9 emaitza nahiko bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

nahiko
1 zenbtz. Aski. (Izen bati dagokiola). (Dagokion izena ezkerrean nahiz eskuinean joan daiteke, artikuluarekin nahiz artikulurik gabe, eta zenbatzailea bera ere artikuluarekin nahiz artikulurik gabe). Etxe honetako seme-alabek badugu nahikoa aberastasun. Nahikoa lana genuen. Izango dut, bai, astia nahikoa. Bihar arte badugu epe nahikoa. Badu nahiko lan. Nahiko dirua egin du. Berarekin du lana nahiko. Etxe hartan du lan nahiko. || (-ik atzizkiaren eskuinean). Berari ere eman diote buruhausterik nahikoa. Biok duzue arrazoirik nahiko. || (Izenondo gisa). Horiek izango lirateke, askoren iritziz, sari egokiak eta nahikoak.
2 adb. (Izenondo bati edo adizlagun bati dagokiola, horien ezkerrean, artikuluarekin nahiz artikulurik gabe). Nahiko berandu zen bazkaltzeko. Polita zen, nahiko aberatsa eta senitarte onekoa. Nahikoa handia zen. Nahikoa poliki apainduak.
3 adb. (Aditz bati dagokiola, artikuluarekin). Nahikoa iraun digu. Gainalde zurituak nahikoa erakutsi eta goraipatu ditugu. Axularren azalaz, hizkeraz, nahikoa eta gehiago esan da. Bertsotan nahikoa egin dugu gaurkoz (Ik. nahikoa egin). Nahikoa egin zuten ordubetez sagarrondoan zintzilik egotearekin.
4 iz. hezk. Ikasketetan, ongi eta gutxiegiren arteko kalifikazioa, azterketa edo proba gainditzeko behar den gutxieneko nota atera dela adierazten duena. Zuk hamaika nahiko ateratzea normala da, baina ni... ni zu baino askoz ere azkarragoa naiz; beti atera ditut oso nota onak, ez dut sekula nahikorik atera.

Aztergaia: nahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: nahikoa izan .

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

iz. eta izond.en aurrean doanean, -a-rekin nahiz gabe erabil daiteke ("egin du nahiko(a) euri", "nahiko(a) ona omen da aurtengo sagardoa"); horien ondotik nahiz bera bakarrik doanean, mugaturik erabiltzen da ("hori ez da arrazoi nahikoa gainerako bideak mozteko"; "bi kristau gaizto nahikoak dira bazter guztiak nahasteko"; "nahikoa eta gehiago esan dugu").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  nahikoa izan. 1- Forma aldatu: nahiko(a) izan. || 1- Bietara funtzionatzen du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua.

nahikoa egin
ad.-lok. Zerbaitekin gogobeterik, askietsirik gelditu. Nahikoa egin arte jan ezazu, lotsarik gabe.

Aztergaia: nahikoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NAHIKO(A) EGIN. Satisfacerse, contentarse. Jeupa, jeupa! irrintzika, / xatotik naikoa egiñikan. Lek EunD 51. Ama-Semeakin bat, / topa geranetik, / "Zeru, Zeru!" diogu, / naikoa egiñik. SMitx Aranz 241. Eztaki kaialdeko emakumeak otoi apal bategaz elizan naiko-egiten, bertan-goxo egiten. Erkiag Arran 183.

nahiko egin 12: Karmel (“Nahiko egiten du hainbeste enbarazuren artean pixka batean egoteaz”), Elkar (“Johannes, utz dezagun bilera biharko, gaurkoz nahiko egin dugula uste dut”), Berria 8 (“Bere lehendakarigaia bezala Prietok uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela nahiko egin ETAren aurka”), EiTB 2 (“Benedikto XVI.a aita santuak lehen aldiz aitortu du gaur Elizak, gotzainek eta Vatikanoak ez dutela nahiko egin apaiz katolikoek adingabeei egindako sexu abusuen aurrean“); nahikoa egin 191: HABE (“Instituzioek nahikoa egiten al dute berdintasunaren borrokan?”), Aizu 3 (“Erakunde publikoek nahikoa egiten dute?”), ElCorreo, Elkar 15, Deia, Consumer, Elhuyar 2, Berria 59, Argia 15, DiarioVasco 2, EiTB 82…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nahikoa egin 51: Berria (“Zaila du gora egitea, eta duen adina kontuan hartuta, nahikoa egiten du eutsita; meritua du”), Juan Kruz Igerabide (“Nahikoa egin zutenean, ihes egiten utzi ziguten, jauzika eta estropezuka, eta atzetik oihu egiten ziguten”), Iñaki Mendiguren (“Nahikoa egin duzu gau baterako.”), Amaia Lizarralde (“Nahikoa begi-bistako ageri zaigu natur baliabideen eta gizakiak sortutako kapital baliabideen arteko harremana osagarritasunezko harreman garbi bat dela”), Pako Aristi (“Jainkoak denbora egin zuenean, nahikoa egin zuen”)…; nahiko egin 7: Berria 5 (“Erakusketa nahiko egin ditut beraiekin, sei bat: bakarkakoak eta kolektiboak.”), Fernando Morillo (“Nahiko egiten genuen”), Josu Zabaleta (“Otoitza behintzat, nahiko egiten ari naizela espero dut!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nahiko3 sarreran.

nahikoa eta gehiegi
adb. adkor. Nahikoa. Oraingoz uste dugu nahikoa eta gehiegi egiten dugula. Nahikoa eta gehiegi itxaron dute.

Aztergaia: nahikoa eta gehiegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NAHIKO(A) ETA GEHIEGI. Más que suficiente, suficiente y más. Naikoa eta geiegi itxedon det. Arr GB 26. Neureakaz naikoa ta geiegi daukagu-ta. Ag AL 131. Euskeraz eskribitzeko naikoa ta geiegi dakitela. NEtx Nola 4. Garrik goriena ere epeltzeko ta itzaltzeko ere naiko ta geiegi. Ibiñ Virgil 23. Oraingoz uste dugu nahikoa eta gehiegi egiten dugula. MIH 141. v. tbn. Etxde JJ 143 (naikoa ta geiegi). Vill Jaink 121 (naikoa eta geiegi). Orrela yarraitu diteke, baño naikoa da ta geiegi. Ldi IL 123.

adib.: gehiegi 2 (Izen sintagma ezabaturik). Gehiegi edaten zuen. Ez dut uste gehiegi ardura duenik. Nahikoa eta gehiegi egin du // belabeltz 2 iz. Irud. Mina eta gaitza; bi belabeltz hauek badira nahikoa eta gehiegi ere, bizitzaren begitartea zer moduzkoa den igartzeko.

nahiko eta gehiegi , Elkar (“Kargudunak lasaitu zituen: etorkin nahiko eta gehiegi zeuden Inperioan”); nahikoa eta gehiegi 50: Aizu (“Nahikoa duzu horrekin? Bai, nahikoa eta gehiegi, zoragarria da”), Elkar 11 (“–Nahikoa eta gehiegi. Nik uste. Asko esatea ez bada behintzat”), Deia 2 (“Dena den, kontuok utziko dizkiegu Bakailaoa eta gainontzeko euskal kritikariei. Irakurleok nahikoa, eta gehiegi, dugu Idazten ari dela honen irakurketa disfrutatzearekin”), Berria 12 (“Egunkaria auzian , eta zuen herriarekin zerikusia duten beste hainbatetan, nahikoa eta gehiegi ezagutzen duzue lehendik ere, eta hemerotekak ere josita daude harenean argitaratutako gezurrez eta ergelkeriez”), EiTB 20 (“Ez, hara: nahikoa eta gehiegi egin duzu nigatik”), Argia 2 (“Nahikoa eta gehiegi judizializatu da honezkero bizimodua Euskal Herrian; eta gainera, momentu politikoarengatik baino ez bada ere, bestela jardutea eskatzen zuen egoerak”), Laneki (“Trufa honek ez du azukre gehiago behar, estaldura-txokolate zuriak nahikoa eta gehiegi du eta“), Erlea (“Hiruretatik nahikoa eta gehiegi dator seiehun eta piko orrialde bete hauetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nahiko eta gehiegi , Joxemari Urteaga (“Guk behar dugunerako nahiko eta gehiegi daukagu eskuinaldearekin”); nahikoa eta gehiegi 18: Mirentxu Larrañaga 4 (“Amak nahikoa eta gehiegi izan du gaur goizekoz”), Bego Montorio 4 (“Eta denbora nahikoa eta gehiegi duenez, idatzi egiten du”), Antton Olano 2 (“Nik argitasun horretaz nahikoa eta gehiegi daukat”), Koro Navarro 2 (“Nahikoa eta gehiegi da”), Iñaki Mendiguren (“Nahikoa eta gehiegi“), Migel Angel Mintegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa nahikoa eta gehiegi forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nahiko eta gehiegi sarreretan.

nahikoa izan
da/du ad.-lok. Asko eta nahikoa da salbatzeko fedea? Ez da nahikoa egoskor izatea, zerbait laguntzen badu ere, euskaldun ona izateko. Hori nahikoa ez balitz. Nahikoa izan zuen Victor Hugok hamabostalditxo bat Pasaian, euskaraz ederki mintzatzeko. Etxeko denak zoratzeko nahikoa zara zu. Baldintzak, jakina denez, bi eratakoak dira: beharrezkoak eta nahikoak. || Bi kristau gaizto nahikoak dira bazter guztiak nahasteko. Ez du Chaplinek besteen gisa apainduria aberatsen beharrik; bizpahiru xatar nahikoak ditu, ikusgarri agertzeko. || Amesgileak nahiko ez direla, eguneroko zeregina noiz eta nola egin behar den erakutsiko diguten gizon burutsuak behar ditugu.

Aztergaia: nahikoa izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:05 2001-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nahiko sarrerari dagokion azpisarrera.

nahikorik
adb. Nahikoa. Nahikorik dugu Bertoldinen tentelkeriez. Irri nahikorik eragin zien bere ateraldiekin. || (Ezezko esaldietan). Bere ogibidearekin bizitzeko nahikorik irabazi ezin duenari.
Loturak

Aztergaia: nahikorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

nahiko arautua aski dela uste du lantaldeak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da azpisarrera gisa.

nahikotasun
iz. Zerbaitetarako behar den gutxieneko gaitasuna. Horregatik diot, gaitasunaren aldetik, nahikotasun mailaren azpitik gaudela.

Aztergaia: nahikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nahikotasun printzipio 1, GAO 1992 ("Udal Ogasunen nahikotasun printzipioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nahikotasun ">AB38 2 ('suficiencia'; nahikotasun erizpide 'criterio de suficiencia'); AB50 3 ('suficiencia'; nahikotasun saio 'pruebas de suficiencia'); Euskalterm 1 (nahikotasuneko azterketa 'prueba de suficiencia') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

nahikotasun : HezkAdmin (suficiencia) // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt, AdmProz, EurItun2, LHH, LurraldeAntol, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nahikotasun : HiruMila (suficiencia) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: suficiencia.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil: berria da, eta bidea egin gabea (formaz, ez du aitzakiarik).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: nahikotasun.

nahikotu, nahiko/nahikotu, nahikotzen
1 da/du ad. Nahikarien edo asmoen helburua lortu. Ik. ase1. Gizonaren gogoa eta gurariak Jainkoak bestek nahikotu ezin ditu.
2 da ad. Kopuru handiagoa edo egoera hobea lortu gabe etsi. Ik. konformatu. Langileak ukapen hori entzunaz ez ziren nahikotu.

Aztergaia: nahikotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nahikotu, nahiko(tu), nahikotzen. da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): onartu egin da.

nahikotxo
zenbtz. adkor. Nahikoa. Nahikotxo irabazi arren, zurikorik aurreratzen ez zekien.

Aztergaia: nahikotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2012-05-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

-txo osaerako libretzat eman liteke, nahiz ez den papertxo bezalakoen pare-parekoa (hurbilagoa dirudi askotxo edo gutxitxo arautuetatik).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: nahikotxo.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2012-05-25): onartu da nahikotxo forma.

nahikotzat
Askitzat. Batzordeak, halere, ez ditu nahikotzat jo urrats horiek. Besteari eginikoa nahikotzat hartu zuten. "Beti honetara izan da" erantzutea nahikotzat dute zenbaitek.
Loturak

Aztergaia: nahikotzat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NAHIKOTZAT. (Tener, tomar) por suficiente. Ori egiteko, amaikaren ordez, gogo bat naikotzat dut, gogo-onez badoa. Zait Sof 119. Bere esanbearra naikotzat etsitu baiño len. Etxde JJ 101. "Beti onetara izan da" erantzutea, aintzakotzat eta naikotzat dute zenbaitek. Zait Plat 33. Mixiñoietan egin dala-ta, / naikotzat badogu ixten [...]. BEnb NereA 58. (nahikoatzat). Besteari egiñikoa naikoatzat artu ebielako. Ag Kr 171.

nahikotzat (jo, eman, hartu) 53: Aizu 3, Elhuyar 2, Consumer 2, Berria 27, EiTB 3, Euskaltzaindia 2, Jakin 5, Karmel 3, Laneki, Erlea, UEU 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nahikotzat (jo, eman, hartu) 20: Berria 16, Jose Morales 2, Koldo Zuazo, Andres Urrutia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nahiko sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper