7 emaitza nahasi bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

nahasi1, nahas, nahasten
1 da/du ad. Gauza desberdinak, osotasun bat eratzen dutela, batu edo elkarrekin jarri. Ura gatzarekin nahastean. Jo itzazu zuringoak elur gisa egin arte eta nahas itzazu gorringoekin. Euskalkiak nahasi, bai, egin ditugu, ardogileek kolore bateko eta besteko isurkariak nahasten omen dituzten eran; baina nahastea ez da batzea. Kartak nahasi. Orantza puska batek nahasten zaion ore guztia altxarazten duen bezala. Munduan onak eta gaiztoak nahasirik daude, larrainean alea eta lastoa bezala. || Euskarari erdara nahasiz. Barre algara eta negarra elkarrekin nahasiak. Euskaldunik gehienok maite dugun ametsa, samurtasunez eta isiltasunez nahasia.
2 da ad. Norbait beste norbaitekin, ezkontzaz kanpo, haragizko harremanez lotu. Bere adiskide baten emaztearekin nahasi zen. Matxin eta Engrazia nahasirik atzeman zituztela.
3 da ad. Gauza ilunen baterako elkartu. Lapur haiekin nahasi zenez gero. Adiskidetasun gaiztoetan nahasia dagoena.
4 da/du ad. Nahaspila edo nahasmendua sortu. Haria katigatu edo nahasten denean. Gauzak bereizten saiatu behar genuke, nahasten baino areago. Has gaitezen, bada, zenbaitek nahasi baino nahasiago nahi lukeen mataza askatzen eta biltzen. Lehenago bat baizen ez zen hizkuntza nahasi zen, eta egin ziren hainbeste mota desberdinetakoak. || Bista eta ukitzea guztiz zaizkit nahasten, belarriez baizik ez dut hor zarela sinesten. Barren guztia nahasten dioten edariak. Gau batez edana eta burua nahasia etorri zen.
5 da/du ad. Gauza bat beste bat dela pentsatu edo pentsarazi. Deabrua ere nahasiko lukete beren erretolika horrekin. Nahasi gabe erantzuten badu. Hamaika aldiz nahasi zen bere lanean. Berak sortu zuen "neurtitz" hitza, herri bertsoak eta poesia ikasia aurrerantzean elkarrekin nahas ez zitezen.
6 da/du ad. Arima baretasuna edo argitasuna galdu edo kendu. Gaur aditu ditudan gauza horiek orok nahasi naute arras. Berri horrek nahasi bezala zion burua gobernadoreari. Burutik nahasia dabil. Zuen bihotza ez dadila nahas. Hitz horiek esandakoan, Jesus nahasi zen bere barrenean. Hernaniar bik nahasi gaituzte bizi ginenak bakean.
7 da/du ad. Jendartean nahasmendua sortu. Ik. asaldatu. Gizon hau aurkitu dugu jende guztia nahasten, eragotziaz petxa Zesarri pagatzea. Bere soldaduak bidali zituen, nahasi zitzaion herri batera.
nahasi2
adj. Korapilatsua, nahaspilatua. Arazo nahasia da hori. Egungo egunean inoiz baino nahasiagoak daude arazoak Euskal Herrian, ideia kontuan batez ere. Gure herrietako biziera nahasia. Haize nahasia dabil. Munduko itsaso nahasi honetan. Amets nahasiak. Saleroste nahasiak, tratu gaiztoak, lukurreriazkoak.
nahasi-mahasi
iz. Nahaspila, nahas-mahasa. Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.

Aztergaia: nahasi-mahasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. ('nahaspila').

nahasia egon
ad.-lok. Norbait oker ibili, oker egon. Merkea zela uste nuen, baina nahasia nengoen.

Aztergaia: nahasia egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, egon aditzarekin ere erabiltzen denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da nahasi eta egon sarreretan.

nahasia ibili
ad.-lok. Norbait oker ibili, oker egon. Nahasia zabiltza.

Aztergaia: nahasia ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Filosofoen teoriei gainbegiratua botatzen badiegu emakumeez mintzatzen zirenean oso nahastuta ibili zirela ohartuko gara, gizonen izaerari buruz pentsatzen zuten gehienbat eta ez emakumearen izaeraz” (Argia), “Hi, sozio! Nahastuta habil. Bi ordu barru sartzen haiz!”, “Agian nahastuta gabiltza eta eztugu bilatu behar txosten bat edo hormigoi puska bat...” (EiTB); EPG: “Oso nahastuta ibilia nintzen neurri kontuan” (Koro Navarro); ETC: “Nahiz eta kriptografoak saiatu ziren zifra berriak sortzen, ez zen ezer aipagarririk sortu XIX. mendearen bigarren zatian, eta nahasia zebilen kriptografia profesionala” (Idoia Santamaria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: nahasia ibili/egon estar confundido/equivocado; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

nahasi1 5 da/du ad. Gauza bat beste bat dela pentsatu edo pentsarazi. Merkea zela uste nuen, baina nahasia nengoen. Deabrua ere nahasiko lukete beren erretolika horrekin. Nahasi gabe erantzuten badu. Nahasia zabiltza: oker zabiltza. Hamaika aldiz nahasi zen bere lanean. Berak sortu zuen "neurtitz" hitza, herri bertsoak eta poesia ikasia aurrerantzean elkarrekin nahas ez zitezen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa (gehienetan nahastuta ibili da dabilena, baina egon aditza ere erabiltzen da adiera horretan [LB: 459 nahastuta egon]).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da nahasi eta ibili sarreretan.

nahasialdi
iz. Nahasmendua; nahasmenduzko aldia. Bizitzako nahasialdi, mingostasun eta ibilera latzak.

Aztergaia: nahasialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

nahasian
adb. Elkarrekin nahasirik, nahas-mahas. Ik. nahaste. Urdai, odolki eta lukainka muturrak nahasian. Irria eta negarra nahasian darion iturritxo gardena. Ez omen zaio ongi iruditzen neska-mutilak nahasian azaltzea.
Loturak

Aztergaia: nahasian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nahasi 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper