10 emaitza mehe bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

mehe
1 adj. Lodiera txikia, edo ohi dena edo behar lukeena baino txikiagoa duena. Ik. mehar; mehail;  + mehats; mehakoil; mehasta. Anton. lodi. Azal mehea. Ezpain meheak. Altzairuzko hari meheak. Oihal mehe leun-leuna. Jantzi mehe urratuak. Begiak zorrotz, sudurra mehe. Oro laino mehe batek estalia. Gizon luze mehe bat (Ik. argal).
2 adj. Arina, fina. Haize mehe bat. Bi hegoz airean dabilen espiritu mehea. || Irri hits mehe baina goxo bat.
3 (Adizlagun gisa). Mehe iruten duen gizona. Gerria mehe tinkatuz, hatsik ere ezin hartuz.
4 adj. Hotsez eta soinuez mintzatuz, baxua edo apala ez dena. Ik. zoli. Oihan barrendik mintzo mehe batzuk ateratzen zirela iruditu zitzaion. || Umetxo baten ahotsa zirudien, mehe-mehea, fin-fina.
5 adj. Gauzez mintzatuz, sotila. Ez dela gure euskara gauza handi, mehe, goi direnak adierazteko.
6 adj. Janariez mintzatuz, gizenik ez duena. Salda mehea. Janari mehea.
7 adj. Likidoez mintzatuz, lodia edo trinkoa ez dena. Ik. zirin 3. Saltsa mehea. Ardo mehea. Esne mehea.
8 adj. Lurrez eta kidekoez mintzatuz, gizena ez dena. Haziak toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori ziren.
9 iz. Bijilia. Mehea hautsi.

Esaera zaharrak

Joanetak zaia oihal mehez, jakia egoskariz, salda ehez.

Aztergaia: mehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mehe, meha-.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: mehe egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mehe-egun .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

mehe egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.)" (1993-02)

mehe egin
ad.-lok. Haragirik ez jan. Zer adinetan hasi behar da mehe egiten?

Aztergaia: mehe egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mehe sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

haragirik ez jan, bijilia egin.

mehe egun, mehe-egun
iz. Bijilia-eguna. Barau eta mehe egunak.

Aztergaia: mehe-egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egun.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mehe sarrerari dagokion azpisarrera.

mehegune
iz. Gune mehea. Haria mehegunetik eteten da.

Aztergaia: mehegune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mehargune (+ meargune) 6: 'paso estrecho, angosto' adierko 5, Zub (adib.: "han xautzen zituztela Karlomanen gudulariak mehargune batian iragaiten zirelarik", "azkenian izigarriko zintzur mehargune ertsi batean gira"); OEH argitaratuan gainera: Etxde Itxas ("Molukasko itxasartean sartu giñan, Giloloko estugunetik [...]eta Ombay-ko meargunetik [estugune, estrecho]"); 'estrechez' adierako 1, Vill Jaink ("Beste Moral oiek, beren itzul-inguru, meargune ta okerrune guztiekin"); mehegune (+ mee-una) 2, 'trecho de delgadez por ejemplo en la extremidad de un palo' adierakoak: Or Eus ("Ari desberdin egiñaren lodigune ta meegunea"); And Auzta ("Mee-unatik goria [lepotik gorakoa], gizonik geienak alperrik daukate") // Ik. OEH argitaratuan 'vado' adierako 2: Izt C ("Atakatu zituen Españako soldaduak [...] Bidasoako ibaiaren me-une eta zubitik"); Prop 1902 ("Badaki [ibaiaren] zoin mehegunetarat heda; pirogulariak manatzen ditu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mehargune (+ meargune)6: Etxde 3 ("Garagartza'ko auzotik urbil egiten zen meargune", "Jaun Peru'k berak estu eta larri iges egin zuen bere gudaririk leialenez inguratuta Aratondo'ko meargune-zear", "Magallanes mehargunea"); UZEI ("isolatu egingo dira geroago mehargune batez"); J. Artaraz ("mehargunean lagunduko dau"); P. Alberdi ("espaloietatik ez ezik erdigunetik ere saiatzen ziren, autoen arteko meharguneak baliatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mehargune : HiztEn, LurE; meheune : HiztEn, LurE // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mehargune : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FE, Lh DBF, DRA (meargune); PMuj DVC (meargune); mehegune : EuskHizt, ElhHizt, Lh DBF, DRA (meegune), PMuj DVC (meegune); meheune : EuskHizt (ik. mehegune), Casve EF (-ü-) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

meheki1
adb. Mehetasunez. Oihal meheki ehoa. || Besteen mukerkeria eta aldarte gaiztoak meheki hartzea.

Aztergaia: meheki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

meheki2
iz. Giharra, gizenik gabeko haragia. Zer nahi duzu mehekia ala gizenkia?

Aztergaia: meheki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

mehelin
iz. Etxe bi bereizten dituen pareta. Jabeak ezin die mehelinaren beste jabeei eragotzi mehelin horma erabil dezaten.

Aztergaia: mehelin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko meelin (""Meeliña, la pared que separa dos viviendas" Iz ArOñ. v. medialin") eta medialin (V-gip: "Pared medianera. Gure etxiak bi metro zabalerako medialiña dauka" Elexp Berg. v. meelin).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mehelin 1, Industri ondarea ("Mehelin edo anta eskegiek definitzen dute fatxadaren zati bat"); mehelindun 1, GAO 1998 ("Hiribilduaren barruko aldea mehelindun etxez osatua dago").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mehelin : HiztEn, Euskalterm 9 (hauetan mehelin-fatxada 1, mehelin-zortasun 1; eta 2 artekorma sinonimoarekin); mehelindun : Euskalterm 1 (etxebizitza mehelindun) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mehelin : ElhHizt (Eraik. pared medianera), HiruMila (Eraik. 1 medianil, pared medianera, pared que separa dos viviendas; 2 medianería) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(pareta mota).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: "Jakingarri gisa, Sarasolaren Zehazki hiztegian : meelin, medialin, arteko horma. / Eta OEHn, sarrera medialin da. / Gure testuetan mehelin egin dugu beti, eta halaxe jarraitzen dugu oraindik ere, baina bi iturri horiek ikusita dudatzen hasiak gara ez ote genituzkeen kontuan hartu beharko. / Bertzalde, Arkitektura hiztegian, "medianera = tarte-horma" erabakia dute" (M. Taberna, 2008-06-27)

mehetasun
iz. Mehea denaren nolakotasuna. Haren gerri lirainaren mehetasuna.

Aztergaia: mehetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
mehetu, mehe/mehetu, mehetzen
da/du ad. Mehe edo meheago bihurtu. Itzala luzatzen ari da eta mehetzen. Burdina mailu ukaldika mehetu. Bere txakurrak mehetzen ari zitzaizkion. Ura gehituta mehetzen dute esnea. Ahotsa mehetu zaio. Lurrak mehetu eta agortu direnean.

Aztergaia: mehetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mehetu, mehe(tu), mehetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mehetu, mehe(tu), mehetzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): mehatu Ipar. h. mehetu erabaki da.

mehetze
iz. Mehe edo meheago bihurtzea. Ozono geruzaren mehetzea.

Aztergaia: mehetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ozono-geruzaren mehetzea.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper