47 emaitza noiz bilaketarentzat - [1 - 47] bistaratzen.

noiz
1 adb. Zer unetan, zer denboratan? (Galdetzailea). Noiz gertatu zen hori? Noiz etorriko da?
2 adb. (Zehar-galderetan). Lana noiz bukatuko zain. Jainkoak daki noiz!

Aztergaia: noiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: noiz baino noiz, noizean behin, noizean behingo, noizean behinka, noizean noiz, noiz edo behin, noiz edo noiz, noiz ere: noiz ere uste baituzu urrun naizela zureganik, orduan zure hurbilean naiz, noiz eta ere, noizetik noizera, noizik behin, noizik behinean, noizik behingo, noizik behinka, noizik noizera, noiz... noiz..., noiz nola: langilea da? Noiz nola.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

noiz eta ere AS azalduz (cf. infra), eta AS gisa gehituz: noiz eta, noizez gero, noizik eta behin .

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

noiz... noiz...; noiz edo noiz, noiz edo behin; noiz baino noiz; noiz ere, noiz eta ere; noiz nola; noizean behin, noizean behingo, noizean behinka, noizean noiz; noizetik noizera; noizik noizera, noizik behin, noizik behingo, noizik behinean, noizik behinka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: noizik noizero.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta bere hartan onartu dira lantaldeak proposatuak, ohartxoaren formulazioak bateratuz ("perpaus txertatuko aditzak bait- edo -n hartzen du"): «noiz eta (perpaus txertatuko aditzak bait- edo -n hartzen du) / noiz eta ere (perpaus txertatuko aditzak bait- edo -n hartzen du)».

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Azpisarrera berririk ez da orain erantsiko.

noiz arte
(Galdetzailea). Ik. noizdaino. Noiz arte behar dut neuretzat atxiki? Ez dakigu noiz arte gauden hemen. || Baina, noiz artean iraungo du oraingo joerak? || Oraingo goibelaldi hau, noiz artekoa ote?

Aztergaia: noiz arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NOIZ ARTE (gral.; H), NOIZ ARTIO (L, B, Sal, R; H), NOIZARTEO (L; Dv), NOIZ ARTEINO, NOIZ ARTINO (S; H), Ref.: A; Lh; Iz R 404; Gte Erd 307. Hasta cuándo. "Ez dakit tenpesta horrek noiz arte iraunen duen (BN-arb), ekaitzak noiz arte segituko ote du (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 307. Noiz arteiño egonen gara hunein penatuki lekhu penatu hunetan? Ax 606 (V 389). Noiz arte, Jauna [...] ez duzu yuyatzen eta mendekatzen gure odola lurrean bizi direnen gainean? TB Apoc 6, 10 (Dv noiz arteo, BiblE noiz arte; Lç, He noiz artean). Eztait nuiz artino. Etch 372. Noiz arteo nere burua egonen da makhurtua lurrera? Dv LEd 156. Noiz artio behar dut neuretzat atxiki? Laph 143. Zer deseo duan xakiteko noizartio dagon erri kortan. Mdg 151. Badaramate zuen artzaia, ez dakit noiz arte. Ill Pill 17. Noiz arte iraungo du infernuko su, min eta amorruak? Inza Azalp 117. Argatik, arira / usu yo dute, / alkarri galdetuz / "non" ta "noiz arte". Ldi UO 40. Noiz arte ez dugun alkar ikusiko galdetu diot. Txill Let 34. Kantu ta bertso aritzen ziran Jainkoak daki noiz arte. Etxde JJ 32. Noiz arte dezu asmoa emen egotekoa? Anab Aprika 28. Noiz arte orrela? Zoritxarrean, luzarorako izan liteke. BBarand 34. Etxeko laurok eguna zabaldu baño leen barruan giñan. Da... noz arte? Gerrika 178. Noiz arte irauten ahalko ote du Urruñak, nik ezagutu nuen herri sano hura izaiten? Larre ArtzainE 252. Jainkoak asma noiz arte. NEtx LBB 38. Noiz arte jasango du irakurlearen ahoak [...] irentserazi nahi diogun ozpina? MEIG III 94. v. tbn. Hb Egia 1. HU Aurp 135. Echta Jos 197. Ag G 300. Laux AB 29. A Ardi 41. KIkV 79. Or Mi 64. Barb Sup 4. Otx 38. Ir YKBiz 247. Iratz 35. EA OlBe 106. Zait Sof 36. SMitx Aranz 82. Munita 128. Zerb Azk 84. BEnb NereA 206. Ol, Leon y BiblE Mt 17, 17. Berron Kijote 211. Noiz artio: SalabBN y Samper Mt 17, 17. JE Ber 27. Noiz artion: ECocin 49. Nuiz artio: Mst III 21, 4. Ip Mt 17, 17. Noz arte: AB AmaE 27. Enb 91.

adib.: noiz 1 adb. (Galdetzailea). Zer unetan, zer denboratan? Noiz gertatu zen hori? Noiz etorriko da? Baina, noiz artean iraungo du oraingo joerak? (Ik. noizdaino). Noiz arte behar dut neuretzat atxiki? Oraingo goibelaldi hau, noiz artekoa ote? // arte1 1 postpos. Denbora-hedadura bat noraino heltzen den adierazten duen hitza. Bihar arte. Orain arte ez da etorri. Noiz arte? Oraintsu arte. Atzotik bihar arte. Bihar arteko epea duzu. // artio postpos. Batez ere Ipar. eta Naf. Arte. Bihar artio. Hik zer dakik noiz artio biziko naizen.

noiz arte 901: Berria 432, EiTB 193, Argia 87, Elkar 48, Jakin 30, DiarioVasco 20, Elhuyar 19, Consumer 14, Aizu 13, Deia 11, Karmel 8, Laneki 8, Goiena 6, Euskaltzaindia 6, Erlea 4, HABE, Uztarria; noiz artio 1, Argia (“Nafarroan ETBko kateak ez dugu Lurreko Telebista Digitalaren bidez hartzerik eta lehenagoko molde analogikoan segitzen dugu –noiz artio ez dakigula– ETB1 eta ETB2 jasotzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

noiz arte 385: Herria, Berria, Elizen arteko Biblia, Anton Garikano, Iñaki Heras, Iñaki Segurola, Jose Antonio Mujika, Asisko Frantzizko, Michel Oronoz, Patxi Zubizarreta…; noiz artio 10: Herria 9, Hasier Etxeberria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Galdetzaile lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa gehitzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa noiz sarreran.

noiz baino noiz
Noiz. (Zehar-galderetan, dagokion aditza geroaldian, adierazten dena edozein unetan gerta daitekeela aditzera emanez). Aita hau beldurrez zebilen, noiz baino noiz azpian hartu eta lehertuko ote zuen bere seme horrek. Hasi ziren bidean behera, hitzik egiteko ahalmenik gabe eta noiz baino noiz negarrak irtengo.

Aztergaia: noiz baino noiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

baino.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noiz edo behin
adb. Inoiz edo behin. Elizara joaten dira noiz edo behin.

Aztergaia: noiz edo behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noiz edo noiz
1 adb. Noizbait, inoiz. Zin egin zuen noiz edo noiz mendekatuko zela. Hori izan da Europaren espiritua, noiz edo noiz bide horretatik baztertu bada ere.
2 adb. Tarteka, noizean behin. Noiz edo noiz elkarrengana biltzen ginen senideak.

Aztergaia: noiz edo noiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noiz ere
(Denborazko perpaus baten hasieran, aditzak bait- hartzen duela). Ik. noiz eta. Noiz ere uste baituzu urrun naizela zureganik, orduan zure hurbilean naiz. Goizik jarria nintzen supazter xokoan, nire gorputz guztia gozoki beroan, noiz ere entzun baitut tok-tok-tok leihoan.

Aztergaia: noiz ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: noiz ere uste baituzu urrun naizela zureganik, orduan zure hurbilean naiz.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noiz eta
Noiz ere. (Denborazko perpaus baten hasieran, aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Noiz eta heldu baitziren hiriaren erdira, erregeak kolkotik sartzen dio ganibeta erreginari. Eta, noiz eta gutxiena uste duen hiltzea, aurkitzen da berehala hil behar duelako berriarekin.

Aztergaia: noiz eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

perpaus txertatuko aditzak bait- edo -(e)n hartzen du.

noiz eta ere
Noiz ere. (Denborazko perpaus baten hasieran, aditzak bait- hartzen duela). Noiz eta ere fruta egosi baita, atera ezazu kazolatik. Ez genuen oraino oren erdi baten bidea eginik, noiz eta ere ikusi baikenuen etxe bat sutan.

Aztergaia: noiz eta ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

noiz eta bezala azalduz (cf. OEH-EuskHizt): perpaus txertatuko aditzak bait- hartzen du.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

eta ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noiz nola
Batzuetan bai, beste batzuetan ez, unearen arabera. Langilea da?, noiz nola. On edo gaizto, omen dugu hori euskaldunek; egia?, noiz nola.

Aztergaia: noiz nola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: langilea da? Noiz nola.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noiz... noiz...
Batzuetan... beste batzuetan... Hor ari zaizkigu "gure" erdal egunkariak, noiz alboka, noiz txirula, noiz adarra joz.
Loturak

Aztergaia: noiz... noiz...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera..

noizaldi
iz. jas. Unea; denbora. Zu, noizaldi guztien betiko Egile hori, noizaldi oro baino lehen zara. Hiru dira noizaldiak: lehena, oraina eta geroa.

Aztergaia: noizaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

noizbait
1 adb. Egunen batean, aldiren batean, uneren batean. (Ezezkoak ez diren esaldietan erabiltzen da). Ik. inoiz; noiz edo noiz. Etorriko zaizu noizbait pozaldia ere. Ea inor noizbait saiatzen den horrelakoak itzultzen. Noizbait etxean norbaitek egin badit beltzuri.
2 adb. Lehenago, aspaldi. Saulek, noizbait bere morroi izan bazuen ere, ez zuen ezagutu. Esaera hori ederki hedatua zegoen noizbait, eta, agian, ez da oraindik arras galdua.
3 adb. Azkenean. Noizbait bete zen nire guraria.

Aztergaia: noizbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: noizbaiteko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: noizbait ere ; eta noizbaiteko AS arautuari adibidea erantsiz: iritsi zen noizbaiteko batean!

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

noizbaiteko.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-z+b-.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bait.

noizbait behar eta
Uste izateko zena edo espero zena azkenean gertatu dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. azkenean 3. Noizbait behar eta, ezagueran sartu ziren, gaizki egina aitortu zuten. Noizbait behar eta, heldu ziren Erromara.

Aztergaia: noizbait behar eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NOIZBAIT BEHAR ETA. Alguna vez tenía que ser, y (...). Noizbait bear ta alakorik batean, zezena aserraturik arrabia bizian omen zijoakion erasotzera. Izt C 249. Noizbait bear da, ezagueran sartu ziran, gaizki-egiña aitortu zuten. Lard 126. Noizbait biar ta zerratu degu geren sega-apustua. EusJok II 58. Noizbait bearta, mandataria etorri zan. Arr GB 92. Noizbait bear ta, allegatu ziran Shanghaira. Goñi 12. Nere buruaz, noizbait bear ta, / lotsatzen nintzan asia. Or Eus 122. Nozpait bear ta, ustekabean, / biek dute erori gaizto. Ib. 172.

adib.: noizbait 1 adb. Egunen batean, aldiren batean, uneren batean. (Ezezkoak ez diren esaldietan erabiltzen da). Ik. inoiz; noiz edo noiz. Etorriko zaizu noizbait pozaldia ere. Ea inor noizbait saiatzen den horrelakoak itzultzen. Noizbait behar eta, heldu ziren Erromara. Noizbait etxean norbaitek egin badit beltzuri.

noizbait behar eta 3: Berria (“Noizbait behar eta, Chory Castro agertu zen gero, eta uruguaitarraren jaurtiketa batek ere zutoina jo zuen kanpoko aldetik, 30. minutuan”), Jakin (“Noizbait behar eta, harrika hain mingarriro zehatza zen zarpatsu bakarti hark lagun bat egin zuen ezustean”), Erlea (“Piarres Aintziartek bere testigantza ausarta publikatu zuen urte berean argitaratu zen, noizbait behar eta, Nemesio Etxanizen Izotz kandelak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

noizbait behar eta 9: Koldo Izagirre 6 (“Ez naiz oroitzen zertaz zen hitzaldia, eta etxean sukalde ekonomikoa genuela jakinda irakurleak ez luke zeremonia poetiko asmatutzat hartu behar aitortzen baldin badiot erre egin nituela agenda haiek guztiak, noizbait behar eta, neure idatzi garrantzitsuek lotsatuta”), Patxi Iturritegi 3 (“Noizbait behar eta azkenean ireki du Leirek”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa gehitzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa noizbait sarreran.

noizbait ere
adb. Noizbait, azkenean. Ik. halako batean. Eramankizun guztiak arintzen zizkien noizbait ere atseginetako lur gozo hartan sartuko zirelako pozak. Noizbait ere etorriko da azkeneko ordua.

Aztergaia: noizbait ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 2001-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noizbait sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

noizbait ere etorri da azkeneko ordua.

noizbaiteko
adj. Antzinakoa, aspaldikoa. Noizbaiteko errege batzuen irudiak.
Loturak

Aztergaia: noizbaiteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noizbait sarrerari dagokion azpisarrera.

noizbaiteko batean
adb. adkor. Azkenean. Ik. halako batean. Iritsi zen noizbaiteko batean!
noizbehinka
adb. Noizean behin. Hizketaldi luzeak izaten ditugu noizbehinka.
Azpisarrerak

Aztergaia: noizbehinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: noizbehinkako .

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-z+b-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

noizbehinkako
adj. Noizean behingoa. Goi mailako titulua neure kontura ari nintzen prestatzen, Adelaren noizbehinkako laguntzarekin. Noizbehinkako harremanak bakarrik izan zituen.

Aztergaia: noizbehinkako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2001-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

noizbehinkako (noiz-beinkako, noizpenkako) 4: Or Mi ("axuri otzanei edanarazten zien noizpenkako marrakaldi artean"); TAg Uzt 3 (adib.: "noiz-beinkako marrakaldi luzez"; eta noizpenkako, noizpeinkako).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

noizbehinkako (+ noiz behinkako 3) 6: A. Lertxundi ("Bizitzak bere noiz behinkako atsedenaldietan eskaintzen duen legeari zor zitzaion alaba"); A. Valdes ("besteengandik zeharo isolaturik bizi da eta noiz behinkako salbuespen urritan baizik ez da gizartean ageri"); Osabide Hezkuntza 1989 3 ("Noizbehinkako agresibitate fisikoa [...] Noizbehinkako ahozko agresibitatea", "ahozko agresibitatea — noiz behinkakoa nahiz naharoa"); I. Aldabe ("Espezie batzuk hain zorrotza edo generalizatua ez den konportamendu erakusten dute, noizbehinkako migrazioa besterik ez baitute exhibitzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

noizbehinkako : Euskalterm 9 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

noizbehinkako : HiruMila, PMuj DVC (noizpenkako) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noizbehinka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

noizdaino
adb. Noiz arte? (Galdetzailea). Noizdaino iraun lezake munduko zorionak?

Aztergaia: noizdaino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-raino/-daino.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-z+d-.

noizdanik
adb. Noiztik? (Galdetzailea). Noizdanik duzu gogoeta gaiztoei leku emateko ohitura? || Nondik eta noizdanik datorren jakiteko.
Loturak

Aztergaia: noizdanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: noizdanik(ak)o.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik.

noizdanik(ak)o
adj. Nik ezin erran dezaket noizdanikakoa den horien makurra.
Loturak
noizean behin
adb. Batzuetan, gutxitan, bataren eta bestearen artean tarte handia gertatzen dela. Ik. noizbehinka; aldian behin;  + aldian-aldian; aldika 1; aldiz-aldiz; aldizka 2; bakanka; inoiz edo behin; inoizka; lantzean behin; lantzean-lantzean; noizean behinka; noizean noiz; noiz edo behin; noizetik noizera; noizik behin; noizik behinean; noizik behinka; noizik eta behin; noizik noizera; tarteka; tartean-tartean; tarteka-marteka; unean-unean. Noizean behin etortzen da. Ez da hori, beharbada, eguneroko eginbeharra; bai, ordea, noizean behin —eta zenbat ere maizago hobe— egitekoa.

Aztergaia: noizean behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizean behingo
adj. Noizean behingo bilerak.

Aztergaia: noizean behingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizean behinka
adb. Noizean behin. Uztaritzeko oihanean arrano bat edo beste ikus omen daiteke noizean behinka.

Aztergaia: noizean behinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizean noiz
adb. Noizean behin. Komeni da klasikoak berrirakurtzea noizean noiz.
Loturak

Aztergaia: noizean noiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizetik noizera
adb. Noizean behin. Noizetik noizera gizonari so egiten zion.
Loturak

Aztergaia: noizetik noizera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizez gero
Noiztik. Noizez gero zaitugu zu mediku?

Aztergaia: noizez gero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

gero, -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizgura
adb. bizk. Noiznahi. Dirua noizgura eta zenbat-gura ateratzeko eskubidearekin.

Aztergaia: noizgura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  nahi eta gura maila berean onartu direnez gero, noiznahi eta noizgura hala onartu beharko lirateke.

 - [E210]: 1- Bizkaiera (Bizk.) euskalki-marka eman. || 1- "Nongura" hitza ere halaxe dago.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): onartu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Egokia da "Bizk." marka eranstea, eta hala egiteko abisatuko zaio H1.1 lantaldeari.

noizik behin
adb. Noizean behin. Noizik behin sentitzen duzun samurtasun ezti hori.

Aztergaia: noizik behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizik behinean
adb. Noizean behin. Burua makurturik eta noizik behinean negar tantoa zeriola.

Aztergaia: noizik behinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizik behingo
adj. Eguneroko ogia eta noizik behingo ardo zurruta.

Aztergaia: noizik behingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizik behinka
adb. Noizean behin. Noizik behinka zure idazki ederren bat gureganatu ohi da.

Aztergaia: noizik behinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizik eta behin
adb. gip. Noizean behin. Ik. noizbehinka. Noizik eta behin, nire aurrean agertzen da bat-batean. Joan egiten zen argia noizik eta behin.

Aztergaia: noizik eta behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Gip.

Forma baten adiera(k)

noizik behin.

noizik noizera
adb. Noizean behin. Noizik noizera, kanpaien hotsa.
Loturak

Aztergaia: noizik noizera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiz sarrerari dagokion azpisarrera.

noizko
1 adb. Zer denboratarako, zer unetarako? (Galdetzailea). Noizko bukatuko duzue lana? Noizko itzuliko ote zaigu mutil hori? Noizko, orduan, konfetiak?
2 adj. Zer denboratakoa? Etxe horiek noizkoak dira? Noizko ogia da hau? || Jainkoak daki noizkoa den.

Aztergaia: noizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag.: noizko bukatuko duzue lana? 2 izlag.: Jainkoak daki noizkoa den.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko gald.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 adlag. ("noizko bukatuko duzue lana?"); 2 izlag. ("Jainkoak daki noizkoa den").

noizkotasun
iz. Zerbait edo norbait noizkoa den. Ik. nongotasun. Pastoralaren jatorriari eta noizkotasunari buruzko ikerketak.

Aztergaia: noizkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

noizkotasun X. Odriozola ("Ez du, ez logikarik eta ez noizkotasunik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

noizkotasun : DFrec 1 (Ugalde: "Estatigrafiarik ezean ezin segurtasunik eman haren noizkotasunaz") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

noizkotasun : HiruMila (datación), Casve EF (noizkotarzün: datation) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Ongi eratua da

berri ia erabili gabea da, baina ongi eratua, sistemaren araberakoa, eta egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): hurrengo pasaldirako.

noiznahi
adb. Nahi den aldian, edozein alditan. Ik. edonoiz. Noiznahi etortzen zitzaion errege ikustera. Negu beltzean noiznahi bazen han zortzi eguneko elurra. Argi ez dagoena non-nahi eta noiznahi garbitzen saiatuko naiz.

Aztergaia: noiznahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: noiznahi den, noiznahiko.

noiznahi den
Noiznahi. Nik dakidana da, noiznahi den hil naitekeela.

Aztergaia: noiznahi den

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiznahi sarrerari dagokion azpisarrera.

noiznahiko
adj. Hona orduko eta noiznahiko soziologia aztertzeko bide berria. Bere obra dugu, asmoz eta neurriz, euskal idazle batek, noiznahikoa den, sortu duen larriena.
Loturak

Aztergaia: noiznahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noiznahi sarrerari dagokion azpisarrera.

noiznahikotasun
iz. Zerbait edo norbait noiznahikoa izatea. Bestelakoa agertu da gure artean Orixe, aspaldikoa eta noiznahikoa, eta noiznahikotasun horri eskerrak eskaini digu inoiz euskaldun batek euskaraz eman duen betiko Euskal Herriaren irudirik beteena.

Aztergaia: noiznahikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Ongi eratua da

behin bakarrik erabili da (MEIG); baina egokia da.

noiznolako
adj. Aldiaren araberakoa, unearen araberakoa. Iritziak noiznolakoak izaten baitira.

Aztergaia: noiznolako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

noiznola formak 7 agerraldi ditu, denak IE (HU Aurp, Elsb Fram, Dv Lab, JE Bur, Lf Murtuts, Xa Odol); noiznolako formak 1, EB (MIH); ik. ondoan testuinguruak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

noiznola formak 4 agerraldi ditu: G 2 (P. Urruzuno: "-Eta etzaik iduritzen or arrisku andirik dagoanik? / -Or bai , baña ,,,. / -Or baño oian obe noski, e? / -Noiz nola"; R. Bozas-Urrutia: "Aldi hartan Errenteria bi obispaduri egoten zen lotuta; Baionakoari batzutan, bestetan Iruñekoari, noiz nola"), EB 1 (Kondaira-Lurraldeei buruzko legea: "Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, Foru-Diputazioen ekarketen garbitasuna egiteko noiz-nola egoki deritzen irizpide edo arauek jarri ahal izango ditu") eta EgAs 1 (Eskualduna: "Libertatea / Hitz ederra, hitz hori, ez dea hala? / - Ba eta gauza ona, libertatea. / -Noiz nola. / Gaichtakeriaren eta jaidura tzarren laguntzaile eta sustatzaile den libertatea, deus onik ez duzu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

noiznolako : HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du

oinarria/eratorriak (oinarria bi hitzetan idatzi arren, eratorria loturik idazten da hainbat kasutan).

Atzizkien araberako erabakiak

-ko gald.ekin.

noiztenka
adb. Ipar. Noizbehinka. Behar dela jakin, noiztenka bederen, bipilki mintzatzen.

Aztergaia: noiztenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'noizbehinka'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. noizbehinka.

Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

noiztik
1 adb. Noiz ezkero? (Galdetzailea). Noiztik ezagutzen duzu? Noiztik zara alarguna? Noiztik da bekatu aberatsa izatea? || Ez dakitela noiztik duen euskarak hastapena.
2 adb. (Galdera erretorikoetan, harridura adieraziz). Ik. noiztik hona; noiztik nora. Noiztik da bekatu aberatsa izatea?

Aztergaia: noiztik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: noiztik(ak)o.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik.

noiztik hona
Noiztik? (Galdera erretorikoetan, harridura adieraziz). Ik. noiztik nora. Noiztik hona senartzen dira jauregiko morroiak erreginarekin, ipuinetan ez bada? Noiztik hona dakizu zuk boleibolean jokatzen?

Aztergaia: noiztik hona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NOIZTIK HONA (n. hunat Dv; noiztik onera Añ). A) (Adv.). a) (En preguntas retóricas, expresando lo inhabitual o inverosímil de un hecho). Desde cuándo. "¿(De cuándo) acá?, (G, AN) noiztik onera?" Añ. v. NOIZIK HONA. Noiztik hunat, koplariak, / zarete hain miretsiak. Monho 52. Noiztik hunat axeria / da poxiñ haiñ berezia? Gy 186. Noiztik onara da gauza on guztiak gordeta eukitea egitekorik onena? Ag AL 120 (19 noiztik ona). Noiztik ona senartzen dira jauregiko morroiak erregiñarekin? Ag G 142. (Con eta intercalado). Noiztik eta ona az eu olangoa, Riktrudis? Ag AL 17. b) Desde cuándo (sin matiz de duda o sorpresa). Irakaslari lokarik edo Ikastolea jabetasunez eztaukenik badago, esan egiguzu noztik ona dagon edo dagozan. ForuAB 113. B) (Conj.). Desde cuando. Egiña izan zan au milla sei eun eta amargarren urtean, noiztik onara irten izan dira etxe beneragarri onetatik ezin esan-ala misiolari. Izt C 506.

adib.: senartu da/du ad. g.er. (Gizonezkoa) ezkondu. Noiztik hona senartzen dira jauregiko morroiak erreginarekin, ipuinetan ez bada?

Ez dugu aurkitu noiztik hona formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

noiztik hona 7: Iñaki Segurola 4 (“Noiztik hona?, edo, Bermeon sasoi batean galdetzen zuten legez: zeatxik eta porke?”), Patxi Zubizarreta 2 (“Noiztik hona egiten dut lo gauez?”), Jon Arretxe (“Noiztik hona dakizu zuk boleibolean jokatzen?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa gehitzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa noiztik sarreran.

noiztik nora
1 Noiztik? (Galdera erretorikoetan, harridura adieraziz). Ik. noiztik hona. Noiztik nora ni zure laguna?
2 Noiztik noiz arte? Oporrak noiztik nora izan dituen.
noiztik(ak)o
adj. Noiztikoak dira kanta polit honen hitzak? || Ez dakit noiztikakoa den.
Loturak
noiztsu
adb. Gutxi gorabehera noiz? (Galdetzailea). Nahi genuke erran, noiztsu eta nolatsu fededun bilakatu ziren.

Aztergaia: noiztsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-z+ts-.

Atzizkien araberako erabakiak

-tsu gald.ekin.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper