18 emaitza mutil bilaketarentzat - [1 - 18] bistaratzen.

mutil
1 iz. Haurtzaroa igaro eta heldutasunera iritsi ez den gizonezkoa; gizon ezkongabea. Hemezortzi urteko mutilek ez dute berrogei urteko mutilzaharrekin batu behar. Mutil eder galanta. Artzaintzan zebilen mutil gaztetxoa. Zenbat gazte, mutil eta neskatila galtzen ez ote dira bekatu honengatik! Bertso berriak, neskatxa bati mutil batek jarriak. Harro mintzatzen zen, mutil gazteen arrandia zuen. Mutil taldeak.
2 iz. (Bokatibo gisa). Ik. motel2. Bai, mutil!
3 iz. (Haur jaioberriaren sexua adierazteko). Bikiak izan ditu, mutila eta neska.
4 iz. Batez ere Ipar. eta naf. Zerbitzaria, morroia; zenbait lanbidetan, kargu edo mailarik gabeko kidea. Ik. basomutil; herriko mutil. Mutiltzako ez, baina semetzako hartzen ninduela. Espiritua dela jauna, eta gorputza haren mutila. Denda mutil gisa pasatu zituen urte batzuk, denda jabe bihurtu arte. Aurreratzen dira Santa Kruzen mutil batzuk eta tiroka hasten dira. Ertzain edo polizia mutil britainiarrek badute gizalegea, inork badu.
5 adj. Trebea. Askojakina zen Axular, eta mutila, gainera, zekiena esaten.

Aztergaia: mutil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mutil, motel.

Jatorrizko forma

mutil, mezulari; zamamutil, mutil.

Jatorrizko forma

elizmutila.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: mutil(-)dantza.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

mutil da forma arrunta, markatu gabea; motel ere onartzekoa da, "Lgart." eta bokatibozko erabileretan.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mutil koskor, mutil-lagun ; eta adibide gisa: mutila izan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

mutil-dantza.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 heldutasunera iritsi ez den gizonezkoa; 2 zerbitzaria, morroia; zenbait lanbidetan, kargu edo mailarik gabeko kidea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "ez ahantz "domestique m‰le" adiera" (1993-02-20)

 - [A204]: "Galdera: ez ote litzateke "morroi, mirabe..." adiera ere erantsi beharko? Gainera, hau ere sartu denez: mutilgo Ipar. eta Naf. 'morrontza'. (OEHaren arabera, zabalduago...)" (M. Taberna, 2008-06-27)

mutil dantza, mutil-dantza
iz. Baztan eta inguruko dantza.

Aztergaia: mutil dantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-dantza.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mutil sarrerari dagokion azpisarrera.

mutil koskor
iz. Haur ar aski hazia. Ik. mutiko. Zazpi urteko mutil koskor bat. Mutil koskor zela, artzain ibilia zen.

Aztergaia: mutil koskor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: mutil koskor, koxkor.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib.: mutil kozkor / HiztEn: - / LurE: adib.: mutil kozkor / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-koskor.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mutil sarrerari dagokion azpisarrera: arauak jasoa du koskor sarreran, baina hemen (ere) jasotzekoa da.

mutil koskorretan
adb. Mutil koskor garaian. Mutil koskorretan irentsi egiten nituen halako aldizkariak, eta, gero, neure istorioak asmatzen nituen.

Aztergaia: mutil koskorretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. mutil koskorretako azpisarrera: De la adolescencia, de los años de la adolescencia // Erkiag Arran ("Mutil koskorretako gizonkeriak eta okerreriatxuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mutil koskorretan 2: M. Manterola (“Mutil koskorretan baserrian gurasoai laguntzen; eta ondoren, amasei urte baño len, asi nintzan telleri edo ladrillo-fabrika batean”), Basarri (“Mutil koskorretan Aia-ko Urdaneta baillarara joaten giñan gonbirau”); mutil koxkorretako 1, X. Lasa (“Larramendik berak aitortzen digu azaletik bederen hiztegiko hitzaurrean: garai hartako hainbat fraile, apaiz, jesuita eta orohar ikaslek, urte luzetan Euskal Herritik kanpo ikasketak egin eta gero etxeratzean, mutikoskorretako euskara zeharo ahazturik zekartela, eta hain zuzen berari ere gauza bera egokitu zitzaiola”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

mutil koskor azpisarrerari dagokion adibidea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: mutil koskorretan [adibide s.u. mutil koskor ASan]

mutil koxkor
iz. adkor. Mutil koskorra. Txikitatik, mutil koxkor ginenetik.

Aztergaia: mutil koxkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUTIL KOXKOR (V-gip, G-bet; mutikoxkor V-gip). Ref.: Iz ArOñ; Elexp Berg; Zt (comunicación personal). "Mutílkoxkorra, hasta hacia los 10 años" Iz ArOñ. "Mutil-koxkor, neska-koxkor; aundixeagoak diranean: mutil-koskor, neska-koskor" Zt (comunicación personal). Cf. MUTIL KOSKOR. Esatea mutil koxkor bategaiti, edo gizon barritsu barbullo bategaiti guzur utsa dala [...] ezta gauza andirik. Zav Serm II 278. Ote dan mutill koxkorra. SBaroj CancB 250. Ez dakagu pakerik soldaru ta mutill koxkorrekiñ. Sor Bar 58. Batixta eta On Jose Erramon mutill koxkorrakiñ. Alz STFer 131. Txikitatik, mutill koxkorrak giñanetik. Etxeg Itzald II 84. Mutill koxkorra, urtiak zazpi / kunplitu gabe artian. MendaroTx 25. Ez, konpañeo: nik ez nian orrela esango; nere aldean mutil-koxkorra aiz! Ldi IL 24. Mutil koxkor herbail bat. Mde Pr 73. Eskillasuaneko mutil-koxkorra. SM Zirik 83. Etortzen ziran kaleko mutil koxkorrak sagarrak ostutzera. Salav 31s. Ene hauzoko mutikoxkor batzuk izan ziren protagonista. PPer Harrip 13. Ni mutil koxkorra nintzala, aitona baten etxera bi segari etorri ziran. Insausti 18. Zazpi urteko mutil-koxkor zurbil, mintsuak. MEIG IX 109. v. tbn. Iraola 76. Urruz Zer 112. Garit Usand 13. Or Eus 232. EA OlBe 17. Uzt Sas 96

adib: aingerutasun iz. g.er. Aingerua denaren nolakotasuna; xalotasuna. Haurtxo txikia zinenean, orduan bai, aingerua zinen; gaur, ordea, aingerutasuna galtzeko arrisku handian ikusten zaitut. Mutil koxkor batek, aingerutasunez ahoa beterik, galdetu zidan: jauna, nor dira okerragoak, emakumeak ala gizonak?

mutil koxkor 44: Berria 21 (“Hori ezin da ulertu ez baldin bada adin tartearen aldaketa batean; hau da, hamar-hamaika urteko mutil koxkor bati puxikarekin zartako batzuk emanez gero ez dago gurasorik arduratzen denik, baina noski, lau-bost-sei urteko umeekin, ba bai”), Argia 9 (“Nola ikusten zuten Bilbo Beskoitzeko mutil koxkorraren begiek?”), DiarioVasco 5 (“Eta, ura il zala jakin zuten bezain laster, an joan omen ziran aita, ama eta Nemexio mutil koxkorra ildakoaren baserrira”), EiTB 4 (“Mendigurenen obran, berriz, Beñat izeneko mutil koxkor batek bere etxe azpian dagoen denda batean tatuaje bat egin nahi du, baina bere amak ez dio uzten”), Elkar 4 (“Sekuentzia konkretu batean mutil koxkor bat saltoka ari da etengabe, bere amak goialdeko apalean utzitako jostailua harrapatu ezinik...”), Deia (“Musikarekiko zaletasuna eta bokazioa familiatik zetozkion eta mutil koxkorra zenetik sentitu zuen soinu txikiarekiko pasioa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mutil koxkor 25: Herria 4 (“Huntan, mutil koxkor batek harri xuri ttipi batzu hedatzen ditu oihan bidean, gibelerateko bidea errexkiago aurkitzeko”), Berria 2 (“Gauza tristerik badago, 16 urteko mutil koxkor bat aireportuan uztea da tristea”), Xabier Olarra 2 (“Mutil koxkor beltxaran txintxo eta serio bat zen Stephen, nahiz eta bazuen alde bihurri nabarmena ere”), Pello Salaburu 2 (“Hiruei begira zegoen denda atean Ramon Baglietto, urteak lehenago, bera ere mutil koxkorra zela, Gernikan hegazkin alemanak eraso egiten ikusi zituen gisa”), Gotzon Garate (“zugarrizko maitasuna dio mutil koxkorrari.”), Pedro Alberdi (“Mutil koxkorra nintzen, eta ondo gogoratzen zait nolako festa antolatzen zen sukaldeko mahaiaren inguruan”), Pablo Sastre 2 (“Eraikin txikiaren aurrean, funtzionario batek mutil koxkor bati goxoki bat eskaini eta trukean musua eskatu zion”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Adkor. markarekin, kolokazioa denez. Bide batez, neska koxkor ere azpisarrera gisa eta Adkor. markarekin jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mutil sarreran.

Mailak

Adkor.

mutil lagun, mutil-lagun
1 iz. Adiskide gazte gizonezkoa. Mutil-lagunak beti zirika zituen Aingeruk.
2 iz. Gizonezko bikotekidea; senargaia. Bat-batean, heldutasunera iristeko presa zuen, mutil-lagunarekin bizitzeko presa.

Aztergaia: mutil-lagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2001-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "mutil laguna = amigo, compañero".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lagun.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mutil sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adiskide (gazte) gizonezkoa.

mutil txiki
iz. Haur arra. Ik. mutikotxo. Hau ikusi eta bildu zituzten sei urtetik hamarreraino zituzten herriko mutil txiki guztiak.
mutilatu, mutila/mutilatu, mutilatzen
1 du ad. Norbaiti gorputz atal bat erauzi. Ehunka emakume gazte bortxatu, torturatu, mutilatu eta hil dituzte. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Hotel bateko igerilekuan igeri ari diren soldadu nazi mutilatuen eszenarekin bukatzen da filma. Gerrako haur galduei, mutilatuei eta gaixoei ere atera zizkien argazkiak.
2 du ad. (nor osagarritzat erauzten den gorputz atala bera hartzen duela). Behatza mutilatzeko prest dagoen gizonaren auzia. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Idazleak asmatuak dira bertan agertzen diren hilketak eta hatz mutilatuak.

Aztergaia: mutilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mutilatu 2: Balea eta euskaldunak ("Amodiozko borroka hauetan izugarrizko kolpeak banatzen dituzte katxaloteek, eta oso arrunta da katxalote ar batek etsaiaren baraila harrapatu eta tenkada beldurgarri batez urratzea, behin betirako mutilaturik geldituz"), Lasa Denboraldi ("Bere burua mutilatu nahi duen gizona ondo damnaturik dago, ez da?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mutilatu : DFrec 1, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 1; mutilazio : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: mutila(tu) (mutilar), mutilatu (mutilado, da), mutilazio (Med.; mutilación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Mutilatu: Mutilado; Mutilatu larri: Mutilado, gran".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta beharrezkotzat dauka lantaldeak, mutilazio bezala.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mutila(tu), mutilatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

gorputz-atal bat erauzi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "Zer esateko? (Gerrako mutilatuak, agian?). Nondik atera da? Aurreko hitzarekin [ik. mutatu] erabilitako ohar bera. Garrantzi handiagoa dute mutilazio/mutilatu (ad.) hitzek mutilatu iz.ak baino" (J. agirre, 1996-06-06)

 - [K201]: "ze adiera du? Zer esan nahi du?" (1996-05-20)

mutilazio
iz. Mutilatzea. Emakumearen aurkako indarkeria, sexu erasoak eta sexu organoen mutilazioa.

Aztergaia: mutilazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
mutildu1, mutil/mutildu, mutiltzen
da ad. Mutil bihurtu. Ume txiki hura mutiltzen hasita dago. Oraindik troxetan dugun gure teatroa mutiltzen den bitartean.
mutildu2, mutil/mutildu, mutiltzen
1 du ad. bizk. Buruaz mintzatuz, soildu edo ilea larru-arras moztu; lumatu. Ik. pelatu2. Hala ibili direlako, Jainkoak kenduko dizkie Siongo alabei beren apainduriak, mutilduko dizkie buruak. Kapoiak daude erretzen, oilaskotxoak mutiltzen.
2 du ad. bizk. Norbait ondasunik gabe utzi. Ik. larrutu 4; lumatu 2. Honela dihardute jokoan, batak bestea mutildu dezan artean.
mutilgo
iz. Ipar. eta naf. Morrontza. Gure putikoa Kaliforniara artzain mutilgora joana zen.

Aztergaia: mutilgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. 'morrontza'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Forma baten adiera(k)

morrontza.

mutilki
iz. g. er. Haur arra. Ik. mutil 3; neskaki. Israeldar emakume guztiak, haur egin ondoan, ez-garbitzat edukiak ziren, berrogei egunez mutilkia egin bazuten, eta hirurogeita sei egunez neskakia egin bazuten.

Aztergaia: mutilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

haur arra.

mutiloar
1 adj. Mutiloakoa, Mutiloari dagokiona.
2 iz. Mutiloako herritarra.
mutiltxo
iz. Mutil txikia. Mutiltxo bat eskutik helduta duen andre bat.

Aztergaia: mutiltxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH2016): sartzea erabaki da.

mutilzahar
1 iz./adj. Gaztaroa igaro eta ezkondu gabe dagoen gizona. (Gutxiespen balioa izan dezake). Ik. donado. Gizonik jatorrenak mutilzaharrak dira. Galtza narrasak, bizar luzea, begiratua larria, mutilzaharren itxura ez da biziro gustagarria. Aitaren aldeko osaba mutilzahar bat, Allande izenekoa.
2 (Adizlagun gisa). Semeak gerran ez galtzearren, mutilzahar gelditu nintzen.

Aztergaia: mutilzahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-l+z-.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zahar.

mutilzahartu, mutilzahar/mutilzahartu, mutilzahartzen
da ad. Mutilzahar bihurtu. Mutilzahartuta ezkondu.

Aztergaia: mutilzahartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mutilzahartu, mutilzahar(tu), mutilzahartzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mutilzahartu, mutilzahar(tu), mutilzahartzen.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zahar-tu.

mutilzale
1 adj. Mutilen —eta ez nesken— zalea dena. Beraz, Jainkoak egin du neska mutilzale eta mutila neskazale.
2 adj. Mutilen oso zalea dena. Neskatila nasai, baldan eta mutilzaleak.

Aztergaia: mutilzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-l+z-.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper