21 emaitza ontzi bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

ontzi
1 iz. Gauzaki barneduna, isurkariak eta kidekoak edukitzeko edo biltzeko erabiltzen dena; (pl.) bereziki, sukaldean erabiltzen direnak. Ontzia bete, hustu. Ontzia hautsi. Sukaldean ontziak garbitzen ari zela. Mahaiko ontzi eta tresneria guztiarekin. Ontzi kirtenduna. Lurrezko, zurezko, burdinazko, beirazko, urrezko ontziak. "Erretilua" deitzen zaion ontzi batean. Ontzia zabala dela, baina edaria urria. Ontziak, oihalak eta etxerako behar izaten diren gauza asko saltzen zituzten. Elizako ontzi sakratuak. Aspaldiko ontzi bateko irudi beltzak. Ontzi burdinaz josiak, bainuak hartzeko. Lohikeria alde guztietatik darion ontzi bat. Edateko ontzia (Ik. edalontzi). Garbiketa-ontzia besapean zeramala. Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia, ez du deus barruan eta zernahi izan dezake.
2 iz. Ontzi baten edukia. Ik. ontzikada. Ontzi bat ur irakin suaren gainean.
3 iz. Ur gainean higitzen den zernahi ibilgailu, bereziki txikia ez dena. Ik. belaontzi; gerraontzi; itsasontzi. Gure ontziak bi masta zituen. Ontziaren haize oihalak. Ontziaren gaina edo gainaldea. Ontziaren zola edo hondoa. Egotz ezazue sarea ontziaren eskuinaldean. Ontziko aparailua egotzi. Ameriketatik datozen ontzietan. Uholdean hondatuak izan baitziren Noeren ontzian ez ziren guztiak. Ontzira sartu zenean (Ik. ontziratu). Hamabost tonako ontzi batean. Ontziz ibili. Ontzi txiki arin batean. Nola doakigun hondora, ura hartuz, ontzia. Eta harkaitz bat jota, ontzia galdu zen. Ontziko sukaldaria. Ontzi agintaria. Ontzi lagunak.

Esaera zaharrak

Ontzia galduz gero, guztiok pilotu.

Aztergaia: ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ikus ondoan forma-adieren banaketa zehatzagoa. Adiera nagusi biei dagokienez, OEHko datuetan, ontzi HM da, 1.886 ager. ditu hor (IEkoak 45 dira): 'gauzaki barneduna' adierako 544 eta 'itsasoko ibilgailua' adierako 1.342; untzi IE da, 639 ager. ditu hor (HMkoak 80 dira): 'gauzaki barneduna' adierako 190 eta 'itsasoko ibilgailua' adierako 449; EEBSko EBko testuetan 'gauzaki barneduna' adierakoak 265 dira: 259 ontzi formakoak eta 6 untzi formakoak; 'itsasoko ibilgailua' adierakoak 509 dira: 413 untzi formakoak eta 96 ontzi formakoak. a) 'gauzaki barneduna' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 592 (B 146, G 398, IE 12, Zu 12, EB 24) eta un(t)zi formako 197 (B 3, G 4, IE 169, Zu 21); eta EEBSn on(t)zi formako 457 (B 53, G 129, IE 6, EB 259, EgAs 10) eta un(t)zi formako 31 (B 2, IE 23, EB 6); b) atzizki gisakoak dira: OEHan -on(t)zi formako 39 eta -un(t)zi formako 21; eta EEBSn -ontzi 24 (B 3, G 8, EB 11, EgAs 2), -untzi 2 (IE); c) 'itsasoan ibiltzen den zernahi ibilgailu' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 1.407 (B 498, G 844, IE 5, Zu 16, EB 44) eta un(t)zi formako 558 (B 67, G 6, IE 442, Zu 7, EB 36); eta EEBSn on(t)zi formako 323 (B 64, G 143, IE 2, EB 96, EgAs 18) eta un(t)zi formako 466 (B 4, G 2, IE 47, EB 413); d) 'hegazkin' adierakoak OEHan 26 dira, ontzi formakoak eta G; eta EEBSn ontzi 5 (B 4, EB 1) eta untzi 9 (EB); e) 'arka' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 11 (B 3, G 8) eta un(t)zi formako 10 (IE); eta EEBSn untzi 2 (IE). Kopuruz adierazgarriak diren konposatu batzuk: 'itsasoko ibilgailua' adierakoetan, OEH: ontziburu, ontzigizon, egalontzi, egaontzi, itsasontzi, lurrinontzi, ontzidi, ontziratu eta hauen aldaerak; eta EEBS: arrantzuntzi, baleuntzi, itsasontzi, lurrinontzi, petroliontzi, untzigintza eta hauen aldaerak; 'gauzaki barneduna' adierakoetan, OEH: argiontzi, edalontzi, edontzi, hautsontzi, kafeontzi, lore-ontzi, lurrontzi, urontzi eta hauen aldaerak; eta EEBS: argiontzi, ed(al)ontzi, hautsontzi, lorontzi eta hauen aldaerak. Ik. halaber -ontzi atzizki gisakoa dutenak (cf. hitzontzi).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ontzi; untzi, ontzi.

Jatorrizko forma

aireontzi; argiontzi, kriseilu, lanpa; edalontzi, baso; inarrontzi; lanpa, argiontzi; loreontzi; tintontzi; ureztontzi // arrainontzi; bidai-ontzi, bidai-untzi; yate, laket ontzi, laket untzi; zama-untzi, zama-ontzi; zubi (ontzi baten).

Jatorrizko forma

euritakontzi; postontzi.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 (sukaldekoa). 2 (ur gainekoa).

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

azken aldiotan egin izan den bereizketa (tradizioko oinarririk gabea dela jakin arren) mantentzearen aldeko dira lau batzordekide, eta bereizketarik ez egitearen aldeko bat; baina:

Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobea behar da erabaki ahal izateko (Ibon, Miren, Piarres eta Txomin falta dira).

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa jasoz: ontzi-aldaketa .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "ontzi/untzi banaketak jadanik erro oso luzeak ditu, Azkuek berak mendearen hasieran bultzatu baitzuen. Bestalde, untzi 'barku' esanguran, iparraldeaz landa, Bizkaiko portu batzutan ere erabiltzen da. Bereizketa egiteko itsasontzi erabiltzea ez da beti egoki, batzu ibaietan zehar besterik ez baitabiltza, Mississippikoak, adibidez. / Bestalde, nahasketak sor daitezke (cfr. arrainontzi / arrainuntzi)" (1993-01-18)

 - [E109]: "[ontzi/untzi] Beti ontzi" (1993-02)

 - [K201]: "Forma bakarraren aldekoa naiz ni: ontzizain, espaziontzi, itsasontzi e.a" (1996-08-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): ik. eztabaida-erabakiak s.u. gerraontzi (eta s.u. golko). // Elkartuen bigarren osagaiaren idazkeraz, ik. supra harri (BAgiria 2000-03-30/31).

ontzi aldaketa, ontzi-aldaketa
iz. Ontzi bateko edukia beste batera aldatzea edo isurtzea.
ontzi garbigailu, ontzi-garbigailu
iz. Sukaldeko ontziak, baxera eta mahai-tresnak garbitzeko makina. Eusko Jaurlaritzak 75 euro ematen ditu energia gehien gastatzen duten hozkailuak, garbigailuak, ontzi garbigailuak eta izozkailuak baztertu eta energia gutxien behar dutenak erosteagatik.

Aztergaia: ontzi-garbigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh190 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ontzi(-)garbigailu formarik.

ontzi(-)garbigailu 122: Argia 2, Berria 11, DiarioVasco 2, EiTB 8, Elhuyar 3, Elkar 3, Consumer 39, Goiena 2, Laneki 51, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontzi-garbigailu 3: Berria, Josetxo Azkona, Jon Muñoz

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta beharrezkoa. Azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ontzi sarreran.

ontzi jabe, ontzi-jabe
iz. Ontzi baten jabe den pertsona. Ik. armadore. Ontzi jabeak 95.000 euro arteko isuna jaso dezake.

Aztergaia: ontzi jabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONTZI-JABE (BeraLzM; untzi- L, BN, S ap. Lh). Armador, naviero. "(Hb), armateur" Lh. Amerikatara ostera bat egiñarte, eukan ontzi-jaubeagandik, etxean egoteko baimena. Echta Jos 211. Ontzi-jabeak etziote uzten nolanai langille eskurakoiari. TAg Uzt 46 (214 ontzijaube). Errekiña eskatzeko baimendun diran berebil edo ontzi jabeei. EAEg 3-3-1937, 1196. Etxeberrik [...] nori berea ematen dio burjesari (ontzi-jabeari), buruzagiari (patroiari) eta pilotuari, elizaren ontziaz ari dela. MEIG III 57. Untzi-jaubekideak Egiluz gizon pozkarria ta Koiskorreneko gizon gaztea. Erkiag Arran 167

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

untzijabe (eta untzi-jabe) 2: EUSTAT ("Untzien eta untzijabeen gidazerrenda"), K. Biguri ("Bazen garaia —atera zuen untzi-jabeak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzi-jabe : LurE (ontzi jabe, adibide gisa), Euskalterm 1 (armadore sinonimoarekin); untzi-jabe : AB38 1; untzijabe : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontzi jabe : EuskHizt (adibide gisa), PMuj DVC (ontzi-jabe) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

adib.: ontzi 4 iz. Ur gainean higitzen den zernahi ibilgailu, bereziki txikia ez dena. Ik. belaontzi; gerraontzi; itsasontzi. Gure ontziak bi masta zituen. Ontziaren haize oihalak. Ontziaren gaina edo gainaldea. Ontziaren zola edo hondoa. Egotz ezazue sarea ontziaren eskuinaldean. Ontziko aparailua egotzi. Ameriketatik datozen ontzietan. Uholdean hondatuak izan baitziren Noeren ontzian ez ziren guztiak. Ontzira sartu zenean (Ik. ontziratu). Hamabost tonako ontzi batean. Ontziz ibili. Ontzi txiki arin batean. Nola doakigun hondora, ura hartuz, ontzia. Eta harkaitz bat jota, ontzia galdu zen. Ontziko sukaldaria. Ontzi jabea

ontzi(-)jabe 26: Argia 4 (“Greziako ontzi-jabeen patronalak ez du ematen ezta bazkideen kopurua ere”), Elkar (“Ez beldurrik izan bere kapitainaren eta bere ontzi-jabearen esanetara ari zela hil duten gizon batengatik”), DiarioVasco (“Getariako eta Orioko ontzi jabeen artean”), Berria 4 (“Bien bitartean, baliteke gaur goizean Alakrana berriz itsasoratzea, ontzi jabeak esan duenez”), EiTB 8 (“Ontzi-jabeek isolatutako gelen alde egin dute, piratei aurre egiteko”), Jakin 2 (“restige -kBahametako bandera erabiltzen zuen; konpainiaren jabea ofizialki Liberian egoitza zuen Mare Shipping zen; ontzi-jabearen ordezkaria Grezian egoitza zuen Universe Maritime enpresa zen”), UEU (“Itsasoan nabigatzeko argi hori San Pedroko Kofradiak zuen jarria, 1491n sortua berau eta maisuen zein ontzi-jabeen zerbitzuan zegoena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontzi(-)jabe 12, Berria (“Rodriguezek zehaztu zuen nazioarteko merkatua «gorantz» doala: «Industria plana guztion artean adostu eta ontzi jabeak erakartzeko baliabideak findu behar ditugu”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. euskaltzainen oharrak s.u. armadore: PS: "Esanahia beste modu honetara jarriko nuke: `itsasontziaren jabea, ontzi jabea' eta onartu". // AE: "Ez nago seguru beharrezkoa denik, baina onartzekotan definizioan honela emanen nuke: isatsontzi(-)jabe. Ontzi(-)jabe, ostera, ez nuke jarriko, ontzi-jabe guztiek ez dutelako zertan itsasontzi-jabeak izan behar". // PS: ""Ontzi jabe" proposatzen da lan taldeak hala eskaturik. Horretarako txosten berezia prestatu zuen eta han ikusten da aski ongi dokumentatua dela, lekukotasun askorekin. Horregatik uste dut egokiena dela dagoen moduan uztea, hori da nire proposamena". // BO: "Ez dut uste armadore hitza `itsasontziaren jabea' esanez definitzen ahal dela. Lehenik, segurtatu behar litzateke euskaraz armadore izateko ontziaren jabe nahitaez izan behar dela egiazki (erran nahi dut juridikoki). Hala balitz ere, ez zait iduritzen bi kontzeptuak parekide diren, itsas ontzien jabeak normalean ez baitira armadore. Onartuko al genuke erretore eta kapitain `apaiza' eta `soldadoa' definizoen bidez argitzea? Proposamena: armadore hitza sartzen da, beste ezer gabe (edo its(aso) edo horrelako zerbait gaineratuz, nahai bada)". // AE: "Nik neure proposamenduari eusten zioat, Pello, zehatzak izatea ez delako desegokia. Bidenabar, nik dauzkadan berba-txostenetan ez duk ezer agertzen armadore hitzari buruz". // BAgiria (2003-07, 2003-09, 2003-10): "Erabakia: armadore".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea (eta bego armadore arautua bere soilean).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, armadore arautuarekin lotura eginez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jabe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ontzi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. armadore.

ontzi mutil, ontzi-mutil
iz. Marinel izateko ikasten ari den mutila, ontziko lanetan laguntzen duena. Ik. txo 2; txalupa-mutil; aieneko. Ontzi-mutil bat hasi zen oihuka: "Hara non datorren gure batela!".
ontziburu
iz. Ontzi bateko buru edo nagusia. Ik. kapitain 2. Ontziburutik hasi eta azken marineleraino, denak ziren bizkaitarrak.

Aztergaia: ontziburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. untzi-buru.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ontzidi
iz. Elkarrekin edo egiteko berean ari diren itsasontzien multzoa. Ik. flota. Erregeren ontzidia. Ontzidia bederatzi gerraontziz osatua zegoen.

Aztergaia: ontzidi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontzidi 22 aldiz ageri da: B 10 (Astar II 3: -nz-; AB AmaE 4; Ur MarIl 3), G 12 (Izt C 11; Zab Gabon); 2 ontzi-aldra bitan (Gazt MusIx); eta ager. banarekin untzi oste (Ox), ontzi-pilla (Anab Poli) eta ontzisamalda (Aran SIgn); Ikus flota OEH argitaratuan (5 lekukotasun: XVI. mendekoa; ConTAV; Volt; Izt Po; Azc PB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ontzidi B-G 6 (C. Echegaray; Ibiñ Virgil; B. Larrakoetxea 2; F. Portu; S. Aranbarri: "guda-ontzidi"); untzi aldra 1 (Munduan zehar: Bidaiak eta esploraketak); ontzi-sail 2 (M. Ariztia; P. Larzabal: "itxas-ontzi-sail"); untzitalde 3 (Oihenart Taldea; X. Saizar: "guda untzitalde"; Eustat); ontzitalde 2 (UZEI; Txill: "ontzi-talde"); untziteria 6 (J.A. Agirre; X. Saizar 5: "itsas untziteria"; "bakailuntziteria" 3); flota 13, EB-EgAs (A. Sarriegi: "arrantza-flota"; Mugil eta Sarda taldea 2: "erret flota" 1; M. Aizpurua 4; X. Saizar; K. Igea 2: "untzi-hozkailu flota" 1; M. Aldasoro; Hemen, 1987; P. Urkizu: "itsasontzi flota").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzidi : DFrec 1 (eta "ontzidiburu" 1); AB38 1; HiztEn-LurE; untzi aldra : DFrec 1; untzi multzo : AB38 1; ontzi-sail : DFrec 1, untzi-sail: AB38 1 ("merkatal untzi-sail"); untzitalde : Euskalterm 2 (eta "arrantzako untzitalde", "arrastera-untzitalde", "bakailao-untzi talde" bana); untziteria : DFrec 2; AB38 1; HiztEn; Euskalterm 3 (eta "itsas untziteria", "itsasuntziteria"); flota : DFrec 13; AB38 3 (eta "gerra-flota"); AB50 7 (eta "arrantz flota", "itsas flota", "merkatal flota"); Euskalterm ("arrantza-flota", "bou-flota", "flota izoztaile", "legatzuntzi-flota").

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobearekin erabakitzekoa; horren ordez flota proposatu da.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-di.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "nire ustez kentzea hobe" (1996-08-19)

ontzigain
iz. Itsasontzietan, gainaldea. Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak. Andreas ikusi zuen une hartan ontzigainetik sukaldera bitarteko eskaileretan behera.

Aztergaia: ontzigain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontzi gain (eta ontzi-gain 6, ontzi-gan 1, onzi gañ 1, huntzigain 1, huntzi-gain 1) 18: a) Anab Poli ("Olatuek erruki gabe astintzen zuten ontzi-gaña"); b) o. gainean 6: Jaukol Biozk 2 ("Ontzi-mutillak beltzez jantzita / bere aurrean: / zapi aundi bat beltz-beltza, berriz, / ontzi-gañean", "Negarrez kai-aldera / zuzendurik begiak / ontzi gañean"), JAIraz Bizia ("Bixenta bakarrik beñere ez bezela, ontzi gañean, olatukin bustitzen eta otzarekin dardar"), Anab Poli 2 ("Ori zan Poliren gizona, itsasertzeko argi biziak gabean diz-diz egiten zuten bitartean ontzi-gañean ara-onera ibiltzen zan gizona", "Bai, alako lanak errezegiak dira itsasontzietan eta denbora gutxiko guztiak ontzi-gañean zeuden buru-utsik gorputza aldean"), Osk Kurl ("Huntzi-gainan, pilotuaren agindupean, lurrin-makinattoaz ziarduen itsas-langileek, huntzia beste toki batera astiro astiro eramaten"); o. gaineko 5: Mb IArg 4 ("Napolesko galer batean egin zuten urte batez onzi gañeko toki onean Jesusen Belengo jait-itxolaren gisako itxol bat eta itxolan lastozko etzintegia", "aizerik ez dabillen aldian, ontzi-lema galtzen den aldian, ontzi gañeko zurak aizeak autsi ta eramaten dituen aldian", "etziten zen ontzi gañeko ol gogorrean", "gogoan ar-erazten ziela ontzi gañekoak eta ontzi erdikoak bezain animadunak"), Echta Jos ("olatuak garbittu ta eroan ebezan ontzi-ganeko gauza guztiak"); o. gainera 5: Mb IArg 2 ("Ustuak zeuden guziak eta laster aski atera zituzten ontzi gañera, ta Ona, Aita, esan zioten, ur ontzi guziak", "Atera zuten, bada, Santu beraren gorderik zekarten besoa ta otoitz humill bero bat egin ta Jesusen Konpañiko an zetorren aita batek ontzi gañera igan ta bere bi eskuetan goititu zuen"), Anab Poli 2 ("Akulamendi gaxoak aurrez-aurre arrapatzen zituan olatu aundiak. Artzen zituan erditik eta bi puska eginda, etxea baño aundiago, rraast! ontzi-gañera urerz baztar guztiak betetzen", "Geiago eziñaren amorruz, ontzi-lagunak doi-doi biurtu zirala, olatu aundi batek jotzen du ontzia ta gorputza berriz ontzi-gañera kaja lertuaz olatuak botata"), NEtx LBB ("Gabaz egingo zuten bidea ta apal-ondoan ontzi gaiñera irten eta izarretara begiak, egon ixillean urtu zuten gabaren lenengo zatia"); o. gainetik 1, Osk Kurl ("Jo txilibitua aitak, eta argi bat hasi zan huntzigainetik zurubiruntz") // Ik. OEH argitaratuan, untzipe : Prop 1900 ("Pulunpari batek orduan untzipe guziak ikhuskatu zituen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ontzi gain (eta ontzigain 1, untzi gain 8, untzigain 2) 13: a) K. Alkorta ("Erratza hartu eta untzigaina garbitzea ere ez da halako ñarrokeria: lotsarazten duen zerbait", G. Ausletia (hiztegiko definizioan, "deck: n ontzigain"); b) o. gainean 7: K. Alkorta ("Agindu diezaiokezu tripulazioari untzi gainean biltzeko"), M. Landa ("Odol ustutako gorputzak untzigainean, itsasuntzia suntsiturik..."), D. Urbistondo ("Glenarvan beti bere katalaiuekin untzi gainean hezurretaraino bustirik"), J.M. Sarasola 2 ("Bizarrurdin torturatu zuenetik hona burutzen zuen balentriarik ankerrena zen; eta dakigun bezala, zeinen harroputzak diren gizonak jakinik, zergatik harritu orain, arrakastaren haizeak puztuta untzi gainean ikusten dugunean?", "Sarritan gertatzen zitzaion hau bera, gauaren isiltasunpean untzi gainean gogoetak egiten zituenean"), I. Oñatibia 2 ("Egun batean, ontziak egoaldera jo zuenean, ontzi gaiñean agertu zan kapitana", "Balearen burua moztu eta zintzilik jarri zuten ontzi gaiñean, metro batzuk gora"); o. gaineko 1, J. Lizarralde ("Beheko goardiak eta untzi gainekoak elkarrekin hizketan ari ziren"); o. gainera 3: K. Alkorta ("Ia zertan laguntzea nahi duen galdetzera nihoakio. Eta untzi gainera bideratu zen"), D. Urbistondo 2 ("Mangles eta Mac Nabbs-ek iraun zuten denboralditxo batez Paganel-en bakar hizketa entzuten, baina buka ezineko historia hartaz asperturik, untzi gainera aldegin zuten", "Emakumeak, noizbehinka, untzi gainera igotzen ziren; gizonek berriz, alde batetik bestera pasatzen zuten denbora, lurra noiz azalduko itsasora begira"); untzipe 1, Arrantzaria ("Hemen, untzi baten urgain aldea untzipea bezain bustia dago"); untzipeko 2: Garraioa 2 ("SONAR ekipoak frekuentzia altuko soinu uhinak bidaltzen ditu eta itzulitako oihartzunen bitartez untzipeko uraren sakonera edo urpekuntzi baten abiadura, norabidea eta distantzia erabaki dezake", "Entzumenezko sonda batetan, untzipeko uraren sakontasuna azaltzen da grafikoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzigain : AB38 1 (ontzi-gain), Euskalterm 2 (1 ontzigaineko marinel; 1 ontzigaineko ofizial); untzi gain : DFrec 1 (K. Alkorta: "behin baino gehiagotan irten zen gau hartan untzi gainera zer gertatzen zen edo begiratzera"), eta untzigain : DFrec 1 (K. Alkorta: "untzigaina garbitzen ari zen") // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontzigain : Batxi (98: "Lehenengo makinistari esan eiozu eragin daiola pixka bat ur-ateratzaileari garbitzen hasi gaitezan ontzigaina").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontzigain : Lur EG/CE (cubierta de barco) eta EF/FE (pont: itsasontzi batena), PMuj DVC (ontzi-gain: 1 cubierta, puente de barco; 2 bordaje); untzigain : HiruMila (cubierta de una embarcación); ontzipe : Lur EF/FE (quille) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kuberta.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hau ere sartzekoa dela uste dut. Eta ontzikoak ere bai. (Hala ere nola bereizi bidaiariak eta "tripulaziokoak?)" (1996-08-20)

ontzigile
1 iz. Ogibidez ontziak egiten dituen pertsona. Lurrez ontziak egiten dituen ontzigilea.
2 iz. Ogibidez uretako ontziak egiten dituen pertsona. XVII. mendeko Lapurdiko ontzigileak.

Aztergaia: ontzigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[untzigile sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

ontzigintza
iz. Ontziak (batez ere, ibilgailuak) egitea. XVII. mendeko Lapurdiko ontzigintza, urrutietako arrantza eta merkataritza.

Aztergaia: ontzigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[untzigintzasartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

ontzikada
iz. Ontzi baten edukia. Ik. ontzi 2. Ontzikada bat patata.

Aztergaia: ontzikada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ada/-kada.

ontziko
iz. pl. Ontzi bateko bidaiariak eta eskifaia. Valparaisoko portuan izugarrizko jendetza zegoen pilatua: ontzikoak agurtzera etorriak ziren.

Aztergaia: ontziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. untziko.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontziko (eta untziko 3) izen-banaketan 26: Mb IArg II 8 ("daramaten jan-edana aitzen den aldian ta era bereko beste aldi zenbaitez arkitzen dira ontziko gaisoak eriotz izugarriaren atzapar gogorrean", "Ur gañean ta urez ingurutua ibilliagatik ontzia, ura da ontziko gaisoak itsasorakoan lenenik billatzen duten ta kontuzena ontzian gordetzen duten gauza", "Al zuten guzian iraundu zuten ontziko gaisoak beren egarriarekin", "laster gorde zen ontziko guzien begitik", "ontziko guziak alde artara begiak jiratu ta, ekusi zuten an zetorrela", "Ez, gurekin emen egondu da beti Aita Santua, zioten ontziko guziak", "biziaz etsiak bezala arkitzen ziran ontziko guziak", "nik maite ditudan ontziko gaisoak iltzen daude"), Echta Jos 7 ("Lapurrak eta ontziko guztiak, egin ebezan alegiñak", "Jaungoikoak bakarrik ekian zer jazoko zan ontziaz da ontzikoakaz", "kalerik-kale ebiltzala aurkeztu jakezan lau Englandar auzietako ontzikoak", "agimen bat, ziñoana joateko beragana ontziko guztiak aldi bittan", "Josetxo ta beste ontziko guztiak geratu zirean etxeratu bearrean", "Ekatx gogorra zan baña, Donata bere etxean lez, artegatasun baga, egozan ontzikoak eguraldi onari itxaroten", "Ontzikoak osasunagaz urten badabe, ontziok egingo dittuez"), Or 3 (Mi 2: "Ontzikoak! Oiu egiten du giza-iltzaile koldarrak" — Ho! de la barque!; "ontzikoak ere iratxo ziren" — Les pêcheurs / qui étaient des Trèves!; QA: "Bordeletik irtetean, ontziaren papar-ezurrak arkaitza igurtzi zunan. Ontzikoek, ai! egin zunaten"), JAIraz Bizia ("soka muturra ontzikoeri eman zioten, beia ibairaño arrastaka eraman ere bai eta an jaso zuten uretik ontzira ezer askotarako gauza ez zala"), Erkiag Arran 3 ("An dabiltz gure untzikoak neuri deiez-edo", "Egundoko arrera ona egin eutsen untzikoak euren arduradun eben neskatilla liraiñari", "Untzi bat oraitiño, galdu egin zan, untzikoak, batto ezik, onik urtenda"), MEIG ("Valparaisoko portuan izugarrizko jendetza zegoen pilatua ontzikoak agurtzera etorri zirenak"), Anab Poli 2 ("Bederatzi t'erditan gosaria ontziko guztieri, zer janarekin", "Ta Poliren laguntzarekin andik pixka batera ontziko guztiek kape beroa nai aña artu zuten"), NEtx LBB ("Buenos Airesko kaietan lur artu zutenean [...] Ontziko bakoitzak zeramazkian [?] bildu ta maletak jaso ta batzuek ezagunen besarkadak artzera"); untziko atributu-banaketako 1, ChatP ("Mariñelak juaiten dira itsasorat untziko: / zure ganako amodioa sekulan ezdut utziko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ontziko (eta untziko) izen-banaketako 2: F. Olariaga ("Ontzi honetan [...] zihoazen Espainakoek, ez egiteko abisatzen zioten, ontzikoak hura izaro batean uzteko hitzegiten ari zirela eta"), Berrietan 1999 (""Zer Dakar" itsasontzia, Elantxobetik Bermeorainoko ibilbidea egiteko aukeratutako lebazalea, kilez gora geratu zan, pasaiariei ezinegon itzela igaroaraziz. Untziko guztiak uretara jauzi ziran, olatu artetik atara nahiean baporak popaz hareatzaren kontra jo eta estriborreko alderantz alboratu ostean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontziko : PMuj DVC (1 nauta, marinero, marino, tripulante, navegante; 2 pl. ontzikoak: pasaje, viajeros de un buque; 3 pl. dotación, tripulación; ontzikoak kendu: destripular; ontziko izan, egon, ibili: tripular, ir de tripulación); untziko : Casve EF (matelot), PMuj DVC (tripulante) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. ontzigain (1996-08-20)

ontziola
iz. Itsasontziak egiten diren lantegia. Ik. ontzitegi. Lasterka joan zen nasatik ontziolako garabiraino. Behialako Bilboko Euskalduna ontziolan urtutako burdina puska.

Aztergaia: ontziola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

untziola 5 aldiz jaso da (M. Aizpurua 2; X. Gereño 3).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

itxas-ontzi-lantegi : DFrec 1; ontziola : LurE; untziola : HiztEn (eta Elhuyar Hiztegia); Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'itsasontziak egiten diren lantegia'.

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobearekin erabakitzekoa; horren ordez untziola proposatu da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ola.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "untziola nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

ontziraleku
iz. Pertsonak eta zamak ontziratzeko eta lehorreratzeko prestatua den lekua. Ibai ertzean, ontziraleku txiki bat eta baratze bakan batzuk.

Aztergaia: ontziraleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-03-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 47 (Aizu 2, Berria 2, Deia 1, EiTB 2, Elkar 39 [22 Ibon Martin], Consumer 1); ontziratoki 2 (Argia 1, Berria 1); ontziratze(-)leku 4 (Aizu 1, Berria 2, EiTB 1) // ETC: 176; ontziratoki 22; ontziratze(-)leku 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ontziraleku embarcadero, fondeadero / Adorez: ontziraleku embarcadero, fondeadero / Labayru: 0 / NolaErran: ontziraleku embarcadère // Euskalterm: ontziraleku (termino onartua da; Kirol.).

Erdaretako formak

es embarcadero; fr embarcadère: Elhuyar: s.m. ontziratzeko toki/leku, ontziraleku; kai, nasa, moila, portu / Adorez: m. moila, kai, ontziraleku / Labayru: s.m. moila, nasa, kai, portu, ontziraleku / NolaErran: kai – ontziraleku – moila (MD).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Onomastikatik etorri da kontsulta. Erabilia eta hiztegi orokorretan ere jasoa.

ontziratu, ontzira/ontziratu, ontziratzen
1 da/du ad. Norbait edo zerbait ontzi batera sartu. Uztailaren 15ean ontziratu zen Bilbon. Zama ontziratzeko.
2 du ad. (Janari edo edari bat) ontzi batean sartu, batez ere iraunarazteko. Tomateak ontziratzen.

Aztergaia: ontziratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ontziratu, untziratu.

Euskaltzaindiaren Arauak

ontziratu, ontzira / ontziratu, ontziratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ontziratu, ontzira, ontziratzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)
ontziratze
iz. ontziratu aditzari dagokion ekintza. Ontziratze lanak.

Aztergaia: ontziratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ontzitegi
1 iz. Ontziola. Pasaiako ontzitegietan egin izan direla ontzi handi ospetsu anitz. Ontzitegietako langileak.
2 iz. Sukaldeko ontziak gordetzen diren apala edo arasa. Ontzitegiko zureria polita.

Aztergaia: ontzitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arasa, ontzitegi.

Jatorrizko forma

ontzitegi, poteria.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'ontziola'. 2 'sukaldeko ontzien apala'.

ontziteria
iz. Sukaldeko ontzien multzoa. Ezin lorik egin eta ontziteria garbitzen eman dut gau osoa! Portzelanazko ontziteria.

Aztergaia: ontziteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ontziteria, poteria.

Euskaltzaindiaren Arauak

'sukaldeko ontzien multzoa'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria.

ontzitxo
1 iz. Uretako ontzi txikia. Ik. ontzixka. Arrantzaleen ontzitxoak portuan.
2 iz. Ontzi txikia. Beirazko ontzitxo batean gordea.

Aztergaia: ontzitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

ontzixka
1 iz. Uretako ontzi txiki eta arina. Ik. ontzitxo. Ontzixka bakar batzuk bare-bare zihoazen ibaian barrena.
2 iz. Ontzi txikia. Ari zen putzu handi batetik ontzixka batekin bere panderoa betetzen.

Aztergaia: ontzixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xka.

ontzizain
iz. Ontzia gidatzen duen pertsona. Ik. lemazain; pilotu. Arraunlariak eta ontzizaina.

Aztergaia: ontzizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontzizai 12 aldiz ageri da (behin ontzi-zai), beti Or Mi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

untzi-zain behin (M. Dupac).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzizain : LurE.

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobearekin erabakitzekoa; horren ordez untzizain proposatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. ontzi (1996-08-20)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper