23 emaitza modu bilaketarentzat - [1 - 23] bistaratzen.

modu
1 iz. Era, gisa, moldea. Ik. manera. Ez dugu oraintsu arte modu erosorik izan, idazle zaharragoen lanak irakurtzeko. Mintzatzeko moduak. Ez nuen eskatzen zidana bidaltzeko modurik. Guk, behintzat, bizirik etxera joateko modua izango bagenu! Pentsatu modu batean eta bestera egin. Modu jatorragoan idazten. Modu askotara gorde daitekeena. Zenbat modutakoa da fedea? Ea nolako moduz eta bidez buru eman behar zioten beren asmoari.
2 iz. -tzeko era, -tzeko moldea. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Sailkatze modu horren bitartez. Betiko hizkera modua darabil: sendoa, zolia, argia eta garbia.
3 iz. Klasea, mota. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Zer gizon modu dugu euskalduna? Horrelako jende moduarekin. Hara, hemen, galdera-modua!
4 iz. hizkl. Aditzaren gramatika-kategoria, aditz ekintzari buruzko hiztunaren jarrera adierazten duena; modu jakin bat adierazten duten adizkien multzoa. Ik. indikatibo; subjuntibo; agintera; ahalera.
5 iz. mus. Eskala barneko bitarteak antolatzeko era. Modu maiorrak eta minorrak.

Aztergaia: modu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: modu onean: modu onean, modu txarrean erantzun; modu onean erositako tresna.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bere moduan, zer modu?, zer modutan?, zer moduz?, modua(k) egin, modu on, modu oneko, modura, moduz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

modu on, moduz.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

modu onean / modu txarrean erantzun; modu onean erositako tresna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.)" (1993-02)

 - [K201]: "[ a ] (elkarketaren bigarren osagarri) "Betiko ordu moduan zintzo/zuzen" (Manuel lasarte). "Bein adin modu batera iritxi ezkero" (Manuel Lasarte). Jende modu horrek... Zer mirari moduk gorde zaitu bizirik? [ b ] (manera) Moduak. Modu onak. [ c ] (baliabide) Modu handirik gabeko familia" (2008-07-02)

modu berean
Era berean, modu edo molde berean, berdin. Modu berean nator ni ere arbola honen azpira.

Aztergaia: modu berean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

manera berean aztertzean modu berean ere azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa modu sarreran.

modu on
iz. bizk. eta gip. Harrokeriarik eza, nabarmenkeriarik eza, bereziki sexuarekiko lotsari dagokionez. Kalean zebilenean ere, lotsa, modu ona eta bildutasuna erakusten zituen. Jan-edanean neurri ona eta modu ona gordearazten duen bertutea.

Aztergaia: modu on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Txostenaren laburpena

'merke' adierako adib.ok jaso ditugu, 2 OEHko corpusean (NEtx LBB: "Buenos Airesko kalerik onenetako batean, uri-erdi-erdian, toki bat ustutzeko asmotan zan, bere jabea, ta modu onean eskeintzen zuan iñork erosi nai ba'zukean"; NEtx Nola: "Agur, andrea: Lengoan eska zenizkidan oial eta telak, atzo eldu zitzaizkidan Bartzelonatik. Oso tela bikañak dira ta modu onean datoz"); eta 4 EEBSkoan (NEtx Nola-ko testuinguru bera; Ataño: "Ostatu-jabeak onak eta maitagarriak itun eta oso modu onean ematen ziteken, gauzik geienak kontrabandoan ekartzen baitzituzten"; A.M. Labayen: "Elizarako izanda modu onean salduko dezutelakoan nago"; E.J. Hezkuntza Saila: "Prezio aldetik, berriz, denetik dago. Produktu batzu moduan daude, baina ez denak"). Eta modu onean : AB38 1; Euskalterm 2; modu oneko : Euskalterm 3.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

on.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

modu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk. eta Gip.

modu onean
1 adb. Begirunez, hitz egokiekin. Modu onean, modu txarrean erantzun. Hain modu onean eskatu zaidanari erantzunez.
2 adb. Prezio onean. Modu onean erositako tresna.

Aztergaia: modu onean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: modu onean, modu txarrean erantzun; modu onean erositako tresna.

modu oneko
1 adj. Modu ona erakusten duena; neurrizkoa; egokia.
2 adj. Diruduna, etxe onekoa. Modu oneko jendea.

Aztergaia: modu oneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

modu sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

modu oneko jendea.

modu onez
adb. Modu onean, adeitasunez. Modu onez kontsolatu zuen.

Aztergaia: modu onez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MODU ONEZ. De buenas maneras, amablemente. Ark modu onez konsolatzen eta paketzen bazuen ere. Aran SIgn 26. Modestak modu onaz bendau badau aita. AB AmaE 320. Modo onez erran zabein Otsoari. Mdg 170. Modu onez bai, aditzen?, asarretu gabe baiñan kalera botako dut. Lab SuEm 177.

modu onez 9: Argia 2 (“Orainari eta etorkizunari begira kezkatuta daudenei, modu onez diot, kezka zentzu jatorrean ulertuta, atzera begiratzeko eskatuko nieke, nondik gatozen eta nora goazen begiratu eta kenketa egiteko”), Elkar (“Bennet andereak, guztiz gizalegetsu, ahamentto bat hartzeko erregutu zion lady Catherineri; baina andereak, oso erabakitsu –baina ez oso modu onez–, uko egin zion ezer jateari”), Deia 3 (“Gartxot ikusteko modurik ez dago jada -arin samar kendu zuten zineetatik, egia esan- baina Olentzero eta iratxoen jauntxoa bai, eta jendeak modu onez hartu ditu istorio biak”), Berria 2 (“Taldeak eta brasildarrak modu onez adostu dute kontratu etetea”), EiTB (“IMANOLek ez du arreba oso modu onez begiratzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

modu onez 6: Berria (“Estatubatuarrak izkin egin zien bere adierazpenak jasotzeko eskaera modu onez egin zuten kazetari guztiei, bai herenegun, bai atzo goizean, etapa hasi aurretik”), Gotzon Garate 5 (“Modu onez, arren eta arren, alabatxoa ongi hartzeko eskatu nion”).

Lantaldearen irizpideak

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, modu onean bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa modu sarreran.

modu txarrean
adb. Begirunerik gabe, era desegokian. Anaiak modu txarrean erantzun zidan. Modu txarrean esnatu zuen, sorbalda amorruz bezala astinduz.

Aztergaia: modu txarrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MODU TXARREAN a) Ilegítimamente. Batu begiz gizon batek [...] ondasunik ugarijenak, bada modu txarrian bada, ain dago pobre zein da lauzuri ezpaleuka. Astar II 163. b) De malos modos, groseramente. Eta [billetien enkargatuak] diyo oso modu txarrian. Iraola 130. Erran zuen modu txarrean. Izeta DirG 77

adib: [s.u. modu] modu onean 1 Begirunez, hitz egokiekin. Modu onean, modu txarrean erantzun. Hain modu onean eskatu zaidanari erantzunez. // [s.u. kalte] kalte izan da/du ad. Kaltegarri izan. Modu txarrean hitz egitea kristauarentzat kalte da. Ez zaigu batere kalte izango idazlan hau astiro irakurtzea. Ur hormatua kalte dute abereek.

modu txarrean 71: EiTB 28, Berria 20, Elkar 8, Argia 6, Deia 4, Consumer 2, Karmel, DiarioVasco, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

modu txarrean 29: Berria 8, Asisko Frantzizko 4, Joxemari Iturralde 2, Ramon Saizarbitoria 2, Anjle Lertxundi, Agustin Otsoa, Elizen arteko Biblia, Xabier Olarra, Juan Garzia, Iñaki Iñurrieta, Joan Mari Irigoien, Fernando Rey…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa modu sarreran.

modua egon
da ad.-lok. Zerbait egitea posible izan, zerbait egiteko aukera egon. (Singularreko hirugarren pertsonan, -tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Hori egiteko modua badago, nahi izanez gero. Gaur egun, teknologia berriei esker, hori guztia jakiteko modua dago. Urtearen buruan hogeita lau milioi euro aurrezteko modua egongo litzateke. Ez zegoen modurik jarraitzeko.

Aztergaia: modua egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da erabat gardena eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

modua izan
1 du ad.-lok. Norbaitek zerbait egiteko aukera izan, zerbait egin ahal izan. (-tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Saio berri honetan plater bereziak probatzeko modua izango dugu. Bai, aurkitzeko modua izango genuke behintzat.
2 da ad.-lok. Zerbait egitea posible izan, zerbait egiteko aukera egon. (Singularreko hirugarren pertsonan, -tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Ik. modua egon. Etorkizunean datu baseko informazioa aldatzeko modua izango da.

Aztergaia: modua izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da erabat gardena eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

modua(k) egin
ad.-lok. Zerbaitetarako bidea egin, zerbaitetan ahalegindu. Beren buruak bizirik gordetzeko modua egin zuten.
moduan
1 adb. (-en atzizkiaren edo erlatibozko perpaus baten eskuinean). Ik. bezala. Jende gutxi bizi da zure moduan. Ahal zen moduan. Ez dakite berbak behar den moduan erabiltzen.
2 adb. (Izen soilaren eskuinean). Besteren eragile moduan ari dena. Elkarrizketa moduan egina.
Loturak

Aztergaia: moduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MODUAN Tr. Propio de la tradición meridional. Al Norte sólo hallamos algún ej. en Xalbador (cf. además behar moduan en Oxobi)). A) (Precedido de frase relativa). a) De modo que. Esaten da ulertu din moduan. Cap 146. Geien geien kuartillo ta erdi ardoak igaroko etzaituan moduan. Mg CC 149. Gastu alper erabageak gatik obligaziozko limosnak ezin egin dituan moduan jarten danean. Gco II 58s. Ez dakie [dotriña] beren umeai ongi erakutsi degiezakeen moduan. AA III 590. Garbitzen da ura edan ditekean moduan. It Dial 38 (Ur -n bestian, Dv e Ip -n bezala). Erakutsi zien [...] ezin ukatu zezaketen moduan. Lard 527. Zigortua izan bedi ori bere, guziok ikusi dagikeen moduan. Or Tormes 111. v. tbn. Izt C 215. b) (V-gip ap. Etxba Eib; Lar, Añ). Según, tal como, como. "Según, con verbos" Lar y Añ. "Según viene ésto, [...] au datorren eraz, moduan" Añ. Cf. supra (1) ejs. del tipo zure moduan. Orain zaoza / gumuta dezun lekuan, / zuelakoak / egon doazen moduan. Lazarraga 1199v. Sinisten dezula [...] Eleiza ama Santuak sinisten agintzen dituan moduan (1686). TAV 3.2.13. Misterio gozosoetan dagoan moduan. Urqz 76. Munduak bearbada sekulan ikusi eztuen moduan. Cb Just 61s. Denborak eta premiak eskatzen duen moduan. Gco II 64. Dagokion moduan. Izt C 240s. Erakutsi zien moduan egiten. Lard 85. Errespetoa guarda dedin / len izan eztan moduan. Afrika 145. Ta neurritu bear dot / dakidan moduan. Azc PB 339. Orrek merezi zuben moduan / bukatu degu batalla. Tx B I 242 (III 19 moruan). Opiziala aruntz eta onuntz zebillen, barren artan ibilli zitekean moduan. Anab Poli 63. Bizimodua zerutan dago / ikusten degun moduan. Basarri 133. Oitura zan moduan. SM Zirik 12. Ez agertu ziren moduan. MIH 289. v. tbn. Iraz 51. Zuzaeta 47. CatB 51. CatLlo 59. It Fab 259. Xe 231. Ud 85. Arrantz 91. EusJok II 21. Bv AsL 28. AB AmaE 285. A BGuzur 139. Enb 62. Txill Let 55. Bilbao IpuiB 24. Vill Jaink 81. Salav 76. Alzola Atalak 90. (Con reduplicación intensiva). Gaur ikusi dozuben modu-moduan dago. Kk Ab II 99. v. tbn. SM Zirik 82. Alzola Atalak 56. B) (V-arr, G-azp, AN-gip). Ref.: Gte Erd 160, 30. (Precedido de sintagma vbal. con suf. -t(z)eko). Como para; de modo que. Cf. ESATEKO MODUAN. Ez dira alkar ikusten, beintzat berba egiteko moduban. Mg CO 78. Gauzaren bat egin nai balu [...] gurasoa agitz aserra erazotzeko moduan. Gco II 14. Jarri ditzatela berpertatik aginde oek bear dan bide zuzen egokian irozotzeko moduan. Izt C 140. Esan zuan ingurukuak aditzeko moduan. Bv AsL 86. Iñok entzuteko moduan. A BeinB 72. Erromerira joateko moduan beltzez janzita. Moc Damu 5. Ezkozubez arrapau gauza andirik emoteko moduan. Kk Ab I 62. Alimentua ekarri diyot, / artzeko moduan bada. Tx B II 135. Irri dagite lertzeko moduan. Or Eus 53. Basetxeak ber-eraikiak eta bizitzeko moduan ipiñiak izango diran arteraño. EAEg 13-6-1937, 1806. Berritsuek beren izkera belarri-zulotik sartzeko moduan itzegiten bazuten ere. Anab Poli 71. Iñok ez igartzeko moduan. SM Zirik 103. Aitagurea esaten badezu nik entzuteko moduan. And AUzta 100. Noizbait ibili banaiz zu naigabetzeko moduan. Xa Odol 80. Medikuagana joateko moduan jarri giñan. BBarand 140. [Tellatua] egun baten konpontzeko moduan ebanak suberte aundia izan eban. Gerrika 119.

adib: modu 2 (Leku atzizkiekin singularrean, berdintasunezko erkaketa adieraziz). Ik. bezala. Ahal zen moduan. Ez dakite berbak behar den moduan erabiltzen. Jende gutxi bizi da zure moduan. Besteren eragile moduan ari dena. Elkarrizketa moduan egina. Gehiegikeria deritzat batek eta bestek, Sansonen modura, etsai guztiak geurekin batean zapaltzeko agertzen dugun grina biziari. Geuk egin behar ditugu geure legeak, gura dugun modura. Buruko zapia frantses modura jarria. Zuretzako moduko lana.

moduan 20.524.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

moduan 7029

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski da modu 2ko azalpenarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa modu sarreran.

moduko
1 adj. Antzekoa, gisakoa. (Izen soilaren eskuinean). Han ikusi genuen etxe moduko bat, handia. Luzaz luzatu dudan parabola moduko berriketaldi hau. Erlijioan aurkitu zuen laguntza moduko zerbait. Zutabe moduko batzuez egina.
2 adj. (-en atzizkiaren edo erlatibozko perpaus baten eskuinean). Ik. bezalako. Nire moduko alproja bat. Berak uste zuen modukoa ez delako. Jana ere nahiko justu eta ahal zen modukoa.
3 adj. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Guztiak harriturik uzteko moduko erantzunak. || Zuretzako moduko lana.

Aztergaia: moduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(izen baten ondoren): han ikusi genuen etxe moduko bat, handia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

ez zaio sarrera-azpisarrerarik emango, 'egoki, merke' edo gisako adieretan erabilia ez bada.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Nire adin modukoak" (Manuel Lasarte)" (2008-07-02)

modular
adj. Moduluz osatua. Forma geometrikoen garapenean oinarrituriko egitura modularrak. Eraikin modularrak.

Aztergaia: modular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa da, lantaldearen ustez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

modulatu, modula, modulatzen
1 du ad. Tonu batetik beste batera harmoniaz igaro. Bere ahots indartsua ondo modulatzen ikasi du, inoiz baino gozoago entzuten da. Ahots zoliz irakurtzen du, ondo modulatuz.
2 du ad. Telekomunikazioetan, seinale periodiko bat anplitude eta maiztasun jakineko uhin batean (uhin eramailean) gainjarri, seinaleak (uhin modulatzaileak) duen informazioa (testua, ahotsa, etab.), uhin eramailean eragiten dituen anplitude, maiztasun edo fase aldaketen bidez garraia dadin. Frekuentzia modulatuko irratien kasuan, seinaleak uhin eramaile baten frekuentzia modulatzen du; anplitude modulatuko irratietan, berriz, eramaile baten anplitudea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Frekuentzia modulatuan igorri.
3 du ad. Zerbaiten ezaugarri bat edo batzuk aldatu edo zerbait erregulatu edo doitu, egoera jakin batera egokitzeko. Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio aurreikusitako kalte-ordainak eta laguntzak modulatu eta egokitu ditzan martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen helburuetara. Horien itxura eta morfologia erraz eta eraginkortasunez modula daitezke. Goi presioko zulo kalibratuek, berriz, modulatu egiten dute goi presioko erregaiaren sarrera. Alderdi kurduek pragmatismo-politiketara modulatu dute azken bi hamarkadetan diskurtsoa. Saguzarrek bi zatiak modulatzeko gaitasuna dute; hots, interesaren arabera zati bat luzatu eta bestea murriztu egiten dute.
4 da ad. mus. Tonalitate batetik beste batera igaro. Garai hartako musika-lanetan, beti alboko tonuetara modulatzen da.

Aztergaia: modulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

modula, modulatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

modulatzaile
adj./iz. Modulatzen duena. Seinale modulatzaileak uhin eramailearen anplitudea modulatzen badu, orduan, Anplitude Modulazioa (AM) dugu.

Aztergaia: modulatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

modulatzaile (eta demodulatzaile 1) 5: Ramirez de la Piscina 2 ("Modem [MODulatzaile/DEModulatzailea]: Ordenadoreak telefono bitartez lotzen dituen tresna"), Osasunaren psikologia 3 (adib.: "Garrantzi handia du hemen aldagai "modulatzaileaz" hitzegiteak [...] Aldagai modulatzaileen erabilerak, argitasun handiagoa ahalbidetzen du, aldagaien arteko harreman posibleen ezagutzan [...] Emaitza batzuk argitzeko balio izan dute aldagai modulatzaileek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

moduladore : HiztEn (Modulazioa burutzeko aparatua), LurE (Modulatzen duena; Elektr. Uhin elektrikoak modulatzen dituen tresna); modulatzaile : HiztEn (Modulatzen duena), Euskalterm 2 (hauetan 1 moduladore sinonimoarekin) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

moduladore : ElhHizt (Elektr.: modulador), HiruMila (modulador — aparato), EskolaHE (Modulatzen duena; Elektr. Uhin elektrikoak modulatzen dituen tresna); modulatzaile : ElhHizt - HiruMila (modulador, -a) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

modulazio
1 iz. Tonu batetik beste batera harmoniaz igarotzea. Hitz egitean, doinua, intentsitatea, modulazioa eta erritmoa zaindu behar dira.
2 iz. Telekomunikazioetan, modulatzea. Frekuentzia-modulazioa.
3 iz. Zerbaiten ezaugarri bat edo batzuk aldatzea edo zerbait erregulatzea edo doitzea, egoera jakin batera egokitzeko. 1982an hasita, lan-denbora antolatzeko gero eta era sofistikatuagoak jarri dira martxan: modulazioa eta urtekotzea. Hiru eredu horiek hainbat modulazio praktiko izan dute bidean, baina hasierako seinale-markak agerian dituzte orain ere. Eleberrian erabiltzen den hizkera nabarmendu du Gimenezek, eta adierazi du zuzena eta zehatza izateaz aparte, modulazioan ere sekulako trebezia erakutsi duela autoreak: "Zakarrari zakar heltzen dio, samurrari samur".
4 iz. mus. Tonalitate batetik beste batera igarotzea. Ia a cappella interpretatu zituzten Brittenen bat-bateko modulazio eta akorde ezberdinak. Musika obra orotan, une oro, modulazioa dago, hau da, minorrean hasi eta maiorrera iragatea, eta alderantziz.

Aztergaia: modulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2001-03-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

modulu
1 iz. Arautzat hartzen den neurria.
2 iz. Beregain izanik, multzo baten osagai izateko pentsatua den zatia. Beste moduluetan zeuden presoekin leihotik hitz egiten nuen. 2.200 metro koadro dituen eraikina hamabi modulutan banatua dago. Horma nagusiaren kontra, berriz, moduluetan banaturiko musika-aparatua. Goi Mailako Zikloko modulu batzuk euskaraz izango dira.
3 iz. mat. Bektore baten luzera adierazten duen magnitudea.
4 iz. mat. Zenbaki konplexu baten balio absolutua.
5 iz. fis. Propietate jakin baten koefizientea. Elastikotasun modulua.

Aztergaia: modulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ulu.

modura
1 adb. (-en atzizkiaren edo erlatibozko perpaus baten eskuinean). Ik. bezala. Gehiegikeria deritzat batek eta bestek, Sansonen modura, etsai guztiak geurekin batean zapaltzeko agertzen dugun grina biziari. Geuk egin behar ditugu geure legeak, gura dugun modura.
2 adb. (Izen soilaren eskuinean). Buruko zapia frantses modura jarria.
Loturak

Aztergaia: modura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MODURA. (Precedido de frase relativa). a) De modo que. Guztiai min emongo deutseen modura [guzur ta saltsak] kontetia. fB Ic II 211. b) Tal como, como. Cf. supra (1) ejs. del tipo zure modura, etc. Buketaren usaia sala guziyan banatzen dan modura. Bil 161. Al daben modura atsedetera. AB AmaE 364. Geuk egin biar ditugu geure legiak, gura dogun modura. Ag G 354. Euzkeldun utsak ixan gaitezan / asabak ziran modure. Enb 62. Joan da poza potzura, / amesak diran modura. Or Eus 110. Bizia, lur ontan ezagutzen dan modura, ezta gai gure yoranak asetzeko. Vill Jaink 124. Bertso-saio luze bat egin genduan, orduan gure modukoak aritzen ziran modura. Insausti 331. Astarloa frantziskotarrak zion modura. MIH 223. v. tbn. Azc PB 330. Anab Poli 64. Uzt Sas 197. MMant 63.

adib: modu 2 (Leku atzizkiekin singularrean, berdintasunezko erkaketa adieraziz). Ik. bezala. Ahal zen moduan. Ez dakite berbak behar den moduan erabiltzen. Jende gutxi bizi da zure moduan. Besteren eragile moduan ari dena. Elkarrizketa moduan egina. Gehiegikeria deritzat batek eta bestek, Sansonen modura, etsai guztiak geurekin batean zapaltzeko agertzen dugun grina biziari. Geuk egin behar ditugu geure legeak, gura dugun modura. Buruko zapia frantses modura jarria. Zuretzako moduko lana.

modura 3193.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

modura 1139.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski da modu 2ko azalpenarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa modu sarreran.

modutsu
iz. Moduan (modukoa...) gutxi gorabehera. (Leku atzizkiekin singularrean, berdintasunezko erkaketa adieraziz). Orain ere lehengo modutsuan, baina lehen baino hobetoxeago behintzat. Neska gazte bat zen, adinez nire modutsukoa.

Aztergaia: modutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

modutsuan postpos. 2, MEIG ("Etxea prest dagoen modutsuan"; "Adituko nukeen, gainera, Agirreren modutsuan, adierazi balidate").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

modutsu izond. 'diruz hornitu samarra' adierako 1, Basarri El Día 1934 ("Gañontzean alaiñ modutsu ez diranak ere, karrera bat, edo beste "enpliu" goi antzekon bat bereganatu dutela, ta arrokerizko galaz asko ikus oi ditugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

modutsuan postpos. 1: DFrec (Egin: "deporteak lehengo modutsuan jarraitzen du") // Ez dugu aurkitu ap., AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

modutsu : EuskHizt (izond. 1818 Bizk. 'moduzkoa, modu ona begiratzen duena'), ElhHizt (B), HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

idazle banarengan jaso dira 'modua duena, diruz hornitua' adierako izenlaguna ("Basarri"gan); eta modutsuan postposizioa (K. Mitxelenagan).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu/-zko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "(modu samar) Ni hemen ari naizen modutsuan/modu samarrean" (2008-07-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-14) Onartu da: modutsu eta azpisarrerak: -en modutsuan, -en modutsuko.

moduz
adb. Egoki. Aski moduz eta neurriz mintzatu ginen.
Loturak

Aztergaia: moduz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

moduz 'egoki' adierako 8: Lar Carta a Mb ("kontuz ta moduz egozten zaien Jainkoaren hitza artzeko, gordetzeko, azitzeko, ta eunetan anbat emanarazteko"), Añ 3 ("Ostia santua artuteko egon bear dozu moduz, geldi geldi", "Allega zaiteze altarera astiro ta moduz", "Ara ze bakean, ze moduz dagozan eskola-mutilak"), Gy ("Hagitz moduz eta oneski / deithu zuen bere etxera"), Lard ("Jakobek Labani espa oiek moduz aditu"), Azc PB ("Nungoa nintzan iakin nai eben / eta esan neutsen nik moduz / —Bizkaian bere labankeriak / gazterik ikasten doguz"), MIH ("aski moduz eta neurriz mintzatu ginen"); interpretazio zaileko moruz 1, Tx B III ("Or daude moruz / baztar danak betiak / Mari ta Peruz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

moduz 'egoki' adierako 2: Zam ("zarrai moduz berba egin bear yakiela"), J.G. Etxebarria ("Zeu zara ebazlea, moduz uka arren" — quod pulchre negas).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

moduz : EuskHizt (adib.; "aski moduz eta neurriz mintzatu ginen han"), HiruMila (con destreza, bonitamente, con maña, con tiento), ElhHizt (AS: 1 bien, de buen modo, con buenas maneras, cortésmente; 2 hábilmente, con destreza, con maña), Lur EG/CE (arreglado), DRA (con destreza), PMuj DVC (bonitamente, ingeniosamente, con maña) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AS / EBBk soildua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

modu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

egoki.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aski moduz eta neurriz mintzatu ginen han.

moduzko
1 adj. Gizalegeari atxikia; modu onekoa. Izan gaitezela apalak, bigunak, moduzkoak, baketsuak, eta ihes egin dezagula lurreko atsegin, handiuste, harrotasun eta solas gaiztoetatik.
2 adj. Egokia. Moduzko zapatak erosi ditut.

Aztergaia: moduzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: izan gaitezen apalak, moduzkoak, baketsuak.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko/-tsu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Negu beltzean, asko moduzko giro bigurrietan" (Manuel Lasarte)" (2008-07-02)

moduzkotasun
1 iz. Modu onekoa denaren bertutea edo nolakotasuna. Moduzkotasunez jantzi. Zurtuta nauka zure seme-alaben lotsa onak eta moduzkotasunak.
2 iz. Egokitasuna.

Aztergaia: moduzkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

moduzkotasunez jantzi.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko-tasun.

moduztatu, moduzta, moduztatzen
du ad. bizk. Zerbaiti itxura ona edo egokia eman. Jaun handi batek etorri gura balu zure etxera, nola moduztatuko zenituzke zeure berbak eta eskariak, berari esateko? Soinekoak moduztatu gabe, botoiak beren lekuan lotu gabe.

Aztergaia: moduztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

moduztatu, moduzta, moduztatzen. Bizk. da/du ad. 'zerbaiti itxura ona edo egokia eman'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

moduztatu, moduzta, moduztatzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper