. Ospel aldetik eguzki aldera. Etxea ospelean dago.
ospeldu1, ospel/ospeldu, ospeltzen
da ad. Ospelak atera. Oinak ospeldu egiten zaizkit neguan.
ospeldu2, ospel/ospeldu, ospeltzen
da ad. Ospelean geratu. Egunak laburtzen hasi dira eta Goikoetxea negu guztirako ospelduko da.
ospetsu
1 adj. Ospe edo omen handikoa. Ik. entzutetsu. Axular ospetsuaren liburua. Nafarroako seme ospetsu bi hil dira Iruñean. Sendagile ospetsua izan zen. Lapur ospetsua izana. Lagun eta adiskide ospetsuz inguraturik. Haren egite ospetsuak. Donostiako hotel ospetsuenetan.
2 adj. Hotsandikoa. Elizkizun ospetsua. Gure Ama maitearen jai ospetsuan. Jaunartze ospetsuari ez zaio horregatik bere handitasuna gutxitzen.

Aztergaia: ospetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e-.

Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

ospetsuki
adb. Ospe handian. Elizkizunak ospetsuki iragan ziren.

Aztergaia: ospetsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper